Baltsak galarazita

Transkribapena

-Trikitixakua berriz Aizeaingo Pako soinu-jotzaillia da. Eta zin zeak San Isidruk eta alkate zon zea hoi, Garbunoko Manuel ordun. Biño ez zuten utzitzen baltsan ibiltzia. 'Ta kioskua jarriya zon betiko tokiyan, Amurriyaneko aurri hartan.
Oan bezela ez biño... 'Ta ni panderua jotzen 'ta hua soiñua jotzen. 'Ta benga jendia dena dantzan 'ta dantzan 'ta dantzan 'ta. Alkati horrek launa zun zea Dixpanteneko Jazinto, mutilzarra, biyek mutilzarrak.
'Ta banakiun zean sartu zila Kastronin. Ra nik dena kusten nun, bijilatzen zun alkati horrek. Biño in zin hara sartu. Biyen bittarti hartan ze in du Pako horrek? Soiñu-jole onak hala in ber baitu. Bate geldittu gabe ra baltsakua hasi.
Mekauen! Jendia haik pozak, haik txaluk 'ta haik zeak. Denak benga baltsin. Biño harek aittu. Rau! Torri zen. Oaiñe itturriya han do, torri zen taka. Beira, beira gui. 'Ta nik 'e bai. Harrek gaiñea kusko zun, ez zun kusko Pakok, nik.
Panderua jotzen ai nitzala. Beira, beira. Halako batin ddi-ddau, denak desbiatuz gueta. Mekauen! Kusi nunin gueta heldu zela hankakin da-da! Jo niyon 'ta: "Hi alkatia heldu duk!".
Beai onduan: "Alkatia heldu duk". Ru... berriz atzea. Sueltokua. 'Ta beira beira jarri jitu 'ta martxa. Pentsazu e! Hua ze, zer zen! Bat 'billi 'o antzan 'billi 'ro ze 'billi. Zer zen! Hua propiyo heldu zen gui galaaztea.
'Ta nik kusi 'ta da-da! Mekauen! Hua 're, hoi 're apuntzen ba 'uk hobe, oango gaztiak jakin zala. Zer zen! Oaiñ hortik aurrea ez dakit deus 'e!
-Oan posible 'ta 're ez dugu itten agarraua. Len berriz nola ezin zen desitzen!
-Bai...
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-007
Pasartea 0:04:21 - 0:06:30 (2' 09'')
Laburpena Baltsak galarazita zeuden. Alkatea zaintzen aritzen zen inork dantzatu ez zezan. Bera pandero-jotzen ari zela Oiartzungo plazan gertatutakoa.

Morroi: txerri inausia ezin gobernaturik

Transkribapena

-Ba goizetik jon nitzan, bueno jon nitzan biño nausiyak 'ro etxekoandrik Goizuta, manduakin. Handik torri 'ta ez naz akortzen man ziten deus jateko hoi bai pena dakat e! 'Ta ez nau etortzen burura. Akaso bokaillo txarren bat 'ta zerriya 'zaten da bitxua...
Gotzen baiyo kasketa ez dula jon ber... atzeka. 'Ta iñaus zon, bero. 'Ta bultza, bultzatzen bazeniyon geldittu itten zen. 'Ta makil txar batekin jotzen hasten baziñan... hako hua biño gorriyo, gorriyuo itten da!
Bai... Haragiya zea 'u. Beimpin handik ate 'ta Zaiko gaiñinbarrena Otraitzen beitti, Ozentziyon beitti, zeara Altza. 'Ta Altzatik beiñ 'e pasa gabia nitzan banekin non zen Esnao, biño beiñe pasa gabia biri hartatik.
Hartu nun zerriy hoi Altzan beitti, biexorra e! Handik torri nitzan zeara Oiartzabala, baser, zal zaala han. 'Ta ordun dena artua itten zen. 'Ta tontorra kentzeko, artuan tontorra kentzeko itten zin artobirik.
Osea, bos metrotik 'o hamarretik 'o dena birian hua. Tontor hoa birea atetzeko geo eaman ber zen tokira eamateko. Artobiriak iñak zeuden 'ta sartu da zerriya arto tartin... Jesus! Geo saten dute berra, berrai eju itteko... Berra da, berra da ezin zunin launtza, ez?
Eju itteko! Bakarran bat torko dela aleiya, berrea. Eju itten nun nik, bai marru 're iñor agertu. 'Zango zin ez dait ba nik labak 'ro hola, geiyo, geiyo, geiyo. 'Ta euzkiya, jakiña agosto, ba hola 'zango zen. Agosto inguru hoi. Hartu zerriy hua...
Bordazokoa, Bordazokotik Amaxkarrea, Amazkartik zeara... Kauen dio. Estrataburura. Handik Txalaka. Txalakatik Torres itxian barrena, handik uan Jeka'ro zer do fabrika hoi? Handik ttak Esnaoa.
Hara jon, zerri aketza estali zun. 'Ta berriz jakiña iual illunpatxa 'ro, ba audo! Nahiz zea, uda 'zan. Jakiña harekin auskalo zembat, bi ordu 'ro... Hartu berriz zerriya Ailuxeita. Erra da hoi e! Eun bateko! 'Ta zerriya den bezelakua
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-007
Pasartea 0:00:00 - 0:03:45 (3' 45'')
Laburpena Klaketa. Arisluzietan morroi ibili zeneko peripeziak: egun bakarrean kilometro pila oinez. Goizean, Goizuetara joan-etorria, eta arratsaldean ere Esnaora joan-etorria; oraingo honetan, gainera, inaus zegoen txerriarekin.

Lan baldintzak, igeltsuaren gorabeherak...

Transkribapena

-Parrilla aziendaik ez pasatzeko, bueno harrentxen parin ezkerreta. Nausiy harrekin ai giñan. 'Ta hala zea hormatia, krixton, hillate oso osua pasa genun kolpia jo gabe. 'Ta oan bezela ez zen temperiñik 'ta ezta sosik e! Ezta ezer 'e! Hillate osua sosik iazi gabe!
'Ta ai giñan (...) difuntua, Iturriozkua'ta biyek pareja ieltsua maten. 'Ta aldamiyua hola jarriya 'ta torri ziun nausiy hoi 'ta san ziun: "Jelatzen al da?" 'Ta jo... Korajeik ez, ez bai 'ta ez ez sateko. Hoi marka da e! Ze beldurra genun nausiyai!
'Ta (...) hura ni biño hiru urte zarruo zen 'ta harrek san ziyon: "Ez dait ba itten baldin bada 're..." 'Ta geo hua jon zenin alkarrei san geniyon: "Hi! Hor zerbaittek brillua botzen dik e" Jakiña horma. Ieltsua nola izaten baiten urakin iña...
Seittun jelatu. "Jelatu du. San berko ziu!" 'Ta iñor 'e berriz beai deitzia atreitzen ez. Hau dahau komeiya! Errita mango 'te zigun ba! 'Ta Austin zun izena 'ta: "Austin!" 'Ta torri zen 'ta: "Zer da?".
"Jelatu itten da e!". "Bueno, bueno ordun hasi zizte eskaillekajan". Eskaillekajan beti korriente gutxiyo izaten da 'ta han hasi giñan 'ta han 'e igual. Mekauen la... Hala ya, ordun ya, lembizikua san ziunin ya konfintza geixio hartu genun...
Deittu geniyon berriz "Hemen 'e itten da ba!". "Ordun hasi zizte beitti jon 'ta desaguik eta arketak eta itten 'ta". Beste soziyo bat bazun bea biño zarragua 'ta Kandido izena zun harrek.
'Ta jon giñan beitti 'ta Kandido hola 'ta hola san digu Austiñek eta hemen hasteko san diu. "Bueno, bueno, hako arketa hoik eta itten hasi". Biño mortero mazakin e! Hondar mazakin. 'Ta hua 're gortu itten.
Bost 'terdiyak aldin itxea. Hillate oso-osua. Hoi zea itten baita ordun momentu hartan eongo da eroi gabe. Biño geo egualdiya epeltzen denin, plasta-plasta eroi itten baita!
-A...
-Bai, hoi da txarra! Harrotu, harrotu itten da 'ta ez du indarrik. 'Ta alperrik lan ittia.
-Karo 'ta hotza pasa arte...
-Hotza pasa arte itxian hillate osua! Febrero ddena!
-Biño...
-Gabe!
-Kobratu gabe...
-Kauen! 'Ta hala bizi!
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-006
Pasartea 0:57:30 - 0:59:55 (2' 25'')
Laburpena Lan baldintzak. Nagusiari errespetua. Tenperiña. Igeltsua.

Gosetea, lan baldintzak...

Transkribapena

-Ordun ez zen zea, ez al dik gustatzen? "Jarriko yeu beste bat" Keba! Baita zea 're! Zerriya kaka 'ta guzi 're! Bueno pozik! Bai 'ta harrek gui iña! La ospa!
-Ez zen hoztuko ordun maiyan jana askoik!
-Jesus ezta... Talua in 'ta erre ahala! Ti-ta! 'Ta bana 'zango zen. 'Ta ordun kilo iriñakin uste 'ut zazpi talo 'ro zortzi 'ro ze itten zin 'ta kilo iriñak 're ordun baliyo baizun!
Harrek intentziyo guziyakin. Zea iatzia Arditturriko zea hortan oan rellenua intaku hortan zun iatze lekua 'ta dena orduko, san nai nuke euna zea goizin iual hasi 'ta hamar ordu sartu 'ro sei sartu 'ro zortzi sartu astian beti sueldo bera!
'Ta iñorrek reklamatzen ez 'ta gu biño zarraguk bazin ba han e! Iñorrek ez kaso itten ordin! 'Ta gu nola hasiko giñan?
-Txermoniyak bialtzen zenizkaten noizin beinka...
-Txermoniyak 'e bialtzen zeniyotela noizin beinka.
-Nola txer... zeai?
-Odolkiyakin in zula, biño zuek 'e in zeniyotela...
-A bai, bai, bai! In geniyon txermoniyak man in genizkan! Gaiñea odolkiyak biño garestiyo ate ziyon harrei.
'Ta leno satea nijuna. Hotxen bostal aldea iual sango zun: "Hi mekauen haizia torko 'uk 'ta hor ziok iatzia ebakiya 'ta jon iatzia biltzea" Illuntza arte. Illuntza arte! Hurrengo eunin iual hostai ittea. Artuai hostua kentzen baiziyon!
'Ta hi, beak beixi bi 'ro hiru 'ta hi 'ta hi 'ta hoi ostai ittea.
-Biño hoi ze ya be itxekuk?
-Be itxekuk aleiya!
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-006
Pasartea 0:53:20 - 0:54:58 (1' 38'')
Laburpena Gosetea. Taloak. Lan baldintzak. Baserriko lanak.

Mendi lanetan

Transkribapena

-Hoa jarri aurrin 'ta laiñua zen garaiyin, ebiintza 'ro hola ai zun garaiyin, in zamak piñukin 'ta Kauso kruzatu, Uzpu kruzatu 'ta Arlepoko minatako gaiñ hartan tximiniya zen minazulua 'ta handik beitti bota.
Biño bakizu ze pasa zen? Bota 'ta bota 'ta bota 'ta bota 'ta, tximiniya banekiun luzia zela beitti, hor in diu traatu. Jakiña, batzuk hola geldittuko zin 'ta zolua 're iual denin iual ez, ixtuo tximiniya.
'Ta zea borda bada hor Larraundi saten dena 'ta paeta zekua da... esto... kauen dion... Goskatakua da borda hoi. Zarradura dena, garaiy haitan dena paeta zen haik harri pilla karri nittun!
Hartu 'ta batek jaso, 'o bik jaso bestiri 'ta hua brum! Brum! 'Ta ostras, arron kortxua inta geldittu. Haumbeste harri pilla botata. 'Ta geintxutan bakarran batek kusi 'ta parte man.
Eta geo... Nei ez zin deittu 'zandu. 'Ta geo hor juzgaun barrena 'ta juiziyuk 'ta izandu zittun. Odolkiyak geo nola ate zizkan harrei! Baita mezi 're!
-Txermoniyak bueltan!
-Bai... Hara ze txermoniyak bueltan nola ate zizkan... Gaizki itten dunai geo bueltan bueltan torri itten yola e!
-Biño zertik, zertik bota ber ze... Ya hondatu ingo zelako landari hua?
-Deklatu, harrapatu baziyoten zoluan erdiyak iñak 'ta piñuk doblik karriyak harrek lau, san nai nuke bi milla zolo in 'ta sei millana kobratuko zun.
-A... Karo...
-Hoi ba! 'Ta han non dia zoluak? In gabik...
-Karo, karo...
-'Ta piñua zea lau aldiz geiyo karriya kamionak. 'Ta hua, hua, hua gorde in ber zen nolapaitt 'e gorde in ber da.
Jakiña injenieruk'o torko zin 'ta haik ez zuten zoluak kontatzen aiko, haik gaintik kusko zuten e! Dena aldatua... Bale, basta! Biño kusi bazuten piñua han aldatua...
-Karo haik herri lurrak zin!
-Bai...
-Haik ayuntamientuk zeak iñak zin, pa... karo!
-Bai, 'o... diputaziyuk igual da.
-Karo.
-'Ta han kusi bazittun aldatuk 'ta geo han sobratuk, sango zun non da? Nola geldittu dia.
-Karo 'ta haik gordiak.
-Hemen humbeste da torriya 'ta humbeste zolo. Hemen mana zea, apuntia.
-Bai.
-'Ta hok nola sobratu dia? Hara...
-Karo 'ta harrapatu in ber!
-Harrapatuko zuten 'ta!
-'Ta zer zen minazolua 'ro hor?
-Minazolua oandik han da hua! Hantxe Arlepoko gaiña hortan. 'Ta dena bizkarka! Erki aproxtu zun eun hua. Bakoitxak ez dakit zembat eamango genun, ez genun asko eamango biño benga! Sei zazpi laun benga! Benga eaman 'ta eaman.
-'Ta geo trabatu 'ta gaiñekukin ze in zenuten?
-E? Gaiñeko pizarrakin ez dakit ze in zun, iul itxea iul karri! Nolapaitte! Ni ez naz akortzen neone karriya biño atzea bizkarrin iual karri 'o astuakin 'o... Ez bat 'e harrittu.
Harrek geo juiziyuk eta izandu zittuzten. 'Ta geo denak kontran atea, han genebillenai deittu. Nei ez ziten deittu. 'Ta nik deittu ez 'ta seittun sango niyon nik e! Hauxe in nun! Zeba? Ni bein hartua bainitzan odolkiyak harrekin. Zea!
-Karo!
-Ospa! Jo... Pertsonak hua iñin ber du e! Hoaxe in ziun ba gui!
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-006
Pasartea 0:48:35 - 0:52:00 (3' 25'')
Laburpena Pinu-aldatzea: behar zen baino pinu gehiago ekarri zen batean, hura ezin gorderik ibili zirenekoa. Zati honetan garrantzitsuena ez da istorioa bera, baizik eta kontatzeko erabiltzen dituen hizkera, toki izenak eta hiztegia orokorrean.

Priolea' eta kintzena

Transkribapena

-Priolea, euneko hamalau pezta! Priole bat astian! 'Ta zerriya hilla. Eta bueno gaur kintzena kobratuz txerriya hilla 'yeu 'ta odolkiyak jango 'ttuzue. Joe! Baita txerri guziya jango genuken guk ordun!
Bai baikiñan dozen bat erdi laun. 'Ta denak gaztiak. Jan dugu biño hua zarra izaki. Harrek ez lembizi jornala man! Harrek batzui zopa lembizi 'ta sardua eateko. Sardua ez pitarra. Eta geo bakoitzantzat odolki bana 'o.
Talon batekin 'o. Kobratu? Deskuentua in! Hoi iñ in ber da e! Be obrero batei e! Batei ez, giñanai! Hoi iñ in ber du gizonak e! Beak san, gaur txerriya hil dugu 'ta odolkiyak eta jode!
Guk debalde 'zango zelakun, normala. Tapa kobratu (...) Biño harrek ez kintzena lenoztik eman! Handik deskuentua inta. Hoi gizonak in in ber du hoi e!
-Joe!
-Hoixe in ziun ba harrek! Leno priolea patzen 'ta gaintik deskuentua in!
-Priolea zerrei saten 'yozu?
-Gutxi! Priolea da gutxi!
-'Ta gaiñea hoi in.
-Gaintik hoi in!
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-006
Pasartea 0:46:10 - 0:47:30 (1' 20'')
Laburpena Priolea': gutxi kobratu. Nagusiak zer egin zien kontatzen du: afarira gonbidatu, eta, gero, 'kintzena'tik kendu.

Gosea

Transkribapena

-Biño holakon bat tokatu ezkio zuek okiyo moldatuko ziñazteke gu biño.
-Bai... Guk gor geiyo ingo geniyoke. 'Ta gauza geiyo 're aproxtu ingo genuke. Oi zuk ate zu kontua euneko peztako ogiya janik ezin ai zala...
'Ta utzi ogi pilla bat 'ta zakurrak ez 'yo ogiyai kasoik itten. 'Ta ordun taluk lizunduk e! Lizunduk taluk! Ze berde berde iñak eta. Hoa kendu beotu 'ta, 'ta iñor 'e hiltzen ez! 'Ta oan joño! Hoi jan 'ta kolesterola, hoi jan 'ta azukria, hoi jan... e!
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-006
Pasartea 0:44:40 - 0:45:51 (1' 11'')
Laburpena Garai txarrean jaioak. Lehen, jaki hondatua jan, eta, hala ere, gaixotasun gutxiago.

Erloju gabe ordua nola jakin

Transkribapena

-Ate Ergoindik 'ta Munanierrea joten giñan lanea oiñez. Zakotia esku batin 'ta txamarra 'ro jertsia 'ro zenun harrei lotu 'men 'ta ardua han zatua eosteko diruik ez zelako. Eta betik goitti hemendik ate 'ta bordan goitti Biraita, 'ta Biraitatik Aranen goitti den biajia...
'Ta beak, botilla harrek beak astua makillakin jotzen den bezela beak saten ziun. Zintzillik botilla hua 'ta: "Arre, arre a Munanierre".
Bai... Botilla harrek beak jakiña kolpik pausua matin kan kan kan kan. 'Ta Munanierreiño jon ber. 'Ta gaintik gaiñea igual eaman ber zenun piño landaria. Piño landaria hartu, Plemuntan. Loi tartetik ateta. 'Ta zako zikin batin sartu ura botzen zula. Jo! Nola ibilliyak gan gu...
'Ta itxetik ate 'ta lembiziko pausoa hankak bustiyak ya. Abarkaka zulatuk. Gomazkuk biño zulatuk. Eun guziya pasa 'ta erlojuik iñorrek ez. 'Ta Donostiko ayuntamientoko kamiona tortzin suministrukin zeara Artikutza, Astiartetan 'ta ostialetan.
Iñorrek erlojuik ez. Haik pasatzen zinin, haik pintxazo bat tokatzen baziyoten 'ta eoziñ abei bat... Gu beti hi, goitti zijuztenin, hamar t'erdiyak 'ttuk. Beitti heldu zinin: Oan bostak 'o hola 'ttuk. Osea haikin, bestela euzkiyakin.
Yia! Euzkiya hasi duk gorritzen, holako ordu 'zano 'ttuk. 'Ta holaxe. Garaiy haitan 'e iñorrek ez erlojoik e! Ostra...
-Hoi da euzkiyakin.
-Euzkiyakin. 'Ta erki, kompaziyo batea harrobiyan ai giñala geruo e! Harrobiyan geruo...
Oiartzungo, harrobitik pentsazu, harrobitik Oiartzungo kanpandorrea erlojua izautzen genun. Biaje erra e! (...). 'Ta ez baizun oan...
-Haik kusi?
-Kusi, kusi erlojua. 'Ta kin kank oan jotzen 'ttu. Oan urrutitik aitzen da, biño ordun ez baizen aitzen.
Jotzen zittun kampanak harrek biño kalin bertan aittuko zen biño handik kampoa ez. 'Ta geo ba al dakizu zer? Laiñua zenin, hegoaize 'ro hola zenin, 'ta euzkiya hegoaizikin 'ta erki iertzen geniyon erlojua jakiña ezin zen kusi haiziakin 'ta zeakin 'ta.
Itzala. Gaur kompaziyo batea bost t'erditan honeaiño torko zen, 'ta hurrengo, bost bat minutu jaten zittun eunin. Hurrengo eunin hemen, honea, 'ta hurrengun honea. 'Ta handik itzal hartatik. Ze ordutso izango zen e! Esakto esakto ezin zen!
'Ta holaxe, holaxe ibltzen giñan. Erlojoik ez 'ta. Jo... Hua da mixeiya e! Jode! Gu izanak izan 'e... Urte txarrin. Hoi hitz batin bukatzeko urte txarrin jaiyuk! Txarrenin, txarrenin jaiyuk! 'Ta gui tokatu hua 're!
-Ze aillekatatik beitzen den ez?
-Baita 're! Ze aillekatatik beitzen den, biño ordun ailleka guzitatik beituta 're txarra! Dena txarra. Len san dutena, gosia, diroik ez, 'ta... Joe...
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-006
Pasartea 0:41:10 - 0:44:40 (3' 30'')
Laburpena Mendira lanera: "Arre arre a Bunaniarre". Pinu landarearekin. Etxetik abiatzerako, hankak bustiak. Erlojurik ez eta ordua nola kalkulatzen zuten.