Lan baldintzak

Nor Pagadizabal Artola, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-051
Pasartea 0:02:00 - 0:05:25 (3' 25'')
Laburpena Arditurrin urtean bi buzo bakarrik ematen zizkieten lanerako. Garbigailua hondatu egiten zen buzoetan ekartzen zuten mearekin. Lan baldintzak: oporrak, txandak. Hika.

Transkribapena

-Joe. 'Ta gaiñekun zea arropak eta zuek zea...?
-Buzua.
-Buzua?
-Buzua maten ziuten.
-Konpañiak maten zun?
-Bai. Bi buzo urtian.
-Auro hautsiko zin hoik.
-Bai, hautsitzen genittun prankotan urtia in biño len. Bai, lenotik berriz bombatxukin 'ta itxeko eamaten genunakin ibiltzen giñan.
Geo botak maten zizkiun. Botak 'e bai, gomazkuk.
-Bota polainak 'o?
-Bai, bota polaina zea hoik.
-'Ta zikindu asko ingo zen? Itxian, garbittu ze itxian?
-Itxian, itxian.
-Mekauen! Ordun andriak 'e zerbaitt 'e sango zun.
-Bai 'ta txarra zen zeantzat, labadorantzat. Hondarra 'ro kartzen genun.
Txia izaten zen, ez zen ikusten ya kasik biño. Arropan juntetan 'ta geo makina izorratzen. Harrei putaa errak! Gorra, gorra krixtala bezelakua.
-Hondatu itten harrek e?
-Harrek hondatzen zittula, arreglatzea torri 'ta hor zea hoik billatzen zizkaten auro. "Hemen non dakan honek desgastia, izugarriya iña zakak! Hondar horrek jaten ziok"
-'Ta nausiyak ez zun labadoraik errealo ingo?
-Ez, ez.Hua errealo(?), ez zen propina askoik ez hor.
-Jo.
-Ez zen propina asko. Geo hillate jaiyak eta. Hoik bagenittun.
Leheno gutxiyo biño, azkeneko beste fabrikatan 'e hillatia maten hasi zin'ta hor 'e man in ber. Dembatin zazpi eun.
-Zazpi?
-Zazpi eun.
-Zazpi eun.
-Urtian! Jaiak jarri zinin. Geo hamar 'ta geo pixkat. Ez zen bela eman, ez. Hillatia.
-'Ta lambatetan 'e lana ingo zenuten, ez?
-Labak arte. Bai.
-Lambata.
-A! Lambatin bai, dembo askuan bai. Dembo askuan. Geldittu giñan lentxiotik. Lambutin ez joten hasiyak giñan.
-'Ta gaiñekun gabin erreleboik eta hola ez, ez?
-Mineruk aittu zin dembo askuan.
-A bueno 'ta geo ura atetzen...
-Bai, ze ordutan joten zin. Lautako arrasaldin. 'Ta arratsin gaberdiyan 'o.
-Bai e?
-Baoiyak alde in batea. Bai, gau aldetik. Hoi zeagatik. Kargatzea joteko gio kia izaten zen izuarriya 'ta ez jon nahi iñork.
-A... Kia zer...
-Kia atetzetik.
-Kia.
-Goizin mineruk 'o kargatzaillik, eskombreruk jon orduko alde itten baizun kiak.
-Kia zerrek itten zuna, makinan oliyuk?
-Ez, ez. Tirua titzin, kalea(?) beltzeko kia. 'Ta hua pixkan pixkan pixkan atetzen da. Tximiniya paretxo xamarrin baldin bau auro joten da biño, zembait lekutan abantze haundiya baldin bada.
-Karo.
-Hantxe kia bertan. Bai geo goizin jonta 're nahikua. Usaiya galanta 'ta. Muniziyun kia.
-Karo, bai, bai. Haimbeste petardo jartzen bazin.
-Petardo
-Hamabost.
-Zulo.