Mendi bideak

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-005
Pasartea 0:28:53 - 0:33:00 (4' 07'')
Laburpena Bideak: estratak, mando bideak, gurdi bidea, herri bideak... Zerrenda, ibilbidea.

Transkribapena

-'Ta zeak e... hola estratak 'o len bazin, birexurrak nunai izango zin biño gurdibirak 'o estratak 'o, leku batetik bestea joteko printzipalaguk 'o izango zin
-Estratak, estratak.
-Bai. 'Ta non, zein zin estrata hola... zeanak?
-Estratak? Estratak, hoik zin herri birik. Estratak, hasi estrata... Zeko kruzin, Gaate, Gaateko kruzin 'ta zean barrena esto... Bortanen goitti, Argiñenen goitti, Altzibordan goitti, Buenabixta
Buenabistan gainkaldea, handik kamiyua kruzatu 'ta Leungo haunzko aillekatik Bosbideta. 'Ta Bosbidetik Pikoketa. Hoik denak herri biriak zin.
Oan dena, dena deseindu da hoi. Bestia zen Urtxalletik ate eta Sauan barrena, Luberrin barrena, Apatxolon barrena harrei empalmatzen ziyon, zean Bosbiden
Bestia zen ailleka hontatik Sokoloko zuitik hasi eta Olatzenen barrena Aixtiurunbarrena Pullira. Pullitik goitti, handik partitzen zen: Añakira 'ta zeara Epelea 'ta hoita.
Zuzenin joten zen Oienlekura hua. Oandik hoi, pixka 'at bada oandik. 'Ta hemen Pauan goitti joten zena Islan barrena empalmatzen zen harrei. Osea tzik-tak.
-Ba al zen ailleka hortan numbaitte?
-Ez, Pullin, Pullin.
-A... Pullin.
-Bai. 'Ta geo bestia Karrikatik joten zena, hoa oan 'e biria zeara iyo... esto... Zaldiñea joten dena geo bea Oialekura. Hoik denak bat itten zuten geo.
Zaldiñen itten zuten haik jugada, tak peatsi. 'Ta hoa bakar bakarrik joten zen goitti. 'Ta aldi hartatik berriz, aldi hartatik Gurdibiria zen, Karrikako harrobiyan sartu 'ta betik goitti Albixturren goitti, Altzan goitti, Ozentziyon barrena,
zeara Sorondoa. Sorondotik gotti, zeara, Otraitzea. Otraitzetik Aizeaiñea, 'ta Aizeaindik Arlepoa 'ta handik Uzpura 'ta handik Okillira 'ta Berdabiyoa 'ta, Ailuxeta[Ailuxeta:10939] aldea 'ta... Larrezabalea 'ta...
Dena hola, biño batin jonta e, denak batin jon 'ta geo handik partittu. 'Ta holaxe.
-'Ta kompaziyo batea Goizuta joteko Okilliño 'ta hoitatik, bi hoitatik 'ta geo handik aurrea izango zin biriak...
-Bai... Handik dena mandobiria. Geo bazen Otraizko hortatik joten zena atzez bestia Zaira, Zaiko gaiñin barrena Larrezabal eskoira utzi, Txarain barrena, Urraireko lepoa. Urrairea atetzen zen.
'Ta Urrairen bakarrikan zui romanua pasa 'ta ya Goizutakua.
-'Ta hoi estratak zer zin oiñezkuntzat? 'O animaliyak posible zen ibilli? Astuakin ibilli posible zunun?
-Hoi ba! Mandobiriak!
-A mandobiriak!
-Mandobiriak holaxe ba, tipu hontan!
-Hoi da.
-'Ta toki batzutan gurdiya igual. Mandua ibiltzen zen tokiyan ez zen gurdiyik ibiliko! Toki asko, asko zea gurdiya pasatzen ez zen parajik.
-Ta gurdiyan ibiltzeko mokuk zein zin?
-Gurdiyakin ibiltzeko mokua 'zango zen kompaziyo batea Zaiya, Zaitik Larrezabalea jongo zen gurdiya biño jongo ez zina 'zango zin Iaurritxiki, Urraire eta Pikorrene. 'Ta hoita ya ez zen gurdiyik jongo ailleka hontatik.
Beste nombaitik joten bazen akaso, Errenti aillekatik 'o. Gaiñekun ez.
-'Ta ordun haitan denatan bizi zinak.
-Dena mandoz.
-Enkargua 'ta dena mandoz.
-Dena mandoz. Dena mandoz!