Ura ateratzen

Nor Pagadizabal Artola, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-051
Pasartea 0:49:30 - 0:53:23 (3' 53'')
Laburpena Mendiak ur asko sortzen zuenez, meazuloak azkar gelditzen ziren urpean. Egunero egoten ziren ura bonbeatzen eta horretarako ere langile bat zeukaten. Hika.

Transkribapena

-San zunetik 'o...
-Ze sango 'ut gehiyo?
-Aproxtu, akaso san ez zun zerbaitte 'o gaztiai nahi al yozu zerbaitt 'e san 'o?
-Horko ura atetzi hoi, in ber 'telaku hoi, hoi ne dembun ez dela ingo iruitzen zait nei. Hoi ez dakinak ez baitaki zer den hoi! Horko urak atetzeko millioiyak ber dia e!
Oan gastatzen da zembait lekutan e! Gastatu 're itten dute!
-Bai, biño.
-Tonteitan biño!
-Hor korrientia lembiziko potentia, 'ta geo bombak, bombak onak badaude gaur...
-Bai, gaur egun!
-Bomba onak badaude submarino hoitakuk.
-Bai, garai batin ... Bai, garai batin biño zeaguk izango dia.
-Tximinitik bota beitti 'ta zeatu ahalin, Otsamantei hola hustu genun.
-A bai?
-Uheldik bete zunin.
-Tximinitik sartuta?
-Tximinitik sartu 'ta ura bajatu ahalin, Jose Perez hantxe eondu zen kastellano bat, hillatitan. Beak hartu zun gustoa lanteiy hura 'ta
"Bakik! Hor eon berko 'ukela hoi hartzen bauk!"
"Bai eongo nak gustoa" Eotia gustatu itten eta.
-'Ta ze in ber zen bertan eon? Bombeatzen ai zen bittartin bertan eon ber zenun?
-Bombeatzen
-'Ta zertikan eon ber zen bertan? Fallatzen bazun 'o?
-Ez. Ura bajatu ahalin bombai bultza in ber baitzen beitti!
-A... Hoi, hoi, karo, karo! Klaro eske hoi galdetu ber nizun!
-Hua zun, hua zun, beste lanik ez zun. Kablia aflojatu 'ta bomba beitti bultza.
-Beitti bultza.
-Bazen mahaiy hau biñoluzeo bomba bat.
-'Ta hantxe hua ttarraka bultzaka.
-Pisatu 're itten zun 140 kilo 'ro. Biño lurran gaiñin zijun goitik beitti maldan, malda, malda izuarriya gaiñea 'ta beak 'e bazun arrixkua irristu 'ta putzoa juteko.
-Bai.
-Biño bazittun aparatuk, gerritik lotu 'ta.
-Karo, ze geo bomba iyotzeko 're!
-Defentsak, bomba beitti bultza, beitti bultza.
-Biño geo atera in berko zen hua!
-Betik geo bagoiyakin aixa karko zen geo, planua hustu ezkeo, planua hustu ezkeo.
-'Ta harren lana huaxen zen.
-Huaxe zen!
-Ttarraka bultza.
-'Ta gustoa eondu zen Jose Perez.
-Joe... 'Ta zembat dembo ber izaten zen, kompaziyoa, eunin lanin aittu 'ta gaba guziya bombakin igual?
-Bai, gabeko moun jartzen zun 'ta geo bixitan bat 'o itten ziyon gabin, baezpare. Beitti puskak bota urea.
-Ze, iertzeko nun zijun 'o ze?
-Bazittun datuk igual ordubetin jatsiko zen hogei zentimetro. Hurrengo beste ordubetin, iul ez zen jetsiko hiru zentimetro, nola harrapatzen zittun huekuk.
-Karo, zeagua baldin bazen. Zabaluo dembo gehiyo ber.
-Dembo gehiyo ber! 'Ta hua non zon jakiñ ez. Noiz bajatuko zen kolpin 'ta noiz bajatuko zen pixka.
-Be atentziua beti han, atentziyua beti han euki ber.
-'Ta nongua zen Jose Perez hau?
-Cuenca 'ro ez dakit nongua saten zun.
-Harrek patzaako lana zun!
-Mutilzarra zen.
-Al zen?
-Mutilzarra. Erare puxkakua. Luxe bat. Bai.
-Bueno... Yasta ordun. Zerbaitt 'e? Yasta? Momentuz behintzat. Geo torriko 'izkizu.
-Geo torriko 'ia burura.
-Zuk tortzen za...
-Zuen aittana ingo dut nik 'e.
-E?
-Zuen aittana.
-Bai, zu jon.