Oiartzungo kaleetako harria

Transkribapena

- Plaza ez oain bezelakua! Keba! (harri abarra) lurra dena. Ez zen zea, lisatua 'ta hola. Dena kroska 'ta kroska 'ta kroska 'ta kroska 'ta kroska 'ta kontzejura[kontzejura:8945] joteko 're, tarti hura, dena erdiya hautsiya bezela izaten zen.
Bai, oso pauso txarra man ber 'zaten zen joteko ayuntamientoa. Eta bi tarte zin, bat kajadeahorros 'ta nola zin?
- Bai.
- Tarti hura arront gaixtua zen ibiltzeko. Oso, oso oso. Askotan person asko eroitzen zin han. Asko gaiña!
- Bai, e?
- Bai!
- 'Ta zer zen ba, e... Harri... Lurrakin...
- Harriyakin iña dena. Harriyakin puntaka puntaka puntaka. Zeatua, lisatu gabia dena!
Eta horrengatik eoten zen peligroso, eta askotan jendia ibiltzen zen beko kalin barrena, bono... Zeara beko plaza ayekan barrena, beste ayekatik ateata ibiltzen zen. Bai, askotan. Ui! Zembat biaje in 'ttugu hola geok, bildurrak eroi itteko! Neone 're behiñ eroi nitzan!
'Ta belaunan gaiña miñ hartu nun. 'Ta geoztik beti beste ayekatik, beste ayekatik ibiltzen giñan. 'Ta paraja txarra zen. 'Ta ayuntamientoa joteko 're aurrealdia denin halaxe zen. Oso gaizki. Eta ayuntamientun gotti joteko, eskaillerak ez oain bezela! Nolako eskaillerak!
- Txarrak?
- U...! Txarrak! Baranda txarrakin 'ta arront difentik, arront difentik! Oso difentik! 'Ta gaiñekun hor zea kalia... Bai, Sekundinon bettiko kali hoi biri ona zen, hor zen hoben hobena biria!
Jenealin ibiltzeko! Beste ayeka, pixa kalia saten 'yogu uaiñ, hura, hura gaixtua zen oso! Hura txarra beti!
- 'Ta sekundinona zein zen?
- E?
- Sekundinona zein zen?
- Sekundinona?
- Bai.
- Panadeiya 'ta ardoteiya 'ta... Errandonea!
- Errandonea zon...
- Errandoneku hoi.
- Hoi hobetsua al zen?
- Hoi hobia, hobia, hobia, hoi hobia zen, hoi hobia zen, biño bestia zen oso txarra.
Pixa kalia saten 'yogu uain 'e, leno 're hala saten geniyon, hura, hura gaixtua zen. Eliza joteko, eliza joteko harri eskaillerak, erdiko eskaillera haik, oso difentik zin, meyarrak eta piko 'ta piko 'ta pikotan jon ber zen! Oaiñ biño piko gehiyokin.

- Bai, e?
- Bai, bai.
Nor Zubialde Olaskoaga, Kaxilda
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-013
Pasartea 0:00:00 - 0:03:00 (3' 00'')
Laburpena Klaketa. Oiartzungo kaleko lurra harriekin egina zegoen. Oso arriskutsua zen; jende asko erortzen zen. Gaur egun Aialde kalea dena zegoen egokiena. Pixa kalea -Mendiburu-, berriz, oso txarra zen. Elizako eskailerak ere orain baino malkartsuagoak ziren.

Militarrei laguntzera behartua

Transkribapena

- Biño senarra martxan, lanin hor.
- 'Ta hua haikentzat lanin?
- Gaiña Goñi... Akortzen al zazte?
- Nik... Nik ez nun izautu, biño aittua bai.
- Goñik in ziyon guriai desapiyua... Ez dakit zer zun 'ta guriak "bueno, 'ta prezisua al da hola ibilli berra denatako? Bakarra, ni arotza bakarra hemen 'ta nola ingo 'ttut ba hoi denak?"
"Bueno ez bauk itten lepua kenduko 'yeu. Lepua kenduko 'yeu". San ziyon Goñik, Goñi difuntuk. Bea difuntua zon, biño harrek hua san ziyon. 'Ta geo Paotxikin jarri zuten ospitala.
- Paotxikin?
- Bai...! Pagotxikin ospitala eondu zen. Eta guriai bihatza moztu ziyoten. Guriai, azidentian 'o (zer) moztu ziyoten bihatza. Bai.
- Zerbait pasa ziyon 'ta in ziyoten moztu.
- Sendatu, sendatu, moztu 'ta sendatu. Biño holaxe ibilli giñan. Holaxe pasik dia gauzak.
- 'Ta hoa, haikentzat lanin, biño dembo guziyan beldurka?
- A bai.
- Jo! Hoi 're, hoi 're gorra, e?
- Hoi 're gorra, bai, bai.
- 'Ta zu 're bai!
- Bai, bai, bai, bai, bai, bai, bai
- Zuk harrei lasaitzetik sango zeniyon...
- Bai.
- Biño zu zionek 'e...
- Bai, biño neonek 'e bildurra galanta bai! Ez pentsa lo trankill itten nula! Amakiña biaje itten 'izkin Larrazaalko amonak koartoa. "Ze ai za? Oaindikan luak hartu gabia al zaude?
Sango 'yogu Joxepii tortzeko zue bazterrea lota" 'ta "ez izeba, ez, utzi Joxepeii utzi lo itten". Nik saten niyon: " Utzi utzi lo itten, utzi lo itten."
- Joxepi zer zen? Koiñata 'o?
- E?
- Koja. Karrikan bizi baita oaiñ.
- A, bizi da oaiñik?
- Bai, bai.
- Biño hora zer zen, e... Gizonan arreba? 'O lengusua?
- Lengusua.
- Lengusua.
- Lengusua, lengusua.
- Hoi da, zure gizonana.
- Bai, ne gizonan lengusua.
- Oseake Larrazabalekuk eta Garatekuk zin lengusuk.
- Garatekuk lengusuk zin. Holaxe biltzen giñan.
- Jo!
- Bai, gerra? Gerra fuera fuera! Hoi urruti kustekua da. Hoi ez da, hoi ez da ikustekua.
- Ez.
- Horrek bildurra maten du beti. Nik askotan saten dut, gue Jangoikuk ez zala behintzat berriz ekarri. Ez zala karri holakoik. Gauza tristia da 'ta neargarriya.
- Zuek ikusi zenittuztenak!
- Bai, bai, bai, hoi bai. Gauzak ongi ate ezkio... Ez dut saten, biño holoko gauz hoik ez baitia behiñ 'e ongi atetzen. Hoik ez dute gauza onik pentsatzen gaiñea. Oaiñ 'e, oaiñ 'e nahiko lanakin ibiltzen dia hoik 'e! Badakite hoik nahikua, nahikua badakite.
Nor Zubialde Olaskoaga, Kaxilda
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-012
Pasartea 0:49:20 - 0:52:15 (2' 55'')
Laburpena

Kaxildaren senarrak militarrentzat lan egiteari utzi nahi zion, baina herriko karlista batek mehatxu egin zion, uzten bazuen akabo zela. Beldur handia pasatu zuten senar-emazteek. Gerrak ez duela ezer onik dio Kaxildak.

Hiltzeko beldurrez

Transkribapena

- Ogiyak eamateko ze Aizaiñea! Goizin, Aizaiñea. Ogiyak 'ta... Hara joten zen Aizaiñea ogiyak ematea 'ta korrika 'atin joten zen Larrazaalea. Ez do oso aldian, biño hara 're joten zen. Joten zen 'ta utzitze 'izkiun ogi pare 'at 'o hiru bat 'o guri eta atzea berriz bueltan kalea.
'Ta Fondoku hoi, Anixetan semia, Anixeta difuntan semi hoi, Joxe Manuel zun izena, gizajua eta "Manuel, hiekin batin jon ber ditt kalea" "Ez (hikela) jon nekin batin baleike bale zertikan ez hikela piyatu! Eta ez hikela jon". Eta "Ez, jon ber dit hiekin batin".
Baita, torri dia 'ta har... Zea, harrobiko onduan, hor kuadrilla bat hoitakua. Hartu dute, eaman dute, hil dute 'ta akabo! Guria kalea bakarrik. Bakarrik, torri 'ta bakarrik eta han panadeiyan, norbaitte, ez dakit zein zen launa, norbaitte bazun eta san omen ziyon,
guria oso triste 'ta "Ze pasatzen zik? Ze iñ 'ttek?" "Nei deus ez, nei deus ez, biño mote mote nekin heldu zena... San ziot ez atetzeko, ez atetzeko, ez atetzeko, 'ta ne andriak esan ziok ez atetzeko, ez atetzeko 'ta geldittu 'ttek 'ta akabo! Oain san zitek hil 'tela.
"Ez duk posible!" 'ta "Bai, bai" Geo beste 'at torri 'men zen san omen zun: "Egiya du bai, egiya du Manuelek. Egiya du. Hik ogiyak partittu 'ttuk Aixaiñea jon 'ta "bai, bai, nik ogiyak bai.
Aixaiñen utzi 'ttik ogiyak eta nik ne buelta in ditt" Biño hura hantxe harrobiyan kaxko kaxkun hartu zitek eta akabo! Eta haren pena!
- Ya biño beak san ziyon...
- Geo saten zun beak . "Nei ez 'tila hilko santen 'ite, biño igual ingo 'ite. Saten niyon. "Ez 'iute ingo, ez 'iute ingo! Zuk eskatu, ez 'iute ingo". Saten niyon: "Ez 'iutte ingo zertikan lanin ai za". "Bai, bestia 're laneko prest jon zen gizajua nekin batin!".
Nor Zubialde Olaskoaga, Kaxilda
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-012
Pasartea 0:44:00 - 0:46:30 (2' 30'')
Laburpena Gerran, senarra Azainera joaten zen ogiak eramatera, eta bitartean, Larrezabalera joaten zen bisitan. Hango batek kalera jaitsi nahi izan zuen eta hil egin zuten. Senarra hilko zuten beldurrak egoten zen.

Senarra militarrek eraman zuten

Transkribapena

- Guria in zuten militarizatu seittun hartu zutenin. Seittun itxea. Arratsin torri zitzaiten, ze ordu izango zin ba? Zortzi terdiyak 'o hola. Atia joka. Ate nitzan 'ta bi oso estraiño. Eta erdaraz 'ta esan zin:
"No se asuste señora" "No, no me asusto. Pues qué quieren?" "Pues está su marido en casa?" "Acaba de llegar, está cenando." "No, para que... Le vamos a llevar!" "Le van ha llevar?" "Sí, pero no le llevamos solo, e? Le llevamos a Ttentte a Karlos TTentte, Aramburu.
Le llevamos con él, queremos ir a Urkabe y para que nos enseñe el camino él, nos dé la guía les queremos llevar a los dos con nosotros". 'Ta nik san niyoten: "Entonces no vendran la noche?" "No, no, no vendrán la noche pero no se asuste, no le pasará nada a usted, usted esté tranquila!
Lo único ellos van a ir con nosotros hasta encontrarnos con la tropa".
- A...! Galduak ibilliko zin!
- "Venimos por dos partes, y ahora vamos a Urkabe y nosotros no sabemos el camino a Urkabe y para la guía pa Urkabe, queremos dos conocidos y nos han indicao en el Ayuntamiento, su marido y Karlos Aramburu". "Bueno". San niyon sukaldea junta:
"Manuel, zue galdeka heldu dia jon berko 'zu 'ta". "Ze erremeiyo! Jon berko! Hoin eskutatik nola ate!". Hala, seittun pronto jarri zen 'ta jon zin. 'Ta handik puska 'atea atzea berriz ate joka bat. San niyon:
"Qué vuelven ustedes a casa o qué?" "No a casa no, yo le voy a pedir a usted un favor. Que hemos salido de Pamplona en un batallón sin organizar como es debido y yo me he quedao sin calcetines y pañuelos y si usted me diera por favor un par de pañuelos y un par de calcetines si tiene,
que sean lo que sean, no importa! Si tiene, si me da, yo vengo a por ellos y a ellos les tengo abajo". San niyon: "Pues espere, ya le daré". Man nizkan lau pañulo, 'ta bi galtzetiña pare, bat lanazkua 'ta bestia korrintia. Bolsa batin sartu 'ta man nizkan 'ta...
"Bueno pero esté tranquila, e? Duerme tranquila que mañana al mediodía lo más tardar estarán aquí". Bai, jon dia 'ta akabo, ez dia torri, ez arratsin 'ta ez eguardiyan. Hurrungo eunin 'e ez zen torri. San nun...
Geo arratsaldin heldu da 'ta san zin: "Ez naz torko, e?" Han geldittu naute eta haikin ibilli ber dut".
- Hara!
- Kajak itten... Arotza baizen. Kajak itten, eriyak eamaten, "eta, ba al dakizu ze in ber 'ten bihar?" 'Ta "Zer?" "Garatea jon 'ta gurdiya hartu 'ta behiyak eta gurdiya jarri eta haikin ibilli ber dut lembiziko eta etorko naz libratzen nazenin, biño zu trankill eon,
nei ez 'te ezer ingo. Nik haik eman ezkio, haik konforme dia." Hala, geo in zuten (...) geo hor in 'te...
Nor Zubialde Olaskoaga, Kaxilda
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-012
Pasartea 0:40:10 - 0:44:00 (3' 50'')
Laburpena

Militarrek gidak behar zituzten alde batetik bestera mugitzeko; herriko bi hartu zituzten horretarako. Kaxildaren senarra zen horietako bat. Bestalde, beraientzat lan egitera behartu zuten; arotza zen eta kutxak egiten jarri zuten.

Gerratik ihesi

Transkribapena

- Ui, ordun jon zin ahizpa hau 'ta denak Irunea. Bordaiko Bonifixio 'ta hoikin denakin Irunea jon zin 'ta geo Irundik Hondarrabira. Guk izeba 'ta osaba Irunen izaki eta osaba zakaten detenittua Guadalupen eta haik denak jon zin geo Hondarrabira.
'Ta haik gerra demboa Hondarrabin pasa zuten eta nik gerra demboa, berriz, Larrazaalen. Larrazaalen, izebakin 'ta osabakin 'ta senarranakin. Senarranak zin eta han pasa nun Larrazaalen. 'Ta Larrazabalenetik detenittu 'izkiuten bi. Bat Joxe Manuel, estanko...
Zeakua, Fontekua, Anixetan 'ta anaiya. Oain Fondo bakizu, Anixetana 'ta han kalin nola den...
- Kalin?
- Bai. Plazan erdiyan itxe haundi bat nola da?
- Bai.
- Hua, hangua zen Joxe Manuel.
- A...!
- Eta zen nazionalista gizajua eta hura jon zen, guri in zuten
Nor Zubialde Olaskoaga, Kaxilda
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-012
Pasartea 0:39:00 - 0:40:10 (1' 10'')
Laburpena

Gerra garaian senideak Irunera joan ziren, eta Kaxilda Larrezabalera, senarraren familiakoekin. Atxiloketak gertatu ziren.

Gerran, irakasle aldaketa

Transkribapena

- Donostitik. 'Ta gu ate giñanin, Donostiko hua geldittu zen.
- Donostikua. 'Ta hoa bertan iondu zen bizitzen?
- Han, han bertan bizitzen zen. Han bertan, han bertan.
- 'Ta zer zin erdal... E... Vitoiku hua erdalduna izango zen?
- E?
- Ez zun jakingo euskeraz?
- Ez, ez, ez. Ez zekiyen hitzik 'e euskeraz. Dikzionaiyua zun. Euskaraz ikasteko beak zerbatte hitz ein ber zunin.
- A bai?
- Bai.
- 'Ta zuekin euskeraz aitze al zen?
- Gui, gui hitz eitteko euskaraz beak dikzionaiyotik sate ziun askotan.
- Karo, zuek kastillanoz jakiñ 'e ez!
- Guk kastillanoz saten geniyon, saten geniyon.
- A bai? bagenakiun pixka 't. Bai, bai.
- 'Ta beak gaiñekua eakutsi nola itten zun? Kastellanoz?
- Berak eakutsi in ber zun eta nombatte ze itten zitzaiyon, eakusteko zailla 'ta dikzionaiyotik aixo zeatu, kopiatu euskara.
- Ai ba!
- 'Ta ordun euskaraz beak esan.
- Hara!
- Bai! Bai, bai, bai. Guk saten genun, "biño horrek zertik ez du ikasten?"
- A, geo ikasiko zun ba? Aiyan aiyan...
- Bai, ikasi zun, e? Ikasi zun joteko. Joteko ikasi zun. Bazekiyen joteko euskaraz.
- Hara.
- Eta Donostikuk harrek jakingo zun.
- Bai, Donostikuk bai, Donostikuk bazekiyen. Donostikuk bazekiyen euskaraz ederki.
- Biño geo, e... Gerra garaiyan ya kastillanoz hasiko zin ematen?
- Ez.
- Ez?
- A, gerra demboan bai, bai, kastillanoz bai.
- Kastillanoz. Ordun beste norbaitt torko zen?
- Ordun beste... Gazte-gazte bat joten zen. Ez dakit nongua zen.
Gazte-gazte bat joten zen geo.
- Zuek oaindik Ergoiñen ziñazten gerra hasi zenin?
- Oaiñik Ergoiñen giñan gerra dembun. Gerra dembun ordun ya...
Nor Zubialde Olaskoaga, Kaxilda
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-012
Pasartea 0:37:00 - 0:39:00 (2' 00'')
Laburpena Gasteizko maistrak ez zekien euskaraz. Elkar ulertzeko hiztegia erabiltzen zuen. Gerra garaian, beste irakasle bat hasi zen Aierdin.

Aierdiko maistra

Transkribapena

- Bai?
- Bai, bai. E... Asko izautzen 'ttuzu? Ergoingua izaki!
- Pilla erra juntatuko ziñazten eskolan?
- E?
- Pilla erra juntatuko ziñazten Aierdin?
- Ui...! Bai.
- Zembat izaten ziñazten? Gutxi gorabera han eskolan.
- Ai...! Eskolan?
- Bai.
- Pues igual hogeita hamar bai.
- Jesus!
- Bai, zembat bider... Bagenun maistra bat maiyan azpiyan belauniko jartzen giñan.
- Gaixtua?
- Ez bagenun estudiatua 'ta harrek emantako leziyua ez bagenakiun maiyan azpiyan kazkarreko bat eman burun 'ta han belauniko harrek esan arte.
'Ta hantxe eon ber 'zaten genun.
- Zer zen gaixtua?
- Nei behiñ bakarrik tokatu zin. Behiñ, behiñ, behiñ. Eta ordun zertik in zin?
Lapitz bat bestei man niyolako.
- Hara.
- Bat zon lapitzik gabe 'ta ni bi lapitzakin 'ta nik in niyon eman!
- 'Ta gaiña kastigua?
- Eta nik hua iñ niyolako harrei, harrek beria lengua galdu zulako maistrak ni kastiatu! Hantxe jarri belauniko. Jota. 'Ta eon ixi-ixillik, e? Kontu!
- 'Ta dembo askuan belauniko?
- E?
- Dembo askuan?
- Dembo askuan? Ez, ez. Dembo askuan ez. Dembo pixkat, biño eskarmentatzeko moun.
- Karo.
- Beste 'ateko zeiñei mana jakiñ ongi.
- Eta zein zen maextra?
- Vitorikua.
- Vitorikua zen?
- Bai. Nola zun izena? Sor Kontsuelo uste 'ut zela maistra. Gaztia zen eta kalin zon apopilo, Postan.
- 'Ta eunero kaletikan Ergoina joten zen?
- A bai! Hara joten zen eskola matea. Han ez bizitzetik horrea.
- Gaiñekun Aierdin bizi posibleko zun, ez?
- Hoi ba! Itxia bazun. bazun bizi, biño bea ez ez, ez zen han bizitzen, kalea tortzen zen.
- Señoita izango zen.
- Lota 'ta dena honea tortzen zen, kalea. Posta. Ramona Postekua ez dakit akortuko zan jostuna baizen zen hura 're... Pues haren... Hain itxea tortzen zen.
'Ta guk saten genun: "ze txorakeiy itten du maistra horrek! Gu denak hemen Aierdin Jakobo 'ta han, Paulixita han, gu Txampaiñen denak bertan eta saten zun izutu itten zela! Zekin izutu ber zun? Itxia ona 'ta! Biño...
- Bai, bakarrik bizi ber bazun enteintzekua zen, biño haimbeste iondu 'ta!
- Bai, bakarrik, biño bazittun auzuak!
- Bai.
- Biño ez, ez, kostumbria hoi zakan. Geo ez zun, ez zen dembo asko in maistra horrek, ez. Harrek pranko gutxi in tzun. Geo beste bat torri zen Donostitik.
Nor Zubialde Olaskoaga, Kaxilda
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-012
Pasartea 0:34:00 - 0:37:00 (3' 00'')
Laburpena Aierdin eskola: Asko elkartzen ziren bertan. Maistra Gasteizkoa zen, Sor Consuelo. Aierdin bazuen tokia bizitzeko, baina Postan zegoen apopilo, Ergoienen gelditzeko beldurtu egiten omen zen eta.

Transkribapena

Nor Zubialde Olaskoaga, Kaxilda
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-012
Pasartea 0:30:30 - 0:34:00 (3' 30'')
Laburpena Ergoien nolakoa zen: Tolarera joaten ziren enkarguetara. Inguruan zituen eta dituen etxeak. Txanpañen taberna eta ile-apaindegia egon ziren beraiek joan eta gero. Sailpuru baserrikoen berri ere eman digu. Auzoan ezagunak dira, 22 senide baitziren tornolatar hauek.