Transkribapena

Nor Irastortza Artola, Inaxi
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-015
Pasartea 0:21:00 - 0:24:00 (3' 00'')
Laburpena Eskola: auzoko eskolara joaten zen. Neskek eta mutilek elkarrekin ikasten zuten. Colegio Pilarren ere ibilia da. Eskolan zer ikasi zuen. Bilerak: Irunen bilerak non izaten ziren.

Gari garaia

Transkribapena

- ...nintzala 'ta, etorri 'ta hain itxian. 'Ta hola.
- Eta ze... emakumik 'ta gizasmik lana berdin-berdin baserriyan 'o?
- Bai. Elkarri launtzen. Iatzi bila, metak ebaki, belarrak eta meta haundiyak eta itten elkarri,
batzuk billu, bestik botatzen eo (ontatzen) 'o hola. Elkarrei... kanpoko lanak elkarrei launduta.
- Belarrana 'ta lan haundiya zenin denak aiko ziñazten, miño gañekun zer zenuten bakoi...?
- Geo zea, golde lanak, labrantia zena hartu 'ta babarrunak itten genittun, artua 'ta babarruna eta ogiya 're bai. Gariya.
- Gariya 're bai e.
- Bai, pixkat. Itten zen pixkat, olluántzako.
- A, olluántzako?
- Bai.
- Geo e'zenuten ogiya itteko ibiltzen?
- Olluái itxeko arrautzak itteko aiñe. Itxeko ber zena.
- 'Ta harei gariya ematen zen?
- Gariya zelayan itten genun.
- Miño gariya zertako itten zenuten, olluái emateko?
- Bai. Ez genun itten kantidade haundiya, olluentzako (...) bat.
- Eta ordun artua zer...?
- Artua geyo, 'ta babarruna.
- Eta artuakin ze itten zenuten?
- Artua hura 're olluantzat, 'ta babarruna gentzat. 'Ta arrautzak 'e bai, saldu 're bai arrautzak, asko bazien Errenteira joan 'da plazan saldu, 'ta diru harekin beste zerbaitt, batekin beste, denbu haitan.
- Eta ogiya?
- Ogiya, Irundik faten zen Hondarribi panaderua. Panaderuak eamaten zun ogiya.
- Ez zenuten zuek itten?
- Guk ez genun ogiyan lanik itten. Ez, guk ez.
- Ordun ez zenuten iriña itteko artua 'ta eamaten erroteta?
- Ez, heik errotatik eta eosten zittuzten. Beurek, panaderuk beurek.
- Guk ez genun ogiyan lanik itten. Ez, guk ez.
- Ordun ez zenuten iriña itteko artua 'ta eamaten erroteta?
- Ez, heik errotatik eta eosten zittuzten. Beurek, panaderuk beurek.
Nor Irastortza Artola, Inaxi
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-015
Pasartea 0:15:50 - 0:18:00 (2' 10'')
Laburpena

Baserriko lana: golde lanak, larrantia. Gaur egun gure inguruan ez da garia ereiten, baina lehen arruntagoa zen. Urederren egiten zuten garia eta gero azokan saltzen zuten. Baratzeko lanak: artoa eta babarruna.

Lanean

Transkribapena

Nor Irastortza Artola, Inaxi
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-015
Pasartea 0:14:20 - 0:15:50 (1' 30'')
Laburpena

Non gehiago ibili zen lanean. Neskame ibiltzeaz gain, beti baserrian: ezkondu aurretik Urederren, eta, ezkondu ondoren, Maldaburun. Urederren hamar senide ziren, gainera.

Arropa-garbitzen

Transkribapena

- Ibiltzen genun, estropajua. 'Ta eskuz, arropak berriz eskuz. (Alorpia) bazuten arropak garbitzeko 'ta (yana) jarri barrenin 'ta hankak hotzian. Denbo haitan gaiñea bazien... zer dia haik... hankak sartu 'ta arropak garbitzen zianak.
- Baserrian barrenin bertan.
- Ez urian. Ur-putzuk iñak.
- Itturriyan 'ro hola.
- Denbu haitan sartu hankak, eta harriyakin 'ta jarriyak miñon... 'ta arropak 'ta garbitzen zin.
- Neguan 'de bai?
- Bai, aber ze erremiyo! Ura berua, ura berua ibiltzen genun.
- A bai? Ze itten zenuten, itxian berotu?
- Berotu 'ta eaman.
- A...
- Astua bagenun 'ta, Uderren 'e bai, ni jaiotako tokiyin 'e. Astuak be ontziyak, be xextuak 'ta haitan arropak jarri 'ta eaman 'ta geo garbittu. Hola.
- O, difentzi erra.
- Oaingo komodidadiak...
Nor Irastortza Artola, Inaxi
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-015
Pasartea 0:13:10 - 0:14:20 (1' 10'')
Laburpena Arropak nola garbitzen ziren baserrietan, ur putzuetan. Hankak uretan sartuta. Ura berotu egiten zuten eta astoarekin eraman putzura.

Transkribapena

Nor Irastortza Artola, Inaxi
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-015
Pasartea 0:12:10 - 0:13:10 (1' 00'')
Laburpena Neska kozkorretan Fonda San Martzialeko arraskan lanean aritua da. Portuges asko egoten zen bertan.

Transkribapena

Nor Irastortza Artola, Inaxi
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-015
Pasartea 0:08:20 - 0:12:10 (3' 50'')
Laburpena Neskame ibili zen Sein baserrian. Seingo etxekoandrea Irungo Bentetakoa zen, eta, Inaxi ezagutzen zuenez, bertara eraman zuen neskame. Bertako morroien arropak garbitzen izaten zuen lan gehiena. Enkarguak egitera joaten zen Oiartzungo kalera: Oiartzungo kalea nolakoa zen.

Bere bizitzaren laburpena

Transkribapena

Nor Irastortza Artola, Inaxi
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-015
Pasartea 0:01:30 - 0:05:30 (4' 00'')
Laburpena

Bere bizitzaren laburpena. Irungo Bentetan jaioa, Ureder baserrian. Maldaburura ezkondua. Gizona nafarra zuen. Bost seme-alaba. Bosgarrena istripuan hila, gaztea zela. Maldaburu saldu eta Altzibarrera etorri ziren. Neskame, Seinen.