Pilota

Transkribapena

-'Ta gaiñekun pelota 'ta 're afiziua bai al zen?
-Bai, bai...
-Zu ibiltze' al ziñan pelotan?
-Pelotan ibiltzen giñan, 'ta kalea jon ber zenun. Propiyo jon ber zenun hemendik kalea e!
-Hemen frontoiyik ez?
-Hemen ez zen frontoiyik ordun. Hortxe, Ximoneneko paeta 'ta Etxeberrikuk eta esto... Oan botia da Ardotxenekua 'ta , hoitan.
-Paeta zen tokiyan?
-Paeta zen tokiyan. 'Ta han siestan baldin bazeuden erritan 'ta beste tokira geo 'ta .
-'Ta pelotak nolakuk? Larruzkuk 'ta ez zin 'zango?
-Larruzkuk bai,
-Bai e? Oan dinak bezelakuk?
-Bai... Ez dait bi pezta 'ro ze baliyo zun pelota bakotxak.
-'Ta zein aitzen zen pelota itten? Norbaitte aitzen zen kalin 'o?
-Xapateronin 'zaten zin saltzeko.
-A bai e?
-Bai.
-Miño itten ez zu izautu iñor 'e?
-Ez... Itten ez nun izautu iñor 'e. Han saltzeko 'zaten zin.
-'Ta bestela kalea?
-Bestela kalea.
-Kontsejupea?
-Bai 'ta bestela Aldapa. Aldapan 'e bazen frontoiya, 'ta han, han 'e pezta patu ber zen pelotan aitzia.
'Ta nik eun batin peztik ez, 'ta aittona torri zen 'ta bestik bazuten patzeko 'ta nik ez. 'Ta betik goitti ate zar bat zen, 'ta ate zar hartan goitti iyo 'ta salto beste ailleka itteko titzen nau ez dait zer 'te zin eur kozkorra 'ro 'ta harrapatu ez.
Kasuen! Pezta puta batengatik mutikozkorrai tira in ber da holako eur kozkorra e! Biño ez hola... Jotzea e! Jotzea ez akatzea! Pezta puta batengatik. Jo!
-'Ta zu ze in ziñan ba pasten hasi?
-Jakiña ba aittonak jotzeko beldurrakin! Ez nun diruik 'ta harrek eskatu zunin diruik ez 'ta ni eskapo. 'Ta ate zar batin goitti iyo nitzan 'ta handik salto beste ailleka itteko 'ta kaxko harta iyo nitzanin harek atzetik dda! 'Ta dziu! Eur kozkorra pasa zin
-Biño kontsejupia ez zen patu berko?
-Ez... Kontsejupin ez. Han, han dena zen libre.
-'Ta mutikozkor pillerra juntatuko zen han? Bueno neskak ez zin ibilko?
-Mutikozkorrak.
-Mutikozkorrak...
-Bai, biño hantxe joera, joerakatan 'o benga denan saltxak hantxe denak.
-Karo denak ibiltzeko...
-Denak ibiltzeko.
-'Ta ez al zuten izaten kalekuk zea, geiyo? Deretxo geiyo 'ro, ez?
-Ez ziguten gui kasoik itten. Bakarra joerakatan ai baldin bazin, sartzen ziñan, partizipatzen ziñan 'ta fuera zenin, fuera 'ta. Berriz hasitzen zini, berriz hasi 'ta segi!
-'Ta len aittatu zun zea, Beko plazako hortan pelotan aitze, izautu al zu zuk pelotan hor?
-Ez.
-Hanako joko luzia 'ta.
-Ez, ez, ez hua
-Hoi ezzu izautu zuk...
-Gaiñea lurra arron] txarra zen. Oan lurra ongi do, biño ordun kriston zuluak 'ta bai baizin.
-'Ta iri apostuk nun itten zin len?
-Hantxe!
-Han bertan itten zin?
-Hantxe bai.
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-002
Pasartea 0:43:04 - 0:45:48 (2' 44'')
Laburpena Pilota: Auzoetan ez zegoen frontoirik; baserriko paretetan aritzen ziren. Oiartzungo kalera joaten ziren: Aldapa, Kontsejupe...

Futbola

Transkribapena

-Ziklokrossa 're itten zuten ordun?
-Bai, ziklokrossa bai.
-'Ta gaiñekun hola ze deporte geiyo zen afiziyua hemen? Futbolai 're izango zen...
-Futbola 're bai, futbola bai. Reala 'ta, ni akortzen nazela juxtu juxtun Real Union 'e bai primeran 'ta. Hoi, hoik...
-'Ta zuek ibilli?
-Gu ibilli zean, beheko plazan. Barriyun kontra.
-A bai e?
-Bialden izango dia oandikan, ez baldin badia sasira bota hiru kopa.
-'Ta non zea... Beheko plazako frontoiya 'ro zen hartan?
-Bai oan harri apostun 'ta nola ibiltzen dia?
-Bai...
-Hoixen, hortxen.
-Hor ibiltzen ziñazten?
-'Ta baut erretratua gaiñea nun, ez dait nun duten, Ergoingo ekipua ateria. Ez al nizun eakutsi nik zuri hoi?
-Uste 'ut baietz.
-Auzo bakotxeko ekipo bat?
-Bai.
-Ze itten zen hua Xanisteantan 'o hola? O bestela?
-Temporadan.
-A bai e?
-Biño partidua jokatzeko pezta bota ber zen. Arbitruntzat pezta hua, jornala.
-'Ta nundik tortzen zen arbitrua?
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-002
Pasartea 0:41:02 - 0:42:04 (1' 02'')
Laburpena Futbola: auzoen arteko partidak egiten ziren Beko Plazan. Arbitroarentzako dirua eman behar izaten zen.

Txirrindulari ospetsuak

Transkribapena

'Ta Matxaiñek, nik ez dait Matxaiñei bakarren batek telefonotik deitzen ziyon, Matxaiñek jarriyak zea Matxainek ordun garajia zean zun, kauen... zean, oan Matxaiñen dendatik pixkat aurrexio nola da azulejuk 'ta exposiziyua?
-Bai, bai.
-Ezkerreta? Hantxe garajia, 'ta oandik Matxaiño, 'o oandik kopia hua han da zea erretratua, zea betik goitti Pontx, zeara esto. Kauen dion. Nola da hoi?
-Austineta?
-Bai, Austineta abitzen deneko zea hortan. Bada bizikleta garajia.
-Bai.
-Hantxe do oandik zea hoi, kopia hura. Be, fiura e, fiura!
-Kopa?
-Fiura, fiura! Korredoria, zean bizikletan. 'Ta hua jarriko zun taka 'ta jende guziyak bazekin han taillerra zola, bizikletan taillerra zela. 'Ta harrek zeiñek iazi zun, espaiñola zenbatgarren sartu zen, 'ta dena krixtalin jarri. 'Ta konten.
-Harrek resultaduk?
-Harrek resultaduk. 'Ta denak hara jonak.
-Mekayuen dio...
-Zea, erlia eztira bezela.
-Hoi ba teleisiyuk ta radiyuk ez, hola.
-E, bai zea, radiyuk zea. Radiyuk, ordun radiyuk, zenek 'zango zun ordun radiyua.
-'Ta hemen norbaitt ate al zen nahiko ona hola kampoa 'ta?
-E?
-Karrereta 'ta? Ziklixtik 'o ate al zen?
-Hemen hola onak ate zinak zin Facundo Zabaleta, gue garaiyin, Facundo Zabaleta, Joxe Mitxelena, Paco Mitxelena, Funtziano Arbelaitz, eta... Borrondiko Joakin 'ta hola ate zin ale 'atzuk bai. A! Perurena!
-Perurena, 'ta hoi...
-'Ta zea, Lasa. Hoik 'ta, hoik pixkat geoxio, hoik pixkat geoxio. 'Ta geo beste bi anai zeak 'e bai, Izagirre, zeakuk, Mendintxeberrikuk.
-A bai e?
-Hoik onak zin e! Arront onak hoik 'e.
-'Ta hoik kampoa, len aittatu ttuzunak zue erarekuk 'ta hoik kampoa joten al zin?
-Bai, bai espaiñiyan ibiltzen zin hoik.
-Bai e?
-Bai, ordun ez estranjira berbada, biño hemen bai. Hemen denin espaiñiyan. Ui, JoxeMitxelenak 'e ziklokrossak battu bi 'ro iaziyak 'ta Arbelaitzek 'e bai 'ta bueltak 'e bai iaziyak 'ta ongi biltzen zin hoik.
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-002
Pasartea 0:38:45 - 0:41:02 (2' 17'')
Laburpena Txirrindulari ospetsuak. Irratirik ez eta denak Matxainenera emaitzak ikustera. Oiartzungo txirrindulariak.

Bizikleta

Transkribapena

-'Ta bizikleta, bizikleta laneko 're bai biño afiziyua 're asko zen, zuek afiziyo haundiya zenuten bizikletai, ez?
-Bai 'ta hoi da, karreran ate 'zandu naz 'ta iazi 're bai bat 'ta...
-'Ta hemendik paste' al zen buelta españa 'o zerbatte?
-E?
-Buelta españa 'ro zerbaitte 'ro paste' al zen?
-Buelta españa pasatzen zen kalin barrena.
-Kalin barrena pasten zen?
-'Ta beste urte batin pasa zen ni harrobiyan pintxe nola gaiñea, buelta Frantzia 're! 'Ta korredorik zea txipitoko malda ezin iyoik, kauen dio!
-Zuek 'e hua iyoko zenuten?
-Hoixe iyotzen nun! Biño haik ezin iyoik, haik gizajuk trantzetik heldu zin 'ta nekatuk.
-'Ta nola seitzen zen ze ekipo zin 'ta ze karrerazin 'ta hoi nola seitzen zen? Ze ordun teleisiyoik 'ta ez zen izango...
-Karrerak zea, ordun ekipuk bazin KAS 'ta... Fagor 'ta... bazin, bazin ekipuk bai. Biño len leno ez, gu mutikoxkorrak giñala ez zen, ez zen ekipoik.
-Ez zen?
-Biño karrerak itten zin?
-Karrerak itten zin.
-Norbea joten zen, osea, ekipoik gabe.
-Norbea be bizikletakin?
-Be bizikletakin 'ta fuera. Ez zen launtzik ezer 'e ordun.
-'Ta ze izaten zin eun bateko karrerak 'ta izango zin?
-Bai... Barriyutakua 'ta, Xanistantakua 'ta, San Martzialtakua 'ta hemen hola ale 'atzuk. 'Ta buelta españa urtian bein. 'Ta ordun españikuk. Bazin Manolo Rodrigez 'ta Emilio Rodrigez 'ta... Galleguk 'ta beste batzuk igual beste, katalanak 'e bai, katalanak 'e bazin Poleta 'ta bazin hor.
'Ta ordun españikuk. Bazin Manolo Rodrigez 'ta Emilio Rodrigez 'ta... Galleguk 'ta beste batzuk igual beste, katalanak 'e bai, katalanak 'e bazin Pobleta 'ta bazin hor.
-Estranjeruk izautze' al zenittuzten?
-Estranjero gutxi tortzen zin ordun.
-'Ta izautu? Bazila 'ta... Radiyutik 'o, ez ez?
-Bai!! Zea esto joten zin Loloño 'ta Balmontes 'ta joten zin buelta frantzira Bernardo Ruiz 'ta holako zea batzuk.
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-002
Pasartea 0:36:55 - 0:38:45 (1' 50'')
Laburpena Bizikleta lanerako, eta baita afiziorako ere. Karrera irabaziak baditu. Espainiako eta Frantziako itzuliak herritik pasa izan zirenekoak. Ekipoak sortu aurretik ere karrerak egiten ziren.

Lan sindikatuak

Transkribapena

-'Ta oan bezela zindikalik ez. Zindikala bazen, zindikala bazen ordun 'e biño gobiernuna!
-UGT?
-Ez dait zer zen. Osea... Oan bezelazea eozeiñek zindikala 'ta benga denak borroka!
-Biño zindikatuk Franco biño len 'de bazin 'o Franco'ta geo?
-Ni Francon garaiyekuk ai naz saten.
-Bai e?
-Bai...
-'Ta uan aiña ordun zindikala ez zenun ezer patu berrik, zuk baldin bazenun arrazoi jon zindikalea 'ta hantxe nausiyak patu ber zizun. Oan hilleko ez dakit zembat den zea e! Dena negoziyua! Auskalo zembat patu ber duten hillatin oan obreruk!
Gutxinin milla pezta miño geiyo! Ze, ze milloiyak biltzen ttuzten! Biño ordun zuk baldin bazenun nausiyan zerbaitte joten ziñan zea, Donostiyan bazin bi hiru. Joten ziñan hara 'ta: "Ni hemen lanin ai naz 'ta enau patzen, ze in? Holako! Ras". 'Ta harei deittu 'ro ez dakit karta torko ziyon...
Orduko telefonua, bakizu, ez zen oan bezela ta... Handik zortzi bat hamabost eunea taka! Hain aurrin patu, 'ta martxa!
-Bai e?
-Bai
-Ordena jartzen zuten e?
-Bai, bai jartzen zuten ordena.
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-002
Pasartea 0:35:40 - 0:36:55 (1' 15'')
Laburpena Sindikala nolakoa zen Francoren garaian.

Etxegintza

Transkribapena

-'Ta materiala ona 'ta izaten al zen 'o?
-Itxiak itteko?
-'O zena...?
-Miño nik ez dut oandik garai haitako itxeik intako, iñik eroitzen kusi.
-Txarrak ez zin ordun?
-Oan biño hobia iñak bai, zea!
-'Ta zea... adelantuk, gruak eta izate' al zin?
-Dena bizkarrez. Jartzen zen plantan grua txar bat, hola pluma giratoyukin taka. Holako, hako horren tipo bat, bueno haundiyuo hortan 'ta 'biltzen zen zea, katxarrua[katxarro:8935]. 'Ta karro txar bat hartu diro diro, diro, diro... iyoko zun karroka bat maza 'ta.
Karruk 'e zea... ruedak burnizkuk, ez oan bezela ruedak gomazkuk. Ttra... bultza, batek tira 'ta bestik bultza. Hustu 'ta holaxe...
-'Ta orduko bazin Oiartzungo kostruktorik eta?
-Axali 'ta Bordabi 'ta hoik... 'Ta... besteik 'zango... zein zin zin... Bai sango za, zea... Lizazu 're oiartzuarra zen. 'Ta ez dait besten bat 'e iual... Ba, geiyo izango zin.
-'Ta beste aillekan 'de aitzen ziñazten? Hendaiño bakarra ailletzen ziñazten 'o geiyo 're bai?
-Non Frantziyan aittu giñanin?
-Bai.
-Baionaiño.
-Bai e?
-Bai...
-Baionan aittua al za zu?
-Bai... Goizin jon 'ta illunarrin itxea. Beak, nausiyak beak eaman kamionin.
-'Ta ordun lambatin 'ta lana ingo zen?
-Han ez, han arrasaldia jai izaten zen, lamatin. Ordukoz... Geo hangu... hangua zetu zenin hemen hasi zin.
-Hemen gaiñekun lamat osua?
-Hemen lamata osua, normal! Sei eun! 'Ta...
-Ordu pilla bat!
-Bua! Hirurogehi ordu 'ta astian 'ta...
-'Ta bestik biño sueldo onaguxiok 'ta 'te zin ieltsero bezela 'o denak bersintxo 'o?
-Non? Non, han? Hemen?
-Hemen, hemen ieltsero bezela...
-Ieltsero bezela difentziya batetik bestea, difentzi ttikiya.
-Biño fabikatakuk 'ta denak berdintxo?
-Ez... Obrak beti geiyo.
-Geiyo...
-Obran beti lan geiyuo 'ta geiyo iazten zen. Harrek ingaintzen zittun denak, diruk!
-'Ta ordun hasiko zen jendia itxiak iosten 'ta?
-Bai
-Ordu arte deus ez ez?
-Ordu arte ezer ez. Hor sartu zen jende beltz hoi 'ta,'ta beltz hoik, hoik ibiltzen zin hortan. 'Ta bestik 'e heldu, 'ta hola pixkan pixkan...
-'Ta erreleukin ailletuko zen, oan bezela ez, oan izin patuikan 'ta... Len errexuo izango zen itxia eostia, ez?
-Nik ze sango zattut ba! Erraza... Zuk ate zu kontua, astia jota... Ni neone're esposatu nitzanin, seirehun pezta 'ro zazpirehun pezta iazten nittun astian e! 'Ta... e! Oaingo, oango, oangotxeko tipun! Oan saten du, oan saten du jende gaztiak saten du zertik ez hartu ordun? Bai... aleiya pisuk merke.
-Biño ordun sueldo gutxiyo...
-Hoi ba! 'Ta harrekin ze hartu ber zenun? Ni akortzen naz Herreran, Herreran... el año zinkentaitres o kuatron han ai giñen Herreran. 'Ta pisua zea hamabi milla eurun! Sesenta mil pesetas, pisua! E!
-Jo!
-'Ta Iruna torri, handik puxka batea handik urtebetea 'ro, Iruna torri giñan 'ta, geruo 're Irunen zea hogeita bost milla duro 'ta... Hogeita hamar milla duro 'ta... Asentsore 'ta guzi! Geo...
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-002
Pasartea 0:30:25 - 0:34:05 (3' 40'')
Laburpena Etxegintza. Material ona. Makinaria gutxi. Lan baldintzak. Oiartzungo etxegileak. Lapurdin lanean. Soldatak.

Baserritarrak kalera lanera

Transkribapena

-Baserritarrak noiz hasi zin baserriya 'ta fabrika biyek zea itten 'ta? Fabrika 'ta lanin noiz hasi zin?
-Ba hoi 're ez dait ba nik... Bai zerbaitte inguru hortan. Ordun el año zinkuenta, karentainuebe zinkuenta hortxe zen muimentua, hortxe zen. 'Ta hor hasi zen.
-Karo ordun hasiko zen jendia lanea...
-Ordun kusi zen dirua 'ta.
-'Ta Errenti aldea 'ta jon berko zuten fabrikata 'ta...
-Errentira 'ta Pasaira, Luzuriagana 'ta Pixpea bakailloa 'ta...
-Geo Pekin 'ta hoita deneta 're bai, ez?
-Geo Pekiñea 'ta fabrika haundiya 'ta... Hor manta fabrika 'ta... Bi gailletera bazin, Olibet 'o zea hoi... Bat Olibet, 'ta bestik, bestik ez dait nola zun izena. 'Ta hor fabrika asko baizen! Esmalteiya 'ta puf!
-'Ta zuek itxiak in 'ta itxiak in?
-Gaiñekun itixak in 'ta itxiak in.
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-002
Pasartea 0:29:30 - 0:30:25 (0' 55'')
Laburpena Baserritarrak, baserriaz gain, lantegietara ere hasi ziren.

Bizikletan lanera

Transkribapena

-E... In zenuten ordun bizikleta eosi? Biño lanin hasi 'ta geo?
-Bai... Bostehun pezta patzeko 'ta astian hamar pezta patzeko. Joe...
-'Ta bizikleta garai hartan baliyoko zuten?
-Bizikleta zarrak, zarrak! Ez berriyak... Berriyak baliyo zuten milla pezta 'ro 'ta! Bostehun pezta patzeko, on xamarrak biño...
-'Ta noaiño joten ziñazten beri haikin?
-Ui Lezoa 'ta, Errentira 'ta, Pasaira 'ta... Iruna, Iruna 'ta.
-'Ta lanea berta, 'o geo autobusa hartzeko numbattea?
-Ez, ez, ez! Berta, lanteiño, lanteiño!
-'Ta lapurtu 'ta itte' al zen garai hartan?
-Bai itten zen, biño lanteiyan sartutzen bagenittun bajun ya... Ez zon holako beldurrik.
-Biño bestela lotu 'ta in berko zenittun, ez 'o?
-Ez, ni ez naz akortzen lotuik beiñe! Biño lanetik fuera ordin bizikletatik ez hamar metroa 're aparte, beti bizikleta eskun!
-A geo enkarguk, igual bialtzen zerbaita 'ro? Beri harrekin...
-Bua! Bai, pozik bizikletan ibiltzetik 'e!
-'Ta jende asko izango zen bizikletan?
-Ordun? Jesus ordun... Hanako hasi Lartzabaltik eta bueno bai Ugaldetxotik hasi 'ta korredoria pelotoiyan nola tortzen da pelotoiya? Dena holaxe jendia bizikletan. Emakume 'ta gizasme ddenetik!
Zortziyak laur 'o hogei gutxitatik zortziyak arte? Jesus! Pasa 'ta pasa 'ta pasa 'ta pasa... Geo lantik itxea 're bai. Asko bazkaltzea 're itxea 're bai. Iturriozko 'ta Altziarko jendi hoi.
-'Ta emakumik 'e bai e?
-Bai.
-'Ta gonakin 'ta moldatze' al zin?
-Ezdait nola ibiltzen zin biño... Ordun ez zen galtzik!
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-002
Pasartea 0:27:22 - 0:29:00 (1' 38'')
Laburpena Bizikleta zaharrak. Denak bizikletan lanera. Esneketan bizikletan.

Igeltsero lanak Errenteria aldean

Transkribapena

-Orduko ya autobusa...
-'Ta zu ya ttikitatik gotzen za autobusa bazela Errentira?
-Bai, bai, bai.
-Bai. Besti hoik biño...
-Bai.
-'Ta lanea zuek bizikletan joten ziñazten?
- Bai oiñez 'e!
-Oiñez 'de bai?
-Hemendik Lezoa!
'Ta geo bizikletak hartu genittun Emiliok eta biyek, eta bostehun pezta patzeko astian hamar pezta patuz, 'ta bizikleta. Geoztik bizikleta, geo motua 'ta geo kotxia.
-'Ta hortan geldittuak giñan, harrobiyan hasi ziñan hamalau urtekin 'o...
-Bai hamalau, hamalau hantxe 'zango nittun!
-'Ta handikan noa?
-Geo handik zeara, ieltsero pioi.
-A ordun hasi ziñan...
-Zapirañekin! Errentiyan, astian hogeita bost duro iraaziz.
-'Ta garai hartan zer zin hanako itxe pilla hoik hasiyak? Zer zen lan asko ieltsero?
-Ordun, ordun pixkat muittu zen. Errentiyan, bueno! Iztieta hoi, bueno! Iztieta hoi geoztik iña da 'ta... Ni hasi nitzan Errentiyan, nola da... Nola du ofizina seuruna 'ro Iparbusek? 'Ta geo auzko ixkiñin Banco Santander? Bloki hartan!
-'Ta bloki hura da iña Lekuona Mitxelenak, Zapiraiñek 'ta Lizazuk! Hiru kontratixtan artin iña da hua.
-'Ta zuk zer ttuzu denak holako blokik 'ta iñak'o baserritan 'ta 're aitzen ziñazten? Konpontzen 'ta...
-Bueno! Baserritan zea, iandetan zea su ekonomikak jartzen!
Jaiero! Numbatte! Zembat tokita ailletu 'te ga Tolaeko Emilio 'ta biyek... Galtzata, Imita Buf... Portuburun... Non ez?
-Ze, ze izandu zen bum?
-Jakiña! Ordun muittu zen dirua 'ta... Su ekonomika. "Hik jarri al duk ? Bai. 'Ta zembat kosta 'ik? Humbeste! Mekauen nik 'e jarri ber dit!" Holaxe dena...
-Biño hoi ya izango zen geoguo, ez? 'O...
-Hoi 'zango zen... Ez dait ba nik! El año zinkuentaitres o cuatro 'ro puntu hortan. Muittu zenin, muittu zenin zea! Dirua muittu zenin...
-Zea razionamentua 're zerbaitte hola san zu,ez?
-Bai zerbaitte hola, hola, orduntxe! Ogiya jarri zenin zea libre, orduntxe hasi zen muimentua!
-Hor zea izandu zen ordun... 'Ta zea e...
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-002
Pasartea 0:25:00 - 0:27:22 (2' 22'')
Laburpena Lanera oinez eta bizikletan joaten ziren. Harrobian peoi ibili ondoren, igeltsero hasi zen. Garai hartan hasi zen etxe pila eraikitzen. Su ekonomikoak jartzen zituen asteburuetan.

San Juan kaleko azoka

Transkribapena

-Kalin?
-Ze tokitan itten zen?
-Pues... Oiartzungo komonatatik hasi 'ta goiko ospital zarra arte.
-San Juan kalin?
-Bai, oañ eongo dia bian paeta hartan zeak astuak eta lotzeko, ba aldia?
-A bai,bai bai...
-Haik hartaxeko dia, hartako dia haik!
-Animaliyana izaten zen?
-Bai, han jarri batzuk ahal zunak 'o ongi zenak 'o gurdiyan. 'Ta beste batzuk berriz astuan xextutan. Ja! Ahal zen bezela.
-Postuik eta ez zen jarko, maiyik eta zen ez jarko?
-Ez naz akortzen maiya nik eta ez, seuski ez.
-'Ta ze izaten zen animaliya bakarra 'o zeak 'e bai, illarra 'ta...?
-Ez... Ni txerriyana akortzen naz, txerrikumia.
-A... 'Ta txerrikumia astuan zean 'ta?
-Bai... Txerriya 'o aston bat iual saltzeko 'ro miatxon bat 'ro hola. Zarbaitte hola bai! Biño oan bezela oillar 'ta konejo 'ta zea, ez ez ez. Deus ez! Ez berdurik eta ezer ez. Killikupin eoten zen arraiya saltzen.
-Arraiya?
-Bai, Errentitik tortzen zin eunero.
-Bai, e?
-Autobusin torri, kaja zarrak karri autobusan azpiko parrilla hartan 'ta... Han mai zarren bat 'o beste jarri Killikupin 'ta honako, bau asientua petrila. Han kontra hartan jarri 'ta haik bi 'ro hiru arraiketai 'ta hantxetik arraiya saltzen.
-Arrai freskua karko zuten haik...
-Bai...
-Pasaitik 'o karko zuten nombaitik.
-Ez dakit nondik kartzen zuten. Autobusak kartzen zittun.
-Biño... eta autobusa zeak Epelek jarritakua izango zen?
-Bai...
-Autobusa
-Autobus zar batzuk noxnai birian geldittu...
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-002
Pasartea 0:20:25 - 0:22:00 (1' 35'')
Laburpena Kalean azoka izaten zen astero, San Juan kalean. Animaliak bakarrik izaten ziren; barazkirik-eta ez. Killirikupen arrainketariak egoten ziren.