Morroiaren lanak eta abenturak

Transkribapena

-'Ta morroi, morroi eoten ziñanin zea... otorduk 'ta dena familiyakin 'ta in, familiko bat bezela hartze 'al zinttuzten?
-A! Bai, bai... Hoi bai.
-Bai?
-Ezta deusen bereixkuntzaik ez, ez, ezer ez. Bena bezela, jaten 'ta igual igual. Lana in ber, hoixe!
Hairi numatte gotzen baziyoten goizeko latan jeiki 'ta holako tokita enkargua jon ber zun, biali ber zutela, morroiya. 'Ta segi! 'Ta eze sateik ez!
-'Ta ordun ibilli al ziñan artuakin 'ta Goizuta 'ta?
-Ez lenuo, lenuo.
-Hoi lenoztik...
-A! Goizutakua... bai Goizutakua morroi nola, Goizuta 're.
-'Ta astuakin?
-Manduakin.
-Ui, manduakin...
-Hartu Urraireko lepoko hortan mandua, mandabiria dena 'ta nekatua 'ta lotu isatsetik 'ta erdi arrastaka mandua nei 'ta segi!
-Zui?
-Ale segi! Hoixe!
Zembaitan miña hartzen e! Holako biria, mandabiria, ixtu-ixtua, mandua pasatzen zen mokua. 'Ta... nekatua, malda, jo Zaiko gaiñeiño. Jo... 'ta nekatua Urraireko, Urraireko lepotik zeara... sei kilometro jon 'ta torri hamabi kilometro kamiyoz. Deneta lau ordu jon 'ta torri.
-'Ta noa joteko hoi?
-Ailuxetatik Goizuta.
-Goizuta... 'Ta horta bakarra joten ziñan Goizuta?
-Bai... Errota 'ta... Geo manduan ailleka batin kartzen nun artua, iamateko iriña. 'Ta ako almuada hau bezelako zai bat, 'ta hogeita bost litroko zaiya, zatua bezela.
-Arduakin?
-Arduakin.
Hoa ailleka batin, 'ta iriña ailleka batin, 'ta ardua bestin. 'Ta erdiyan zerbaitte enkargu, oliyo 'ro zerbaitte...
-Hua kargatzen 'de jakin berko zen, ailleka batea ez joteko 'o?
-Hoixe!
-'O ongi lotua eoten zen?
-Neonek prepatzen nun nik hua! Pastakin 'ta ongi. 'Ta karga ttikiya baldin bazun igual gañin jarri hola koska batetik, 'ta segi! Biño asko xamar baldin bazun, izorrai. Atzetik isatsetik heldu 'ta erdi arrastaka. Kauen!
-'Ta manduak kaso itten al du, ez al da astua bezain eoskorra 'ro, mandua txintxua izaten al da? Gobernatzia errexa al da?
-Astua biño, astua biño zintzuo. Astua erotzen bada, 'ta buruan sartzen bau, jesus... karga dena bota iual!
Astua arront zerriya!
-Asko ibilliya al za astuakin zu?
-Ez... manduakin geiyo.
-Manduakin geiyo...
-'Ta geo zuk hua gobernatzen al zenun itxian 'o?
-Hoixe! Torri 'ta pasta 'zaten zun, 'ta hua kendu. 'Ta izerdittua baldin bazon zako zustako zakuk 'zaten zin, arront zerratuk 'ta hua gaiñin jarri. Ez plemoniya 'o ez harrapatzeko 'ta joe nola kuidatu, eskerrak harrei!
-Karo...
-Bestela neonek karri ber nun bizkarrin 'ta!
-Oango kotxik 'ta ez...
-Bai!
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-001
Pasartea 0:47:25 - 0:50:10 (2' 45'')
Laburpena Morroi: ez zuten bereizkuntzarik egiten. Familiakoa bezala hartzen zuten. Hori bai: lan asko, eta edozein ordutan enkarguak egitera. Oinez kilometro pila bat.

Bideak

Transkribapena

-Biño ordun kamion bat eun guziyan pasatzen bazen 'e, ordun eurketaiya 'ro holakon bat, gaiñekun ezta ezer 'e... lasai! (...) Bizikletan bat 'o beste 'o... gaiñekun deusez.
-'Ta oan den kamiyo bera al zen, Artikutza joten den bea?
-Hoixe bea!
-'Ta orduko ya Arikutza Donostiko zeak eosiya 'ta, ez?
-Bo... Auskalo zembat urte 'zango din hua eosiyik...
-Orduko ya iña karretera?
-Ba... Karretera orduko iña.
-Gaiñekun hemen Aitxuleiku , Aitxuleiko bakarra in al zuten soldauk?
-Baita zea 're! Pikoketaku hoi 're, Kastillo Ingleseku hoi 're.
-Hoi 're bai.
-'Ta... zetik... Gurutzetik joten dena 're bai. Jaizkibelkua 're bai. Hoik denak batin iñak dia hoik.
-'Ta kamiyua iñ aurretik nola zen? Ergoinea, kaletik Ergoinea tortzeko zer zen?
-Ni akortzen nazela Pauko errotaiño bazen kamiyua. Biño oango pistak biño txarruo, ez galipotik 'ta ezer gabe e!.
-Grabillakiya 'ro holakua.
-Pf... Deusez! Zolua galanta toki batzutan 'ta...
-Miño zuek gaiñea kamiyotik biño geiyo, len herri birik 'ta geiyo izango zin, 'ta gurdi birik 'ta estratak eta ez?
-Bai, estratak eta bai. Oan denak zikindu dia. Eyote kasoik itten 'ta!
Geo baserrita itten zittuzten zeak, pistak ormioiya bota zuten 'ta lenguk, beti lenguk, jakiña lenguk kurba 'ta geiyo 'ta lan geiyo 'ta zuzenin ddena zuzenin.
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-001
Pasartea 0:46:03 - 0:47:25 (1' 22'')
Laburpena Errepideetan trafiko gutxi. Zein errepide egin zituzten gerra ondoren. Orduko bideak nolakoak ziren.

Karrikako harrobia

Transkribapena

-Biño diputaziyuk ordun zer zu, ze indar zula geinez 'e hiru kamoin zar 'zango zittun! Gipuzkoa guziko... 'Ta oan jon ziz e...
-Hau difentziya!
-Dena, dena goitti...
-'Ta han ze itten zen harriya ate 'ta kamioiyak 'ta kargatu ui...?
-Txikittu! Harriya txikittu! Harriya txikittu, hondarra, osea, grabilla, graba, hondarra... eta grabil txii hoi kamiyutako! 'Ta hondarra itten zuten saldu obratako!
'Ta bagoitan eamaten genittun zeiño Altzibarku hoi nola da zubi ttikiy hoi, ormigoizkua zea, Zikirontik errekan...
-Bai.
-Han jarriya zuten plataforma, rak! 'Ta hara jon 'ta bagoiyak han hustu. 'Ta errekaz torri kamiona atzeka 'ta han kargatu 'ta martxa!
-'Ta ordun bago, bago... Karrikatik hara bagoiyakin?
-Bai!
-'Ta geo han kamioiyak kargatu...
-Han kamiona kargatu itten zen. 'Ta geo bi bagoiy haik eamaten zittun Xantun Felixek beiyan uztarri motzin. 'Ta bagoi bakotxeko lau pezta goitti eamatia.
Harrek guk biño jornal hobia atetzen zun. Ez eunero e! Astian bi hiru aldiz.
-Ordun ez zun lokomotorik trenak? Bagoiyak bakarra?
-Bai, zea! Harrek ez, harrobikuk ez. Honek bai, biño harrek ez.
-'Ta Artikutzatik 're bazen trena, Zorrola 'ro? Hua gotze'al za zu?
-Bai... Hua ez, hua ez...
-Hua ez za gotzen?
-Hua bea zen dena, hara joten zena, zeara diputaziyoko kargadora, Gabierrota joten zena.
-Biño ya hoi, goittiko hura ya galdua zen orduko.
-'Ta harrobiyan langille asko al zin, zu aittu ziñanin?
- Ez dait ba nik hamaost bat laun 'o deneta 'ro.
-'Ta nola... harriya nola atetzen zen ordun 'de polborakin 'ta?
-Bai... tiruk bota 'ta...
-Tiruk...
-Geo bagoiyak kargatu 'ta uan itxi hura ez dait botia ez 'te den, botia 'zango da... Gainkaldin, hantxe zen harri txikittu 'ta beste at Aramburu aldea, beste zea, beste matxakadora. 'Ta trenbiri, 'o kamiyun, zea, han kruzatu bagoiya rak! 'Ta han bota 'ta hola ibiltzen giñan...
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-001
Pasartea 0:43:51 - 0:46:03 (2' 12'')
Laburpena

Karrikako harrobian lanean. Harria nola kargatzen zen. Bagoiak behiekin eramaten ziren Altzibarrera. Harria bolborarekin ateratzen zen.

Morroi

Transkribapena

-A... bea 'zaten
-Bai... 'Ta handik kusten bainittun nik hoik denak, 'ta nik biali, to! Ezta eliza 're, pasa nittun ez dait urte... 'ro ze pasa nun. Haik ez nei ez eskola, 'ta eliza biali!
-'Ta dirua?
-'Ta dirua maten ziten, hiru bat hillatetik 'o bialten ziten, 'ta maten ziten. 'Ta azkeneko hiru hillatik, hemezortzi duro zen, hemezortzi duro tokatzen zin 'ta hamar pezta manzkiten. Enitzan bueltatu geiyo.
Gaurko hamar pezta haik man dute reditun e!
-'Ta hoi zui maten zizuten zuzenin, 'o familiyai maten ziyon?
-Nik hartzen nun.
-Tratua zenekin itten zuten zukin 'o familiyakin?
-Gurasu... familiyakin!
-Familiyakin? 'Ta zuk karri?
-Nik karri.
-'Ta dena entretu ber?
-Dena entretu ber!
-'Ta han ze, ze lana itten zenun? Beste senidikin batea 'o?
-Haikin lana arditan, belarra ontzekun belar zaltzen, billutzen, jitzen, illar biltzen, arto biltzen... dena, dena, dena, dena. Beiyan azpiyak atetzen, ahal zen guziya!
-'Ta zertik hartu 'te zuten morroiya? Seme alaba gutxi zittuztelako 'ro?
-Oandik ttikiyak zittuztelako!
-A... Oandik ttikiyak!
-Geo... handik torri 'ta kumuniyua in nun. Eta iandin kumuniyua in 'ta astiartikin Erlaitza.
-Zerta?
-Morroi! Amaseiñea
-A! Ordun komuniyua itteko utzi zenun han?
-Hua kumuniyua in biño lenoztik. 'Ta Erlaizkua kumuniyua in 'ta geo.
-'Ta Erlaitzen ze baserritan aittu?
-Amasein. Baserri galanta. Erlaiztik pixkat beixio, zean esto... Endarlaza aldea. Bueno Endarlaza aldea ez, muga aldea, Lastaola aldea.
-Hoi ze, hoi ze Irun da 'o?
-Irungo partian bai.
-'Ta... geo handik torri nitzen eta berriz beste lau eun biño lenoztik berriz Ailuxeita[Ailuxeita:Arizluzeta]. Nola, morroiya billaka aitzen zin ordun. 'Ta neskamik...
-'Ta asko ibiltzen ziñazten hola morroi 'ta?
-Oi! Jákiña ba, itxian deus ez zunak...
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-001
Pasartea 0:40:24 - 0:42:33 (2' 09'')
Laburpena

Morroiak nola tratatzen ziren. Zer lan egiten zuten. Non egon zen morroi. Asko ibiltzen ziren morroi. Baserri handikoak defenditzen ziren, miño ez zuenak nonbaitera joan behar.

Komulgatzeko barauik joan behar elizara.

Transkribapena

-'Ta komulgatzeko gosaldu gabe jon ber zen? Barauik jon ber zen?
-Bai, barauik. Hamabitatik aurrea deus hartu gabe. Earriyak, 'ya ittuan bazeunden'e.
-Ean 'de ez?
-Eztare!
-Eztare?
-Jolin! 'Ta ba al dakizu goizin zeak arpeiya katuna itteko arpeiya garbitzeko urakin ze beldurra 'ta ze erritak?
-Garbitzeko 're?
-Ez, ez tragatzeko urik. Zeba... Kauen, hoi hoi...
-'Ta kale onduan bizi zinak ongi, biño menditik jetsi ber zutenak? Komulgatu arte ordu pilla'erra pasako zittuzten!
-Barauik torri ber.
-Mekaiyuen dio...
-Ze, ze...
-Ordu pilla bat oiñez barauik...
-Bai, ordu pilla bat aleiya! 'Ta geo noxnai zerraldo eroiyak elizan, zea miñ inta. Jákiña auleiyak! Hoa hartu bi launen arte 'ta kampoa ate! 'Ta pasatzen ziyonin barrena! Joe, pelikulak, errak bai...
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-001
Pasartea 0:35:39 - 0:36:27 (0' 48'')
Laburpena Jauna hartzeko baraurik joan behar izaten zen. Jan eta edan gabe. Mezatan zerraldo eginak lurrean, min eginda.

Kalabazero, dotrina ez jakitea

Transkribapena

-'Ta zea... itxian ez al zenuten permisua eskatu berrik eskola ez zuztenela 'ta? Itxian kaso itte'al zizuten eskola jon 'o ez jon 'o? Oan bezela kontrolatze'al zen?
-Ez, ez... Ordun (...) izaten zen lotriñana.
Dotriñana bai, joe, dotriñana. Geo kalabazero bialtzen bai zittuzten. Ez baldin bazen dotriñik zeatu itten zuten, fuera! Hurrengo urtian berriz. Hor ba, joten zin gu biño hiru urte zarruk 'e. Lengo urtian, aurreko urtian kalabazero bialiya, lengo urtian 'e kalabazero bialiya, ta beste asko berriz bate in gabe geldittu 're bai. Nazkatuta!
-'Ta kalabazero biali 'o hoi zer da?
-Oi! Komuniyua in gabe utzi!
-A...
-Hua saten zuten kalabaza.
-Kalabaza saten zen. Karo hua lotsa... familiyantzako lotsa ikarriya izango zen...
-Hoixe! Familiyantzat 'ta betzat 'e bai. Hola hizketan hasi 'ta hola diskutitzen hasi 'ta... "Hi komuniyua in gabia yaz!" 'ta "Hiri kalabazero biali ziteken!" 'ta hua ordun bakizu zer zen! Jolin... oan gizon bat hilta biño're delitu gehiyo seuraski ordun! Dotriña ez jakittia, bueno!
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-001
Pasartea 0:34:10 - 0:35:12 (1' 02'')
Laburpena Eskolarekin baino kontrol zorrotzagoa dotrinarekin. Kalabazeroak: zigorra jaunartzea egin gabe.

Eskolako ohiturak

Transkribapena

-Bai, e?
-Kanpun. Oandik ez dakit ez 'te don. Ez bau Jesukristok, ez bau kendu.
-Zea jartzekuk?
-Bai, bai jartzekuk eta baita soka zar batzuk eta... Oan kenduak izango dia igual.
-'Ta sartu aurretik harrei saludua?
-E?
-Himnua sartu aurretik 'o noiz kantatzen zenuten?
-Ateiyan.
-Ateiyan?
-Bai. 'Ta sartu 'ta... lembizi eskolai buelta barrenin man, tak! 'Ta tak eseita jarri. 'Ta geo karasol hua kantatuz berriz atzea kampoa. 'Ta beandu joten baziñan, maixtra altoxio eoten zen hola, zea batin 'ta harrei jon 'ta abepurixima 'ta bale. Harrek ez bazun erritik maten... Beandu jon ziñalako...
-'Ta eunero 'ta jote al ziñazten?
-E?
-Eunero 'ta joten ziñazten?
-Bai! Eunero... ze eunero...
-Itxian lana zonin 'ta...
-Nombatte igaul enkargura biali. Holako tokita jon 'ta ordun ez zen telefonoik. Kompaziyo batea borda, eozeiñek: "Mangoit zea bi errialeko bat 'ta jon hai bordara!" Pozik bi errialengatik zea... Ordun ze uste zu! Eskola akortzen zigula gui? Bi errial!
Jon zandu naz pezta batengatik 're Tolaetik atea 'ta Pikoketa 're! Pezta batengatik! Ze pozik! 'Ta gaiñea xixtoka gu hor pelotan zean, Ximoneneko ataiyan 'ta Tolaeko atetik atea 'ta xixtoka.
Zea... bai. Izauna izango zen. Mekauen! Zein biño zein harena lembizi ailletu pezta hua hartzeko... 'O maten zuna hartzeko.
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-001
Pasartea 0:32:39 - 0:34:10 (1' 31'')
Laburpena Eskolan zer ikasten zuten. 'Cara al sol' kantari. Egunero ez ziren joaten. Enkargutarako erabiltzen zituzten mutil kozkorrak. Dirua ematen ziotenez, eskolara baino nahiago izaten zuten enkargutara joan.

Eskolak auzoetan eta kalean

Transkribapena

-'Ta eskolan ze izaten zen oan bezela goiz 'ta arratsalde 'ta asteko eunetan 'o... 'O hoi gotze'al za ze orduteiya zen 'o?
-Bai, goizin betzitan sartu 'ta ez dait hamabitan atetzen giñan 'o orduatin. 'Ta geo berriz arrasaldin orduitan sartu 'ta lautan 'o...
-'Ta bazkaldu bertan 'ta ez?
-Bai zea! Itxian!
-Itxian? 'Ta zea... Ayerdia jon ziñan zu?
-Ayerdira.
-'Ta han bizi al zen maistra?
-Goiyan.
-Goiyan? 'Ta zembat haur? Juntatuko ziñazten mordoskat.
-Ui! Barriyo guzikuk! Hasi Isatse 'ta... zea... dena. Plemunta 'ta... dena. 'Ta hortik honeakuk 'ta Buenabixtatik honeakuk 'ta ailleka hoi dena. Auskalo zembat mutikozkor 'a neskakozkor.
-Miño eskola 're asko zin len, ez?
-Hua... Ergoinen beintzat hua bakarrik zen.
-Ayerdi. Miño geo Babilonian 'ta eskolak 'ta izanduk ez al dia?
-Gurutzen!
-Gurutzen? Gurutzen non zen?
-Oan etxe berriya nola da iña?
-Bai.
-Ezkerreta? Ba hua. Hantxe.
-Hantxe zen e?
-Eta Iturriotzen berriz, oan ijituk 'ta bizi din hartan. Karrikan berriz, guardeiya 'ro zer da oan? Han.
-A bai
-Eta... Ugaldetxokuk... Ugaldetxokuk ez dait kalea ez 'te zin tortzen. Kalea torko zin Ugaldetxokuk. 'Ta Arraukuk 're bai. Kalea, beko plaza.
-'Ta Altziarkuk?
-'Ta Altziarkuk bazuten bertan, Xixario zarra bizi den hartan.
-'Ta kalin zein zen Madalensoroko hua?
-Uan Madalensoro bai, hoixe Madalensoroko hortan zen eskola haundiya. Bi zin gaiñea. 'Ta geo monjatan.
-'Ta prailinik 'o bai al zen?
-Ez... Ez apenas praileik bazen ordun...
-Monjana non zen?
-Monjana zea... Oango librun zea hortan.
-A! Liburutegiya den hortan?
-Bai, bai bai hortxe.
-Ospital zarra zen hortan?
-Ospital zarrin. Hor zen.
-'Ta Ayerdin han maiyak eta bai al zin pizarrak eta zea 'o?
-Bai, bai bazin pizarrak eta. Nola halakuk, biño...
-'Ta zea... Nola izaten, errezuk eta itte'al zenittuzten?
-Jolin! Berko! Errezuk eta, karalsol 'ta... Jode! Berko!
-Bandera jarriya eote'al zen?
-Bai...
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-001
Pasartea 0:30:20 - 0:32:39 (2' 19'')
Laburpena Eskola: ordutegia, non, zenbat ikasle. Oiartzungo beste eskolak non zeuden. Kalekoak zein ziren. Errezuak eta 'cara al sol'. Bandera jarria egoten zen.

Eskola, Jaunartzea eta dotrina.

Transkribapena

-'Ta eskola, zea... zembat urtekin hasten ziñazten eskola?
-E... haundittuta, kozkortuta, komuniyo ttikiya itteko.
-Zembat urtekin 'zaten zen hoi, zortzikin?
-Komuniyo ttikiya zortzi urte 'ro...
'Ta ordun kumuniyo ttikiya in 'ta geo hurrungua berriz haundiya, komuniyo haundiya. 'Ta komuniyo haundiya itteko sakristiyan biltzen giñan hillate 'ta erdi 'ro... eunero jonez.
'Ta jun 'ta zembat laun giñan, gizasemiak, mutikozkorrak... pues libru harrei... muturtik hasi 'ta dena erantzun ber izaten zen. Zui galdera bat, harrei bestia, nei bestia... denak. Biño ddenak pasa.
-Eunero?
-Eunero!
-'Ta ez baldin bazenakiun kazkarreko erra man makillakin.
-Zein zen ordun apaiza?
-Hua apaiz txikiya 're han zen, 'ta bestia bikayua ez dakit nola izena zun harrek, Don Joakiñ 'o...
-'Ta haik ze aitzen zin kastillanoz o euskeraz?
-Euskaraz
-Euskaraz aitzen zin?
-Bai...
-Gerra garaiyan 're bai?
-Ondorin!Ondorin, ondorin.
-'Ta dotriña euskaraz o erdaraz ikasten zenuten?
-Kastillanoz, o! Euskaraz, euskaraz.
-Euskaraz e?
-Bueno, kastillanoz bazin bi 'ro hiru. Gue au, gue hurrengo kintakuk dia. Bat Paustino, zeakua, Gurutzekua Oryana. 'Ta bestia Luix Zalakain. Bi 'ro bazin... biño gaiñekuk denak euskaldunak.
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-001
Pasartea 0:27:20 - 0:28:43 (1' 23'')
Laburpena Eskolan noiz hasten ziren. Jaunartzea noiz. Dotrina euskaraz.

Jostaketak

Transkribapena

-'Ta zea... jostatzen 'ta zertan ibiltzen ziñazten mutikozkorretan?
-E?
-Jostatzen 'ta zertan ibiltzen ziñazten?
-Jostatzen, ziotakin 'ta... Tomate potukin 'ta... hola ibiltzen giñen.
-Igual zea... harri zar bat jarri sokakin 'o alambrikin 'ta beiyak bezela uztarriyan 'ta... bat itzai 'ta... Jo!
-Bata bestiri jarrita?
-Jakiña ba! 'Ya zeñek harriy haundiyagua muitzen zun arrastaka.
Hola jarri zea... makil bat hola ziarka 'ta elkarri hola eskua man gaintik 'ta harrei kontu 'ta tiraka 'ta. Kauen... Huaxe zen ordoko jostaketako zea.
-Geo korrika 'ta?
-Geo korrika 'ta...
-Astoka 're bai bata bestin gañin saltoka 'ta?
-Baita're! Baita're!
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-001
Pasartea 0:26:35 - 0:27:20 (0' 45'')
Laburpena Jostatzen zertan ibiltzen ziren. Jostaketa batzuk aipatzen ditu, eta horietako bat nola egiten zen azaldu ere bai.