Baserrietan ura eta argia

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-003
Pasartea 0:45:45 - 0:47:55 (2' 10'')
Laburpena Baserrien egitura. Gela banaketa nolakoa zen. Beheko sua. Argindarra hasi ziren jartzen ur korrontea baino lehen. Baina mendian argia orain dela urte gutxi. Ura ere orain 40 urte. Hondartzara Donostian tokatuz gero bai, baina propio joan ez. Lanparak. Kandillak.

Transkribapena

-'Ta neguan berua sukaldin bakarrik ingo zun...
-Hoixe!
-'Ta kuartuk 'ta zea, paretakin 'ta banatuk eta al zin?
-Bai...Tabikatuk zin bai.
-Bai, e? Biño 'zango zin, zuk izautuko zenittun baserriyak oandikan tabikik 'ta gabe, separaziyoik gabe...
-Ez.
-Maindirikin 'ta banatuak 'ta izautu zenittun zuk?
-Bueno... Maindirik ez zin izaten, kortinak ben ustez. Atian markua bai, biño ateik ez. 'Ta zaten zen kortina.
-Dena aittuko zen, ez? Batzuk zurrunkan bazon punta batin...
- Jesus! Aittuko ez zen ba
-'Ta dena su bajua 'ta. Toki batz... Argiyik ez toki batzutan 'ta lampara 'ta lampara ez zunak, kandilla oliyukin itten zena 'ta bf... Jesus! Alkar ezin kusiyik.
-'Ta argindarra 'ta ur korrintik 'ta noiz hasi zin jartzen 'ta? Argindarra lenoztik 'o?
-A, bai... Argindarra lenoztik, hemen! Hemen bian! Biño honako Luberri 'ta hoitan... Oaindik ez dia urte asko e! Oaindik gutxi! Hogeita ale 'atzuk!
'Ta ura 're hemen jarri zela itxea, zembat urte 'zango da... Josenazio 'ta mutikoxkorrak zila. Osea, berrogei bat urte 'o hola.
-Gutxi... 'Ta hondartza 'ta ez ziñazten jongo?
-E?
-Hondartza... Plaira 'ta ez ziñazten jongo?
-Plaira?
-Zuek e, zuek, ez?
-Plaira bai, Donostiyan 'o hola tokatu ezkio bero haundiya baldin bazen martxa errin bazkaltzeko garaiyin. 'Ta urin hiru lau zea 'billi, hiru lau san blas in 'ta atzea torri, bazkaldu 'ta seittun lanea. Jo... Huaxe! Bero haundiya zenin!
-Hoi da, biño han ziñaztenin? Lanin 'o ai ziñaztela?
-Han giñanin... Lanin ai giñala.
-Biño plaira jon 'ta hola ez?
-Ez...
-Oan bezela ez...
-Ezta pentsatu 're!
-Itxasua kusi gabik 'e izango zin Oiartzunen batzuk?
-Oandik 'e 'zango dia amakiña 'at! Bat biño geiyo bai!