Portuberritik Okillegira

Nor Pikabea Artola, Arroxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-052
Pasartea 0:02:00 - 0:05:40 (3' 40'')
Laburpena Arroxa Ergoiengo Portuberri baserrian jaio zen eta Karrikako Okillegira ezkondu zen. Gizona argentinarra zuen, baina gurasoak Ituren jaioterrira itzuli ziren, eta handik hasi ziren anaia eta biak Vasco-Navarra argindar enpresarentzat lanean. Portuberrin apopilo zegoela ezagutu zuen Arroxak gero bere gizona izango zena.

Transkribapena

- Gue Dolorex bizittu zen han, Dolorex oaiñ Altzibarren bizi da, nik ez dait zenbat denbo izango den torriyikan, ni handik ezkondu nitzan Okillira, bai, treintaynueven ezkondu nitzan, el año treinta y nueve, el día de Santa Cecicilia.
- Hogeita hiru urtekin?
- Bai.
- El día de Santa Cecilia ezkondu nitzan.
- Eta nola izautu zenun zea, mutilla.
- Ne gizona? Ne gizona argentinua zen, e... miño txikiyak zil... mueno, hamahiru-hamalau urtekin 'o torri zin familiya honea eta geo gerrako dembun nola jende asko
detenittu zuten Makintxea, Portuberri ondoko zentrala hartan...ko gizona eraman zuten, bueno hortako, ne gizona 'ta hoik Ittuinen bizittu zin, Ittuinea torri zin Ameriketatik. Eta geo, klaro lemizi, karri zuten dirukin bi itxe eosi, esa es una historia, eta bizitzen jarri zin Ittuinen,
osasunik ez zulako etorri zin Ameriketatik ne suegruk eta banku batin jarri zuten dirua, itxia eosi 'ta gañekua, eta banku horrei... beste bankuk san 'men ziyon eun batin: "Dirua hoi hortik atetzia hobe 'zu zertik banku horrek soiñu txarrak ttu" 'ta gue...
ne suegrak kontestatu 'men ziyon: "Ze nahi 'zu zurian jartzia 'o zer?". Efektibamente: bankuk kiebra jo eta sosik gabe gellittu zin. Eta geo ordun, béak eosi zuten tokiyan jarri zuten taberna 'ta zezena izaten zen ordun, oaiñ artifizialetik denak, eta han hasi zin bizitzen.
Eta, e... hamasei urtekin 'ta hamabostekin bi zarranak, ne gizona 'ta bestia... Dominikan gizona, zea genun... Jon, lanea jon zin Frantziko ez dakit noa 're... 'Ta ordun ne gizonak miñ hartu zun han, arbol batek azpiyan hartuta, urtebete pasa 'men zun Pamplonako klinika
batian. Eta geo, taberna nola baizen de Elgorriaga, Elgorriagan denbo batin Baños de... Elgorriagan zin, oaiñ ez da, oaiñik 'e zoluak 'o han zozten. 'Ta horrea tortzen 'men zin Donostiko jende asko bañoa eta Vasco-Navarrako nausiyak 'e horrea joten 'men zin.
'Ta geo nola baizuten taberna 'ta ne suegrak oso ongi zekiyen kozinan, eta hara hasi zin joten euna pasatzea 'ta taberna horta, 'ta han konfiantza in zuten eta ne gizona 'ta be... bi anaiak sartu zittuzten Vasco-Navarrin. 'Ta Ittuitikan oiñe...
tortzen ttunen bizikletan haik eunero Pasaira Luzuriagana lanea, lemizi. Lemizi Luzuriaganin hasi zin 'ta geo Vasco-Navarrea pasa. Ittuindikan bizikletan eunero!
- Zenbat dembun?
- Nik ez dakit... bi ordu bai gutxinin... geyo!
- Miño urtetan 'ta hola 'o?
- Bai bastante urte, geo... zenbat urte zango zin? Sartu zenin hogeitahiru urte 'o,
honea torri zenin zeara Makin... 'ta geo Makintxeko gizona hoi nola eaman baizuten detenittuta kartzela, harren tokiyan torri zen ne gizona. 'Ta geo bakizu, apopilo tokiyak eta ber izaten zin... ne itxea jon zen apopilo 'ta handikan in genun izauera.