Jostaketak: marru-marruka eta jokoan

Transkribapena

- Nola da hoi?
- Marru-marruka, korrika! Punta batetik bestea, eta han, gue Txampaiñeko aurrin, gainkaldin bi trena biria zen, Arditturrira, 'ta pareta.
- Bai.
- Eta marru-marruka hasten giñanin, joten giñan bueltan barrena, paretan gaiñin barna, eta eskapo ittetik, paretatik salto itten genun betti.
Eta gue lengusua, hemen hil zena, eroi 'ta bizkarrin miñ hartu! San ziyon, han zon... Gizon bat bazen eskolan ordun, 'ta harrek san ziyon: "te voy a coger en el coche," kotxia bai baizun "te voy a coger el coche y voy a llevarte al médico"
Ta baita eaman zun Don Benardona, itxea. 'Ta san ziyon hautsiyik ez zula, biño golpe gaixtua zula, eta man ziyon botika eta geldik eoteko. Ahoz gotti[ahoz gotti:8350]. Zortzi eunin. Eta sendatu 're! Sendatu, botikak hartu, 'ta zortzi eunin geldik eondu zen
'ta harren bizkarra primeran geldittu zen atzea. Biño hartu zun golpe bat! Paretan harriya gaiñea jon zitzaiyon, e! Béak betti eroi zenin, harriya gaiñea!
- A...!
- Hori ba! Biño emakumii ze gotuko, 'ta paretan gaiñea iyotzia, eskapo itteko! Marru-marruka. Eta marru-marruka hoi korrika asko ibilli berra! Bat 'o bestia harrapatzeko. Eta saten ziyon zea, Paotxikikua zen bestia. Oiañ hanka, hankik gabe do.
Hori 're joten zen jostatzea. Ta horrek esaten zun: "hemen baton bat elbarritu ber yeu, e!" Eta nik esaten niyoten: "elbarritzeko ez dugu jostatu ber, e! Formalidadikin, bestela hemen norbatt hiltzen bada, ze in ber dugu!" Nik saten nun.
"Eta hara bestia! Hiltzia aittatzen al dun? Miñez eotia nombatte hor, hiltzia okerro dun!" Horrek, hankik gabeku horrek. Eta saten genun: "bueno, bukatuko al dugu?" " 'ta bukatzen badugu ze ingo dugu?" 'ta " Oi! Bordaira 'ro, Bordatxikira 'ro, nombattea jon 'ta,
han 'e launak izango 'ttun 'ta, han eon hizketan!" Eta azkenin, hala itten genun. Txampaiñetik Bordaira malda gotti iyo, eta Bordain batin lau 'ro bost neska.
- Zuen eraretxokuk?
- Bai, denak eraretxokuk, 'ta denak hara jon 'ta han denak jokun. Jokun sotun. Jokun aitzen giñan.
- Kartakin?
- Kartakin. Eta hantxe pasatzen genun demboa. Biñon, nola ibiltzen giñan! Biño beti hanka... Oaiñ, hankik gabeku honek hala san izaten zun: "gu parregarriyak gattun ayeka batetik bestea jostatzea! Tokiyik ez bagenu bezela!
- Biño, launa ber! Batzuk aspertzin...
- Bai, ba. Saten geniyon: "Oi, saten ez duk, Bordain, 'o Bordatxikin norbatte harrapatuko 'ttugula launak eta jongo gala!" "Bai, bai, nik san dut, nik san dut. Nik san dut hoi."
"Aleiya, zuk esan 'zu!"
- Eta geo béak, béak hoi san! Parregarri!"
- Geo béak hoi san! 'Ta guk saten geniyon: "Oaiñ ze san nahi duk horrekin?
Leno béak, heorrek esan 'ta, ze san nahi duk? Ze nahi duk, paetan gaintik salto in?"
- Ordun konturatuko zen, 'ta!
- Eta holaxe aitzen giñan!
- Zein juntatzen ziñazten...
Nor Zubialde Olaskoaga, Kaxilda
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-014
Pasartea 0:17:00 - 0:21:00 (4' 00'')
Laburpena Jostaketak: Marru-marruka, korrika, lehengusu batek min hartu zuen paretatik salto eginda. Bata bestearen etxera ere joaten ziren, eta han hizketan edo jokoan ibiltzen ziren.

Jostaketak: ttabak eta tortoloxak

Transkribapena

- Jostaketak?
- Jostaketak, bai.
- Hasten giñan tabatan. Lau 'ro juntatzen giñan, 'ta ttabak, bakizu, geo,
turtuluxak saten geniyon bestik, hoik ardiyan hankan zea koxkor batzuk. Haikin denakin jostatzen, eta ordun sos batzuk izaten genittun, banakaka batzuk 'o, 'ta haik jokatzen genittun. 'Ta iabazten zunak denak eamaten zittun.
- 'Ta nola jokatzen zen haikin?
- Bota 'ta, hartu 'ta, buelta man 'ta, gaiñea jartzen bagenittun, ongi, 'ta azpira jartzen bagenittun gaizki!
- A...! Ordun gehinak...
- 'Ta ordun bai, gaiñea gehina, eta hor ibiltzen giñan, kontentu aitzen giñan! Arront kontentu! Biño galtzen genunin, bagenun bat, near itten zuna! Aixiana, hua nearrez, saten geniyon:
"Ixabel, zertik itten dun near?" "Oi! Partidua galdu dutelako!" Saten geniyon: "Erri... Bost zentimongatik near in! Geo 're bost zentimo harrapatuko 'ttun! Jokatuko dugu berriz 'ta iabaziko 'zu!" 'Ta hasten giñan, 'ta berriz 'e, 'ta hua beti galdu itten!
- Hara!
- Saten zun: " Ez dut gehiyo jokatuko! Zuek bakarrak iñ!" 'Ta gu bakarrak utzi, 'ta guk ez galtzen! 'Ta geo saten zun: "biño zuek ez 'zute behiñ 'e galtzen!
Beti iabazi, 'ta beti iabazi!" Saten geniyon: "Ui, hoi suertia, zuk 'e suertia... Zaude pazientziyakin! Hara jarri berriz, jarri!" 'Ta jartzen zen 'ta: "hara oaiñ 'e! Atzea galdu! Berriz 'e!" Saten geniyon: "bueno, nearrik ez in, e! Bestela denak geldittuko ga nearrez!"
Hala gelditzen giñan, 'ta aspertzen zenin, saten zun: "oaintxe ne begiyak aspertu dia nearrez, 'ta ez naz gehiyo ibilko!" Hortxe gelditzen giñan. Gen jostaketak hoik zin. Geo marru-marruka...
Nor Zubialde Olaskoaga, Kaxilda
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-014
Pasartea 0:14:50 - 0:17:00 (2' 10'')
Laburpena Jostaketak: ttabak eta tortoloxak. Ardiaren hezurrekin eginak ziren. Sos batzuk izaten zituzten eta haiexek jokatzen zituzten. Beren lagun batek negar egiten zuen beti galdu egiten zuelako.

Bidai gutxi

Transkribapena

Nor Zubialde Olaskoaga, Kaxilda
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-014
Pasartea 0:08:50 - 0:13:40 (4' 50'')
Laburpena

Bi bidaia bakarrik egin ditu Kaxildak: Amurriora eta Granadara. Ahizpa moja ikustera joan ziren Granadara. Zazpi egun pasatu zituzten Granadan eta hiru egun Madrilen.

Neskame

Transkribapena

Nor Zubialde Olaskoaga, Kaxilda
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-014
Pasartea 0:06:20 - 0:08:50 (2' 30'')
Laburpena

Arditurriko nagusia frantsesa zen eta Oiartzunen bizi zen bere emaztearekin. Kaxilda urte askoan izan zen euren neskamea. "Frantsesak ziren, baina oso onak" dio Kaxildak.

Transkribapena

Nor Zubialde Olaskoaga, Kaxilda
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-014
Pasartea 0:04:40 - 0:06:20 (1' 40'')
Laburpena Zaharren egoitzan, denbora bateko kontuekin hasten direnean, askotan esaten omen diote elkarri orain lehen baino hobeto daudela, baina lanik eginga nekatuak daudela.

Transkribapena

Nor Zubialde Olaskoaga, Kaxilda
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-013
Pasartea 0:57:00 - 0:58:30 (1' 30'')
Laburpena Garai batean beldur handiagoarekin bizi ziren, norbaiti errespetua galtzeko kezkarekin. Orain trankilago bizi dira.

Eliza eta dantza

Transkribapena

- Geo igandetan 'ta izaten zen, Xanistebanetatik aparte, izaten al zen dantzik, eta?
- Igandetan izaten zen, billera.
- Billera.
- Altzibarren. Hantxe Altziberko plazan. Iruñarreneko balkoitik jotzen zuten soiñua, eta han, plaza hartan itten zen dantza. Hura gauza politta zen.
- Joten ziñazten zuek?
- Bai, gu joten giñan, bai, joten giñan. Joten giñan. Ekustea! Ez giñen dantzan biltzen, biño ekusi bai! Biño jende asko juntatzen zen. Errenteitik 'ta etortzen zen jendia, e! Horrea, Altzibarra!
- Jo!
- Bai, bai, bai.
- 'Ta jendia oiñez 'ta torko zen garaiy hartan?
- Oiñez, oiñez, oiñez. Ordun ez zen autobusik! Oiñez! Denak oiñez. Biño jende ona tortzen zen, formala. Kampoko jendia formala tortzen zen honea billera.
- Difentzi erra!
- Bai. Altzibarren, bai. Altzibarren oso ederki eoten zen iande arrats... Iande arratsaldetan, primeran!
- Eta zea, e... ze, dantza agarraua itten al zen? Uzten al zuten?
- Ibiltzen zin, bai.
- Ibiltzen zin?
- Bai, bai.
- Apaizak uzten zuten?
- E?
- Apaizak uzten zun agarrauan?
- Bai. Bai, bai, Altzibarren bai. Altzibarren biltzen zin. Hemen 'e bai Xanisteanetan, e!
- A!
- Bai, bai, bai. Geo hasi zin kongreaziyotik bialtzen.
Gero hasi zin baltsin ibiltzen zinak, kongreaziyotik bialtzen.
- Geo hasi zin?
- Neskak, biali itten zittuzten.
- Hasiyeran uzten zuten, 'ta geo ez?
- Hasiyeran ez, geo, geruo!
- Hoi zer zen, apaiza kambitu zelako? 'Ro...
- Bikaiyuk aindu zulako, 'ro, ez dakit zertik! Denak kambitu! Bai, asko biali zittuzten. Kongreaziyotik.
- Ordun lotx ikaragarriya izango zen.
- Lotxa, pena! Pena, pena zuten haundiya. Biali zutelako pena! Biño ez zuten dantza utzi, e! Ez, ez, segi aurrea!
- Ze, seitzen zuten?
- Bai, bai, bai. Dantzan seitzen zuten...
- Gordian?
- Bialigatik seittu itten zuten geo dantzan haik.
- A...!
- Bai, bai, bai, bai. Biño, amurraziyukin e! Izautzen genittun.
- Eta kongregaziyotik bota 'ta dantzan seittu 'ta ya ez al ziyoten ezer gehiyo saten?
- Ez zin kongreaziyoa joten geo.
- A!
- Ez, ez. Fuera, fuera. Botik, botik.
- Eta haik ez al zuten fama txarra 'ro hartu?
- Ez! Fama txarra ez, hura, hura ofendittu zutelako ya... Apaizan legia!
- Bai, hoi da. Biño agarraua dantzatu zuten gaztiak ez al zin gaizki ikusiyak izandu?
- Ez.
- Jendingatik?
- Ez, ez, ez, ez, ez, ez, ez.
- Errespetatu zituzten?
- Errespetatu zittuzten. Errespetatu zittuzten hortan. Biño holaxe ibilliyak dia, holaxe pasik dia gauzak! Horra! Oaiñ 'e esan 'zkizutet!
- Bai...! Gauza pilla erra! 'Ta zer 'zu hola gouan beste...
Nor Zubialde Olaskoaga, Kaxilda
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-013
Pasartea 0:54:00 - 0:57:00 (3' 00'')
Laburpena Altzibarko bilera oso polita izaten zen. Jende asko etortzen zen kanpotik; denak oinez. Lehen denean baltsa dantzatzen zen. Gero hasi zen eliza kongregazioetako jendea bidaltzen, baina hala ere, gazteek dantzan segitu zuten.

Harrikalariak

Transkribapena

- Behiñ, akabo.
- Akabo.
- Ez.
- 'Ta zu dantzaiya al ziñan?
- Ez, ni ez nitzan dantzaiya! Ekusi itten, gustatzen zitt. Ekustia gustatzen zitzaidan, biño neone, neone ibilli ez. Biño haik ekustia, bai, gustatzen zin.
- 'Ta zea, kampokuk... Kampoko... Kampotik ze tortzen zin, mutillak 'o neskak? Denetik?
- Denetik! Denetik! Kuadrilla gaitzak tortzen zin 'ta!
- Kuadrillaka!
- Bai!
- 'Ta kampoko bat hasten zenin bertako batekin dantzan in nahiyan 'ta?
- Denak, denak elkarrekin.
- Denak elkarrekin.
- Denakin, elkar.
- 'Ta hemengo mutillak ez al zin haserratzen, 'o?
- Ez, ez.
- Kampoko mutillak tortzen zinin 'o...
- Ez, moldatzen zin erki! Erki moldatzen zin. Ez zin haserretzen.
Saten genun: "bakotxa be herrira jon 'ta, ez 'ttuk ba haserretzen e!"'Ta hoik etorri 'ta dena libre. Bai. Ez, ez, jende, jende ona zen. Jendia borondate onekua tortzen zen. Bai.
- Eta hemengungatik ez al zen saten oiyartzuarrak harrikaiyak giñala, 'ro...
- Harrikalaiyak esaten ziyoten, bai. Arratsin itten zuten hoi.
- Ze itten zuten?
- Harrikan iual aurrin biali!
- A! Kampokuk?
- Oiyartzunguk kampokuri!
- Harrika biali!
- Hemendik biali! Hori bai, arratsin itten zuten.
- 'Ta zertik bialtzen zittuzten?
- Erokeiya maten ziotelako! eranak 'o, auskalo! Nahastuko zin 'ta! Gaiñekun zertik?
Guk hoi saten genun: " Biño, zertik? Hoik gizajuk etorri 'ta, baijuzte! Utzi yozute pakin joten!"
- Ya.
- Harrika, bai! Horrengatik du Oiyartzunen harrikan fama.
Xanisteban 'e, Xanisteban 'e harrika hilla da, e!
- Bai.
- Hor dugu muestra! Harrika hilla!
- Handik hasita izango zen.
- Bai, ba! Hortik, hortik, horrei, hortik horrei seitzen 'ute! Horrek seittu du. Bai.
- Eta zea, e... Gaiñekun...
Nor Zubialde Olaskoaga, Kaxilda
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-013
Pasartea 0:52:00 - 0:54:00 (2' 00'')
Laburpena Kanpotik koadrillaka etortzen ziren. Ongi moldatzen ziren bertakoekin, baina arratsean harrikalariak ateratzen ziren bidera. Herriko zaindaria ere, San Esteban, harrika hil zuten.

Xanistebanak

Transkribapena

- Xanistebanetan zortzikun ate zuten. 'Ta nolako zortzikua itten zuten! Oso dotore! Ez, Xanisteban polittak itten zittuzten. Dantza polittakin 'ta, dena sueltun 'ta, zea iñ, biño polittak oso!
- Dantza asko?
- Bai, bai. Dantza asko, dantza asko! Zortzikua dotoria dena! Kolorez jantziyak emakumik eta gizasemik, 'ta denak korrun plazan erdiyan.
- 'Ta hoi ze izaten zen, mutillak hasten zin 'ta geo neskak atetzen zittuzten, 'o hasiyeratik neskak 'ta mutillak ibiltzen zin? Gotze al za?
- Dena hasiyeran.
- Dena hasiyeran.
- Bai. Ez, oso ederki, hua ederki itten zuten Xanisteanak. Oso poliki itten zittuzten.
- 'Ta zein atetzen zen, edozein dantzara, 'o, 'o... Talde bat 'o zen dantza itten zuna?
- Itten zuten talde batzutan, talde batzutan. Geo arratsin erretira goizo. Betzitako fix...! Dena itxiya.
- Dena!
- Dena.
- Dena itxiya.
- Dena itxiya. Bakotxa ben itxeta.
- 'Ta zembat eun 'ta izaten zin Xanistebanak?
- Hiru.
- Hiru eun!
- Hiru eun Xanistebanak.
- 'Ta ze gehiyo itten zin? Dantzaz gaiñ, ze itten zen gehiyo?
- Dantza 'ta geo, zea 're bai, este... Beste jostaketa bat bazuten, raro, rarua! Saltoka bizkarrin gaiñin barrena, 'ta, geo zaiya 're bai. Zaiya joka 'ta, hoi 're, hoi 're bazuten.
- Bai.
- Holako gauzak itten zittuzten.
- 'Ta e... Jigandik 'ta bai al zin ordun? 'O geo karri zittuzten?
- E?
- Jigantik eta burundiyak eta...
- Bai, bai, bai, bai, bai. Bazin, bazin. Bazin, bazin.
- Oain dinak, beak?
- Beak, beak.
- Berak?
- Berak, berak.
- Urtiak battute ordun?
- Bai. Ederki itten zittuzten, Xanisteanak polittak itten zittuzten, oso polittak!
'Ta kampoko jende asko tortzen zen. Ba... Asko e! Ez pentsa! Irundik eta tortzen zin, honea! Fuego jendia. Guk saten genun: "honea zerta tortzen dia jendi hoi dena?" "Oi, fiestak kustea!"
- 'Ta zuek joten ziñazten kampokota?
- E?
- Kampoko fiesteta joten al ziñazten zuek?
- Gu? Milagroz! Behiñ Irunea joan giñan. San Martzialeta. Behiñ.
Nor Zubialde Olaskoaga, Kaxilda
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-013
Pasartea 0:49:40 - 0:52:00 (2' 20'')
Laburpena Xanistebanak: zortzikoa, zahagi-dantza, bizkarrean saltoka ibiltzen zen beste "jostaketa arraro" bat. Bederatzietarako erretira. Hiru egun festetan. Kanpoko jende asko etortzen zen xanistebanetara.