Baltsak galarazita

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-007
Pasartea 0:04:21 - 0:06:30 (2' 09'')
Laburpena Baltsak galarazita zeuden. Alkatea zaintzen aritzen zen inork dantzatu ez zezan. Bera pandero-jotzen ari zela Oiartzungo plazan gertatutakoa.

Transkribapena

-Trikitixakua berriz Aizeaingo Pako soinu-jotzaillia da. Eta zin zeak San Isidruk eta alkate zon zea hoi, Garbunoko Manuel ordun. Biño ez zuten utzitzen baltsan ibiltzia. 'Ta kioskua jarriya zon betiko tokiyan, Amurriyaneko aurri hartan.
Oan bezela ez biño... 'Ta ni panderua jotzen 'ta hua soiñua jotzen. 'Ta benga jendia dena dantzan 'ta dantzan 'ta dantzan 'ta. Alkati horrek launa zun zea Dixpanteneko Jazinto, mutilzarra, biyek mutilzarrak.
'Ta banakiun zean sartu zila Kastronin. Ra nik dena kusten nun, bijilatzen zun alkati horrek. Biño in zin hara sartu. Biyen bittarti hartan ze in du Pako horrek? Soiñu-jole onak hala in ber baitu. Bate geldittu gabe ra baltsakua hasi.
Mekauen! Jendia haik pozak, haik txaluk 'ta haik zeak. Denak benga baltsin. Biño harek aittu. Rau! Torri zen. Oaiñe itturriya han do, torri zen taka. Beira, beira gui. 'Ta nik 'e bai. Harrek gaiñea kusko zun, ez zun kusko Pakok, nik.
Panderua jotzen ai nitzala. Beira, beira. Halako batin ddi-ddau, denak desbiatuz gueta. Mekauen! Kusi nunin gueta heldu zela hankakin da-da! Jo niyon 'ta: "Hi alkatia heldu duk!".
Beai onduan: "Alkatia heldu duk". Ru... berriz atzea. Sueltokua. 'Ta beira beira jarri jitu 'ta martxa. Pentsazu e! Hua ze, zer zen! Bat 'billi 'o antzan 'billi 'ro ze 'billi. Zer zen! Hua propiyo heldu zen gui galaaztea.
'Ta nik kusi 'ta da-da! Mekauen! Hua 're, hoi 're apuntzen ba 'uk hobe, oango gaztiak jakin zala. Zer zen! Oaiñ hortik aurrea ez dakit deus 'e!
-Oan posible 'ta 're ez dugu itten agarraua. Len berriz nola ezin zen desitzen!
-Bai...