Transkribapena

Nor Zubialde Olaskoaga, Kaxilda
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-012
Pasartea 0:26:50 - 0:30:30 (3' 40'')
Laburpena Aita Arditurriko errementaria zen. Aita Ergoiengoa zen, Udarietakoa. Aita eta bere familia Irunera joan ziren. Amona gurdian eraman zuten, gaixorik. Gero, Txanpañera ezkondu zenez, berriro itzuli zen Ergoienera. Nolakoa zen Txanpañe ingurua; orain errepidea dena, karobiko ijitua...

Aierdi

Transkribapena

Nor Zubialde Olaskoaga, Kaxilda
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-012
Pasartea 0:23:00 - 0:24:30 (1' 30'')
Laburpena

Kaxildaren etxea, Txanpañe, eta Aierdi ondoan daude. Aierdin eskola zegoen, eta, gainera, Lexoti bertsolaria bizi zen bere familiarekin. Gogoan ditu denak.

Txanpañe

Transkribapena

- Bai, bai, bai, bai.
- Denak.
- Holaxe ibiltzen giñan.
- Eta gaiña oain zer... Txampaiñen baserriya ez zenuten izango?
- Bai...! Aurreko trena biria zen Arditturrira 'ta aurreko aurreko zalaiya, hua Txampaiñekua zen
- A!
- 'Ta gue ama difuntak behi bat zun eta behi hura iyukitzetik zalai hura be berdu... Belarra 'ta pagotxa 'ta hoikin denakin 'ta dena behiya beak gobernatzen zun, amak.
- Amak?
- Ama, ama difuntak. Gu joten giñen saltsan aitzea hartan 'ta ahizpa zarrena hilla, hua zen jostuna, eta harrek ba goaizi... Ibitiyakin bihatza ebaki!
- Ez da ba erra ibitiyan zea, e?
- Ez zen gehiyo jon zalaira amana! Ez zen kuidadoik.
- Biño seittu zun josten?
- E? Josten bai, bai,bai, josten bai! Hill arte.
Nor Zubialde Olaskoaga, Kaxilda
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-012
Pasartea 0:19:20 - 0:20:20 (1' 00'')
Laburpena

Ergoiengo Txanpañen jaioa da Kaxilda. Aurreko zelaia berea zuten eta amak behia gobernatzen zuen bertan, belarra eta 'pagoxa'rekin. Ahizpa zaharrena igitaiarekin ebaki zen.

Izeba lisatzailea

Transkribapena

- Gurasuk Ergoinguk zenittuzten zuek?
- Bai! Ama 'ta Ergoinguk zin, Ergoinguk zin!
- Zer zin Txampaiñekuk?
- Txampaiñekuk! Bai, bai, Txampaiñekuk! Ama difuntak Xelodin zun izena eta lengusua hor... Hemen hil zenak Maxpa. Plantxadora zen. Elizako arropa guziyak denak beak plantxatzen zittun.
'Ta gu hantxe saltxan aurrekaldin 'ta harrek joteko, plantxan ia zela 'ta atetzeko handik eta gu beti gaiñin eta ahizpak, honek, eskua erre zun.
- Plantxakin?
- Beti han. Hura dembo batin bakizu nola eamaten zin... Zuek ez zazte akortuko, biño elizan apaizak hola alkandora dena brillo gaitzakin 'ta puñokokuk 'e bai 'ta Arkatexarrenea entregatzen genittun, Don Pabloi. Don Pablon itxea arropa hai denak elizako.
Eta izeba guriak, horrek, plantxatzen zittun, eta ni tortzen nitzan askotan holoko zesto haundi batekin. Hartu 'ta barrenin arropak Arkatexarrenea.
- Oiñez Ergoindik?
- Txampaiñetik!
- Txampaiñetik oiñez?
- Txampaiñetik oiñez.
- 'Ta nola kartzen zenun xiextua?
- Oiñez, oiñez. Ui, ahal genun bezela! Okerruo izaten nun bildurrak etortzen nitzan askotan birian Don Regino harrapatzeko! Meikua. Akortzen al zazte Don Regino?
- Ni ez.
- Aberikin biltzen zen, aberin gaiñin eta birin harrapatzen giñunin aberikin hor hasten zen saltsan heldu giñanai! Apropos jostatzen! Eta apuru errakin bai behiñ biño gehiyotan!
Ezin karraituk siestua! Bai...! Mimbrezko zesto lasaiy hoitakua!
- Karo, ez zimurtzeko!
- Biño ederki jarriyak arropak. Elizakuk eta aldareko paperak, trapuk eta hain alkandorak,
apaizanak eta denakin!
- Karo!
- Holaxe biltzen giñan.
- Ze ai denak... Haimbeste lana hartu plantxatzen 'ta geo ez zimurtzeko ahal zen xabalena jarri ber haik.
- Plantxatu 'ta petxera itten zun almidoiyakin izebak dena argizeiya man, kin kin, zea, bai...!
'Ta brillua atera. Puñutan 'ta hemen petxeran 'ta kuellun, apaizantzat. Eta aldare nausiko trapuk 'e beko aldia almidoiyakin plantxatua. Brillua ateria.
- Hau lanak.
- Lan haundiya izaten zun. Haundiya.
- Karo. Hoi bai, apaiza dotore!
- 'Ta gu hortxe, askotan Arkatexarrenea torri 'ta apaiza falta zela 'ta arrebak:
"Eliza jon nahi al zenuke? Eliza, akaso elizan harrapatuko 'zu, 'ta mango 'izkazu berai". Eta atzea berriz Arkatexarrenetik eliza ne zestukin. 'Ta utzi elizan arropak 'ta zestu hutsa hartu 'ta itxea.
- Itxea berriz.
- Atzea Ergoinea, Txampaiñea.
- 'Ta hoi zematero 'ro garbi, itten 'te zen?
- E?
- Zematero karri ber izaten 'te zenuten arropa?
- Arropak? Ba, hillin bi aldiz 'o behintzat bai gutxinin! Bai, bai bai, bai.
Eta bestela 're Sekundinoneko... Ez zazte akortuko, biño (almazena) Jose Main 'ta atta...
- Jose Mai Errandonea?
- Errandonea. Hain atta 'ta haik 'e alkandorak hola eamaten zuten petxera hola dena brillua aterikin. Harrei 're itten ziyoten. Harrenak 'e kartzen genittun. Hortxe ibiltzen giñan, ni enitzan (...)
- Hemendik kalea 'ta kaletik Ergoina.
- Beti jon 'ta torri, jon 'ta torri, jon 'ta torri.
- 'Ta garbittu 're izebak itten zittun?
- Ez! Garbittuk maten zuten.
- A...!
- Garbittuk eman, biño atzea berriz busti in ber zin denak.
- Karo.
- Almidoiya mateko petxerua 'ta denak busti.
Nor Zubialde Olaskoaga, Kaxilda
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-012
Pasartea 0:14:50 - 0:18:45 (3' 55'')
Laburpena

Ama Txanpañekoa zen, Ergoiengoa, eta beraiek han jaioak dira. Izeba lisatzailea zuten. Elizako arropa eta Oiartzungo beste etxe batzuetakoak ere plantxatzen zituen izebak, almidoiarekin. Kaxildak zestoan eramaten zuen arropa, Ergoiendik Oiartzungo kalera. Kaleko etxeak eta pertsonak aipatzen ditu.

Transkribapena

Nor Zubialde Olaskoaga, Kaxilda
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-012
Pasartea 0:04:20 - 0:13:20 (9' 00'')
Laburpena Oraingo kontuak. Nola etorri zen zaharren egoitzara. Nola lagundu zioten senide batzuek. Berez informazioak ez du deus askotarako balio, baina hizkuntza aldetik kontaera ongi egiten du eta berorrika ere hitz batzuk egiten ditu.

Jaiotetxeak

Transkribapena

Nor Zubialde Olaskoaga, Kaxilda
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-012
Pasartea 0:01:55 - 0:04:20 (2' 25'')
Laburpena

Gizona Ergoiengo Garate baserrikoa zuen. Arotza zen. Erretiratu berritan gaixotu zitzaion senarra, 'min txarra' etorri zitzaion, minbizia. Bera, Kaxilda, Ergoiengo Txanpañen jaio zen. Izena nondik datorkion azaldu digu.

Transkribapena

Nor Egimendia Aranburu, Korneli
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-011
Pasartea 0:53:10 - 0:57:00 (3' 50'')
Laburpena BAIMENA. Baimenarekin gabiltza. Berak ezetz esaten du, zoko batean gordetzeko. Uste dut esan duenagatik baino gehiago, apaltasunangatik dela. Nik azaldu diot gauza horiek gazteek jakitea ona dela. Azkenean, konforme dago.

Transkribapena

Nor Egimendia Aranburu, Korneli
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-011
Pasartea 0:50:10 - 0:53:10 (3' 00'')
Laburpena Arropa nola garbitu agintzen zioten nagusiek. Donostian lixiba erabiltzen zen, baina hemen ez, eta hemengoak usain goxoagoa izaki.