Lanbide zaharrak, plazako dendak, udaletxeko bilerak

Transkribapena

-Lanbide asko izango dia atta, len zinak 'ta oan ez dinak. Hanako zapatero 'ta holakuk.
-A bai, o... Hoixe!Leno zapateruk 'zaten zin onak. Oan ez ya.
-Kalin 'ta ze denda klase 'ta zin?
-Kalin, Antonina 'ta hoik arropa-denda. Eta, Balentin 'ta hoik berriz komestiblia. Antonina, komestiblia. Eta zean, arropanak, arropanak gutxi 'zango zin. Arropana bestia Juli 'ro hoa. Ez hor ya gutxi.
-'Ta len aittatu ttuzu Serenua, Xixerua 'ta preoneroik izate' al zen?
-Nola?
-Zea e, zerbaitte pasia zela 'o ayuntamientun billera zela 'o... anuntziatzen aitzen zena bai al zen norbaitte?
-Aguazilla, aguazill, zerbaitte pasatzen bazen aguazilla tortzen zen, aguazilla tortzen zen etxez etxe. Gaiñekun... Oan bezela uste al zu billerak eta? Bai, ingo zen berbada astian bat 'o... Dena mendiko zea 'ta, hola.
Ordun. Arbola basuan ate berra 'ro, suastatu berra 'ro, holako tokitan piñua sartu berra 'ro, holako tokitan haitza sartu berra 'ro, holako zean batzuk 'zango zin biño oan bezela uste al zu?
Bueno oan, jar zattiz pentsatzen ongi 'ta oango reuniyuk eta oango zeak, politikangatik da!
-Bai herriko gauzan beangatik.
-Ba hoixe! Herriko gauzak biño geiyo politika! Ingo ttuzte hoik 'e! Holako mendi garbittu ber da, holako gauzak 'e ingo ttuzte biño beti politikako geiyo!
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-005
Pasartea 0:51:09 - 0:53:05 (1' 56'')
Laburpena Lanbide zaharrak. Zapatariak. Kaleko dendak. Aguazila etxez etxe abisuak ematen. Udaletxean orain baino gutxiago bilduko zirela.

Ar-eske

Transkribapena

-Geo, oan ya, oango gaztiak ez dakizkiu biño animaliya ar-eske eoten zenin, bakoitxak be izena 'u. Beiyak susaa kompaziyoa.
-Bai.
-'Ta gaiñekuk nola 'ia?
-Beiya susaa. Astua iel. Biorra 're bai iel. Txerriya iñaus. Ardiya arkaa. Auntza arkaa. Eta... zakurra uara. Txerriya san al dut? Iñaus? Bai.
-Bai. Katuai?
-Katuak... Oantxe hillati hau du katuak. Katuana ez.
-Denai difente?
-Denai difente.
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-005
Pasartea 0:49:44 - 0:50:30 (0' 46'')
Laburpena Ar-eske: animalia mota bakoitzerako izen ezberdina hartzen du aldi honek. Zerrenda.

Baserria: behorrak, garia eta tabakoa

Transkribapena

-A, 'ta biorrak 'e asko izaten zila hemen ez aitta?
-Bai.
-'Ta ze izaten zin itxian banaka 'ta hola 'o biorrak zittuztenak asko zittuzten? 'O nola izaten zen hoi?
-Bueno jenelin baserri bakoitxin igual, den denetan ez biño, iual zortzi-hamar bat bior.
-'Ta biorra, zertako?
-Mendi biorrak!
-Mendi biorra... Biño haragitako itten zin 'o laneko? Geo...
-Geo ez dait ba nik, ez dait nik ordun biorrakin ze itten zuten, txoixutako iual! Biño gaiñekun, oan bezelako zeik ez.
-Biño tiruko 're bai. Baserriyan zeakin 'ta... tirako 're bai.
-A! Tirako 'ta bai! Tirako 're bai.
Tirako 'ta xextutan 'ta, biltzeko 'ta
-Tratore gutxi izango zin hemen...
-Ordun bat 'e ez!
-Noiz hasi zin tratorik eta?
-Tratorik hasiko zin... Nik ez dait ba! El año, korriente korriente, oan dela berrogeita hamar bat urte 'ro! Haundiyak falta e!
Geinez 'e, geruo iual! Akaso baserri fuerti hoitan iual 'zango zin. Biño hemen hola Olaizmin 'ta hoitan, ez 'da oandik berroeita bost bat urte 'ro hola. Baldin baia, gaiñea, berroeita bost!
-Artuaz aparte gariya gotze' al za zu?
-Bai. Tarteka, tarteka toki batzutan itten zen gariya.
-Bai, e?
-'Ta tabakua re bai. Biño toki konta halatan e!
-Gutxi?
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-005
Pasartea 0:48:00 - 0:49:40 (1' 40'')
Laburpena Garai bateko baserria: lehen behor asko egoten ziren baserrietan. Gogoratzen du garia eta tabakoa ere egiten zirela.

Egurra eta animali-hiltegiak

Transkribapena

-'Ta zea e bada ardiya 'ro beiyangatik ai gala 'ro, len mataderuk izaten zin auzotan 'ta, ez?
-Oiartzunen bazen matadeiya.
-Matadeiya bazen.
-Oan ospital zarretik geixio. Bariantia intaku hortan. Ordun oiartzungo guziyak hor hiltzen zin. 'Ta herri guzitan izaten zin matadeiyak. Oan berriz dena, dena Donostira.
-'Ta len hemen Lezotiko hontan 'o... Hoi zer zen?
-Ez, hor txabol txar bat zen beiyai zezena mateko tokiya.
-A, hoi da. Oain 'de hoi ya indiziyukin...
-Oan indiziyukin itten da dena 'ta.
-'Ta len oan aiña kontrol geiyo izaten al zen betenaiyuk beitu ber, akatu aurretik eta...
-Ez... keba. Oan dia hoik. Oain azienda saldu ber bada jesus! Dena rekonozittu 'ta buf! Ya personak gaiñe papeleo. Azienda saltzeko.
-Len ez.
-Len, bai leno zea, deus ez!
-Len baserriyan bertan hil 'ta...
-Leno baserriyan hiltzin ezta kasoik 'e! 'Ta ezta txerriyak hiltzeko permisoik 'e 'ta oan permisua 'ta gibela eaman analizatzea. 'Ta ze, ze kontrolak.
-Eurra. Eurra len zea itteko e... itxian jartzeko 'ta noiz moztu 'ta hoi kontua atetzen zen len. Oan ezta deus 'e...
-Bai... Oan ezta kasoik 'e. Leno hilberan.
-Hilberan in ber zen?
-Bai... Hilberan bota.
-Beti hilberan?
-Beti hilberan.
-Igual zun ze arbola zen 'ta...
-Bai, arbolak, arbolak baia hilberriyan botzen dinak biño
jenelin hilberan. Hako haitza 'ta hoik hilberan. 'Ta hoik dia obrata joten dinak. Obratako haitza. Fuertina.
-'Ta hoi oan beitzen 'te da hilbera 'ro hilgora 'ro?
-Bai! Bota 'ta kitto, dirua hartu 'ta bale. Oan beitu? Ezta...
-'Ta hoi zer zen geiyo, geiyo aguantatzen zun, ez?
-Bestela, bai bestela, pipiya zetzen zun 'ta usteldu itten zen. 'Ta horta berriz geiyo aguantzen du.
-'Ta kostrukziyoko zer da onena? Haitza?
-Haitza. Hok 'e haitzak dia, hok 'e. Hok 'zango 'ttuzte... Hok 'zango 'ttuzte berroeita bost bat urte. Oandik hor daude!
-Eta zea, eurra, eur lana itteko zer dia gereziya 'ta hoik? Eur ya mueblik itteko 'ta...
-Bai. Mueblik itteko dia lizarra, gereziya 'ta hoik dia. Jenelin. Haitza 're bai. Biño haitza geiyo kostatzen 'yote. Haitzak harrapiria 'ta geiyo baitu!
-'Ta hartako 're kontua ate berko da noiz moztu 'ta?
-Deneko, deneko!
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-005
Pasartea 0:44:43 - 0:47:52 (3' 09'')
Laburpena Abere-hiltegiak. Egurra: eraikitzeko lehengaia. Noiz moztu, zer mota den egokiena arotz lanetarako...

Artzaintza: ardi-hazkuntza

Transkribapena

-'Ta zu gotzen al za bordatan ardiyak eukitzen zinik eta?
-Bai.
-Oan ya geiyenak...
-Bueno jenelin azken aldea eoten zin antxuak. 'Ta pentsua itten zen lizar hostua, San Juan hillan moztu.
Ekaiñin. Moztu, bi urtetik 'o hola mozten zen 'ta dena hola tipo hontako adarra. Hua sekatu ongi. Eta geo ardi, jarri sotun hola sarde bat lurrin sartuta sardia 'ta harrei lotu, adarrak joten zin hola bi ailleketa, taka.
'Ta hua jaten zuten. 'Ta geo 'zaten zen San Juantan ebakiya hua re, iatzia. 'Ta izena zun iatze-ximela. 'Ta iatzi hura iuzkitan 'ta xekatu, belarra bezela 'ta gelditzen zen berde-berdia.
'Ta geo okiyo, gustuo jateko gatza bota. Gazitasun harrei okiyo heltzeko. Or, ordun izaki ordun 'e ben zeak,.
-Trukuk.
-Trukuk. 'Ta hola .
--'Ta umaitteko 'ta zea hoi 'ta nola izaten zen, hariya bota 'ta geo hariya kendu 'ta hoi nola zen?
-Hoi, hortan 'e sesiyo gaitzak izaten zittuzten, denak batea bota ber 'zaten zittuzten. Denak fetxa berin.
-'Ta hoi zertikan?
-Geo denak batea tortzeko. Oaiñ urte guziyan 'zaten da arkumia biño ordun ez. Ordun temporada batin denak batea.
-'Ta hoi zertik izaten zen?
-Ui! Hua 'zango zen ordun legia 'ta...
-'Ta ordun ze hariyik ailletzen ez denantzako 'ro nola izaten zen?
-Hariyak ailletzen zin, biño denak temporada batin. Oaiñ urte guziyan 'zaten da hariya libre. 'Ta horrengatik 'zaten dia oan bateko indiziyukin 'ta besteko zeakin urte guziyan arkumia.
-Biño len dena batea?
-Dena batea.
-Eta ordun urte guziya ezingo zen hariya euki artaldin?
-Ez, ez, ez. Bereixi itten zittuzten.
-'Ta ze itten zen hariy hoikin?
-Hariya itxian preso sartu.
-A... Kastigo.
-Kastigo. 'Ta geo be garaiyin bota. Pixkat lentxio botia baldin bazen 'ta bai alkarrekin sesiyo errak eta zeak.
-A! Artzaiyak beak ben artin?
-Ben artin.
-Karo... Karo gaiñea batek lenoztik eukitzen bazun geo lenoztik salduko zittulako 'ro halakon bat...
-Bai. Halakon bat.
-Oan biño artzai geiyo izango zin hala 're len?
-Bai, artzaiyak iualtxo, ardiyak gutxiyo. Oan artzai gutxiyo da biño ardi geiyo. Hoixe da, hor do diferentziya. Leno itxe geiyotan 'zango zen, biño kantidade gutxiyo. 'Ta oan itxe gutxiyotan kantidade geiyo. Ba hor por estilo.
Horrengatik dia Oiartzunen hazi, animali geiyo. Bat, parte bat, leno ibiltzen ez zin beiyak, beiyak 'biltzen dilako. 'Ta gaiñea beiyak, bei bakotxak hamar ardina jaten du, harrek tripa haundiya 'u.
Hara zembat ardin jana jaten dun harrek. Leno ez zena. Hoi! Difentziya hoixe.
-'Ta ardiya eosi 'ta nondik itten zen atta?
-Mm?
-Ardiya eosi ber bazen 'ta? Zuen artin 'o?
-Bai... Oan bezela iual.
-Batzuk gaiñea, arkume batzuk salduko zin biño beste batzuk utzi ingo zin...
-Bai, aurreko, aurreko utzi 're bai.
-'Ta hoi nola izaten da geo artantxua 'ro ze izaten da urte bat euki arte ez du eukitzen?
-Ez. Oan umatzen dia urtekuk 'ta dena e! Biño ordun milagro ikarriya izaten zen, ez baizuten muturretik jaten 'ta ahulak eoten zin 'ta nola hartu umia...
-A...
-Biño oan urtekuk iual umatzen dia. Den denak ez, biño geinak bai.
-'Ta ardiyak ze gaixotasun eukitzen du atta?
-Ba!
-Bai al da hola zerbaitte gaixotasun ardiyana 'ro zea itten yona?
-Ardiyak gaixotasuna, nik ez dait ba, gibeletik iual 'ta kojo 're bai askotan 'ta... Gibeletik jenelin.
-Hanketatik 'e bai?
-Hanketako miñak eta?
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-005
Pasartea 0:40:16 - 0:44:40 (4' 24'')
Laburpena Bordak. Ardiari jateko zer ematen zitzaion. Aharia botatzea. Lehen, artzain gehiago eta ardi gutxiago; orain, ardi gehiago eta artzain gutxiago. Artantzua zer den. Ardien ohiko gaixotasunak.

Artzaintzaren gorabeherak

Transkribapena

-'Ta zea estrata 'ta aittatu ttuzu len 'ta artzaiyak zinak ardiya ze itten zuten mendira eaman 'ta geo jetxi 'o len bordatan 'ta eoten zin ardiyak?
-Bordatan 'e bai.
-Bordatan ze eoten zin neguan 'ta geo jetsi? Ardiyak ze muimento 'biltzen zun?
-Oan bezela ez zen ardiya ordun kuidatzen zea belarrakin 'ta pentsukin 'ta...
'Ta ezkur, kompaziyo batea, lanea ez bazen joten mutil zarren bat 'o solterua, iual da solterua 'ro gaztia. Gaztaiñ pilla bat billu. 'Ta gaztaiña erki eoten baita morkotxin. Morkotxin erki eoten da gaztaiña. Beri hala 'kuittu gabe.
'Ta harrei huaxe iual pentsutako.
-'Ta ordun ez zen iamaten mendira?
-Keba! Berta... Geo ni mutikozkorra nitzala bai, tortze' zin zeatik, Goierritik. Biño oango ezta laurdena... ale, ale batzuk, zea hau Bixente artzaiya. 'Ta beste bi 'ro hiru, tortzen bazin 're!
'Ta oan haik ttuzten aiña ardi hemen nonai oaiñ. Ordun eun ardi zittuna, juu! Ba hemen eun ardi zittuna ordun ya markesa bezela zen. Beti berroeita hamar, hirurogei... jode hirurogei zittunak asko!
'Ta geo itxeko gazta pixarra in 'ta. Arkumin xox batzuk ate 'ta. Holaxe bizi, bizittu, bizi, bizi! 'Ta geo ya, geo nola hasi baizen gobierno basko, 'ro diputaziyo hoi launtzak ematen ordun hartu zun jendik indarra. Halaxe segi.
'Ta oan pixkan pixkan ingo da ya dena kendu! Beak kenduko dute berriz hoi. Lembizi hua lau milla pezta 'ro zembat zen urteko, zea subentziyua. 'Ta oan ai men dia bajatzen. Jakiña hoi ingo dute pixkan pixkat tau! Kendu 'ta izorrai!
Hemengo baserritan zailla. Beiyakin ze pasa zen? Esnia... Oan non da bei esnedunik ez da iñun 'e! Harai itteko gorriy hoik! 'Ta laister ardiyakin iul pasako da!
-Zea, illia 're saldu itten zen, biño illia...
-Bo... oañ izin da saldu illia! 'Ta leno arrapazka!
-Bai, e?
-Leno kiloko hogeita hiru duro 'ta... 'Ta oan, oan ez dute patuko ezta... ba, peztan bat iul! OSea, priolera bat!
Askok gaiñea harrika botako [harrika botako:15877] 'ute! Harrika botze 'ute, biño zikiña delako! Horrekin dakate txarra. Balitz usteltzen den gauza, biño illia ez baita beiñ 'e usteltzen!
-'Ta len bai, len dena batea mozten zenittuzten 'ta kamiona tortzen zen billa.
-Bai, bai, billa bai. 'Ta ongi patu. 'Ta oañ ez.
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-005
Pasartea 0:37:21 - 0:40:08 (2' 47'')
Laburpena Artzaintza: 100 ardi edukitzea asko zen. Baserriaren gainbeherari buruzko iritzia. Artilea: lehen oso estimatua zen, baina orain ez.

Esneketariak

Transkribapena

-'Ta bat hiltzen zenin kaja jarri erdiyan 'ta manduan gaiñin. Erki torko zen hua kamposantoa. Jo! 'Ta hoik denak izautu nik, la ospa! Oan jarri pentsatzen 'ta hoi dena gezurra 'uk. 'Ta egiya izaki e! Hala da! Oangua kusi 'ta hua kusi! Oi...
-Haiñ urte gutxi 'ta...
-Urte gutxiyan hoi gambiyua! Aer lengun san nun bezela zea txerriyak hartu xextutan zea astuan xextutan 'ta feira 'ta, e!
Dena holaxe izandu da! 'Ta esneketan 'e bai! Esneketan 'e hartu esne pizar bat goizekua 'ta illunarrekua 'ta hurrengo goizin hartu 'ta topoa. 'Ta topun hatu 'ta Donostira saltzea e! Bi marmita koxkorrekin. Harrek euneko zea handikan ateko zun.
'Ta geo posible zunak, ordun esneketaiyak bazin: Zizario bakizu zein, zea kauen dion, geo Zizario beti han 'zaten zen ba zean taillerrin, zea nola zun izena harrek...
-Inuzentzio?
-Inuzentzio. Hoa, hoa, hoa ba! Hemen auzoko baserritako esnia hartu 'ta joten zen Donostira! Beintxiki bestia! Eta Iturriotzen zea Dixpatenekua, hoi ya kamionakin! 'Ta Gurutzetik zea, Bordda, Galdos 'ta hoik eta zea Galardi 'ta ohik 'e bai, hotela, hoik in zuten lembiziko hotela, hotela hoina zen lembizi.
'Ta haik 'e bai. Haik kamionakin. Palankaiya. Ziztiyokuk. Hola pilla 'at. Bai Bortanetik 'e! Joten zin. E! A, pz! HArtu pixar bat astuan 'ta topoiño ailletu 'ta martxa! Batzuk Errenteiyan geldittuko zin, bestik Donostira!
-'Ta geo astua 'ta hantxe euki berko zuten ba?
-Astua hantxe, ebiya itten bazun, elurra itten bazun. Lotuta. Jo... Haik errak kusiyak 'zango 'ia! 'Ta oandik baia! Ardozko zea 're. Nola da hoi? Sole!
Amakiña biaje iña da hoi 're! 'Ta hola tartin oandik bizi 'inak 'e badia! 'Ta...
-'Ta gaiñea iandin 'ta dena jongo zin?
-Denin! Haik ez zuten zeaik! Perdonik! Jo...
-'Ta geo hasiko zen Gurelesakin 'ta? Biño hoi oan dela gutxi...
-Bai... Gurelesa geo.
-Oan dela gutxi ez? Urte asko ez da?
-Gurelesa hasiyik 'e...
-Bai?
-Berrogei urte biño geiyo. Bai, bai, puska 'at gaiñea geiyo! Bai...
-Kalea jongo zinak 'e bazin. Biño karo, kalea, kalin denak Oiartzungo guziyak ez zun kalin salduko.
-Hoi ba! Katxarro ona zunak pues katxarrukin. 'Ta katxarroik ez zunak pues astuakin.
'Ta beste batzuk berriz nolapaitte ailletu autobusea 'ta autobusin hartu 'ta Errentira. 'Ta han jarri plazan ixkin batin 'ta raka-raka saldu. Beste batzuk berriz baita Ameztitakua 're. Amezteko Juantxo 're. Hoa 're joten zen be kamionakin.
'Ta oan zero oan! Oandik bakarran batzuk iual 'zango dia, bakarran bat iual. Nik uste 'ut astua oan berriro tortzen zela Errentira astu, astua 'ta zeakin, marmitakin.
-Bai, zekua, Txirritakua.
-Bai... Bai, uandik bakarran bat...
-Bai, biño buf... gutxi.
-Gutxi arront aleiya.
-Bai. Geo gaiñea galezi in zuten.
-Bai. Hoi ba sanidadik. 'Ta geo itten zuten esnia eaman 'ta zerri jana kartzen zuten. Leno san duguna, zerri jana.
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-005
Pasartea 0:33:00 - 0:36:50 (3' 50'')
Laburpena Garai batean nola garraiatzen zen. Asko aldatu dela, ez sinisteko moduan. Hildakoak, mandoan; txerriak, asto gainean... Esneketak. Esneketariak nor ziren.

Mendi bideak

Transkribapena

-'Ta zeak e... hola estratak 'o len bazin, birexurrak nunai izango zin biño gurdibirak 'o estratak 'o, leku batetik bestea joteko printzipalaguk 'o izango zin
-Estratak, estratak.
-Bai. 'Ta non, zein zin estrata hola... zeanak?
-Estratak? Estratak, hoik zin herri birik. Estratak, hasi estrata... Zeko kruzin, Gaate, Gaateko kruzin 'ta zean barrena esto... Bortanen goitti, Argiñenen goitti, Altzibordan goitti, Buenabixta
Buenabistan gainkaldea, handik kamiyua kruzatu 'ta Leungo haunzko aillekatik Bosbideta. 'Ta Bosbidetik Pikoketa. Hoik denak herri biriak zin.
Oan dena, dena deseindu da hoi. Bestia zen Urtxalletik ate eta Sauan barrena, Luberrin barrena, Apatxolon barrena harrei empalmatzen ziyon, zean Bosbiden
Bestia zen ailleka hontatik Sokoloko zuitik hasi eta Olatzenen barrena Aixtiurunbarrena Pullira. Pullitik goitti, handik partitzen zen: Añakira 'ta zeara Epelea 'ta hoita.
Zuzenin joten zen Oienlekura hua. Oandik hoi, pixka 'at bada oandik. 'Ta hemen Pauan goitti joten zena Islan barrena empalmatzen zen harrei. Osea tzik-tak.
-Ba al zen ailleka hortan numbaitte?
-Ez, Pullin, Pullin.
-A... Pullin.
-Bai. 'Ta geo bestia Karrikatik joten zena, hoa oan 'e biria zeara iyo... esto... Zaldiñea joten dena geo bea Oialekura. Hoik denak bat itten zuten geo.
Zaldiñen itten zuten haik jugada, tak peatsi. 'Ta hoa bakar bakarrik joten zen goitti. 'Ta aldi hartatik berriz, aldi hartatik Gurdibiria zen, Karrikako harrobiyan sartu 'ta betik goitti Albixturren goitti, Altzan goitti, Ozentziyon barrena,
zeara Sorondoa. Sorondotik gotti, zeara, Otraitzea. Otraitzetik Aizeaiñea, 'ta Aizeaindik Arlepoa 'ta handik Uzpura 'ta handik Okillira 'ta Berdabiyoa 'ta, Ailuxeta[Ailuxeta:10939] aldea 'ta... Larrezabalea 'ta...
Dena hola, biño batin jonta e, denak batin jon 'ta geo handik partittu. 'Ta holaxe.
-'Ta kompaziyo batea Goizuta joteko Okilliño 'ta hoitatik, bi hoitatik 'ta geo handik aurrea izango zin biriak...
-Bai... Handik dena mandobiria. Geo bazen Otraizko hortatik joten zena atzez bestia Zaira, Zaiko gaiñin barrena Larrezabal eskoira utzi, Txarain barrena, Urraireko lepoa. Urrairea atetzen zen.
'Ta Urrairen bakarrikan zui romanua pasa 'ta ya Goizutakua.
-'Ta hoi estratak zer zin oiñezkuntzat? 'O animaliyak posible zen ibilli? Astuakin ibilli posible zunun?
-Hoi ba! Mandobiriak!
-A mandobiriak!
-Mandobiriak holaxe ba, tipu hontan!
-Hoi da.
-'Ta toki batzutan gurdiya igual. Mandua ibiltzen zen tokiyan ez zen gurdiyik ibiliko! Toki asko, asko zea gurdiya pasatzen ez zen parajik.
-Ta gurdiyan ibiltzeko mokuk zein zin?
-Gurdiyakin ibiltzeko mokua 'zango zen kompaziyo batea Zaiya, Zaitik Larrezabalea jongo zen gurdiya biño jongo ez zina 'zango zin Iaurritxiki, Urraire eta Pikorrene. 'Ta hoita ya ez zen gurdiyik jongo ailleka hontatik.
Beste nombaitik joten bazen akaso, Errenti aillekatik 'o. Gaiñekun ez.
-'Ta ordun haitan denatan bizi zinak.
-Dena mandoz.
-Enkargua 'ta dena mandoz.
-Dena mandoz. Dena mandoz!
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-005
Pasartea 0:28:53 - 0:33:00 (4' 07'')
Laburpena Bideak: estratak, mando bideak, gurdi bidea, herri bideak... Zerrenda, ibilbidea.

Toki izenak: basoa

Transkribapena

-'Ta len oan, ba oan piñua asko 're ez da eongo Oiartzunen biño len dena zer zen e... Karo oan mendiyan hasi e... Herri lurretan hasi 'ia berriz landarik 'ta sartzen biño len, len zer zen beittiyo haixtiyak eta geo goiya dena iatzelekuk? 'O nola zen? Mendiya nola zen?
-Hortik kusko zu Paularren eskuitako zoku hortan nola do ote haundiya oaiñ? Kuste' al zu zuk hortik? Paularre kuste' al zu?
-Eakutsi, eakutsi.
-Hanako zoku hontan, ez da kusten. A bai bai, hako beltz-beltz hoi.
-Bai.
-Hor 'e, hoi 're haixtiya zen.
-A... Oan otia den hoi?
-Bai, 'ta pagoiy hau eskoiko ailleka. Horrek bau be zea, be bertsua. Pauko errotan errotan eoten zen, Pauko errotan eoten zena zen frantzesa izatez. Eta bada kanta.
"Pauko errotatik atera eta, Pauko haixtiyan gelditu, perretxikorik jaiotzen bada frantsesak billuko ditu." Hara! Basua noiño zen.
-'Ta zea...
-Dena arbola ordun 'ya dena arbola! Bertzeiño.
-Dena arbola... Biño iatze lekuk 'e asko!
-Hoik denak. Bistan kusten den hoi dena iatzia zen.
-'Ta geo goitti 're bai, ez?
-Dena dena, bistan kusten den,'ta goitti 're bai. Olaunditto 'ta Aitxuleiko gaiña 'ta esto... bai Bianditzko egiy hua 'ta...
Kauso 'ta esto... Uzpu 'ta Antonso 'ta Zaldingo zea hoi 'ta Urmendi 'ta. Ailleka honta, Pikoketa aldi hoi dena 'ta. Saularre 'ta. Leune 'ta. Hoik denak, denak.
-'Ta arboletan geina zer zen haitza?
-Haitza.
-'Ta geo pagua, gaztaiña 'o?
-Pagua. Pagua. 'Ta gaztaiña. Biño beti kampeon, kampeon, kampeon, kampeon 'zango zen pagua 'ta geo haitza.
'Ta geo gaztaiña. 'Ta oan dia nortaitzak, gaztain japonesak, dena... San nai nuke geoztik kambituta. 'Ta piño, piñua. Biño ordun piñuiyak zin, ordun ni akortzen nazela piñuiyak zin hemen, atzi hortako gaiña, Leune, Saularre 'ta beste troxo bat zean, Olatxeko gaiñin. Biño troxuk e! Ttikiyak.
Oan dena berriz, oan dena piñua. Biño oan berriz buelta heldu da berriz atzea haitza 'ta sartzen ai dina.
-Bai, horrengatik saten zattut oan hala dela, biño aurretik nola zen.
-Bai aurretik seuski dena hola 'zango zen. Jakiña pauk etahoik urte pillerra ber dute maten hasteko. 'Ta piñuk berriz ya hoitamar urte ezkio krixton arbola iña. 'Ta dirua.
-Hemen iñ ez dena da eukalitua 'ro hoi 're piñua bezela auro itten da biño hemen ez da in.
-Hemen ez da, hemen ez da. Bai pixar batzk biño gutxi.
-'Ta geo zeatan, erreka ondotan 'ta?
-Erreka ondotan altza. Bea tortzen da hoi. Altza 'ta lizarra 'ta... Zumarra 'ta erkatze 'ta. Hoi bea tortzen da hoi.
-Eta geo lengun aittu giñan sastiyangatik. Geo ze geiyo fruta arbola geiyo zer zen?
-Gruta arbola zen ordun sarra asko, gereziya, arana, udarik 'e bai, 'ta pereillak, dena.
-Muxika 're bai.
-Joe muxika erruz ordun! Melokotoiyak 'e bai. Ya galdu dia hoik.
-Muxikak goxuak 'zango zin... galdu zen hua.
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-005
Pasartea 0:24:57 - 0:28:50 (3' 53'')
Laburpena Mendia nolakoa zen. Iratze-lekuak non ziren, toki izenak. Zuhaitz eta baso motak. Fruta-arbolak. Basoa noraino zen jabetzeko, bertsoa kantatzen du.

Toki izenak: erreka eta basoak

Transkribapena

-Oan ez ttugu, mendiyak eta izautzen ttugu biño basuak eta bailarak 'ta zokuak eta len bakotxak be izenak bazittuzten. Oan ya hoi galtzen ai da...
-Zeak mendiyan izenak eta?
-Bai. Mendiyan, mendi haundinan izenak badakizkiu biño egiyanak, zokuanak, errekanak eta ez dakizkiu, len geiyo ibiltzen zin, ez?
-Bueno, leno... Kompaziyo batea leno, oaiñ 'e bai. Penaiko erreka 'ta beste errekan batek izango 'u Emitako erreka.
Bestik intsentsu erreka. Hoik, izen hoik denak baute erreka. Ura zein ailleka, baserri ingurutik heldu den, errekak bau be izena. Momotiko erreka, Antzuzaltako erreka, Borkondoko erreka, denak holoko Zelaiburuko itturriya, beste holako tokitako itturriya.
Argiñondoko itturriya, denak, hoik denak battuzte ben izenak. Oaiñ ez dila zetzen.
-'Ta itturriya batzuk ur normala izango zuten biño geo bazin beste batzuk sendagaiyak zinak 'o Sanjuan itturrira 're hortako joten zen, ez?
-A, bai. Sanjuan itturriya, hemen gaiñekun ez da Sanjuan itturri.
-Sanjuan itturri. Hor geo Maxalengo hortan bestia burniyakin dena da...
-Bai, bai. 'Ta gaiñekun hemen hola milagrua itten zun itturriyik...
-Bestela agortua eongo zen. Eta basuak san zu len oan batzuk ya ez dila 'ta ze baso, hor e Ailuzeitako hortan haitziya 'ro bazen...
-Bioti. Haixti haundiya. Bioti.
-'Ta bazen beste bat haritz bereziya zena, haritz klase bat zena, nola zen hua? (espetu pixkat) Nola zen hua? Ixirua.
-A ixirutaiya.
-Ixirutaiya. Hoi zer zen?
-Ixirutaiya zen bat zean, esto Bazterkalteko hortan.
-'Ta hoi zer zen arbol klase bat?
-Ixirutaiya, ixiru... Haitza, haitza da ixirua, haitza da. Haitza geo harren mateilakin ola 'ta mueblik eta itteko 'ta itten den zea arbola haundiya, zuzena, olak itteko 'ta.
Tabloiyak itteko 'ta. Hoi da ixirua. 'Ta hoi zen, hoi nonai. Kalurku hortan 'e bazen bat, ixirutaiya. Haitza, hoik haiztiyak dia. Haiztiyak, denak saten yote denai haiztiya, biño haiztiyak baia: paoiyak, nortaitzak, e! Haitzak, 'ta osea denak arbolak biño, klasik: gaztaindiyak, 'ta hola.
Ixirua, ixirua zen haitza. 'Ta hoi, hoi zen bat bioti. Bestia len san zattutena Urmenditik aurrea jonta. Bai, Penaiko gaiñin, Penaiko ezkerreko aillekan 'e bai. Zean 'e bai, len san dutena, Bazterkalteko zea hortan 'e bai. 'Ta nonai.
Oaiñ 'e baia ixiruk. Portuuruko azpiyan 'e bada ixirutiya. Nola zen lengo txandako zea hura... Arkatxana, larratxana nola zen ba? Argitxa... Garratxene.
-Garratxene bai.
-Bueno, han 'e bada bai haixtiy hoi.
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-005
Pasartea 0:21:14 - 0:24:57 (3' 43'')
Laburpena Toki izenak. Erreka gehienek sortzen diren ondoko baserriaren izenak hartzen dituzte. Iturriak. Basoa: ixirua, haritz mota bat, lehen asko zegoena. Zuhaitz motak.