Errotak

Transkribapena

-Hoik denak martxan 'zautu zenittun... Geixkunak, ez?
-Bai geixkunak.
-Ta zer, zer zin...
-Bueno denak martxan eongo zin, biño gu ez giñen joten.
-'Ta denak artua...
-Dena artua.
-Artua...
-Denak artua txikitzen zuten 'ta iriña in.
-'Ta bertakun izango zin? Batzuk gaiñea oandikan bizik izango dia, Iyurritakuk eta, ez?
-Iyurritakuk bertan bizi dia 'ta... Zeakuk 'e... bueno Txalakuk 'e... ya zarrak hil 'ta gaztiak alde in zuten 'ta.
Bai oan hemen Iyurritakuk, gaiñekun... seuski ez. Geo zeakua... Juansendokua zean zen, oan mamut 'ta deneku hortan. 'Ta hoa jo 'ta bota zuten.
-'Ta Zuaznabar 'e bai.
-Zuaznabar 'e bai. 'Ta asko zetuk... eroi 'ta kaso in gabia 'ta...
-'Ta batzuk bestik biño haundiyaguk 'o lan geiyo 'ro ingo zuten, ez? 'O denak berdintxo zin?
-Segun ze zona zen 'o, ze zonatik tortzen zin 'o... Batzuk iual aiko zin iziñin. 'Ta beste batzuk berriz, eskasiyan iul. Hoi ez baidakit nik.
-'Ta haimbeste errota izanta Oiartzunguk bakarrik ez, kampokuk 'e torko zin...
-Kampokuk... Hoixe! Kampokuk torko zila. Lezo aillekatik eta, Errentitik eta, hoitan ez da errotik. 'Ta berbada iual Altza aldetik 'o. Astiarratik 'o nik ze sango zattut ba! Ahal zen tokitik.
Gu hemendik Sanjuanitturriko... bai... Gu hemendik Lesaka 'ta joten giñan tipoa. Torko zin... jendia. Nik pentsatze 'ut e.
-Eta haik zea... e... gerra garaiyin itxi zin eta geo ereki al zen berriz? 'O asko ya ez zin ereki?
-Asko ez zin ereki.
-Zein ereki zin?
-Ereki zinak 'zango zin: Txalakakua 'ta Zuaznabar. Haik beimpin seuru. 'Ta Sasti hura, Sastiku hura, ez zen erekiko geiyo.
-Iurritta bai.
-Iurritta beti, ya oañ arte. 'Ta Uarte?
-Uarte 're ya hasi zenin ogiya, ogiya naikua hasi zenin hoik denak geldittu zin.
Ogiya naikua jarri zenin... Iñorrek ez zun taloik itten. Oan kapritxoz, oan dena itten da iriña 'ta kapri... "Talua jan ber yeu" 'ta bueno, kapritxoz. Biño ordun, ez zen kapritxoik, gosia 'ta ogiyik ez. Zakoitin 'e talua, zunak eta ez zunak...
-Oan kola errak itten dia taluk eosteko...
-Bai...
-Aski garestiyak biño...
-Joe...
-'Ta zea... zuk aittu izandu... Nik Uztapidei 'o aittu izandu yot Iurrittako, gutxi zila bi harriko errotak.'Ta Iurrittakua hala zela.
-Hoixe ez dakit. Bi harrikuk, bi harriyan tartin txikitzen zuten, denak 'zango zuten bi harri. Hoi harriyan zean...
Bueltaka geldiik, harri bat geldiik 'ta bestia bueltaka goiyan.
-'Ta artua itten zenin beak apartatzen zun. Azala 'ta zea...
-Ez, txikittu dena.
-Dena txikittu... Azala, azala 're bai?
-Artua, zea artua alia, alia...
-Bai. Biño artuan alian azala 're txikittu itten zen?
-Dena txikittu, 'ta horrengatik 'zaten zen, horrengatik itten zuten iriña zaiyan pasa.
'Ta zaiya, zaiya atetzen zen zaiya, latz hua aparte 'ta irin fiña. Osea baiyan pasatzen zelako. Hondarra nola pasatzen da kriban? Tipu hortan.
-'Ta artuan azala horrekin ez al zen geldittuko deus?
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-004
Pasartea 0:03:00 - 0:06:30 (3' 30'')
Laburpena Errotariak bertakoak ziren. Kanpoko herrietatik etortzen ziren bezeroak. Gerra ondoren asko ez ziren ireki. Irina nola egiten zen.

Oiartzungo errotak

Transkribapena

-Aurrekun ze san zenun atta ez genizula galdetu, zea errotak.
-Bai.
-Hamasei errota. Zein zin?
-Bat Txalaka. Bestia Errotaxar?Lasan 'ta hoina. Hiruarrena Zuaznabar. Laugarrena, Juansendo. Boskarrena Arangun, Arangungo errota.
Seigarrena Iyurrita. Zazpiarrena Sastiko errota. Zortziarrena Anarre. Betziarrena Makutso. Betziarrena bai. Hamargarrena Karrikako errota. Arrasku errota saten geniyon, iual da.
Karrikan bi. Geo zea e... Errotaberri. 'Ta zea... mekauen... Ugarte, Ugarteko errota. Zurruko errota. Pauko errota.
'Ta Txaundoko errota. Eta... zeko... Aitzolako errota.
-'Ta Karrikan bi san zu Arraskuerrota 'ta bestia Biasoko errota 'zango zen?
-Ez dait nola deitzen ziyoten. Dena, dena batena zen. errotaiyana. 'Ta harei ez dait nola deitzen ziyoten. Ez naz akortzen.
-'Ta zuk denak martxan izautu zenittun?
-Ez, den denak ez. Nik izautu nittunak zin: Pauko errota, Ugartekua, Karrikakua Arraskuerrota hua, Sastikua, Iurrittakua, Arangungua, 'ta mm... bestia nola san dut... Zuanabarrekua 're bai. Txalakakua 're bai, jon 'zandu naz Txalakara ni.
'Ta bestia zeakua, leno san dut 'ta oain ez naz akortzen.
-Ugaldetxon?
-Bai. Juansendokua.
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-004
Pasartea 0:00:00 - 0:03:00 (3' 00'')
Laburpena Klaketa. Oiartzungo erroten zerrenda. Martxan ezagutu zituenak.

Makisekin topo mendian

Transkribapena

-Makis garaiya 're bazen.
-Zer zen hoi?
-Han zean morroi nola, Amaseiñen morroi Erlaitzen nola morroi nola ardiyak jeistekun. Goizin euna argittu biño lenoztik eaman ber izaten nittun ardiyak jeistekuk, zeara sotoa jeistea.
'Ta beti lo eskasiyan ibiltzen nitzan, jakiña gaztia 'ta beti oiyea joteko kontoik ez 'ta geo goizin jeikitzeko pereza 'ta. Arront goiz jeiki ber ardiyak billutzeko. Beti lo eskasiyak eta. Hala itxetik goitti, hola kaxko bat zen 'ta piñeiya 'ta han itten zuten asko lo illunabarrin biali jetsita.
'Ta han lo itten gelditzen zin. 'Ta pixkat goixio zen borda Txarrixulo 'ro saten zena, oandik han dia paeta zarrak. 'Ta han iatze metak, biño hola gurdi biria 'ta hola gurdi biria 'ta han metak.
'Zaten dia metak hola airin iñak zerriya sartzeko lo itteko 'ro? San nun mekauen horretxen azpiyan lo in ber dit. 'Ta borda harren parin. Nik ez nun ezer sumatu. 'Ta ebiintza 'ro hola zen.
'Ta seuski hankak kampun 'zango nittun e! Gurdi birea aterik hankak. 'Ta braust! Kriston soiñua 'ta mekauen dion! Bai ya aski erne! Barrenin zeudenak makisak! Zean txabola harren barrenin.
-'Ta haik numbatte, nik ez dait, sartu zinin atia itxi zuten. 'Ta geo erekitzeko 'ro soiñua... Mekauen 'ta itzanta neon tokitik erki kusten nittun eu airea. Mekauen hortxe. Lau 'ro bost zin.
'Ta jakiña nik oaiñ 'e kastillanoz gutxi 'ta ordun batez 'ta. Auskalo gaiñea ez zin kastillanuk, akaso handik heldu zinak zin, Frantzitik. Zi-zau, zi-zau, zi-zau! 'ta batzuk ailleka batea jon nai zuten, Irun aldea. 'Ta bestik ailleka harta berriz, ailleka harta, Endarlatza aldea.
Ez joten... 'Ta ez joten, 'ta ez joten... 'Ta nik saten nun honea tortzen baia, azpiyan billatzen banaute 're... Seittun, aramatuk 'biltzen baizin! Hementxe bukatuko zitek!
Noizpaitte, atzea, ailleka harta. 'Ta geoztik ez nun nik han loik in zea! La ospa! Bai 'ta haik ordun nik pixkat muimentua in banun ra! Ingo zuten haik deskarga e! Ez baizuten haik libre ez han 'ez ez hemen, Makisak. Hoik zin numbatte, jon hara gerratin 'o 'ta...
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-003
Pasartea 0:57:41 - 1:00:12 (2' 31'')
Laburpena Makisekin zer gertatu zitzaion. Mendian topatu zituen. Mutil kozkorra zen eta pasatu zituen beldurrak.

Zinea, argazkilaritza

Transkribapena

-Zinia bai al zen atta?
-Bai.
-Kalin? Bai?
-Bai.
-Nun zen?
-Goiyan!
-Goiyan nun?
-Erretratuk nola zin, erretratuk kustea nola jon giñan?
-Bai.
-Hantxe!
-Oan pleno aretua den hartan? Han zinia? Joten al ziñazten zuek?
-Bai, ni beiñ 'o jon 'zandu naz. Gaztiak bertan gelditzetik, bestela Errentira joten zin 'ta.
-A... Zu naiko gaztia ziñala zinia hor 'o?
-Naiko gaztia 'ro ba... Hogei urte iñak beimpin gutxinin. Geiyo iul.
-'Ta gustatze al zizun zinia? Ez? 'Ta teatruk eta gotze' al za?
-Ez.
-Teatruk eta gotzen?
-Ez naz akortzen.
-'Ta zu gotze al za hanako Sara Montiel torri zela pelikula grabatzea?
-A, pelikula bai! Bai...
-Kriston reboluziyua izango zen ordun? Han al ziñan kalin? Kalin rodatu zuten, ez?
-Bai... Baita Gurutzen barrena, hor 'billi zin.
-A bai, Gurutze Berrin 'ta ez? 'Ta kusi al zenun zuk?
-Bai... La Reina de Chantecler 'o ez dait nola den.
-Bai...
-Sara Montiel Oiartzunen. 'Ta gaiñekun zea, e... Argazkilaiyik 'o bai al zen?
-Zea Sankrixtaba. Oan nola gu Seiñen haik. Gaiñekun hola erretratua ate ber baldin bazenun dexentia Piruxkenea jon ber zenun Errentira.
-Eta harrek, biño harrek 'e asko atetzen zittun baserritan 'ta ez?
-Ez dait hoixe. Boda 'ta hola beimpin asko, kumuniyo 'ta. Biño ordun Piruski bakarra zen, oan bakizu zembat pilla din?
-Klaro, bai.
-Denetik.
-Biño len oso gutxi ateko zen erretratua.
-Oan bezela ez beimpin. Hola gotu ta kazk!
-'Ta kumuniyua inta 'ta re hola ez, ez?
-Kumuniyua inta 're bai batzuk.
-Batzuk...
-Posible zutenak. Dirua zunak 'o...
-'Ta kumu... e... zea... kumuniyua inta itxian ez zen bazkaiyik 'ta ezer zeik izango?
-Bai... itten zen pizarra itxian. Kampun... bai... segun ze famili zen.
Ongi zinak baldin bazin, haik ingo zuten pues berbara... Oan gaiña jatetxe 're ez zen 'ta nombatte ingo zuten jesus! Biño jenelin itxian.
-Itxian...
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-003
Pasartea 0:54:20 - 0:57:30 (3' 10'')
Laburpena Zinema: pleno aretoan egon zen, gazteak bertan gelditzeagatik. Sara Montiel Oiartzunen. Argazkiak: Figurski Errenterian. Jaunartzeak.

Xanistebanetan musika, sokamuturra ...

Transkribapena

-Zea... Bandik 'o bai al zen kalin 'o?
-Ez. Errentitik tortzen zen musika banda Xanisteantan.
-Errentitik. 'Ta hemen zer zin txistulaiyak?
-Hemen txistulaiyak. 'Ta bi txistulai 'ro hiru, bi, bi 'ro hiru baldin bazin 'e! Oan 'zango dia, auskalo zembat din!
-Eta fiestatan 'ta musika? Billerak 'ta aittatu ttugu biño geo fiestatan 're izango zen, ez? Ordun torko zin bandak 'ta ez?
-Bai, ordun.
-'Ta xanisteantan zezen korridak 'ta gotze' al za zu? Zezenik 'ta izaten zen...
-Sokamuturra 'ta?
-Bai.
-Bai...
-'Zaten zen?
-Bai, zezen suzkua 'ta sokatira, o zea... bai zea... sokamuturra.
-Sokamuturra.
-Sokamuturra gaiñekun...
-Biño, zea toreruk eta hoik ez. Hoik lenagoko kontuk izango dia.
-A! Toreruna hoik, bueno ordun...
-Korridak eta plaza itxita len korridak itten 'men zin garai batin.
-Bai... Altziarren 'ta 're itten zittuzten fiestatan. Biño bertakuk, bertakuk torituta. Ez hola, toreruk torrita ez.
-Bertakuk. Nahiko torero bazin...
-Bai.
-'Ta koruk eta holakuk bai al zin? Elizako koruk eta?
-Bai....
-Bazin?
-Bai. Korua bai, koruk kantatzen zun beti.
-Bakarra elizan kantatuko zun, ez?
-Bai...
-'Ta organo... Organo jolik izautu al ttuzu?
-Ez dait zein zin ordun. Organua jotzen zuten ordun 'e!
-Ordun 'e bai... 'Ta kalin non jotzen zuten plazan, bandak 'ta?
-Bai... Kioskua jarri zeaku hortan Xabaleko pampanutako hartan 'ta betiko rutina, han beti!
-Tzumpa-tzumpa... Len aztu in nau galdetzia, Santa Ageda eunin atetze 'al ziñazten eskian?
-Ez.
-'Ta kantai 'ta?
-Ez.
-Hoi kampokua da, Santa Ageda?
-Hoi ez da, hoi oan hemen oan itten baute 're oan berriyak dia hoik.
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-003
Pasartea 0:52:12 - 0:54:20 (2' 08'')
Laburpena Musika: banda, txistulariak, koroak. Xanistebanetan zer izaten zen. Zezenak. Banda Errenteriatik. Txistulariak. Xanistebanetan. Soka-muturra. Altzibarren bertakoek toreatuta.

Perretxikotan, arrantza, ehiza.

Transkribapena

-'Ta zea e... Perretxikutan 'ta ibiltze' al ziñazten?
-Bai.
-Ordun gaiñea afiziyungatik biño gosiangatik geiyo...
-Gosingatik.
-'Ta ze ibiltze' ziñazten bakarra hemen auzotakuk 'o kaleko jendia 'ta 're ibiltzen zen?
-Bua... Ordun jende gutxi ibiltzen zen perretxikotan!
-Gutxi...
-Ez zu kusten dena oiñez jon ber zela... Oan dia katxarruk hartu 'ta da bertaiño 'ta. Oaingo ehunentzat bi ordun, perretxikutan. 'Ta oan bezela izautu 're ez itten 'ta...
-Len perretxiko geiyo iz... Bueno gutxiyo ibiltzen bazen jendia geiyo izango zen perretxikua.
-Geiyo... 'ta basuk 'e geiyo 'ta... jendia gutxiyo!
-Basua, basua ze baso... Geiyena hemen ingurun san zu haitza.
-Haitza 'ta pagua.
-Haitza 'ta pagua. Piñua gutxi...
-Piñua gutxi ordun.
-Biño belaso geiyo 'ta 're izango zin, oañ aiña arbol bai al zen?
-Oan... Oan asko dia, belasuk piño asko sartuak. Leno belasuk zinak arbolak sartuak.
Leno sardiyak zinak piñuk sartuak. 'Ta hoi dena galtzen diju hoi, pixkan pixkan. 'Ta hemendik hamar urteko. Hemendik hamar urteko... Hasi Errentitik 'ta Aiako harri arte amakiña 'at belaso sasiyak hartuko 'u. Pf... Hoixe! Dena utzitzen ai da 'ta ez do kontoik eta!
-Ez do kontoikan... 'Ta zea, e... Arrantzan, Arrantzan ibiltze' al ziñazten?
-Bai arratsin kontrabandun.
-Zertik zon galeziya? 'O zer zon, galeziya?
-Bai.
-'Ta zer zon...
-Kañakin libre zon biño sariakin ez. 'Ta arratsin 'billi ber.
-'Ta harrapatu ezkeo?
-Harrapatu ezkio kendu 'ta munta 'ro izango zen. Nei ez naute beiñ 'e harrapatu 'zandu 'ta.
-'Ta amurriya 'zango zen...
-Bai... Ordun amurri asko 'zaten zen.
-'Ta amurritik aparte?
-Aingirak.
-Aingirak... 'Ta ezer geiyo ez.
-Deuz ez geiyo!
-Geo exkaluk biño...
-Bai exkalua...
-Utzi! Eta eiziyan? Eiziyan ibiltzen al zen baten bat?
-Bai. Ordun zozua 'ta billiarro 'ta hoi libre 'zaten zen oan biño zea geiyo zun, libertade geiyo zen. Oan itxe batetik bestea 're metruk ber dia eskopetakin 'biltzeko 'ta. Dena, dena, dena galdua ya!
-Biño eskopeta ez zun eozeiñek izango...
-E?
-Garestiya izango zen eskopeta eukitzia, ez?
-Ordun 'e pasik patu ber zenun 'ta giyak eta dena...
-Ordun 'e kontrolatua eongo zen, ez?
-Oan gaiñe ez biño ordun 'e bai.
-'Ta basurdeik bai al zen len? Haimbeste...
-Bai, 'ta gu mutikozkorrak giñan garaiyin bai! Basurdeta jonak Errentiko basurdeta jonak zeara Artikutza 'ta ez dait zer... Oan berriz ya itxeño torriyak.
-Zu ez ziñen eiziyan... Arrantzan!
-Arrantzan! Hua zen merkina 're. Eiza garestiya 'a, zea!
-'Ta kañaberak zer zenittuzten zeonek iñak 'o...?
-Zurkaitz makillakin iul.
-Zurkaitzanakin iñak... Amua 'ro eosi 'ro?
-Bai... Amua eosi 'ta pita eosi 'ta.
-Tira.
-Tira! Ez zen zeik...
-Bai zea!
-Raka-raka!
-Karreteik ez.
-'Ta perretxiko klase geiyo 'ro bai al zen len? 'O oan din beretsuk? Bai 'te dia hola espeziyik galduak 'o?
-Oango moun perretxikua seuski. 'Ta oan seuski, leno billutzen ez zen perretxikua, ordun billutzen ez zena oan billu ingo da seuski! Ongi izautzen ez.
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-003
Pasartea 0:47:56 - 0:52:00 (4' 04'')
Laburpena Perretxikoetan. Lehen jende gutxi ibiltzen zen. Basoa nolakoa zen. Belar-soroak zirenak orain pinua sartuta. Arrantza: sareekin ibiltzea galarazita zegoen. Ehiza.

Baserrietan ura eta argia

Transkribapena

-'Ta neguan berua sukaldin bakarrik ingo zun...
-Hoixe!
-'Ta kuartuk 'ta zea, paretakin 'ta banatuk eta al zin?
-Bai...Tabikatuk zin bai.
-Bai, e? Biño 'zango zin, zuk izautuko zenittun baserriyak oandikan tabikik 'ta gabe, separaziyoik gabe...
-Ez.
-Maindirikin 'ta banatuak 'ta izautu zenittun zuk?
-Bueno... Maindirik ez zin izaten, kortinak ben ustez. Atian markua bai, biño ateik ez. 'Ta zaten zen kortina.
-Dena aittuko zen, ez? Batzuk zurrunkan bazon punta batin...
- Jesus! Aittuko ez zen ba
-'Ta dena su bajua 'ta. Toki batz... Argiyik ez toki batzutan 'ta lampara 'ta lampara ez zunak, kandilla oliyukin itten zena 'ta bf... Jesus! Alkar ezin kusiyik.
-'Ta argindarra 'ta ur korrintik 'ta noiz hasi zin jartzen 'ta? Argindarra lenoztik 'o?
-A, bai... Argindarra lenoztik, hemen! Hemen bian! Biño honako Luberri 'ta hoitan... Oaindik ez dia urte asko e! Oaindik gutxi! Hogeita ale 'atzuk!
'Ta ura 're hemen jarri zela itxea, zembat urte 'zango da... Josenazio 'ta mutikoxkorrak zila. Osea, berrogei bat urte 'o hola.
-Gutxi... 'Ta hondartza 'ta ez ziñazten jongo?
-E?
-Hondartza... Plaira 'ta ez ziñazten jongo?
-Plaira?
-Zuek e, zuek, ez?
-Plaira bai, Donostiyan 'o hola tokatu ezkio bero haundiya baldin bazen martxa errin bazkaltzeko garaiyin. 'Ta urin hiru lau zea 'billi, hiru lau san blas in 'ta atzea torri, bazkaldu 'ta seittun lanea. Jo... Huaxe! Bero haundiya zenin!
-Hoi da, biño han ziñaztenin? Lanin 'o ai ziñaztela?
-Han giñanin... Lanin ai giñala.
-Biño plaira jon 'ta hola ez?
-Ez...
-Oan bezela ez...
-Ezta pentsatu 're!
-Itxasua kusi gabik 'e izango zin Oiartzunen batzuk?
-Oandik 'e 'zango dia amakiña 'at! Bat biño geiyo bai!
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-003
Pasartea 0:45:45 - 0:47:55 (2' 10'')
Laburpena Baserrien egitura. Gela banaketa nolakoa zen. Beheko sua. Argindarra hasi ziren jartzen ur korrontea baino lehen. Baina mendian argia orain dela urte gutxi. Ura ere orain 40 urte. Hondartzara Donostian tokatuz gero bai, baina propio joan ez. Lanparak. Kandillak.

Ur korrenterik ez etxeetan

Transkribapena

-'Ta garbiketan 'ta nola moldatzen ziñazten?
-Erreka.
-Erreka? 'Ta neguan?
-Erreka.
-Mekayuen dion...
-Hemen aurreko txoku hortan zen itturriya. Horrea jon 'ta hortik, hor garbittu 'ta baldin karri itxea 'ta. Dena baldez ura. Ergoingo itturriy horrek Ergoin guziya mantentzen zun.
-Ximoneneko horrek?
-Bai! Hortik Tolarea, hortik Bialdea, hortik. Oan, Paukoerrota 'ta hoik, hoik ez zin tortzen biño hemen hau, zea hau, Uraitatik hasi 'ta zea hau. Olaitzola artekua dena hortik.
-Itxian ur korrienteik ez zen izango?
-Ez ba!
-'Ta dena baldiakin?
-Dena baldiakin.
-Iateko zena, jana itteko zena, garbitzeko dena!
-Dena! Garbitzea erreka.
-Erreka...
-Arropa 're erreka. Tortzen zin Olaizperritik, Olaizarretik denak honea erreka arropa garbitzea.
-Honea bai e? Ez zen zeikan, kalin 'ta bezela labaderoik 'ta ez zen...
-Ez, ez, ez... Jarri harri haundi zarpail bat hor 'ta denak hara tortzen zin 'ta hankak belauntaiño sartu 'ta benga arropak garbitzen. Hartu hola burun barriñua 'ta seizu Olaizberrira... Joe! Hoi kambiyua!
-'Ta garbittu arropa zekin itten zuten?
-Ordun jaboiya. Ordun ez zen hautsik eta ezerre. Jaboiya.
-Jaboiya... Zu gotze' al za zea, itten zela... eosi 'ta nola zen ba hua... eltze haundi batin jarri 'ta arropa eosi itten zen. Zeakin, su... sutako hautsakin 'ta.
-A... Hoi ez naz akortzen.
-Hoi ez za gotzen? Dena errekan garbittu. 'Ta zuek zeonek biño arropakin garbittu berko zenuten?
-E?
-Jantzita garbittu berko zenuten.
-Oi! Hoixe! Ze uste zu, garbittu hura 'ta putz, irai ittea. Hoi dutxa, zea! Biño uda partin uretik ate gabe orduk e!
-Bai, e?
-Pf!
-Gustoa...
-Jesus... Bai pentsatu!
-Illia moztu 'ta nola itten zenuten?
-Zean, Txampaiñin.
-A, bai?
-Bai, han zen barbeiya.
-Norbaitte aitzen zen han?
-Zea... Auxtin 'ta hoken aitta.
-'Ta zea morroi eon ziñan tokin batin xixtema bazenuten ba hankak garbitzeko 'ro...
-Bai... Alerra, hua ale erra. Axtabizkarren hoi. Maiy haundiya 'ta, deneta juntatu giñen iual hamar dozena bat laun 'ta apaiya prepatu arte arrosaiyua errezatu 'ta dembo berin hankak garbittu.
-Maiya haundiya 'ta balde, zeazkua esto... bai, zinkazkua holakua 'ta maiyan azpiyan joten zen. Zuk nei pasa, 'ta nik horrei 'ta horrek 'harrei, 'ta harrek harei, hareik harei baldia... Azkenekua hartzen zunak zea... potajia!
-Garbittu biño zikindu geiyo!
-Puaj!
-'Ta ur berua izaten al zen hua?
-Bai! Lembizikuk suertia!
-Biño harrei berua jartze... Lendabizikuk berua iukitzen zun.
-Bai! Biño hara ailletzeko...
-'Ta ura hutsa, 'o jaboiyakin 'o... Hua zer zen garbitzeko 'o hankak berotzeko?
-Hankak garbitzeko!
-Hankak garbitzeko...
-Jaboiyik gabe!
-'Ta han tra-ta-ta... arrosaiyua errezatzen ai ziñaztela...
-Arrosaiyua errezatuz, 'ta segi 'ta, rak! Baldia 'ta ra bestia 'ta.
-'Ta zer zen nausiyatik morroira? 'O nola?
-Ez, bai.. Lembizi nausiya 'zango zen seuski. Denak bakoitxak be tokiya jateko 're. 'Ta hara azkenekun, ordun hua handik hasi ber zen 'ta bueltan hara. 'Ta hamar bat laun iual 'ta ttiki 'ta haundi geiyo! 'Ta denak garbittu hankak eta apaldu 'ta pampalo oiyea. Joe...
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-003
Pasartea 0:41:45 - 0:45:45 (4' 00'')
Laburpena Ura. Ur korronterik ez. Ur-garraioa. Iturriak. Arropa nola garbitzen zen. Morroi zeneko garbiketarako ohitura.

Jantziak, zapatak, otorduak ...

Transkribapena

-Zea len jantziyangatik 'ta aittu ga 'ta trajeik eta ez zenuten, ez zenuten izango? Kumuniyua 'ta nola itten zenuten?
-Ahal den bezela itten genittun beimpin trajik.
-Iñezi? Jon 'ta in?
-Iñezi. Iñezi, iñezi!
-'Ta zein zin hemen jostunak 'o?
-Ez dait nik. Neri hura azul marino bat zen 'ta non iña 'zaten zen huaxe... Numbaitte... Postan 'e bazen jostuna 'ta han iña 'o... Ez bainaz akortzen.
-Oillokineikua 're bai, ez?
-Baita 're. Oillkoineikua 're bai 'ta... Bazin hor jostunak 'ta haitakon batin.
-'Ta trajia kumuniyoko ingo zen biño geo 're baliyo ber izango zun...
-Jolin! Eozin tokita jon ber bazenun hua zenun zea.
-Erki ttikittu arte, ez?
-Bai ongi estutu arte. Lertu arte estutua.
-Ahal bazen traje batekin.
-Bai...
-'Ta zea, jendik zapela ibiltze' al zun? Oan biño geiyo ibilko zen zapela...
-Bai...
-Mutikozkortan 'de bai?
-Mutikozkor batzuk 'zaten zin zapelakin bai! Baserritarrak 'o...
-Zuk ez zenun ibiltzen? 'Ta len abarkak 'ta aittatu ttuzu, biño zeak 'zango zin zapatak 'ta holakuk?
-Bai... zapatak bazin aleiya 'ta baita botak 'e iltzeunak errak. Azpiyan iltze errakin biño... Kixtona baliyo ordin! 'Ta abarkak 'e bai...
-'Ta otorduk 'ta... oan aiña otordu 'ta izate' al zen len?
-E?
-Otorduk... Gosaiya, 'ta gosai ttikiya, 'ta bazkaiya 'ta...
-Meriendak eta denak!
-Denak?
-Gutxi izango bazen 'e!
-'Ta jan 'ta ze itten zen? Potajia 'ta ze, ze?
-Potajia 'ta geo jaki pizarren bat baldin bazen zerbaitte 'ta. Geo potajikin eosiya iual urdai zangarran puskan bat 'ta hua geo. 'Ta geo talua 'ta esnia 'ta kitto. Hua oan bezela hau jango al zu, 'ta hoi jango al zu... Jesus!
-Baldin bazun ongi kontentu!
-Bai, bai.
-'Talo asko jango zen...
-Bai, talua 're nai aiña ez. Otordun bat.
-Hua 're karri in ber.
-Hoixe! Dena razionamentua zea!
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-003
Pasartea 0:39:25 - 0:41:45 (2' 20'')
Laburpena Jantziak. Jostunak. Otorduak.