Gerraren ondorenak

Nor Pikabea Artola, Arroxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-052
Pasartea 0:11:20 - 0:13:30 (2' 10'')
Laburpena Urteko errenta 66 duro kostatzen zitzaien maizterrei. Garai hartan ez zen batere sosik ikusten eta baserritik bakarrik ateratzeko asko zen. Portuberrin, anaiak meategietan egiten zuen lan, eta hark ekartzen zuen diru pizarra, baina gerran hil zen. Hika.

Transkribapena

- Miño gu errentan bizittu giñan. 'Ta hirurogeita sei duro ziñen errenta miño hua patzeko 're urtian itten genittun 'o txokor bat 'o zerrikume batzuk 'o... Jornalik ez den tokiyan baserritik atera ber baldin bada, oso diferentia da. 'Ta ordun neskame 'ta jotia, gue zarrai...
ni Ergoinen eon nitzan... Bialden, sardo saltzen. Zea, jon zelako hango gizona sardo... 'ta gue attak: "Ez al zu neska bat mango sardua saltzeko?" 'Ta ni torri nitzan. Hua izan yunen ne ate... 'ta ne anaia, gerran hil zenak, gerran hil zitzaiñ...
lenbizikua Oiyartzunen, 'ta hura Arditturrin hasi 'ta beti xox bat eta beti difentziya izaten zen familiyan.
- Bai, beti hua geyo. 'Ta gerran ze in zuten eaman in zuten 'o?
- Bai, soldao. Soldao zon, 'ta permisukin torriya itxian eta etorri zen... San Juanetan, 'ta hurrengo eunin San Juan itturrira jon giñuzenen behintzat, hoi dakat gouan. 'Ta geo hilabeteko permisukin torri zen 'ta geo altxatu zen gerra, eta guria
ez zen presentatu miño beste bost laun 'o bazittun 'ta haik presentatu zin 'ta hairi galdetu 'ta geo gue etxea... detenittu in zuten: jon zin reketik 'ta geo eaman zuten Panplona 'ta han konpañiya prepatu 'ta Olaitzala, Olaitzola torri zin, hor jarri zuten kozina
'ta hor eondu zin denbo bastantin. 'Ta hortik jon 'ta lenbiziko atakia Irunen; lenbiziko atakin hil zen. Bai, Oiyartzunen lenbizikua. Gue amai, bizitza erdittu zionen. Aizu, hogeita hiru urteko mutilla hiltzia ordun. Oaiñ azidentikin 'ta hiltzen dia miño, ordun.
- Hola hiltzia...
- Hola hiltzia...
- Zer zen zarrena hua?
- Hura zen bigarrena. 'Ta geo Inaziok..