Gerra ondorengo lan eskasia

Nor Irastortza Artola, Inaxi
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-015
Pasartea 0:38:50 - 0:40:35 (1' 45'')
Laburpena Gizonak, ahal zuenean, baserritik kanpo ere lan egiten zuen, baina gerra ondoren zaila zen lana harrapatzea. Gero bai, portzelanetan jende asko hasi zen lanean. Gizonak semeak nahi zituen, eta lehendabiziko hirurak neskak atera ziren. Hala ere, neskek lana berdin egiten zuten, segan mutila gogorragoa bazen ere.

Transkribapena

- Ezkondu 'ta ya Maldaburura 'ta zea in ziñanin geo ya kanpoa 'ta lanea 'ta ez, ez? Dena baserriyan?
- Baserriyan. Ez. Ne gizona faten zen, hola, iñon billatzen bazun lantokiyak...
hamabostaldi bat pasata 're hura, diru hura geyo eta faten zen iñon harrapatzen baldin bazun, miño zalla zen, zalla lantokiya harrapatzen, ezin zen harrapatu. Gerra ondorin oso eskas... mixeia zen. Bai.
- Geo handik urte batzuta hasi zen igual...
- Geo polikigo, Ventas, 'o Irungo... bai, Porcelanas, Porcelanetara jende asko okupatu zen, bai, asko jendia. Zean, Ventasen... jakingo 'zu nun den Porcelanas. Ez dakizu?
- Bai, Pocelanas Bidasoa.
- Bidasoa.