Apaizak

Transkribapena

- Bai, apaiza 'o, Don Iefontso apaiz hoi zen, baserritar asko be eskutan zittun. Diruk eta denak jasotzen zizkaten, 'ta baserritarrak harrekin zuten konfintza haundiya! Dirua itxian iruki berrin 'o, apaizai eamaten ziyoten.
- A...!
- Bai, bai, bai.
- Gordetzeko?
- Gordetzeko. Bai...! Konfintza haundiya zuten apaiza harrekin!
- 'Ta geo sate 'ute baita 're, apaizak bazittu... Ondasun asko 'ta zittuztela! Ben eskutan askok uzten zutela hil 'ta geo...
- A bai!
- Baserriyak eta uzten zittuztela. Hoi egiya al da?
- Bai.
- Apaizai uzten zin baserriyak eta?
- Harrei utzitzen zizkaten, Don Iefontsoi. Bazuten Ergoinen goiy hartan nombatte baserri bat 'e, harrek bazun utziya. Bai, harrei utzitzen zizkaten. Dirua nola besteii utzi berrin,
yake apaiz harrekin ibilli zin, apaizai utzi.
- A...!
- Bai, harrei...
- Hoi ez zen izaten mezak patzeko 'ta!
- Ez, ez, ez. Hoi berez, borondatez.
- Borondatez.
- Bai. Beák zuten ahorrua, ahorru hura apaizai utzi. Beste batek por ejemplo be senide batei 'ro, norbattei utziko 'yo, haik ez, haik apaizai. Hori 're, egiya san, txorakeiya nei iruitzen zin askotan apaizai 're utzitzia haimbeste. Apaizak izango zun, biño numbatte,
be borondatez eman itten ziyoten. Bai.
- Bakotxak be...
- Bakotxak be gustua itten du, 'ta bakotxak beria nola baitun!
Nor Zubialde Olaskoaga, Kaxilda
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-013
Pasartea 0:47:20 - 0:49:00 (1' 40'')
Laburpena Don Idelfonso apaizak baserritar asko bere eskuetan zituen; harekin zuten konfiantza. Askok, hildakoan, beren ondasunak apaizari utzi zizkioten.

Fedea

Transkribapena

Nor Zubialde Olaskoaga, Kaxilda
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-013
Pasartea 0:44:30 - 0:46:20 (1' 50'')
Laburpena

Kristau fededuna da Kaxilda. Egunean hiru arrosario errezatzen ditu: purgatorioko arimen alde, gaixorik daudenen alde, eta, bestea, bere alde.

Aste Santua

Transkribapena

-Aste santuk nola zelebratzen zin len? Bueno zelebratu ro, ze itten zen Aste Santuan?
-Ordun, oan biño seiyoo. Ordun eliza jon 'ta sermoiy errak aittu! Eta demboa galanki pasa 'ta arratsin jenelin.
Illundu, illundu 'ta geo jonta. Bai, oain bezela ez e!
-Illunarrin?
-Illunarrin. Illunarrin, arratsin bukatzen genittun. Geo arratsin itxea.
-Aste santua zelako.
-Aste santua zelako.
-Illunarrin.
-Aste santu hartan.
-Oaiñ 'e itten den bezela. Oiañ 'e asti hau da preparaziyua. Eta preparaziyu hoi itten dute apaizak pues gauzak jarri 'ta zuk kompreinttu in ber. Faltatu bazu 'ro ez zu 'ro.
'Ta harrek ematen zattuzte absoluziyua'Ta yasta.
-'Ta zui beti man zattuzte absoluziyua?
-Oaiñ arte eman diute! Oaiñ arte!
-Hoixe bakarra ber dugu oan ez matia! Mango zattuzte!
-Larogeita hamazazpi urte datorren astelenin ttut.
-Hoi da! Horrengatik saten zattut, oain bakarra falta da oan jon ez zalako, ez ematia!
-Ez ematia!
-Guegatik ez dailla izan!
-Ez, emakumia, ez! Ez da preozioyik, gue jaingoikun aurrin, ez nuke nahi holakoik. Ez, ez, ez, ez, ez. Eon trankil.
Nor Zubialde Olaskoaga, Kaxilda
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-013
Pasartea 0:41:10 - 0:42:36 (1' 26'')
Laburpena

Aste Santuan sermoi ederrak izaten ziren, eta ilunabarrean izaten ziren mezak. Kaxildaren edadeko jende askok bereziki bizitzen du kristautasuna.

Jose Mari Egues, alkate

Transkribapena

- Geo alkate... Zea, Naparrutik etorri zen!
- Ui ama!
- Maximon atta!
- Maximo Eguesen atta?
- Zapaterua nola zen?
- Bai!
- Haen atta! Joxe Mai! Geo Joxe Mai, hua 're Naparra, hua jarri zen Alkate! Akabo, harrekin geo dena, bukatu zen dena. Hor Urkabeko mendiy hoi denak... Ez zen arbolik eta ezer 'e! Hoa Maximon atta jarri zenin, arbolak 'ta denak jarri zin.
'Ta geo torri zen handikan puska batea neua, denak erre zittun arbol guziyak!
- Hara!
- Denak hondatu zin!
- Hara!
- Bai. Hoi arront ederki eondu zen arboldua! Eta geo halako zea etorri zen, embate gaixtu holako bat, denak hondatu zin! Geo berriyak jarriyak dia berriz denak!
- Ordun harrek huaxe in zun!
- Bai, bai. Geo huaxe eondu zen Alkate 'ta zapatero. Bi gauzak hura!
- A! Zapaterua zen hua 're?
- Zapaterua zen atta!
- Geo semik seittu zun!
- Bai. Geo semik seittu zun, bai! Zapaterua zen atta. Atta zapaterua zen. Bai.
Nor Zubialde Olaskoaga, Kaxilda
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-013
Pasartea 0:38:45 - 0:40:00 (1' 15'')
Laburpena Nafarroatik etorritako Jose Mari Egues alkatea izan zen. Denbora gutxi egin zuen, baina Urkaben landatzeko denbora eman zion.

Atxilotuak, gerran

Transkribapena

- Arizmendi 'ta Beldarraiñaneko... Alkatia ordun zea genun, Beldarraiñenekua genun! Haik eaman zittuzten.
- 'Ta haik ze in zittuzten?
- Karrikatik Naparrura eaman zittuzten. 'Ta nei itxetik hartu 'ta eamanazi ziten alkatia hartzea!
- Zuri?
- Hantxe jon ber izandu nun!
- 'Ta noa? Non zon hua?
- Alkatia Beldarraiñenin bizi zen.
- Beldarraiñenin?
- Beldarraiñenin. Eta hura hartutzeko, alkatia hartzeko, Arantxan bekua, atta, Balentin Santakruz, dendan zon eta jon zin haena! 'Ta harrek ez jon nahi. Eta geo nei trimbria betik. Beitu 'ta bat estraiñua! San zin, jeisteko betti 'ta san niyon baietz, jetxiko nitzala.
Jetxi nintzan 'ta san zin: "ez zizu ezer 'e pasako, baiño bakar-bakarrik nahi genuke Alkatia non bizi den eakustia zuk!" 'ta san niyoten. "Alkatia? zertako eakutsi ber yotet Alkatia non bizi den?" Hola san niyoten!
San niyoten, ez ziyola ezer 'e pasako, bakarrik Alkatia hartu ber dugula! Eta guazen guekin 'ta bertan utziko zattugu bueltan! Baita jon, hora atezi Alkatia etxetik, Beldarraiñena, hartu Alkatia 'ta geo... Zein zuten bestia? Iturriozkua zen beste gizon bat hartu zuten,
haren bazterrin Alkatikin, eta ni atzetik, hala plaza! Ni itxea ailletu nintzanin, san zin batek erderaz: "ya puedes ir a casa ahora. ¡No se preocupe, e! Que no le va a pasar nada." san zin. San niyon: "bueno, muchas gracias, pero, pero me alegraría que no pasará nada."
Holaxe san niyoten, "que no pasara nada?" 'ta san zin: "¡no pasará nada!" Biarren euneko Aizmendi hilla, Alkatia hilla, bestia eaman zutena hilla! Eta gue goikua, gizona, Andres Etxeberria hura 're eaman zuten, hua biziik ez dakit zembat dembo, biño geo hil zuten hura 're! Horra ba!
- Hau disgustua zutzako 're, e!
- Oi...! Gauza trixte asko pasia ga!
- Alkatia zein zen?
- Belderrain.
- Beldarrain?
- Beldarrain.
- Apellidua, Beldarrain?
- E?
- Apellidua Beldarrain?
- Apellidua... Bai! Feliciano Beldarrain.
- 'Ta bizi, non bizi zen?
- Beldarraiñenin.
- A!
- Beldarraiñenin itxia bena zuten, bena zuten.
- Zein zen Beldarraiñ itxia?
Nor Zubialde Olaskoaga, Kaxilda
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-013
Pasartea 0:34:30 - 0:37:20 (2' 50'')
Laburpena

Gerra garaian, Feliciano Beldarrain zegoen alkate, eta militarrak Kaxildaren bila joan ziren alkatearen etxera lagun ziezaien. Alkatea eta iturrioztar bat hartu zituzten. Kaxildari etxera itzultzeko esan zioten. Atxilotuei zer gertatuko zitzaien galdetu zuen eta militarrek ez zitzaiela ezer gertatuko esan zioten. Baina atxilotutako guztiak ez ziren itzultzen.

Aberatsak

Transkribapena

- 'Ta ze mouzkuk zin, e... Donostiko jendia 'ta hoi, abeatsak 'ta zin, biño zea, tratoik izaten al zuten zuekin 'ta? Kaleko jendikin 'ta?
- Bai. Abeatsa zen jendia, eta dirua maten zutenak ayuntamienturi, e!
- A bai, e?
- Bai, bai, bai, bai, bai! Ayuntamienturi launtzen ziyoten. Izaten zuten...
- Ordun mesede gehiyo izango zittuzten.
- Bai, ba! Haik jon zinin, okerro geldittu zen ayuntamientua. Aleiya! Ez, ez, haik dirua, haik dirua utzitzen zuten.
- 'Ta zein zin gehiyo horkuk Fermiñenekuk eta?
Eta zein zin gehiyo hola jauntxuk tortzen zinak?
- Haundiyak hola gaiñekun... Gutxi! Hirubat famili 'ro hola zin, hola. Abetsak xamarrak. Eta haik launtzen zuten ahal zuten guziya, bai!
- Eta geo haik hemengo neskamik eta izango zittuzten, ba?
- Bai, bai! Karrikakuk 'e... Karrikakua... Nongua eondu zen han dembu askuan? Ahizpa jon zitzaiyon harrei. Hua, hau dembu askuan eondu zen min biziya harrekin 'ta neskame!
Dembo askuan! Karrikakua zen! Ez naz akortzen itxian izena, biño... Bi ahizpa zin, 'ta bat monja jon zen 'ta bestia neskame eoten zen.
- Honekin?
- Bai, hoikin. Jende hoikin. Ez, jende, jende ona zen, jende ona! 'Ta soltatzen zuna.
- Eta, haik... E... Beti tortzen zin udaran?
- Udaan beti. Uda guziya!
- Gerra 'ta geo 're bai? 'O ordun ya pixka 't zea in zin?
- Ez, gerra demboan 'e torri zin, eondu zin, eondu zin gerra dembun. Bai, ez zittuzten iñork ikuttu! Ez, ez, gerra demboan 'e eondu zin.
Arizmendi eaman zuten hiltzeko, biño haiketik iñor ez zuten eaman.
Nor Zubialde Olaskoaga, Kaxilda
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-013
Pasartea 0:32:40 - 0:34:30 (1' 50'')
Laburpena Oiartzunera etorri eta bertan bizi ziren kanpotar aberatsek Udalari diru asko ematen ziotela zioten. Neskameak oiartzuarrak zituzten. Gerra iritsi zenean, Arixmendi eraman zuten, hiltzeko, baina hauek ez zituzten ukitu.

Transkribapena

Nor Zubialde Olaskoaga, Kaxilda
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-013
Pasartea 0:30:20 - 0:32:40 (2' 20'')
Laburpena Iturzaetatarrak: kanpotarrak ziren eta Fermiñenen bizi ziren. Bertako etxekoandrea minbiziz hil zen eta Donostiara eraman zuten kanposantura.