Gerra ondorengo lan eskasia

Transkribapena

- Ezkondu 'ta ya Maldaburura 'ta zea in ziñanin geo ya kanpoa 'ta lanea 'ta ez, ez? Dena baserriyan?
- Baserriyan. Ez. Ne gizona faten zen, hola, iñon billatzen bazun lantokiyak...
hamabostaldi bat pasata 're hura, diru hura geyo eta faten zen iñon harrapatzen baldin bazun, miño zalla zen, zalla lantokiya harrapatzen, ezin zen harrapatu. Gerra ondorin oso eskas... mixeia zen. Bai.
- Geo handik urte batzuta hasi zen igual...
- Geo polikigo, Ventas, 'o Irungo... bai, Porcelanas, Porcelanetara jende asko okupatu zen, bai, asko jendia. Zean, Ventasen... jakingo 'zu nun den Porcelanas. Ez dakizu?
- Bai, Pocelanas Bidasoa.
- Bidasoa.
Nor Irastortza Artola, Inaxi
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-015
Pasartea 0:38:50 - 0:40:35 (1' 45'')
Laburpena Gizonak, ahal zuenean, baserritik kanpo ere lan egiten zuen, baina gerra ondoren zaila zen lana harrapatzea. Gero bai, portzelanetan jende asko hasi zen lanean. Gizonak semeak nahi zituen, eta lehendabiziko hirurak neskak atera ziren. Hala ere, neskek lana berdin egiten zuten, segan mutila gogorragoa bazen ere.

Transkribapena

Nor Irastortza Artola, Inaxi
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-015
Pasartea 0:37:10 - 0:38:50 (1' 40'')
Laburpena Baserria eta bost seme-alabarekin nola moldatzen zen. Etxe berrira joateko mentalizatuta egoten ziren; ez zen gogorra izaten. Inaxik, gainera, ezkondu aurretik ezagutzen zuen senarraren ama.

Zaharren agintea

Transkribapena

- Inaxi, nola izaten da? Zu gizonan baserrira ezkontza za eta han oaindikan do hango itxeko andria? Eta zeiñek seitzen du itxeko andria izaten? Lenguk o' torri berriyak?
- Biyek. Zerbait faltatze 'enin alkarrei san 'ta, hantxe. Lenguak geneal, lengo zarrak. Mayoria lengo zarrak, aindu, 'ta holako tokitatik zerbaitt nik kartzen banun... harek ez zun zarra bastante 'ta joan 'ta ibiltzeko gogorik 'ta ni igual 'ta hola.
Bai, ni hara fan miño len berak harek itten zittun: Ollua asko zuten 'ta arrautzak 'eo saldu 'ta batakin bestia azukrik eta karri itxea... hola zen bizimodua.
- Eta geo Maldaburura ezkondu 'ta geo 're joten ziñan zuen baserrira?
- Bai, bai. Faten nitzen.
Nor Irastortza Artola, Inaxi
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-015
Pasartea 0:35:10 - 0:36:10 (1' 00'')
Laburpena Senarraren baserrira ezkondu eta gero bi etxekoandreak nola moldatzen ziren: amaginarreba eta bera, alegia. Horrelakoetan, orokorrean, bi emakumeak izaten ziren etxekoandreak, baina agindu, zaharrek agintzen zuten.

Transkribapena

Nor Irastortza Artola, Inaxi
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-015
Pasartea 0:33:40 - 0:35:10 (1' 30'')
Laburpena Maldaburura ezkondu zen. Bertan nor bizi zen. Artzain familiakoa zen senarra, Beteluko Arribakoa. Zer bizimodu egiten zuten Maldaburura etorri aurretik.

Ezkontzeko gustagarria izan behar

Transkribapena

- Eta ezkontzeko ze itten zen gurasui permisua eskatu 'o hoi nola izaten zen Inaxi?
- Hoi? Guk ez genun permisuik eskatu. Gurasuk esaten zuten, (beurek) esaten ziguten, elkarrekin hasi 'ta in giñanian, ba ezkontzeko kontuak eta hasi giñan esaten
"pentsatu zein hartzen zuten elkarrekin e? Geo ez torri hemen kontukin, asike, pentsatu ondo. Ez bazu nahi gustagarriya elkarrekin ez seittu, ez duzula nahi ta kitto" san ziuten 'ta hortan fan dia, gu hola fan giñen 'ta guriak 'e hola fan zien. Hala zan.
- Axertatu in zenuten ordun?
- Ui klaro, ze ingo zu ba? Oaiñ gauza hori okerrago doa. Separaziyua esate'utenez, separatzen eozein.
- Hoik ez dute ongi pentsatuko 'ro?
- Aspertu itten dia numaitt! Berrizaliak.
- 'Ta zuek ez al ziñazten aspertzen? Hainbeste urte elkarrekin?
- Ez, gu ez giñan aspertu. Gu ez giñan aspertu. Gu hantxe seittu genun elkarrekin.
- Gora berak izango dia miño...
- Bai izaten zien momentuak, eunan batin o' bestin igual erdi muturka antzin, miño geo atzea aixkiattu.
- Berko!
- Berko, hoixe.
- 'Eta Maldaburura ezkondu ziñanin, zer zin? Ez zen zue gizona...
Nor Irastortza Artola, Inaxi
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-015
Pasartea 0:32:10 - 0:33:40 (1' 30'')
Laburpena Gurasoei bikotearen berri nola ematen zitzaien. Gurasoek zer esaten zieten: ez baziren gustagarriak ez segitzeko. Orain gauza hori okerrago doala, agudo aspertzen direla.

Luxurik gabeko ezkontzak

Transkribapena

- ...ezkonduak 'e.
- Denak?
- Denak.
- Dena eaman ber... 'Ta gotzen al tza ezkontza nola izan zen?
- E?
- Ezkontza nola izan zen gotzen za?
- Ezkontza guria... atautxi-amautxiyak eta akabo! Itxian bi bat familia 'o bazkai bat in genun 'ta... nik ahizpa eaman nun 'ta harek anaiya, atautxi-amautxi 'ta ez zen geyo bodik!
- Hara, senidik bakarrak?
- Senidi bakarrak, miño san dizut, miño juntatu bi baserri, bitakuak 'ta bazkai bat in genun. Ezauera bat eman elkarrei, zarrak 'ta gaztiak 'ta denak.
- 'Ta zeiñen itxian? Non in zenuten Maldaburun 'o zuenin?
- Guriin. Bazkai bat in zen 'ta gue bodak!
- 'Ta jantziak nola izaten zin?
- Soineko beltza. Nik hala eaman nun. Ez oaingo traje zuri elegante hoik. Soineko beltza, zapata beltzak...
- 'Ta ze itten zen berria eosi 'o etxian itten zen?
- Ez, berria eosi genun. Guk berria eosi genun. Modu askotan ordun 'de jendia.
- Ahal zun bezela?
- Ahal zun bezela! Nik berriya erosi nuen. Harek traje azul marino 'ta nik soiñeko beltza.
- 'Ta erretratuik bai al zenuten? Ate al zenuten erretratua?
- Ne alaba baten etxian bada oaindik bodako erretratuak.
Miño gue biyena bakarra, denekin ez genun atea. Ez giñen, ez genun umoreik 'o... geoko.
- Justukua in 'ta...
- Bai.
- Gañea go ikarriya eukiko zenuten ezkontzeko?
- E?
- Gogo ikarriya eukiko zenuten ezkontzeko?
- Ui! Denak juten 'ta gu 're...
- Hiru urte espetu 'ta geo.
- Gerran, aber! Holaxe.
- Eta geo otordua 'ro in 'ta kitto? Biajeik eta holakoik ez zenuten ingo?
- Ez, ez. Biajin Tolosaño jon giñen! Irunen ezkondu eta Tolosa fan giñen, 'ta Tolosan gaba pasa genun, 'ta eun pare bat 'o pasa genittun 'ta bakotxa... hara, haren etxea, hara ezkondu nitzen.
- Maldaburura?
- Maldaburura.
- Eta ba al zanakan arriua 'ro iña?
- Bai. Gerra denbun soldaduak itxetatikan 'ta rekisatuta bidian salduta 'ta banittun nik hartuak maindire batzuk 'ta bai, banittun 'ta denak ongi etorri zian. Gañekun, oain bezelako...
- Bai ordun: maindirik eta erropa batzuk?
- Bai. Arropa... aldagarriyak. Bai.
- 'Ta ze in zenittun, bordatu 'ta?
- Bordatuak? Ez dut uste bordatu nunik... ez, ez nittun bordatuko, nik ez. Hoinbeste eskola e'genuen e'nuen bordatu.
- Eta hoi nola izaten zen ordun? Eta ezkontzeko...
Nor Irastortza Artola, Inaxi
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-015
Pasartea 0:29:00 - 0:32:10 (3' 10'')
Laburpena Ezkontza: Aitabitxi-amabitxiak eta senide bakarra izan ziren bazkarian, beste inor ez. Soineko beltzarekin ezkondu zen, orduan ez baitziren oraingo zuri eder horiek. Bidaia Tolosara egin zuten. Gerran soldaduek etxeetatik errekisatutako arropak saltzen zituzten eta haietatik ahal zuena erosita egin zuen arreoa.

Transkribapena

Nor Irastortza Artola, Inaxi
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-015
Pasartea 0:27:15 - 0:29:00 (1' 45'')
Laburpena Gizonaren gerrako ibiliak. Kartak bidaltzen zizkion frentetik, hango gorabeherak kontatuz. Gerra bukatu arte itxoin behar izan zuten ezkontzeko.

Gorriak eta erreketeak

Transkribapena

- Nola zun izena zure gizonak?
- Ne gizonak Joxe.
- Non izautu zenun Joxe?
- Pues hoixen, bileretan. Gu atetzen giñan neska batzuk 'o 'ta haik 'e mutil batzuk 'ta elkarrei "Faborez" 'ta "bai" 'ta danak dantzan 'ta handik 'ta hemendik 'ta elkarrei launtzen 'ta hasi 'ta... Haik gitzasemik guri launtzen 'ta hola izautuak, 'ta geo ezkondu.
Gu lenaotikan aurki(tu) ginan ez bazen gerra etorri, gerra torri 'ta hura eaman zuten 'ta akabo! Torri zen arte ez giñen... hiru urte e!
- Hiru urte: erra!
- Erra zen! 'Ta beste anaia, bi anai zin, bi anai 'ta hiru arreba, 'ta hiru arrebak Donostin neskame 'ta ama, atta hilla zuten eta hiru arreba Donostin neskame eoten zin etxetan, etxe partikularretan, 'ta bi anaiak 'ta biyak eaman! Miño maten ziyoten zerbait sueldo hillian ama
ostenitzeko 'ro, ez dakizu?
- Bai miño, joe.
- Haik falta. 'Ta geo ne anai bat eondu zen denbu hartan, ne anai bat gazteguo ni miño,
behiak eta bazittuztela 'ta haik jeitsi 'ta letxero bati maten genion, maten ziyoten, 'ta hola sostenitzen bizimodua, sostenittu.
- Klaro, nolapatte.
- Mutillakin 'e, anaiakin 're biali ber 'ta ne gizonai 'ta 're biali ber 'ta... haik 'e diru pixkat behar baizuten, (haik ez zuten). Han soldauxkan ematen ziyotena ez zen pasako, gutxi, ze sueldo mango ziyoten ba. (...) askoik, gutxi.
- Eta anaia 're gerratik atera zen? Biziyik ate zen baita 're? Gizonan anaiya?
- Gizonan anaiya 're biziyik ate zen. Haik biyek biziyik ate zin. 'Ta hoi hola 'ta neriak 'e ibili zien: bi billi zin reketetan 'ta bi gorritan.
- Bi gorritan ze? zue anaiak?
- Bai. Ne anaiak.
- Zuek anaiak bi ibili zin reketetan eta bi gorritan?
- Bi gorritan.
- 'Ta!?
- O! Ez zuten inkiik. Ez zuten elkarrenganako zeaik; temaik.
Eaman deittu itten zittuzten eta eaman, 'ta horrekin... ez zuten.
- 'Ta geo gerra 'ta geo, berriz juntatuko zin ba?
- Gerra bukatu zenin itxian 'ta elkarrekin juntatu aleiya.
- 'Ta ez al zin haserratzen?
- Ez, ez. Reketik ez. Konpreintzen zuten nolako... obligaziyo bat izan zela. Zertik reketik Irun aldian dena rekete zen.
- Obligatu in zittuzten?
- Bai, obligatu. Hola. Istoriyak!
Nor Irastortza Artola, Inaxi
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-015
Pasartea 0:24:00 - 0:26:40 (2' 40'')
Laburpena Bileran ezagutu zuen gizona. Gerra etorri arte ezin izan zuten ezkondu, gizona gerran baitzen. Inaxiren anaia aritzen zen gizonaren baserrian laguntzen. Inaxiren beste lau anaia: bi gorrietan eta bi erreketeetan. Baina ez ziren haserre izaten beren artean; ez zen ez 'inkiik' eta ez 'temaik' beren artean.