Transkribapena

Nor Egimendia Aranburu, Korneli
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-011
Pasartea 0:44:50 - 0:47:00 (2' 10'')
Laburpena Gerran, politikan, batzuk hasi ziren nazionalistak zirela, besteak karlistak zirela... eta hor asko aldatu zen. Jende handia bizi zen: Conde Romanones eta. Beraiek ez ziren deusetan sartzen.

Gobada

Transkribapena

- Zuek 'e arropa garbitzen ibiltzen ziñazten kampoko jendintzako!
- Kampoko jendintzako.
- Haik ze tortzen zin, udako? Udara pastea, 'o...
- Udara, udara pasata tortzen zinak zin haik 'ta maten zuten arropa 'ta neguan 'e askotan bialtzen ziuten, hango arropak usai txarra izaten zula 'ta honea arropa garbitzea.
- Zuek usai onakin uzten zenutelako!
- Ez, han lejiakin garbittuko ziyoten 'ta, guk ez baigenun lejiaik ibiltzen. Guk ibiltzen genun surtako hautsa ona, eurra ona izaten zen 'ta! Hautsa txui-txuiya. suilla 'o kuela batin jartzen genun, 'ta denak xabal-xabal-xabal han jarri, jarri jarri 'ta betetzen zenin,
ura botiz, ura botiz, ura botiz, betetzen zenin, geo surtako hautsa... Egurra 're ona izaten zen, zen pizarra guk herreruk genittun onduan 'ta, egurra ona maten ziuten 'ta, haik egurra 'o zerra... Handik zerra... Zerrautsa karri 'ta zerrautsa jartzen geniyon gaiñin
eur puxka batzukin 'ta ur berua irakitten bota 'ta hala garbitzen genittun.
- A! Ura irakitten bota itten zeniyoten? 'Ta ez zun betikan sua eukitzen, zea harrek?
- Ez, ez, ez, ez, ez.
- Bota itten zeniyoten ura irakitten!
- Ur berua... Urak irakitten zunin bota 'ta kuela harrek zun azpiyan hola xolo batzuk, 'ta han zittun hola trapo batzuk sartuak. Kompaziyo batea, bi... Lau xulo zittun 'ta...
Bi ta bi lau, lau xiri... Lau trap... Lau puxka hola xintxilik jarri 'ta geo ura itten zen handikan atera, ur berua. 'Ta uantxe ura berua atetzen zen demboan ya eosiyak zozten arropak pronto zozten.
- Señalke denin pasa zela!
- Pasa zela ur berua! 'Ta hala geo erreka jon maiyak 'ta denak hartuta 'ta hantxe pantorrilletan ez zen krak haundiyik izaten ordun! Geo han jarri ta maiya haundi bat eamaten genun,
maiya haundira bota arropak garbittuta 'ta silla 'o maiya ttiki bat bagenun arropa jotzeko 'ta arropa hartan zea hura, lengo hango usaiya 'ro zea hora kendu, astiñ astiñ in, jo jo iñ, astiñ astiñ iñ, 'ta hara bota 'ta geo anilla pixkat eman 'ta, libre. Han ura kentzen zuten,
han maiya hartatik zintzilik betti, ura botzen zuten ta ura botzen zutenin biyurrittu pixkat eta maindirik baratzin zabaldu.
- Hoi ze itten zen erropa kolorekukin 'o txuiyakin bakarrik, bakarrik itten zen?
- Txuiya... Maindirik bakarrak mate 'izkiuten. Maindirik eta maindirik eta almoadak eta ontzi trapuk. Bakarrak ematen ziguten. Gaiñekun koloezko 'ta hola ez.
- Ez, e?
- Haik itxian itten zittuzten.
- Biño kolorekuk 'e garbittu zittezken hola? Zuek itten zenuten bezela?
- Ez, haik ben itxian.
- Haik ben itxian.
- Kolozkuak... Kolozkuk nola ez baizun eosi berrik, haik ben itxian itten zittuzten. Bai.
- 'Ta zuek zuen erropak 'e erropa txuiya hola garbittu zenuten?
'O haikena bakarrik itten zenuten hola?
- Haina bakarrik itten genun hala, geo eamateko, entregatzeko, jakitteko. Batzuk marka izaten zuten, bestik ez, 'ta bestela itxekua, bo! Itxekungatik 'e importa ziun guri!
- Ahal zen bezela hua!
- Ahal zen bezela, jaboiya 'ta urakin garbittu...
Nor Egimendia Aranburu, Korneli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-011
Pasartea 0:38:00 - 0:41:50 (3' 50'')
Laburpena Udatiarrei arropa garbitzen aritzen ziren. Sutako hauts egokia izaten zuten kuelarako. Lehendabizi kuela egin eta gero errekara joaten ziren arropa jotzera.

Transkribapena

Nor Egimendia Aranburu, Korneli
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-011
Pasartea 0:36:00 - 0:38:00 (2' 00'')
Laburpena Lan asko egin behar izaten zuten, gobadarekin eta. Korneliren ama alarguna zen; berak ez zuen aita ezagutu. Hiru senide ziren; bi ahizpa eta anaia. Ahizpa neskame zegoen Donostian.

Eliza eta gerra

Transkribapena

- Kongregaziyuk berez zer zin?
- Oi! Kongreaziyokuk mutillak Luistarrak eta, neskak zea kongreaziyua... Kompaziyo batea hamar 'o hamaika izango zittun kuadrilla batek eta beste hamar 'eo
beste haimbeste beste batek eta hola. 'Ta hillero, ta hillero jon ber 'zaten zen konfestu 'ta komulgatu 'ta ittea, 'ta hor kompon!
- Obligaziyuk besteik ez ordun!
- Obligaziyu... Oi! Oblitu aleiya! Gerra zela 'ta gerra kendu (bideo mozketa) in ber zitzaiyola 'ta ez dakit zer 'ta bakit zer 'ta, "ken kiyon ba jarri yonen bezela!". Batei san niyon... Batei san niyon: "zeiñek jarri du gerra?" "Ui! ez dakit, hau Madritik etorko da!" " A! ordun jon Madrida 'ta san gelditzeko,
hemen ez dugula guk gerra berrik!" san niyon. Ez dakit zeiñ zen. "Guk ez dugula gerra berrik". Lotsagabia izaki gu! Gaztiak eta!
- Ordun ez baziñazten lotsagabik, noiz izango ziñazten?
- E?
- Ordun, gaztiak ziñaztela lotsagabik ez baziñazten, noiz izango ziñazten, ba?
- Oi...! Ez, hala zen.
Nor Egimendia Aranburu, Korneli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-011
Pasartea 0:34:40 - 0:36:00 (1' 20'')
Laburpena Kongregazioak elizako talde batzuk ziren. Mutil eta neska taldeak. Hilero konfesatzera eta komulgatzera joan behar zen. Elizak esaten zuen gerrari indarra kendu behar zitzaiola. Herritarrek, ordea, bazekiten gerra ez zegoela euren esku.

Transkribapena

Nor Egimendia Aranburu, Korneli
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-011
Pasartea 0:30:45 - 0:34:40 (3' 55'')
Laburpena Bakeroneko neskazaharrak baltsean nork egiten zuen begiratzen aritzen ziren. Aurreko zintan, semea kongregaziotik bidali zutela kontatu zuen eta oraingo honetan berdina kontatu du, baina berari gertatu izan balitzaio bezala.

Transkribapena

Nor Egimendia Aranburu, Korneli
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-011
Pasartea 0:29:20 - 0:30:45 (1' 25'')
Laburpena Baserrian egiten zena militarrentzako zen. Gerraren ondoren, gauza asko aldatu ziren; esaterako, dantza: ezin zen baltsa dantzatu. Santosi uzten zioten txistua jotzen, baina sueltoan behar zuen izan.

Goseari aurre egiten

Transkribapena

- A! Donostiyan. Eta Beorlegi harrekin eondu al zen Donostiyan?
- Bai.
- A...!
- Hora konsuladua batzen. Nausiya konsuladua Holandakua zun, 'ta han alkar harrapatzen zutenin han erki eoten zin. Geo, gerrako dembun gauza dena bialtzen ziyoten Holandatik Donostira, nausiya 're Holanda jona baitzen ihesi bezela jon zen hora 're.
'Ta geo ahizpak itten zin nei pixkaka-pixkaka biali 'ta hambesteko mixeiyik ez genun ikusi guk. Harrek bialtzen zigun gauz asko: oliyua 'ta, ogi... Ogi puskik sobratzen bazen 'e bai 'ta, ordun dena ona zen!
- Karo, ze razionamenduk 'e ez zun asko emango!
- Oi! Razionamentoik ez zen ezere izango, ezerez ordun razionamentoik, gutxi!
- Karo!
- Ogiyan billa joten giñanin 'e ze maten zuten ba? Ogi... Tostada zar zea batzuk, hola redondo... Eziñ txikittu zin mooko zea batzuk tostada zar batzuk, besteik ezerez.
Nor Egimendia Aranburu, Korneli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-011
Pasartea 0:28:00 - 0:29:20 (1' 20'')
Laburpena Ahizpa Donostian zegoen neskame eta nagusia kontsulatua zen. Nagusia ihesi joan zen Holandara eta gauzak bidaltzen zituen etxera, eta ahizpak beraiei, horri esker ez zuten hainbesteko gosea pasatu.

Kartzelatze asko

Transkribapena

- Haik iña dena ongi iña zon 'ta!
- Bai, biño, jo...! Errak iñ zittuzten, e!
- Errak, bai!
- 'Ta geo, gerra bukatu 'ta geo 're, jendia detenittu 'ta itten zuten, kartzela eaman 'ta... Ez?
- E?
- Gerra bukatu 'ta geo 're kartzelara 'ta eamate zuten jendia!
- Bai, eaman zittuzten! Bate mantxa zuna iruitzen zitzaiyotena hartu 'ta eman kartzela 'ta, kartzelan hantxe iuki. Ahalik eta jendia muittu 'ro, jendia zeatu zen arte, aleiya, haik ez zutela ezene kulpik. Kampotik etorritako jendia zela dena, gu bertakuk ez genula ezere kulpik!
'Ta... Orduntxe hasi zen pixkat libratzen, bat 'o beste 'ta... . Geo behintzat, nozpatte libratu zittuzten, biño denak ez. Hill iñ zittuzten batzuk 'ta... Uan, nik ez dakit zeiñ zin hillak eta zeiñ zin zeak. Nik dembo... Urte asko da 'ta...
- Urte asko da bai!
- Biño, gauz onik ez! Ez zala behintzat... Hemen gerraik ez dugu behintzat, desitu berrik gehiyo!
- Hoi ahal bada ez, e! Hoi azkenekua, gerra! E?
- Uf! Haik 'e ez ziyoten beitzen ezta ezta ezeei 're!
- Bai, 'ta geo... Gorrotua ikaragarriya! Bata bestei eziñ ikusiyik!
- Eziñ ikusiya bata bestia!
Nor Egimendia Aranburu, Korneli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-011
Pasartea 0:22:00 - 0:23:50 (1' 50'')
Laburpena Gerra bukatu eta gero, 'mantxa' zeukala iruditzen zitzaien hura kartzelara eramaten zuten. Jendea kexatu egin zen eta orduan hasi ziren batzuk aske uzten, baina batzuk hil egin zituzten.

Altzibarko fusilamenduak

Transkribapena

- 'Ta geo... Zu gotze al za fusillaketak 'ta holakuk gotze al za? 'O fusillatu zutela jendia 'ta... Hoi gotzen al za?
- Fusillatu? Hiru laun. Nunguk zin mutill haik aztua, aztua dakat nonguk zin mutill haik.
Hemenguk zin behintzat, bertakuk. Ugaldetxokuk 'o ez dakit nonguk zin, ez dakit haik nonguk zin, ez dakit. Biñon... Haik Ergoina ihesi jon, Ergoinen harrapatu, ekarri Altziberra hiru... Hiru, hiru laun izan ber zuten. Altziberra karri 'ta Altziberren Bekostatua,
ez dakit badakizun non den?
- Bekostatua zeiñ da?
- Bekostatua Iruñarreneku hoi, itxian azpiko ayekako itxia...
Han ate haundi bat izaten zen kotxia sartzeko 'ta. 'Ta ate haundiya hola itxi zuten gu itxetik... Gue itxetik bistan baitzen. Gue itxe txarra ttikiya zen 'ta handik... Han jarri zittuzten hiruak begiyak lotuta 'ta san nun: "ze in ber 'te yote hoik?" Gu izutuk!
Geo jarri hiru 'ro lau soldado illaran, bi aurrin 'ta atzin beste bi. Bi illara 'ta tiroka hasi zin... Ni behintzat, ni miñ iñ 'ta iya eroi in nitzan! Gizajuk! Ogi puska biño onaoko mutillak! Hantxe hiruak hill zittuzten! Hantxe hiruak hill, bai. Amakin bat holako in zuten bai! Miño...
Nor Egimendia Aranburu, Korneli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-011
Pasartea 0:20:00 - 0:22:00 (2' 00'')
Laburpena

Altzibarren hiru lagun fusilatu zituzten. Ergoienera ihesean zihoazela harrapatu eta Altzibarrera eraman zituzten. Beko-Ostatuan jarri zituzten begiak estalita. Beraiek etxetik ikusten zuten, izututa. Bi soldadu ilara jarri eta tiroka hasi ziren. Korneliri min egin eta ia erori zen.