Pobre baina zoriontsu

Transkribapena

- ...ate genun, ixtoia hemen. Hola atetzen zin txarrak itxian.
- Len jaio 'ta hil: itxian.
- Itxian. Oain gañeko... oaiñ denak zarrak 'e denak diaiyo pixkat badugu,
ordun iñork 'e ez zun e! diaiyoikan. Gabe jaso ber izaten zen gurasuai, itxea ezkontzen zen bat 'ta itxian itten zenakin bizi, 'ta hola. Sos askoik gabe. Kartilla beti 'ta dirua... 'o zerriya kumen batzuk saltzen zinin 'ta zokor bat saltzen zinin, 'ta zorrak patu. Hola. Hola bizitzen zin.
Miño, nik saten dut beti, ordun parra in 'ta bizi... Oaiñ ez din inorrek parrik itten! Oaingo gaztiak ez du... beti... Nahikua izaki 'ta beti haserre do!
- Bai.
- Hoi da difentziya.
- 'Ta lana 're asko itten zenuten miño beti berriketan aitzeko 'ta denbua hartzen zenuten, ez?
- Ui, lana: Goizin jaiki 'ta lanea, geo gosaltzea, geo bazkaldu arte lanin zelayin 'o
artajorran 'o ze denbo zen... udazkenin iatzia, iatzia ebatten ibitiyakin 'ta beno, dena hola. Miño, bakotxak ben tenorin ben lanak eta... neua tortzin artaxuitzen iji 'ta aja juntatzen bagiñan, norbatte joten bazen, gue itxian bakizu taberna 'ta beti mutil gaztia 'o norbaitt
izaten zen... 'ta iji 'ta aja arto-txuitzen 'ta... Holako bizimodua zen, diruik ez zen miño konformidadia. Oaiñ ez do, oaiñ... Oso diferentia. San niyon honea torri zenai: "Mundua? Munduak buelta bat eman du! Bakarra ez: bi! Bi gañea, eman 'ttu".
Oaiñ errespetua galdu da 'ta dena galdu da. Oaiñ iño... errespetua nik ez dakit nola san 'e: gauza askotan errespetoik ez do. 'Ta honek 'e battin kulpak: zemat gauza azaltzen dia umin aurrin, ikusi ber ez dinak, denak ikusten 'ttuzte.
Nik, honen muttiko ttikiyak, oaiñ hogeita hamaika urte 'ttu: (beok) hor ai zin zerbatte peli... zea 'ta: "Gorka, hoi ez da zuk kusteko mokua" 'ta "Amona, hoik kalin ikusten dia 'ta!" kontestaziyua!
- Klaro, harek ya ikusiyak!
- Bai. 'Ta hola, la vida.
- Bai, eta Portuberri gañekun zer zen, baserri haundiya zen?
- Bai. Baserri haundiya zen gue etxia bai. Geo pasa zen karretera... Trabajadorik in zuten 'ta zalaiyak 'ta erdittuta utzi zittuzten. Erdittuta geldittu zin. 'Ta miño... familiya 're gutxiyo 'ta lana 're gutxiyo aski 'ta...
Nor Pikabea Artola, Arroxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-052
Pasartea 0:08:20 - 0:11:10 (2' 50'')
Laburpena Lehen, diru gutxi erabiltzen zen. Baserritarrek diarioa edo kartilla izaten zuten. Dendetatik hartzen zutena idatzi egiten zuten, eta, gero, abere bat salduta ateratako diruarekin kitatzen zuten zorra. Lehen lan asko egiten zen, baina pozik bizi ziren. Portuberri baserria. Hika.

Apopiloak

Transkribapena

- 'Ta in genun izauera 'ta handikan ezkondu giñan, bai.
- Bai, ze Portuberrin apopilo...
- Asko.
- Asko, ez?
- Lau 're hillak genittun, lengun saten aittu nitzan zeñei: "gu etxiin, denbo batin zarrik ez dela itxiin, gue itxian apopiluk 'e lau hil ttuken, lau!".
Gue etxea jon apopilo 'ta han bertan zahartu 'ta miña bat harrapatu 'ta bertan hil, bai. Zuk izautuko zenun Mieltzo, Mieltzo Tromoiya?
- Bai.
- Harren osaba bat 'e ne... han hil yunen. Juergan jon igandikin 'ta kanpoa atera jana 'ta kazkarra 'ta San Antonak eta hoztu da 'ta sotoa sartuta, han lau 'o bost sotun, eta hoi ikaragarrizko hotzikarakin, 'ta goira eaman 'ta... minan lana itten zun 'ta minako gaitza zakan
'ta pulmoniya harrapatu 'ta hantxe hil zen, gue etxian hil zen. Mutilzarra, mutilzarra? Bai, berrogei bat urte 'o. Majua zen, miño juergista. Ixtoia? Ordun beztittu in ber izaten zen hiltzeko, no tenía ropa 'ta be anai bat, meno oaiñ ez da iñor bizi,
ikatza itten ai zen tokira jon ne atta 'ta handikan 'ta haren trajikin jantzi eta enterratu zen. Holako ixtoiak dia, bai.
- 'Ta apopiluk ze itten zin: ya etxekuk bezela?
- Itxekuk bezela. Hoimeste urtian... Bestia 're Selpuukua zen, Selpuuko semia 'ta mutil zarra yunen 'ta itxian ez zela ongi 'ta hua 're gue etxea torri 'ta (bire) geitza zuten. Hoi denak... 'ta beste bat 'e... geo hasertuta itxea torri, Altxi, zuk ez zenun izautu,
eta hura 're gue etxian sortu zionen, meno, neskaaxta jonta eroi zela ez dakit non 'ta herida in ez kasoik in 'ta geo handikan pulmoita 'ta... behintzat, de noche a mañana, han hiltzen hua 're. Eta beste bada attona, ne attan atta, mutilzar bat izaki anaia 'ta
gaizki jarri zen 'ta iñoa 're joteko tokiyik ez 'ta... eta anaiak jaso 'ta hamar urte pasa ziñen harek ohiyin, hamar urte. Hura 're han hil zen. Lau mutilzar, san niyon "Mutil zarren tokiya". Aleiya, ate zen... oain nola joten din asko...
famili asko da eamaten ttuztenak 'ta joten dinak eta ospitalea, 'ta ordun itxian kuidatzen zela xarra, 'ta hola ate genun ixtoia, hemen.
Nor Pikabea Artola, Arroxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-052
Pasartea 0:05:40 - 0:08:20 (2' 40'')
Laburpena Portuberrin apopilo asko ziren, baita bertan zahartu eta hil zirenak ere. Apopiloak etxekoak bezalakoak ziren. Lehen, etxean zaintzen zen zaharra. Hika.

Portuberritik Okillegira

Transkribapena

- Gue Dolorex bizittu zen han, Dolorex oaiñ Altzibarren bizi da, nik ez dait zenbat denbo izango den torriyikan, ni handik ezkondu nitzan Okillira, bai, treintaynueven ezkondu nitzan, el año treinta y nueve, el día de Santa Cecicilia.
- Hogeita hiru urtekin?
- Bai.
- El día de Santa Cecilia ezkondu nitzan.
- Eta nola izautu zenun zea, mutilla.
- Ne gizona? Ne gizona argentinua zen, e... miño txikiyak zil... mueno, hamahiru-hamalau urtekin 'o torri zin familiya honea eta geo gerrako dembun nola jende asko
detenittu zuten Makintxea, Portuberri ondoko zentrala hartan...ko gizona eraman zuten, bueno hortako, ne gizona 'ta hoik Ittuinen bizittu zin, Ittuinea torri zin Ameriketatik. Eta geo, klaro lemizi, karri zuten dirukin bi itxe eosi, esa es una historia, eta bizitzen jarri zin Ittuinen,
osasunik ez zulako etorri zin Ameriketatik ne suegruk eta banku batin jarri zuten dirua, itxia eosi 'ta gañekua, eta banku horrei... beste bankuk san 'men ziyon eun batin: "Dirua hoi hortik atetzia hobe 'zu zertik banku horrek soiñu txarrak ttu" 'ta gue...
ne suegrak kontestatu 'men ziyon: "Ze nahi 'zu zurian jartzia 'o zer?". Efektibamente: bankuk kiebra jo eta sosik gabe gellittu zin. Eta geo ordun, béak eosi zuten tokiyan jarri zuten taberna 'ta zezena izaten zen ordun, oaiñ artifizialetik denak, eta han hasi zin bizitzen.
Eta, e... hamasei urtekin 'ta hamabostekin bi zarranak, ne gizona 'ta bestia... Dominikan gizona, zea genun... Jon, lanea jon zin Frantziko ez dakit noa 're... 'Ta ordun ne gizonak miñ hartu zun han, arbol batek azpiyan hartuta, urtebete pasa 'men zun Pamplonako klinika
batian. Eta geo, taberna nola baizen de Elgorriaga, Elgorriagan denbo batin Baños de... Elgorriagan zin, oaiñ ez da, oaiñik 'e zoluak 'o han zozten. 'Ta horrea tortzen 'men zin Donostiko jende asko bañoa eta Vasco-Navarrako nausiyak 'e horrea joten 'men zin.
'Ta geo nola baizuten taberna 'ta ne suegrak oso ongi zekiyen kozinan, eta hara hasi zin joten euna pasatzea 'ta taberna horta, 'ta han konfiantza in zuten eta ne gizona 'ta be... bi anaiak sartu zittuzten Vasco-Navarrin. 'Ta Ittuitikan oiñe...
tortzen ttunen bizikletan haik eunero Pasaira Luzuriagana lanea, lemizi. Lemizi Luzuriaganin hasi zin 'ta geo Vasco-Navarrea pasa. Ittuindikan bizikletan eunero!
- Zenbat dembun?
- Nik ez dakit... bi ordu bai gutxinin... geyo!
- Miño urtetan 'ta hola 'o?
- Bai bastante urte, geo... zenbat urte zango zin? Sartu zenin hogeitahiru urte 'o,
honea torri zenin zeara Makin... 'ta geo Makintxeko gizona hoi nola eaman baizuten detenittuta kartzela, harren tokiyan torri zen ne gizona. 'Ta geo bakizu, apopilo tokiyak eta ber izaten zin... ne itxea jon zen apopilo 'ta handikan in genun izauera.
Nor Pikabea Artola, Arroxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-052
Pasartea 0:02:00 - 0:05:40 (3' 40'')
Laburpena Arroxa Ergoiengo Portuberri baserrian jaio zen eta Karrikako Okillegira ezkondu zen. Gizona argentinarra zuen, baina gurasoak Ituren jaioterrira itzuli ziren, eta handik hasi ziren anaia eta biak Vasco-Navarra argindar enpresarentzat lanean. Portuberrin apopilo zegoela ezagutu zuen Arroxak gero bere gizona izango zena.

Ura ateratzen

Transkribapena

-San zunetik 'o...
-Ze sango 'ut gehiyo?
-Aproxtu, akaso san ez zun zerbaitte 'o gaztiai nahi al yozu zerbaitt 'e san 'o?
-Horko ura atetzi hoi, in ber 'telaku hoi, hoi ne dembun ez dela ingo iruitzen zait nei. Hoi ez dakinak ez baitaki zer den hoi! Horko urak atetzeko millioiyak ber dia e!
Oan gastatzen da zembait lekutan e! Gastatu 're itten dute!
-Bai, biño.
-Tonteitan biño!
-Hor korrientia lembiziko potentia, 'ta geo bombak, bombak onak badaude gaur...
-Bai, gaur egun!
-Bomba onak badaude submarino hoitakuk.
-Bai, garai batin ... Bai, garai batin biño zeaguk izango dia.
-Tximinitik bota beitti 'ta zeatu ahalin, Otsamantei hola hustu genun.
-A bai?
-Uheldik bete zunin.
-Tximinitik sartuta?
-Tximinitik sartu 'ta ura bajatu ahalin, Jose Perez hantxe eondu zen kastellano bat, hillatitan. Beak hartu zun gustoa lanteiy hura 'ta
"Bakik! Hor eon berko 'ukela hoi hartzen bauk!"
"Bai eongo nak gustoa" Eotia gustatu itten eta.
-'Ta ze in ber zen bertan eon? Bombeatzen ai zen bittartin bertan eon ber zenun?
-Bombeatzen
-'Ta zertikan eon ber zen bertan? Fallatzen bazun 'o?
-Ez. Ura bajatu ahalin bombai bultza in ber baitzen beitti!
-A... Hoi, hoi, karo, karo! Klaro eske hoi galdetu ber nizun!
-Hua zun, hua zun, beste lanik ez zun. Kablia aflojatu 'ta bomba beitti bultza.
-Beitti bultza.
-Bazen mahaiy hau biñoluzeo bomba bat.
-'Ta hantxe hua ttarraka bultzaka.
-Pisatu 're itten zun 140 kilo 'ro. Biño lurran gaiñin zijun goitik beitti maldan, malda, malda izuarriya gaiñea 'ta beak 'e bazun arrixkua irristu 'ta putzoa juteko.
-Bai.
-Biño bazittun aparatuk, gerritik lotu 'ta.
-Karo, ze geo bomba iyotzeko 're!
-Defentsak, bomba beitti bultza, beitti bultza.
-Biño geo atera in berko zen hua!
-Betik geo bagoiyakin aixa karko zen geo, planua hustu ezkeo, planua hustu ezkeo.
-'Ta harren lana huaxen zen.
-Huaxe zen!
-Ttarraka bultza.
-'Ta gustoa eondu zen Jose Perez.
-Joe... 'Ta zembat dembo ber izaten zen, kompaziyoa, eunin lanin aittu 'ta gaba guziya bombakin igual?
-Bai, gabeko moun jartzen zun 'ta geo bixitan bat 'o itten ziyon gabin, baezpare. Beitti puskak bota urea.
-Ze, iertzeko nun zijun 'o ze?
-Bazittun datuk igual ordubetin jatsiko zen hogei zentimetro. Hurrengo beste ordubetin, iul ez zen jetsiko hiru zentimetro, nola harrapatzen zittun huekuk.
-Karo, zeagua baldin bazen. Zabaluo dembo gehiyo ber.
-Dembo gehiyo ber! 'Ta hua non zon jakiñ ez. Noiz bajatuko zen kolpin 'ta noiz bajatuko zen pixka.
-Be atentziua beti han, atentziyua beti han euki ber.
-'Ta nongua zen Jose Perez hau?
-Cuenca 'ro ez dakit nongua saten zun.
-Harrek patzaako lana zun!
-Mutilzarra zen.
-Al zen?
-Mutilzarra. Erare puxkakua. Luxe bat. Bai.
-Bueno... Yasta ordun. Zerbaitt 'e? Yasta? Momentuz behintzat. Geo torriko 'izkizu.
-Geo torriko 'ia burura.
-Zuk tortzen za...
-Zuen aittana ingo dut nik 'e.
-E?
-Zuen aittana.
-Bai, zu jon.
Nor Pagadizabal Artola, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-051
Pasartea 0:49:30 - 0:53:23 (3' 53'')
Laburpena Mendiak ur asko sortzen zuenez, meazuloak azkar gelditzen ziren urpean. Egunero egoten ziren ura bonbeatzen eta horretarako ere langile bat zeukaten. Hika.

Arditurri ongi ezagutzen

Transkribapena

-Hola hola aitzen zin.
-Ur hua dena. 'Ta zenentzako aittu ziñan illobantzako 'ro muestrak zeñek eskatu zizk...?
-Illobak eta torri zin gehiyo hoikin batin. Hoik eskolan zabizten tokitatik eta. Bai sei 'ro zortzi 'ro.
-'Ta gaztiakin batea jon ziñan zu? Haikin batea jon ziñan?
-Bai. Ez zekiten noa jon 'ta.
-Joe ordun.
-Karri nittun zea klase guzitatik, billu genittun.
-Kozkorrak hartu...
-Kozkorrak bai. Geo koloria kambitu itten ziyoten hoiri 'ta ez zuten haik izautzen 'ta, jo 'ta partittu maillukin 'ta.
-Karo.
-Erreminta txar batzuk eaman nittun 'ta.
-Karo hoik ze itten dia seittutik ordoittu bezela ingo 'ia 'o?
-Bai.
-Koloria kambitu.
-Batzuk zui-zui itten dia, bestik berriz.
-Karo.
-Beltzatu 're bai 'ta.
-Beltzatu. Zinka nola da bea?
-Zinka txokoltian koloretso 'ro hola.
-A... 'Ta geo ze kolore hartzen du?
-Illundu itten da, ya izautu ezin dela biño kargatik 'ta izaun izaten da 'ta jo 'ta hautsi 'ta hara hauxe da! Eakusteko. Eaman zittuzten boltsaka errak! Ume koxkorrak, oso ttikiyak ez e! Zea hamaika hamabi urteko.
-Hamaika hamabi urteko. Joe... Zuk santakuk atentziyo errakin aittuko zittuzten haik!
-Bai aittu nitzan esplikatzen 'ta izenak eta. Haik 'e eskribittu 'ta paperin billu 'ta jarriyak.
-Bai e?
-Ni biño lijerogo zeuden 'ta!
-Bai, hartako bai!
-Eskolan zeatuk, aurretuk pixka 't.
-Karo. Bai 'ta torri aurretik 'e zerbaitt 'e eakutsiko ziyoten 'ta.
-Bai (...) santa jon zin biño... Behin torri zin.
-'Ta nonguk zin? Kalekuk 'o?
-Donostiko 'ro horko jendia.
-A! Joe...
-(...) Ez zin euskaldunak 'e. Batzuk bazekitten biño... Hola.
-'Ta illobak itxekuk 'ta aitzen al zattuzte galdezka garai bateko kontuk eta?
-Bai, aitzen dia galdeka. Hortxe banittun kozkor batzuk.
-Harriyak bazenittun jasuk?
-Bai, hemen kartzen ttut noixnahi, hola garbiyak kustin. Prankoi eman 'e bai.
-'Ta noixnahi joten al za ba mineta?
-Oan aspaldiyan ez.
-'Ta ze hara jonta...
-Norbaittek jon nahi bau joten naz.
Oan arraxa joten, bire erra do.
-Bai oan bai, oan kotxin jon 'ta tap!
Nor Pagadizabal Artola, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-051
Pasartea 0:40:00 - 0:42:40 (2' 40'')
Laburpena Josek ongi ezagutzen ditu Arditurriko meategiak. Gaur egun ere jende askori aritzen da haiek ezagutarazten, baita ikasleei ere.

Nahiko ur

Transkribapena

-Urak bajatzen zinin, errekako urak bajatzin udaako lehortitan 'ta hola, zetzen genun handik erreka politta bai baita Monikan itxe aillekatik etortzen dena.
'Ta harrei galeiya itxi in geniyon. Uxiartar hok 'ta aittu zin. 'Ta giltza batekin jarri ura. Hoik denak eakutsiko nizkizuteke nik. Oaiñ 'e badia han ikusteko moko, lampara ona ber da, lampara ona. Pare bat eaman 'ta.
-Bai, bai, bai.
-Giltza. Auskalo zembateko eremuk betetzen zin uraz! 'Ta labadoreko ura eskas zenin tak jon 'ta giltza hoi ereki 'ta.
Portuberriko Inazio makiña bat biaje iña da, arratsin igual. Hua itxitzea 'ta irekitzea.
-Han zon giltza.
-Paso llave haundiy hoa.
-Hua ereki 'ta ura usatzeko.
-Karo.
-Eskas zena.
-Haimbeste ur!
Nor Pagadizabal Artola, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-051
Pasartea 0:39:00 - 0:40:00 (1' 00'')
Laburpena Menditik ur asko sortzen zen, eta, udaran, errekako ura eskasten zenean, tresneria mugitzeko erabiltzen zuten meazuloetatik ateratzen zen ura.

Granitozko lur azpiko mundua

Transkribapena

-Prueba pranko bai, beste aldea 're.
-Eta hor abantze, hanako bi kilometro 'ta san zuna 'ta hoik non paretxoiño alletukk izango da urrutina? Goitikan ze ingo bagenuke?
Noaiño? kompaziyo batea Aiako Harriya kruzatzen dunik 'o bai 'te da?
-Kruzatzen dunik ez biño.
-Haimbeste ez.
-Arrimatu bai.
-Bai e? San Anton aldea 'ta hola? 'O...
-Direkziyu hortan.
-Bai e?
-Direkziyu hortan. Bai.
-Joe...
-Aitxulein direziyun 'o hola zen zakur hua eroiya. Aitxuleiko eskoi xamarrea, eskoi xamarrea.
Handik goitti atea 'ta Sailpuu 'ta hoik paretsun dia.
-A...
-Direziyu hoi.
-Bai hola, hor karo.
-Geo, ziento zinkoko 'ta hoik berriz hoik auntzuo, hoik Aiako Harriyan azpira, Arditturrikoerreka hoi bea bezela. Gutxi gora behera 'ro.
-Joe! Tokita joten ziñazten...
-Bai, bai.
-Zulatua. Joe. Hortxe geldittuko dia hoik.
-Hortxe.
-Muestratako. Sartu nahi dunak e, Joxe!
-Bai.
-Sartuko al ziñake oan zu?
-Urik ez bada bai.
-Ura kendu ezkeo bai.
-Ura kendu ezkeo lasai ibilliko naz ni han.
-Bai.
Nor Pagadizabal Artola, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-051
Pasartea 0:33:11 - 0:35:30 (2' 19'')
Laburpena Aiako Harrian San Anton alderako norabidean egindako galeriak daude, azpitik. Beste alderaino pasatu gabe, baina arrimatuak. Meazuloak arriskutsuak dira tximini asko daudelako beherantz, baina ez dago lur-jausi arriskurik, granitoa gogorra izaki.