Lan sindikatuak

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-002
Pasartea 0:35:40 - 0:36:55 (1' 15'')
Laburpena Sindikala nolakoa zen Francoren garaian.

Transkribapena

-'Ta oan bezela zindikalik ez. Zindikala bazen, zindikala bazen ordun 'e biño gobiernuna!
-UGT?
-Ez dait zer zen. Osea... Oan bezelazea eozeiñek zindikala 'ta benga denak borroka!
-Biño zindikatuk Franco biño len 'de bazin 'o Franco'ta geo?
-Ni Francon garaiyekuk ai naz saten.
-Bai e?
-Bai...
-'Ta uan aiña ordun zindikala ez zenun ezer patu berrik, zuk baldin bazenun arrazoi jon zindikalea 'ta hantxe nausiyak patu ber zizun. Oan hilleko ez dakit zembat den zea e! Dena negoziyua! Auskalo zembat patu ber duten hillatin oan obreruk!
Gutxinin milla pezta miño geiyo! Ze, ze milloiyak biltzen ttuzten! Biño ordun zuk baldin bazenun nausiyan zerbaitte joten ziñan zea, Donostiyan bazin bi hiru. Joten ziñan hara 'ta: "Ni hemen lanin ai naz 'ta enau patzen, ze in? Holako! Ras". 'Ta harei deittu 'ro ez dakit karta torko ziyon...
Orduko telefonua, bakizu, ez zen oan bezela ta... Handik zortzi bat hamabost eunea taka! Hain aurrin patu, 'ta martxa!
-Bai e?
-Bai
-Ordena jartzen zuten e?
-Bai, bai jartzen zuten ordena.