Transkribapena

Nor Zubialde Olaskoaga, Kaxilda
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-013
Pasartea 0:21:00 - 0:24:10 (3' 10'')
Laburpena Oiartzungo denda gehiago: Ergoienen, Tolare; Altzibarren, Soterone, Iruñarrene eta zapata-konpontzailea; plazan, Petrenekoen arropa-denda.

Elizaldeko merkataritza

Transkribapena

- 'Ta ze denda gehiyo zin plazan?
- Denda?
- Oaiñ biño gehiyo!
- Ez...!
- Ez?
- Faustinana, hori aspaldikua! Amerikana batzuk zin. Bakizu, Faustinan denda,
dembatin zeiñ zen? Hura amerikana batzuk, geo Ameriketa zea jon zin. Haikena zen denda hora. 'Ta denda hura bat, geo bestia Fermiñene. Fermiñene saten ziyoten. Hua ttikiya zen, denda ttikiya, biñon oso denda, ongi prepatua. Denetik bazen beti!
- Jana 'ta denetik?
- Dena dena, denetik izaten zen. Fruta 'ta, jana, ogiya 'ta denetik, denetik. Eta geo pues ya Xapateone. Perioduk saltzen zin tokiya. Julian, hemen baita, hemen baita Julian.
- A, hemen do Julian?
- Hemen do.
- Izautu nun hua.
- Bai, bai. Hor, hoiken denda. 'Ta hoik zuten periodikuk, eta periodikutik aparte, denetik dendan. Eta gaiñekun beste dendik... Muguruzane... Muguruzane! Oainguk ez, hain, hoin amona!
- Hoiken amona zen?
- Hoiken amona zen denda zuna. Harrek denda ona irukitzen zun. 'Ta beste denda batin haina 'ta beste aldin arozteiya, guria 'ta aitzen zina, arotzin.
Kajak itten 'ta hillantzat eta, beti aitzen zin. Eta hala partitzen zen kali hura. Pixa kalia.
- Pixa kalia!
- Pixa kalia!
- Non zen, noz zen arozteiya? Non zenuten zuek?
- E?
- Arozteiya non zenuten zuek?
- Arotzin ne senarra.
- Bai. Eta non zenuten zea? Taillerra 'o...
- Hor ba! Pixa kali hortan.
- Pixa kali hortan.
- Elizako, elizako ateko ixkiñ hartan.
- A...!
- Hantxe bian. Arotza. 'Ta hantxe aitzen zen arotzin. Bea hura, 'ta bestia Mendibilkua. Mendibilko gizona. Guriak jarri zun arotza, taillerra 'ta hango gizona 're arotza izaki, 'ta san ziyon guriai: "bakarrik biño nahiyo ez al duk launakin?"
'ta "Ui! igual! Lana itteko goua bai al 'zu?" San ziyon guriak. 'Ta "bai mote! Hoi gustatzen zik ba, ofiziyu hoi neria hoi duk" "neria 're hala 'uk ba!" 'Ta halaxe biyek aitzen zin.
- Biyek batin?
- Bai, bai.
- Biyek soziyo?
- Biyek soziyo. Biyek soziyo aitzen zin 'ta, ongi kompontzen zin beti,
ona zen Mendibilko gizona, Mendibilkua, ona zen gizona oso! Gizajua!
- Mendibil baserrikua?
- Bai, baserrikua. Ualdetxo joteko birian.
- Bai, bai.
- Hangua. Familiya bat bada han, harrena beria, illoba. Illobak eta battu.
Nor Zubialde Olaskoaga, Kaxilda
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-013
Pasartea 0:18:10 - 0:21:00 (2' 50'')
Laburpena

Elizaldeko dendak: Faustinarena, Fermiñene, Xapaterone, Muguruzane... Bere senarrak aroztegia zuen Mendiburu kalean. Sozioarekin nola hasi zen kontatu digu Kaxildak; hitz gutxi nahikoak izan zituzten elkartzeko.

Sendagilearen lana

Transkribapena

- Ez zen ambulatoiyoik!
- Ez zon!
- Ez, ez.
- 'Ta meikuk non ioten zin? Ben etxetan?
- Ben itxetan, ben itxetan. Ben itxetan. Ez zen ambulatoiyoik, zuk jon ber zenun meikun itxea, joteko gauza baziñan, 'ta bestela, meikuk jon ber zun zue itxea. Biño txintxo joten zin, e!
- Bai?
- Oso txintxo!
- Biyek batea aittu zin, Don Regino 'ta zea, Oñatibia, biyek batea aittu zin?
- Bai, bai. Bai, biyek batea biltzen zin. Bat ayeka batea 'ta bestia bestea. Deittu ber zen, nahitanahiyez 'ta deitzen zenin, biyek joten zin, bat 'o beste, norbatte beti. Bai, bai.
- 'Ta nola ibiltzen zin? Zaldiyan 'o, nola ibiltzen zin?
- Don Regino zaldiyakin!
- Ibiltzen al zen!
- Bai. Oi...! Hamaika izua[izua eman:8883] mana birian! Zaldiya hola bueltaka ibilli, heldu giñala!
'Ta izuttu itten, 'ta harrek parra! Gaintik! Harrek, harrek fiesta jotzen zun! Birian!
- 'Ta zuk beldurra!
- Bai, amakiña bier bai!
- Oñatibia...
- Oñatibia bizikletan biltzen zen.
- Bizikletan?
- Hua beti bizikletan. Harrek ez zun besteik, bizikleta. Biño Don Reginok aberia ederra gaiña! Ez dakit non iukiko zun! Itxian baitezun tokiyik gaiña! Han beko... Oaiñ, oaiñ ambulatoiyua den tokiyan bizi zen Don Regino.
- Hara!
- Eta bian garaje ederra bazuten.
- Han eukiko zuten.
- Itxia zarra zen, biño garajia bazuten bian 'ta, han eukitzen zun aberia nombatte! 'Ta holaxe.
- Oñatibia non bizi zen?
- Oñabitia, Oñatibia bizi zen, zea, Zalakaiñena bakizu,
nola zuten pasteleiya 'ta panadeiya 'ta... Ai, zuek ez! Ez, hor...
- Non zuten?
- Errandoneako biri hortan.
- A...!
- Biri hortan bazen pasteleiya 'ta panadeiya 'ta zuten, eta han bizitzen zen.
- Han bizitzen zen.
- Bai, han bizitzen zen hura.
Nor Zubialde Olaskoaga, Kaxilda
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-013
Pasartea 0:16:15 - 0:18:10 (1' 55'')
Laburpena Ez zegoen anbulatoriorik. Medikuek beren etxean egiten zuten kontsulta edo gaixoaren etxera joaten ziren. Don Regino zaldiz eta Oñatibia bizikletan.

Sendagileak

Transkribapena

- Meikua? Bai, meikua izaten genun... Ordun... Uandik ordun jarri berriya zen Don Benardo Oñatibia. Don Inazio apaiza izautzen al zenuten?
- Ez.
- Oain berriro hil da apaiza.
- Bai, biño hua ez nun izautu.
- Kusten? Pues Oñatibia. Meikua, hua, hua genun.
Biño zen mediko bat, ez zitzaiyon importik, nahi zun miña izan zala, han joten zen hua trankill. Beste bildurrik gabe, bate bildurrik gabe. Hala saten zun: "ni, iñork harrapatu ezkio 'ta nik harrapatu nezakela, biño ez 'yot horrei beituko! Jangoikuri beituko 'yot!
Haren borondatia izan dallela!" Saten zun béak beti. Saten geniyon: "hoi Don Benardo, eskerrak!" eta "Oi, ze eskatu ber 'zute ba! Miña dunak sendatu in ber du!"
- Karo, harrek huaxe izaki obligaziyua!
- Bai, ba, haixe! 'Ta beti hala saten zun. Biño langillia zen, meiko ona zen, oso ona. 'Ta bestia Don Regino.
- Bai, aitzia bai, aitzia, aitzia badut.
- Izango 'zu! Galtzarain, alabak battu!
Nor Zubialde Olaskoaga, Kaxilda
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-013
Pasartea 0:14:25 - 0:15:30 (1' 05'')
Laburpena

Bi mediku gogoratzen ditu Kaxildak: Don Bernardo Oñatibia eta Don Regino Galtzarain.

Gaixotasunak

Transkribapena

- Hura arrontin bukatu arte, gaizki ibiltzen zin. 'Ta bukatu 'ta geo 're, nahiko lanakin ibilli zin. Bai, 'ta...
- Haimbeste jende hil bazen!
- Bai, haimbeste, bai. Tifusekin jende asko hil zen ordun. Ordun asko hil zen! Ergoindik 'e bai, 'ta kalin bertatik 'e bai, 'ta bai, bai, asko hil zin! Tifusekin.
- 'Ta gaiñekun, e... Tifusetik aparte, zertaz hiltzen zen.
Karo, oaiñ urte pilla bat bizitzen ga, biñ len jendia hiltzen zen gaztetan.
- Oaiñ miña klase asko dia. Biño ordun, jenealin zen Tifus 'o bestela gripe fuerte bat izaten zen. Gripe. Gripe saten ziyoten, biño ez zen gripe izango!
Porke harrekin 'e hiltzen zin auro! Tifusetatik aparte, beste... Gripe saten ziyoten izena, biño auro hiltzen zin harrekin 'e! Zortzi, betzi eun miñez pasata hiltzen zin. Bai.
Nor Zubialde Olaskoaga, Kaxilda
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-013
Pasartea 0:13:00 - 0:14:00 (1' 00'')
Laburpena Tifusarekin eta gripearekin hiltzen ziren asko. Gripea deitzen zioten, baina oso gogorra zen.

Transkribapena

Nor Zubialde Olaskoaga, Kaxilda
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-013
Pasartea 0:11:20 - 0:13:00 (1' 40'')
Laburpena Tifusarekin hildako beste baten izena aipatzen du. Hura izan zen kanposantu berrian lurperatu zuten lehena.

Tifusa

Transkribapena

- Gerran aurretik 'o ondorenin?
- E?
- Gerran aurretik 'o ondorenin?
- Ez, ez, gerra dembun, gerra dembun.
- Gerra dembun.
-Gerra dembun. Eta eamateko...
Nola ibiltzen baizin gerrako enfermuk eamaten ne senarra 'ta, haik, haik enterratu zittuzten, haik. Haik ematen zittuzten kamposantoa. Bai. Bai, bai...! Zertikan arropa kambitu 'ta, arropak harrika bota[harrika bota:harrika bota] 'ta geo beste berriyak jarri 'ta, guria ibilli zen.
Bai, zertikan kutsu haundiya izaten baitu tifusek.
- Peligru erra ibilli zuten zue gizonak eta, e!
- Bai.
- Kutsatzeko, e!
- E? Bai.
- Haik eamateko 'ta...
- Haik eamateko 'ta bai, bai, bai. Biño eamateko launak eziñ billatuik ibilli zen guria. Arotzana zen guria, 'ta kajak beák itten zittuzten 'ta launak eamateko, kaja eamateko iñor eziñ harrapatuik baserritan. Jon nahi ez iñork 'e!
Saten... Guriak saten ziyoten: "bueno, biño ez 'zute kuidadoik! Zamazkizuten arropak, nik hala ingo ttit, 'ta zuek 'e bai. Utzi, ya betiko! Xar-xar batzuk jantzi, eta geo beste berriyak jantzi, eta garbittu ondo zeok, 'ta ez 'zute ezer 'e pasako!"
Saten ziyoten, 'ta ez zen ezer pasa! Guriak amakiñ bat enterratu zittun...
Nor Zubialde Olaskoaga, Kaxilda
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-013
Pasartea 0:10:00 - 0:11:20 (1' 20'')
Laburpena Gerra denboran hil ziren asko tifusarekin. Bere senarra ibiltzen zen gerrako eriak kanposantura eramaten eta tifusarekin hildakoak ere berak eramaten zituen. Lan horretarako lagunak ezin bilaturik ibiltzen zen, kutsatzeko beldurrarengatik.

Hilerria

Transkribapena

- Noiz arte 'ro izandu 'te zen?
- E?
- Kamposantu berriya iñ arte? Zurkun onduan don kamposantu hoi iñ arte?
- Bai, kamposantu berriya iñ arte. Oso gaizki ibilli zen jendia. Elizan atzin nola baizen kamposantua, denak han enterratu ber zin, eta kamposantua berriya iñ arte, gaizki ibilli zin, e! Oso gaizki gaiña!
- Tokiyik ez zelako!
- Aleiya! Geo eosi zuten terrenu hoi, oain kamposantua don hoi, eta hoi eosi zutenin, hasi zin 'ta auro xamar ixkiña, beko aldekua, pranko auro in zuten.
Jendia, tokiyik ez baizen goiyan. Eta hua pranko auro in zuten. Geo bestin gehiyo tardatu zuten. Haundiyoua in zuten geo, dena batin. Puskaka puskaka, biño gutxinin lau puskatan iña da kamposatu berriy hoi 're!
- A...!
- Bai, lau trozotan iña da gutxinin!
- 'Ta noizko kontuk dia hoik? Aspaldikuk, ez?
- E?
- Aspaldiko kontuk dila hoik!
- Ui...! Aspaldikuk dia! Kamposatua hor aspaldikua da! (bideo mozketa) Zertikan zembat jende hiltzen zen ordun 'e. Gaiña izandu zen temporada bat Tifusa izandu zena.
'Ta tifus hil zen dembu hartan! Hil zin asko, e!
Nor Zubialde Olaskoaga, Kaxilda
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-013
Pasartea 0:08:20 - 0:09:40 (1' 20'')
Laburpena Elizaren atzeko hilerria txikiegi gelditu zen, eta, ondorioz, orain ezagutzen dugun Zurko baserriaren ondoko kanposantua egin zuten. Garai hartan tifusarekin asko hiltzen ziren.

Transkribapena

Nor Zubialde Olaskoaga, Kaxilda
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-013
Pasartea 0:03:00 - 0:08:20 (5' 20'')
Laburpena Elizara igotzeko eskailera asko zeuden, baina denak ere oso malkartsuak ziren. Bazen elbarri bat ezin igorik ibiltzen zena. Gero egin zituzten eskailera zabalagoak.