Belarretan

Transkribapena

-Kaso geiyo ingo zeniyoten zuek egualdiyai? Belartako 'ta!
-Bai.
-Geo badia baita 're meta, metaxurrak...
-Meta, metaxurruk, zeak esto... arbak, arba da iatzikin nabazu belarrakin 'ta malda haundiya jarri eur, adar bat eta harrei tiraka meta in ber zenun tokira kartzen zunun han. Arba.
-Eta metaziyak itten dia batzuk zeik gabe, ui metaxurrak...
-Bai...
-Bat 'e eurrik, momentuko, hurrengo euneko berriz zabaltzeko.
-Bai.
-Biño beste batzuk itten dia zeakin?
-Bai, Epelek itten 'ttu haik. Aranatzeko martxan, Aranatzen hola itten 'ttuzte. Dembo geiyo eoteko, bestela harrek haizia hartzen baitu beti arin, han haiziak korritzen du.
'Ta beste metaxurra hemen itten den bezela han ez da haizeik pasatzen. 'Ta hoik itten dia, hemen itten din hoik zortzi eunin 'o itten baldin bau ebiya 'ta, itten dia iual usteldu 'o iual eosi. San nahi nuke umedadia sartzen 'yote.
Hairi ez, hairi beti haiziak korritzen 'yote. Oan, kantidade ttikiy hura jartzen dute. Zea, eurra. Eurrak 'zaten 'ttu hola eztaka koxkorrak biño hola addar batzuk. Addarrak hola moztu berrin, hola utziyak eta addar hain gaiñin jarri 'ta ttaka, ttaka, ttaka. Hantxe 'biltzen da belaunka hua! Mutilzarra.
-'Ta harrei 're zea metaxurra deitzen al 'zka?
-Bai, bai. Metaxurra.
-Haik 'e metaxurra?
-Metaxurra maki... Harrei deitzen 'yote metaxurra makillakuk. 'Ta bestia, nola ez baidun makillik eamaten, metaxorruk.
-'Ta meta, metan erdiyan dijun...
-Metaziya.
-'Ta metaziya igual al du ze eurrekin 'o zekin itten den 'o?
-Segun zuk, bi urteku 'ro hirukua nai baldin bazu ona erkatzia. 'Ta urtebetekua nai baldin bazu altza igual. Hoik 'zaten dia 'ta piñua. Hoik dembo gutxiko. Hobena altza, 'o... erkatzia.
-'Ta iatzia beti jetsi itten zen baserrita 'o, 'o mendiyan 'e itten zen?
-Ez. Beti karri. Beti karri. Bestela bi lan baizittun hemen betik joten zinak iatze billa han in 'ta berriz billa jon ber zuten... Etsi, etsiyan karri.
Ya ke 'ta billu 'ta dena itten zuten ùes gurdiya kargatu 'ta karri. Bestela bi lan. Meta in 'ta geo berriz metatik atzea gurdira kargatu.
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-006
Pasartea 0:37:46 - 0:40:20 (2' 34'')
Laburpena Belarretan eta iratzetan: metak, harbak, metaxurrak, metaxurrak makillakuk, metaziyak... Metaziya zerekin egiten den. Iratze-garraiatzen.

Eguraldia

Transkribapena

-'Ta egualdiya gaur eun teleisiyun kusita jakitten dugu hurrungo eunin ze izango den, geintan, bueno batzutan asmatze 'ute bestetan ez. Zuek egualdiyan goraberai nola iertzen zeniyoten? Oan biño kaso geiyo ingo zen egualdiyai, ez?
-Bai... Hoi kompaziyo batea arrats bia, itsas ondo hura gorriya baldin bazon hurrengo eunin egualdi. 'Ta hoa gorriya baldin bazon 'ta hoi beltza ebiya. Hoixen esaiya zarrak. 'O goizin, bai, goiz gorri arratseko ebi. 'Ta arrats gorri hurrengo euneko egualdi. Hola 'ia.
-'Ta intza zerrei saten yozute?
-Intza?
-Bai.
-Intza, ebiyik in gabia izaten da izotza bezela intza. laiño pizarrak botzen duten hoi. Hoi da intza.
-'Ta zea euriya ai dunin biñon txia denin?
-Hoi?
-Bai.
-Horrek, joder nola du izena... txirimiri 'ro. Bai xirimiriya.
-Xirimiriya.
-'Ta beti san zute xirimiriya 'o?
-Bai.
-Bai? Intza ez 'yozute deitzen horrei 're?
-Ez.
-Ez.
-Bueno igual batzuk sango 'yote ebiintza.
-Ebiintza. Laiñua igual du goiyin don 'o bian do beti laiñua? 'O belaiñua 'o?
-Ez laiñua, goilaiñua 'ta belaiñua. Bueno, goilaiñua 'ta errekalaiñua. Bekua.
-'Ta elurra, elur zea denin elurbustiya.
-Bai.
-Biño leorragua denin?
-Elurra. Elurbusitya da ebiyakin nastuta tortzen dena. 'Ta elur, elur hutsa, dena hutsa, hua elurra jartzen den hua.
-'Ta luma bezela eroitzen den ariñ-ariñ hoi?
-Hoixe da elurra! Ariña maten du biño geo karga ikarriya 'zaten du harrek.
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-006
Pasartea 0:35:30 - 0:37:35 (2' 05'')
Laburpena Eguraldia: esaerak, hiztegia.

Hiztegia

Transkribapena

-Ez daitenak zer din 'ta aer zuk bakizun zer din. Antxoxua zer da? Pertsona bat antxoxua...
-Antxoxua, laun guziyak zeatzen ttula. San nahi nuke: "Hako argiy hauxe ez dait ze..." Hoa arreglatu.
"Honako hemen armaiyu honek zerbaitte badik, honako ati honek jotzen du hemen jo itten dik 'ta" hoa arreglatu. 'Ta eoziñ, eoziñ gauza aulki bat antolatu 'ro...
-Abilla dena eskuakin?
-Bai, esku ona, esku onekua! Antxoxua, hoi da antxoxua!
-'Ta meaulian? 'O murra murra? Ardiya?
-E?
-Ardiyan meaulian aitzia 'o holako zerbaitte aittu izandu al zu? Ardiyan meaulian ai da...
-Nik ez...
-Ez?
-Miau....
-Gaztai jaten 'o?
-Geo ixiruteiya san dugu...
-Bai...
-Haitz, haitz, haiztiya.
-Haiztiya.
-Eta persona azandilla?
-E?
-Azanbilla?
-Azan? Aza?
-Azandilla.
-Aza...
-Pertsona len san dugun bezela antxoxua, azanbilla. Persona, person azkarra 'o lixtua dena 'o... ez?
-Ez dut hoi, ez nau zetzen...
-Suilla?
-Suiya?
-Suilla.
-Suilla?Suilla?
-Bai eurrezko... barrika.
-Hoi zea, hoi zea da suilla mm... ura eamateko 'ro jeixteko 'ro eurrakin intako zea ontzi bat, ontziya.
-Baldian antzekua?
-Baldian tipoa.
-Tara?
-E?
-Tara?
-Tara...
-Makilla bat zeak apuntatzeko, norbaittek zor zaittunin... Ez zu aittua?
-Ez dut beiñe aittua. Aittua 'zango dut biño ez nau tortzen burura oain zer den.
-Aingeru hilla zerrei saten da?
-Aingerua?
-Aingeru hilla.
-Aingeru hilla da baitaitu 'ta geo ttiki-ttikiya dela hiltzen dena. Hua da aingerua.
-Berariya?
-E?
-Berariya?
-Berariya... Hoi...
-Larraldu?
-Ezta 're, hoi 're ez.
-Arguyun aiki? 'O arguyu, zerbaitten arguyua zer da?
-Arguyua zea, alkarrekin hizketan aitzia.
-Arrazoi motza?
-A! Di-da! (...)n bukatu!
-'Ta mendi fiñekua? 'O mendi fiñetik?
-Mendi fiñetik, mendi fiñatik... Ez dait ba nik, azienda tortzen baldin bada mendi fiñetik ona torko dela! Ona! Fiña ona da!
-'Ta norbaitt esku extukua izatia?
-Zurra!
-'Ta orakatuak?
-Orakatuak... Orakatuak... Orakatuak... Hoi ez da izango zetua, san nahi nuke,nola sango zaittut ba nik... Bai desapiyua iña bezela azpiyaan: Bo eyakela muittu e!" Konpaziyo batea... Ezin zaittut san seuro!
-Xotildua?
-Xotildua? Kaxkaldua, izortua ya.
-Toitura?
-Oitura?
-Toitura.
-Toitura... Igual da oittura, guk saten yoguna. Toitura san 'ta guk oittura saten dugun hoi.
-Oittura...
-Oittura da pues, zuk ze, batek ingo du kompaziyo batea be postura be lana 'ta beste batek bestea. San nahi nuke bakoitxak be...
-Be oittura...
-Be oittura...
-Ixki-mixkiyak?
-Ixki-mixkiyak...Ez da ba 'zango inbiriya?
-Ez dakit nik e! Sasindu?
-Sasindu? Pues oan nola sartzen da hil 'ta konjeladorin? Gazikutxan, hola baula bezelako batin sartu gatza 'ta zeakin 'ta geo gaiñin karga jarri.
-Hoi al da sasindu?
-Bai. 'Ta geo sasiñ hua jan. Gatz hua dena kendu. Eosi urin lembizi. 'Ta geo nabazu potajikin, nabazu gisadua, nahi zuna! Sasiña, hua da sasiña!
-Gatzatutakua ordun?
-Gatzatutakua bai.
-Erreusittu?
-Erreusittu... erreusittu... Erre 'ta eosi horrek izena, biño... Erre, eosi.
-Bisutsa?
-Ezta 're, hoi 're...
-Uztarra?
-Uztarra? Uztarra. Uztarra ez da izango hanako ebiya 'ta hanako arkoiris?
-A! Ortzarra?
-Bai... Uztarra.
-Uztarra saten yozute?
-Bai. Hua 'zango da bai uztarra.
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-006
Pasartea 0:29:55 - 0:35:30 (5' 35'')
Laburpena Hiztegia: antxoxua, ixurutegia, suilla, aingeru hila, arguyua, arrazoi motza, mendi fiñekua, esku extukua, orrakatua, xotildua, sasindu, uztarra...

Ar-eske eta beste

Transkribapena

-Arreseke, animaliya 'ta ze eoten den. Beiya kompaziyoa?
-Susaa.
-Ardiya?
-Ardiya arkaa. Auntza, aunxkaa. Txerriya iñaus
-Astua?
-Iel.
-'Ta biorra?
-Iel. 'Ta zakurra san al dugu uara? San al dut?
-Bai, ez ez zenun sana.
-Ez al nun sana?
-Bai 'ta usteut ya denak san 'ttugu. Bai... Hoi da, 'ta zerriyana arra?
-Aketza.
-Hoi da 'ta mandua nondik, nondik atetzen da?
-Mandua, biorrak estali astua 'ta astomandua.
-Hoi da. 'Ta manduak ezin du umeik euki...
-Manduak ez du umeik.
-Hoa izaten da zeako, laneko?
-Bai. 'Ta len san dutena iriya berriz, itten dute zikitu txekorra, zokorra. Ez do beste milagroik.
-Oillaskuk 'e bai?
-Oillaskuk 'e zikitu!
-Hoik zeaguk itteko, haundiyaguk itteko?
-Bai. 'Ta ariya 're bai zikitu. Horrengatik deitzen 'yote zikirua. Lembizi ariya izaten da 'ta geo zikitzen da 'ta geo zikirua.
-'Ta beste aldian zikiro jatik 'ta itten dia 'ta hemen itten al zen?
-Guk in, oan aspaldiyan ez dugu in, biño itten 'ttugu guk 'e! In 'zandu 'ttugu. Aurten, lengo urtian in gunun, zikiro jatia.
-'Ta hoi zer da ardiya biño goxoguo 'o?
-Fuertexio.
-Fuertexio...
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-006
Pasartea 0:27:48 - 0:29:44 (1' 56'')
Laburpena Abereak: Ar-eske. Zerrenda. Aketza, mandoa. Zikiratuak.

Francoren bisitak

Transkribapena

-'Ta Franco torri zen honea?
-Bai.
-Kusi al zenun zuk?
-Bai. Pranko torri zen kamiyua inauguratzea.
'Ta Portuberritik pixkat goixio zen, hola egi batin, egiya, kamiyo ixkiñin hola, oañ 'e han do, hala bi erreka xixtor tortzen zin batea hola tipu hontan. Eta hemen pari hontan in zun zotalakin buelta guziya itxiz zerradura 'ta zotalakin:
Arriba España. 'Ta hua... jum! Han ez zen ardiyik 'e sartzen zea! Ze ze gauzak e! Zotalakin letrak. 'Ta hua eukitzen zuten, jesus! Jardiña bezela! Ongi kuidatua, auskalo zembat soldau eongo zin beri harrei kuidatzen.
Bai... 'Ta geo torri zen Artikutzan embaltsia in zutenin. Hoa inaguratzea torri zen Franco. Atton txar bat.
-Krixton gizasmia espero denak 'ta, ez?
-Bueno... bai. 'Ta geo torri zen azkeneko Ergoina. Pauko errotan. Zeari omenajia in ziyotenin, Urtiz de Azkarate. Zean erittua, Erlaitzen. Haren omenajia ittea 're torri zen.
Biño ze soldau pilla torri zen! Hoa muimentua! Ordun ez zen barraka... zeik Pauko zar hortan ez zen ezer 'e ordun. Artua 'ta sardiya ddena soldauz betia. Bai.
-'Ta hoi zembatgarren urtian 'o? Hoi beranduxio ez?
-Hoi 'zango zen, el año zinkuentai xiete otxo 'o hola.
-'Ta hoa tortzen zenin ez zuten utziko iñorrek muitzen 'de?
-Ezta pausua maten 'e. Ezta iñoa joten 'e.
-Kixton kontrola.
-Jolin! Harrek, harrekin bakarrakin 'ta oan holako zembat zerri holako pilla do? Josus! Harrek zorrak in 'men zittula.
Aleiya kixton eskolta. Geinez 'e ze 'zano zin hiruroei laun. Akaso eun iual. 'Ta oaiñ? Jo! Nik ez dut konpreintzen. Harrek zorran in zittun, 'ta hok ze ingo 'ute? Hok jan!
-'Ta tortzen zenin obligazitze' al zizuten bertan eotia 'ta saluduk ittia 'ro hola 'o nola izaten zen?
-Ui nola ingo geniyon ba saludua hairi? Ezta, ezta...
-Biño han zeatan ikusten dia, erretratutan 'ta Franco pasten zenin jende pilla bat 'ta...
-A bai! Akaso baita zea 're tortzen zenin regatata 're! Biño jugadak itten zittun regatata tortzeko harek.
Denak itsasoa beira barkun torko zelakun 'ta tak karreteratik torri. Haik hara beira 'ta hua atzetik torri. Aietea.
-Bizkarra maten harrei.
-Bai. Hoa beldurra 'ro ez dakit ze izango zun...
Aieten hantxe zun palaziyo erra harrek. Oan kixton itxe pilla iñak izango 'ia seuski. Bai...
-Ez, palaziyua han da oandik.
-Han da palaziyua oandik?
-Bai, bai. Han da oandik.
-Hua urtero tortzen zen zea be bakaziyuk pasatzea 'ro horrea. Urtero.
-Geo barkua zun Azor 'o...
-Ez dait zer zun.
-Azor, kaiyin barkua zun. 'Ta ikusi in zenun ordun?
-E?
-Atton ttikiya kusi zenun?
-Atton ttikiya hemendikan ati horta bezela. Hara, hara jon zenin bai kusi nun! Zeara jon zenin, han, hoi dena ezin baizun mendiy hoi dena nola ingo zun ba hortik hasi 'ta Erlaitzeiño? Zeiño Artikutzaiño? Eskolta jarri...
Ez, ez zen posible. Ordun beimpin. Oan akaso denak jarriko lukete 'ta alkarrei abistu 'ta. Biño ordun, zailla zen. 'Ta hantxe pasa zen Uzpuko hortan. Bai! Zembat kotxe? Dozena erdin bat kotxe! Geinez e...
-'Ta zuek ze ikustea jonak?
-Ni arditan 'o han 'bilko nitzan 'ta ordun pasa. Tokatu! 'Ta geo inauguratzea Franco torri 'men yun. Bai 'ta hi, nik kusi nin. Ui, ze atton ttiki bat zea hola zapela zea zun kazula bezelakua. 'Ta hola kazulakin? Bai. Huaxe yun Franco.
Bueno kusiya ordun. Atton ttiki bat zen.
-Eskerrak ttikiya zela!
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-006
Pasartea 0:22:27 - 0:26:40 (4' 13'')
Laburpena Francoren bisitak: errepidea inauguratzera, 'Arriba España' zotalarekin idatzia, Tornolan. Ortiz de Zarateren omenaldian, Pauko Errotan, Ergoienen. Franco Donostian. Franco Artikutzan. Bere iritzia.

Kulturgintza

Transkribapena

-Eta geo hola herriyan muittuk zinak 'o hola kultur maillin 'ta aitzen zinak eta, hor gerra 'ta geo izango zen jendia aittu zena zea itten ez? Kulturan alde 'ta euskeran alde 'ta aitzen zinak, ez?
-Bai, hor lan asko iña zea da hilla Oñatibia 'ro. Jon Oñatibia 'ta... Hoik dia lan asko iñak. 'Ta nik ez dait ba igual besten batzuk.
-Hoi elkartik? Lartaun elkartik 'ta?
-Bai, hoik, hoik, hoik, hoik. Hoik denak.
-Hoik zer dia zu mutikozkor 'ta oandik ez zin izango hoik geo hasi, noi hasi zin?
-Bai... Ni mutikozkorra in 'ta bai auro e! Auro!
-Bai.
-Bai 'ta hoi jakiña Hoi gauza asko oandik Franko 'ta beldurka. 'Ta horrengatik ez zuten zeatuko, deklatuko.
Jendia gutxiyo entetu. Oan berriz dena entetzen da. Partido batek ze in dun, bestik ze in dun, biño ordun jolin! Beldurra.
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-006
Pasartea 0:21:27 - 0:22:27 (1' 00'')
Laburpena Kulturaren alde lanean aritzen zirenak: Oñatibia. Lartaungoak. Gordeka ibili beharko zuten.

Denbora bateko istorioak

Transkribapena

-Bo, beti umik izutzeko 'ro beti sorgiñak holako tokitan ate 'ia, halako tokitan ate 'ia 'ta zea 'ta.
-Zuk ez zenun aleik ikusi?
-Nik ez beimpin ikusi. Epelek saten du arratsak 'ta eunak 'ttun seundu guzitan ibilli dela hua kampun 'ta harrei ez 'yola beiñ 'e ate.
'Ta nik 'e hoik pasik izango 'ttut e! Gabak 'ttun minutuk eta segundu guziyak kampun 'ta nik ez dut beiñ 'e ezer 'e kusi. Oan beti eaman beldur hoi e. Agertzeku hoi. Hoi bai. Ya san zizuten 'ta!
-Karo...
-Hoa eaman beti atentziyua. Biño gaiñekun! Zea 're atea Ailuxetatik 'ta arratsin buelta zeatik Goizutatik 'ta ddena mendiya! Dena mendiya, dena mendiya! Nik beiñ 'e ezer 'e ikusi.
-Zuk guardizillak 'ta makisak.
-Bai, hoitxek!
-Sorgiñak, haik izango zin sorgiñak.
-Bai... Haik bai.
-'Ta zeana aittu al zenun zuk 'o oan zu aittua hanako Paua 'ta Palaziyo... zein zin? Bi baserri.
-A! Aldexko?
-Bai. Nola da?
-Ez, Garbuno 'ta Paua. 'Ta 'men zila aldexko alkarrekin ongi eamateko. Hasertu ingo zila aleiya aldian zilako. Joe! Oan baia tarti hortan pillerra! Ze, ze, e! Hoixek bakarra izango zin ordun itxiak 'o!
-Bai, zarrenetakuk.
-Bai... Aldexko 'men zila. Jo!
-Ongi izateko...
-Bai. 'Ta Paua 're, dena harriz 'ta iña da 'ta Palaziyo 'ta... Jesus! Hoik, hoik, hoik lanak dia iñak hor e!
Ordun 'e abeatsak 'zango zin. Palaziyuk beak 'e dena harri, harri zillarrezko harriy hoi, dena jaizkieharriy hoi 'ta geo buelta guziyan be batzia, buelta guziyan paeta iña 'ta... Joe! Nolapaitte karko zittuzten haik 'e!
-Be garaiyan auskalo zeiñenak zin haik.
-'Ta zeanak? Kanpananak nola zin ba? Oiartzungo kanpanak 'ta Errentikuk 'ta gose 'ta nola zen? Hoi ba al dakizu zuk?
-E?
-Lezo... eon.
-Lezo, Errentiya, 'ta...
-Nola zen hoi? Nola zen hoi? A! "Guk ere bai, guk ere bai" batek 'ta bestik "Hor konpon, kor konpon". 'Ta bestia nola da hiruarrena?
-"Gu beti gose" lendabizikuk, ez al zen Errentikuk "Gu beti gose"?
-Bai.
-'Ta Lezokuk "Gu ere bai".
-Bai, 'ta honek: "Hor konpon, hor konpon". Hoi hola izango da bai.
-Oiartzunguk...
-Kauen la ospa.
-Hoi aitzen, hoi zer zu oan aittua 'o len?
-Ez, leno leno, lenotik lenotik.
-Leno aitzen zen.
-Biño nola ez baiden zetzen, in dut aztu!
-Aztu.
-Ordun 'zango da: "Mixeriyak, mixeriyak". "Guk ere bai, guk ere bai". Bai "mixeriyak, mixeriyak", "guk ere bai, guk ere bai", "Hor konpon, hor konpon". Hola, hola bai.
-Oiartzunen ez zen goseik izango.
-Ez.
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-006
Pasartea 0:16:31 - 0:19:33 (3' 02'')
Laburpena Berak ez du uste sorgin eta halakorik badenik, baina beti beldurrak, hori bai. Berak ez ditu behin ere ikusi. Garbuno eta Pagua, "aldexko elkarrekin ongi eramateko". Etxe aberatsak dira hauek. Errenteria, Lezo eta Oiartzungo kanpaien elkarrizketa.

Bidaitako bidegurutzeko zuloak

Transkribapena

-Ta zeangatik aittu al zu, hoi nei Mari Jose Tolaekuk 'o kontatu zin zerbaitte. Nola da Olatzeneko onduan borda? Ez dakit borda, 'o bordatxo 'o nola den... Zea e...
-Pulli?
-Ez, ez. Olatzenen beko, zeakuk Pautxikikuk ibiltzen duten borda hoi? Borda 'ro du...
-Isla?
-Ez, ez, ez, ez. Olatzenen zokuan. Olatzenen azpikaldetik nola joten za Oielekuko birea?
-Bai. BIño hor ez da bordik, borda, Zulatxipiborda.
-Zulatxipi, a hoi da, Zulatxipi.
-Zulatxipiborda.
-Hortik goitti jonta, Karrikara 'ta...
-Bai.
-Olaundittoa 'ta joteko biautze hortan, hor len zolo batzuk zin.
-Bai, BIraita. Biraita.
-Hoi da Biraita bai.
-Bai.
-Zolu hoik zer din 'o ba al dakizu?
-Minak. Minazuluk.
-A, minazuluk...
-Bai.
-'Ta zuk ez al zu beiñ 'e aittu hortikan sartu 'ta zea Zulatxipibordako sukaldea atetzen dela 'ro?
-Ez dut beiñ 'e aittu...
-'Ta konto geiyo hola? Gotze' al za kontatzen zittuztenak?
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-006
Pasartea 0:15:24 - 0:16:30 (1' 06'')
Laburpena Bidaitako bidegurutzeko zuloak: meategiak. Ez daki hauen gaineko konturik.

Kataxulo eta urrezko orrazia

Transkribapena

-Beno, ardita 'ro jonta nombaitte orrazia harraptu du han, Kataxuloko zea hartan. 'Ta urrezkua. 'Ta torri da itxea, 'ta ailletu bezela ez 'men zun kusi. Orrazi hora mateko bestela kondenatua 'zango zela! Desapiyua.
'Ta ez 'men zula kusi iñor 'e. Hoi auskalo ze... esaiya iual da 'ta iual da eiya 'ta...
-Hoi Eskostiko alabak san zu?
-Eskostiko, auskalo oan dela zembat urte...
-'Ta zeiñek san ziyon, itxekuk san ziyoten bueltatzeko?
-Ez... Handik torri, sorgiña torri! 'Ta sorgiñak esan! Hoa bueltatzeko, 'ta orrazia zuna harrek kusi ez. 'Ta nik ez dait orrazi hura zenek hartuko zun.
Beimpin orrazia eskutik falta 'ta iñor kusi ez. Hoi, hoi... Nik hoik, ez 'ttut sinisten nik hoik.
-Ez?
-Nik ez.
-'Ta hoik zeiñek kontatzen zittuzten zarraguk?
-Lengo zarragu hoik.
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-006
Pasartea 0:14:11 - 0:15:20 (1' 09'')
Laburpena Kontakizuna: Askosti baserriko norbaitek urrezko orrazia hartu zuen. Berak ez ditu sinisten kontu horiek.