Altzibarko kioskoa

Transkribapena

- Lana, lana!
- Eta zer zen, e... Altziberko billera hoi ordun zuk izautu, gaztetatik izautu zenun?
- Oi! Nik beti izautu dut Altziberko billera!
- Beti?
- Beti, bai, bai. Manuel, Iruñerreneku Manuelek... Iruñerrenekua! Manuelek itten zun ben itxeko balkoitik jo.
- Ze itten zun soiñua?
- Filarmonika, bai.
- A bai, e?
- Filarmonika haundiya zun. 'Ta oso, oso oso soiñujotzaille ona zen. Geo jende asko joten zen, geo zea in ber zela, kioskua in ber zela! 'Ta nik san niyon: "kioskua? Hor kompon! Nik ez dut diroik emateko, e! Alla kuentos!
Kioskua in ber bazute in, ni dantzan gutxi bilko naz 'ta... Nik ez dut kioskuntzat diroik mango." 'Ta in zuten oso kiosko politta!
- Bai, e?
- Bai! Koloretako zeak eman 'ta, egurrezko kolozko... In zuten bai!
- 'Ta non in zuten?
- Plazan erdi erdiyan.
- Hara!
- Erdi erdiyan ez, pixka 't Beko Ostatu aldexio. In zuten plaza... Kotxiri 'ta buelta man 'ta itteko tokiya... Han, biño geo Manuel aspertu zen, 'ta zea, Donostitik...
Oaiñ arte gouan euki 'ttut ba zein zin haik. Atta semik tortzen zin soiñu jotzea honea. Donostitik tortzen zin haik... Zein zin? Famosuk zin ba gaiña! 'Ta atta tortzen baldin bazen, semia beste batea joten zen, 'ta hola ibiltzen zin haik 'e soiñu jotzen. 'Ta geo...
- Iruñabarreneko Manuel jeixten al zen kioskoa? 'O harrek balkoiyan seittu zun jotzen?
- Ez, ez, ez, ez. Hora geldittu zenin... Geldittu zeneko in zen denak zerbatte dirua man ahal zena, 'ta kioskua.
- A...!
- 'Ta kioskua in zenin, Manuelek in zun utzi soiñua jotzia, 'ta kiosku hartan itten zuten zea haik, Donostikuk zin, ez dakit, ya... Goun euki 'ttut urte askuan, biño bu! Hombeste urte!
- Bai. Ba, igual du!
-Aztu. 'Ta geo bakizu, Errentin, batzuk Errentiyan bazela musika 'ta ez dakit non zela 'ta, pixkaka pixkaka attu in zen! Altziberko billera attu zen,
jendia galanki izaten zen jaitan han! Irundik eta, zembat jende joten zen! Asko jendia!
- Oiyartzunguk bakarra ez, e!
- Oiyartzunguk bakarra? Oiyartzunguk biño gehiyo izaten zen kampokua!
Irundik eta Errentitik eta denetatik, Errenteiyan 'e bazen musika, biñon... Gaiña fiestetan han Errentiko musikeruk ekartzen zittuzten. 'Ta hortxe ibiltzen zin denak!
Nor Egimendia Aranburu, Korneli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-010
Pasartea 0:14:25 - 0:17:15 (2' 50'')
Laburpena Iruiñarreneko Manuelek jotzen zuen filarmonika. Balkoitik jotzen zuen soinua, eta, gero, dirua batuz, kiosko ederra egin zuten plazan. Kioskoa egin zenerako, Manuelek utzi egin zion jotzeari eta Donostiatik etortzen ziren musikariak.

Lana eta dantza, biak

Transkribapena

- Ne pasiuk jon zin! Ez nun asko pasitzen nik, ez! Jaitan ez nitzan atetzen.
- Hoi galdetu ber nizun.
- Hoi ba! 'Ta hoitan 'e ibilli ber nun jaitan 'e 'ta!
- Karo!
- 'Ta hortxe nolazpatte bizi!
- Dantzan 'ta ez za asko ibilliya izango ordun zu?
Gaiña nobiyua 're han in bazenun, Apopilua, ez?
- A bai, apopilua zen ordun!
- Bai.
- 'Ta dantzan 'ta batez. 'O geo bai? Geo nobiyo in ziñaztenin, ya atetzen al ziñazten?
- Dantza... Zea... Iruñerreneku Mañuelek jotzen zun dantza ordun. Zea, balkoitik soiñua harrek jotzen zun, 'ta dantzan, tokata ai zunin, iñor ez bazon tabernan,
korrika jon 'ta hango batekin jon 'ta dantzan, irraako bat in 'ta atzea taberna korrika!
- Ordun goua bazenun dantza itteko!
- Bai. Tabernako lana bakarrik itten nun nik ordun, fregatzeko beste bat bai baizen.
- A...! Ordun...
- Hura tortzen ez zenin, ni jibatzen nitzan. Biño gehinin tortzen zen hora, 'ta harrei patzen ziyoten patu ber zena, 'ta nei 're bai 'ta, geo han dantzan irraako bat in,
'ta atzea lengo tokira lanea! O...! Ne bizimodua dena hoixe zen, lana!
Nor Egimendia Aranburu, Korneli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-010
Pasartea 0:13:00 - 0:14:25 (1' 25'')
Laburpena Altzibarko bilera plazan eta bera Albistur tabernan lanean ari zela, tabernatik korrika atera, 'irraako' bat egin eta berriz atzera, korrika, lanera joaten zen.

Apopiloak non

Transkribapena

Nor Egimendia Aranburu, Korneli
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-010
Pasartea 0:10:00 - 0:13:00 (3' 00'')
Laburpena

Apopilo asko izaten ziren garai haietan. Hauen etxean bezalaxe, besteetan ere bai. Beste nonbait lo egiten zuten apopiloek ere hauen etxean egiten zuten otordua, Albisturrenen -Albisturrene, Etxehaundi eta Zamora baserrien artean dagoen etxea da, Kornelirena. Ez gaur egun ezagutzen dugun Albistur taberna. Han ere izaten ziren apopiloak-. Korneli eta bere ama Balentina sei eta zazpi apopilo izatera iritsi ziren.

Transkribapena

Nor Egimendia Aranburu, Korneli
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-010
Pasartea 0:06:20 - 0:10:00 (3' 40'')
Laburpena Soterone sagardotegian eta tabernan; denean aritzen zen lanean. Albisturren ere, mostradorean, jantokian eta fregatzen aritzen zen. Etxean apopiloak zituzten eta horietako bat Santos Arozena txistularia zen, gero bere gizona izango zena. Lizartzakoa zen berez eta Karrikako harrobira etorri zen lanera.

Apopiloak, arropa-garbitzen eta zerbitzari

Transkribapena

- Ordun saten ai ziñan, hoi, zean, Albixturreneko hortan jaiyo, hazi, bizi... Dena!
- Dena! Albixturreneko itxiak izena zun. Geo handik atetzen nitzanin, meno, itxeko lanak in 'ta, lana ber genun nahitanahiyez. Ama ba gaixua alarguna 'ta,
apopilukin 'ta lana itten genun, biñon, 'ta jateko 'ta 're asko ber baizen. Mutillak 'e apopiluk, apopiluk harrobitik tortzen zineko bazkaiya jarri 'ta, itten... 'Ta geo, kalea jun 'ta udaan, udaan tortzen zin jendintzat kalin, arropa garbitzen genun. Bai, aski ongi bai!
- Han, itxian bertan? 'O ben etxetan?
- Ez, ez. Nik pardela hartu buruan, 'ta tortzen nitzan Altziberra. Altziberren maiya attak in zigun, 'o Santosek in zun mai bat. Aurreko bi hankak motxak 'ta atzekuk luziak,
'ta halakuk zabal zabalak in zittun. Bi, amantzat 'ta biyentzat. Demboa bagenun biyek, bestela bakarrik ai ber. 'Ta han arropa zabal... Arropa itten nun han, 'ta saten ziten, Donostitik joten zinak Egieneko 'ta hoik Donfelizeneko ondu hortan bizi zin haik zea,
'ta oso launak zin 'ta, saten ziten: "arropa non zabaltzen dezute, Kornelia?" "Oi, arropa! Sotun! Sotoko, sotun ez, sotun ez, baratzin. Baratza haundiya dugu 'ta denin alambria jarriya baidugu, 'ta han zabaltzen dugu" " 'Ta garbittu?" 'ta "garbittu?
Garbittu zean, jaboiya eman, 'ta kuela... Zuek ez dakizute zer den kuela!" Hola barrika bat bezela, 'ta han arropa jarri 'ta arropa garbiyena onduan zolua in 'ta bi trapo jarri. Bi, beno, trapo bat jarri haundi xamar bat 'ta,
bi zolu haitatik atetzen zen 'ta geo trapotikan beko baldea atetzen zen ura. 'Ta geo ur hora bero ahalin botiz, 'ta berotzen zenin, ya iña zon arropa hura. Garbittua. 'Ta hora aittu nahi! Itxeko andri harek! Nola itten zen, Donostiko,
Donostiko usaiya ez zula izaten hemengo arropak!
- A...!
- 'Ta san niyon: "oi! Klaro! Haik beste modo batea ingo zuten Lejikin 'o!"
"Bai ba, lejikin! 'Ta nik ne arropa ez nuke nahi lejikin, dena harizko arropa dut eta!" 'Ta: "Guk halaxe itten 'ttugu ba!" 'Ta neuan 'e geo bialtze 'izkin arropak, maindirik eta itteko! Biajia patuko zila Donostira 'ta bestela kalea eamateko Donfelizenea
'ta han uzteko ne arropak, hain erropak! 'Ta joe! "Atsu honek lan erra jartzen ziuk!" saten genun.
- 'Ta itten zenuten azkenin?
- 'Ta itten zenuten azkenin?
- Itten genun. Geo propina pixka 't ematen zin nei, 'ta ordun 'e oaintxe bezelaxe dirua ber zen asko! 'Ta...
- Ahal zenai heldu!
- Hala, halaxe bizittu ga gu! 'Ta geo Albixturreneko taberna ereki zenin, Albixturreneko taberna 're joten nintzan, maiyak serbitzen 'e ibiltzen nitzan jaitan 'ta lanin,
goiko komedorin, 'ta holaxe bizimodua! Lanin, lana harrapatzen nun tokiyan lanin 'ta...
Nor Egimendia Aranburu, Korneli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-010
Pasartea 0:02:00 - 0:05:40 (3' 40'')
Laburpena Apopiloak zituzten etxean eta lan asko izaten zen. Hori gutxi balitz, Oiartzunera etortzen ziren udatiarren arropak garbitzen zituzten, kuelan. Usain goxoa zutela-eta neguan ere arropa bidaltzen hasi ziren. Etxean lan asko izaten zen, eta, hala ere, Soteronen eta Albisturrenen ere aritzen zen lanean.

Emakumeak baserrian

Transkribapena

- Gizasemik iual-iual lanin, ez?
- Iual-iual ez. Gui attak bi gauz galazitze zizkiun. Bi hiru. Azken aldea ez zon beste erremeiyoik. Behiyak jetxi 'ta azpiyak atera. Hoiy ez zigun attak gui behiñe uzten. Hoiy ez zela
emakumintzako itten zen lana. Eta geo, karo, gerra torri zen 'o, soldauxka 'ro komei 'ta Antonio bakarra zen itxian 'ta ordun bai, ordun.... Segan Luixa zen artista gue itxian. Harrek itten zun hokina! Nik punta sartzen niyon lurran hogeita hamar aldiz 'ta hala 're segi. Biño gaiñekun...
- (...) ber da, e?
- Gaiñekun baserriyan dena.
- Gu ezkondu giñanin, zue amak hala san zin nei: "behiyak jeixten ez ikasi behiñ 'e, e? Ez ikasi"
- Ez, ez
- Zue amak. "Bestela geo zeorreik iñ berko 'ttuzu 'ta!".
- Hara!
- Gue itxian, gue itxian emakumik ez genun behiñ 'e behiyik jeixten.
- Nik ikasi nun. Ikasi berra tokatu zenin gaiña! Ikasi in nitzan orduako, baiñon aber, azidentatuta 'ta nola eondu zen 'ta...
- Bai.
- Berra 're bazen!
- Berrak!
- Berra 're bazen, biño ikasiya nitzan ni ordoako.
- Gu ez. Guk Karmen 'ta biyek eun batin txokolatia in ber genula eta beno, behiya jetxi ber genula. Katillua hartu dugu sukaldin 'ta jon ga eira. 'Ta behi denak lo.
'Ta banan-banan altxatu 'ta guk jakin ez ba behiyak jeixten 'ta batek itoti bat 'ta bestik itoti bat eta "katillu honekin, honekin ze txokolte ingo ñeu ba?"
- 'Ta ez zuna igual izango zuten, antzu zona 're!
-'Ta geo (Gillairo), hoi hoik, bazenekite izena zeiñei jarriya dugun guk, gue neskak itten 'ttu par errak! Harena jon 'ta harek hizketan ez gaiñeko guziya bazekin behi zar harrek! 'Ta hura 're altxa zin ba! 'Ta "bañeu, bañeu Karmen, botze 'in titiya" 'ta halako batin da...! Ostikua!
- Ostiko' at!
- Horra gue katillua gorotz gaiñeiño! "Oaiñ ze in ber dugu? Ez gattun ba txokoltia hartu gabe geldittuko!" Urakin!
- Txokolatia.
- Txokoltia amai harrapatu geniyon sukaldin 'ta txokolatia in 'ta tolarin jan ogi pusketakin biyen arte 'ta. Karmenei san niyon lengun 'ta "aizu bai, akortzen naz ze in genun". Nei ez zin aztutzen.
- Oaiñ 'e izaten dia light eta hola!
- Bai, asko zin light!
- Harrek ez zun askoik gizenduko!
- Kontentu bestelakua harrapatu genunin armaiyun sobra 'ro... Iruittu ziguna! Oi, oi, oi, ze bizitza! Hoi aldaketa!
- Oso diferentia izandu dugu! Oso oso! Zuriya 'ta beltza bezela kambitu da hau dena!
- Beno, neska ordun...
- 'Ta guk asko ikusi dugu!
Nor Gaztañaga Etxeberria, Maitxo; Iragorri Iriarte, Frantxiska
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-009
Pasartea 0:55:25 - 0:58:00 (2' 35'')
Laburpena Emakumeek gizonek bezala egiten zuten lan. Baina baziren Garmendin emakumeei egiten uzten ez zizkieten lanak; behiak jeztea, esaterako. Gauzak asko aldatu direla diote.

Auzolana

Transkribapena

- 'Ta ni jongo nitzake miño...
- Belartako 'ta 're jende pillla 'rra... Hoi auzolanin 'ta itten zin belarrak. Oaiñ ya metik ez da itten, oaiñ farduk eta itten da miño...
- Bai, hoixen, elkarrei launtzen. Akortzen naz, ez dakit Iruitxikikuk eta Itturraldekuk 'o zein zin? Bat in 'ta ya bukatzen ai zila eroi 'ta bestik iji 'ta aja, algaraz. Haik, meta eroi ziyola 'ta meta eroi zelako 'ta, eta geo bestiai eroi 'ro 'ta... Ba, hola aitz...
'Ta geo ebiya, gaur bezela 'ro hola ez? Tormenta ya heldu da, 'ta belarretan denak launtzea.
- Bai, bizilaunak hortan bai, auzuak... Artajorran 'o zelai haundiya baldin bazen, lenoztik hitz eiñ 'ta elkartzen zin, elkartzen giñan 'ta...
- Hitz eiñ gabe 're bai, belarretan aitzen giñala 'ta uste gabin...
- Egualdiyan kambiyua bazen eta ikusten bazen ai zila...
- ...Tormenta bat 'o sartzen bazen, denak. Miño oaiñ...
- Ez zen auzokuai beira eon berrik, eozeiñ, ala! korrika launtzea. Bai, hortan hartu-eman gehiyo zen leno.
- Miño, oaiñ ez da holakoik.
- Oaiñ bakoitxa be zea 'ta...
- Bakoitxa be aiyeka. Bueno, ez do hainbeste baserri 're.
- Bai, hoi 're bai.
- Miño igual du, ez do len bezelako hartu-emanik ez da.
- Ez, miño ordungo uniyua ez da.
- Keba!
- Ez da ordungo uniyua.
- Bai, ze baserriyik ez do, miño beste gauzetan 'de laundu litteke.
- A bia, miño ez, ez, ez.
- Hoi ya hautsi zen.
- Ez da aitzen.
- Hoi ona zen e, ederra zen hoi. Hortan bakarrik ez, 'o gaixotasun batin...
Nor Gaztañaga Etxeberria, Maitxo; Iragorri Iriarte, Frantxiska
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-009
Pasartea 0:52:30 - 0:53:55 (1' 25'')
Laburpena Auzolanean asko aritzen ziren lehen. Meta eroritako kontuak.

"Casamentera"

Transkribapena

- Biño gariy hartan... Biño gaur bezelakua ez zen ordun. Ordun beste era batea, ez dakit. Bengantza 're...
- Beno pes, hura zen gure ambientia, hura zen gure edukaziyua, hura zen gure jokabiria, pes...
Hartan!
- Bai, biño... Beti bagiñan bat biño bestia...
- A, bai!
- Harroxiuk eta komei! Eta...
- Hombre! Hoi beti izandu da!
- Ittten zittuzten, biño gaiñekun...
- Ba!
- Bai, 'ta geo len 're emakumik aixua aiko zin gaur eun ez, biño len emakumiri beti...
- Hombre, mendeko!
- Beti errespetu haundiya. Ni jostetikan etorri izandu nitzan. Añaitarteko Jexus Mari 'ta... E... Zein zen? Fernandokin ez, Pedro 'ta... Ezta 're! Fernandokin! Hola jostetik itxea 'ta hola "guazen!" 'ta beko iya ne itxeaiño laundu 'ta "aiyo" 'ta "aiyo" 'ta martxa itxea 'ta.
- Bai.
- Tan campante.
- Beste...
- Ibiltzen giñan 'e, ez 'zu oaiñ bezelako... Zeik ez zen, ez zen! Oso difentia zen! Errespetatu itten ziñan. Ni zukin 'ta zu nekin.
- Errespeto gehiyo bata bestikin!
- Bai, errespeto gehiyokin! Sekulan ez arrimatu, ez heldu aldi bat, ez...
- Kenduta... (...) batzuk kenduta, gaiñekuk...
- Deus ez! Nei... Ni behintzat... Ni behintzat hola bizittu izandu nitzan.
- Bai, gaiñekuk 'e bai.
- 'Ta gaiñekuk 'e estilo beretxua ordun. Txikierdin soiñua bukatu zai korrika neskak harrapatzea! Eun argiz atrebitzen ez 'ta illumpetan neskai launtzea 'ta jo! Ioten zin.
- Hoi 're...
- Geo batzuk bueltan igual tortzen zin 'ta afaldu 'o 'ta "bai, holakukin jon nak, 'ta harekin jon nak eta..."
- Zuk erki aitzen zenittun.
- Hombre! Aitzen zin. Biño ez zen zea txarrekoik. Intentziyo txarrakin ez zen joten ordun. Jon 'ta laundu 'ta...
- Holaxen hasiko zin gaiña relaziyuk, ez?
- A klaro!
- Klaro! Hortaxe, holaxe, hola, holaxe... Dena hola zin.
- Hoi Altzatxikiko Anttonina... Beno, Jainkotarra, Jainkuk... Nola dia hor? Zuk izautzen 'ttuzu, Jainkunak deitzen 'yotenak? Pes hoin atta 'ta ama... Ama Altzatxikikua zen 'ta gu giñan ahizpak bezela launak! Bo! Eta Iñaxiotaz gustatzen ba!
'Ta Inaxio bea 're gustatzen zen, biño ez ziyon launtzen 'ta! Pazkutan! Hor dut erretratua karteran oaiñik nik, e! Zea, Lezoa, beno, Lezoa... Han erretratua ate genun, ordun dut karteran erretratua, eakutsiko zattuztet ze politta!
Eta, " Frantxiska, gaur guk biyek nolazpatte apartatu ber dugu kuadrillatik" Klaro, jon giñan zazpi laun 'o, sei 'ro, ez dakit zembat gan. "bai, bai" "Beno, gu Anttoni 'ta biyek zea, habitzea guz" 'ta mutilla han zea Santo Kriston Elizako ixkiña hartan.
- Zai?
- Zai. Hura 're ez zen atrebitzen 'ta! Ni Anttoniri "Guazeman! Gaur engantxatu ber ñeu hoi 'ta!" Torri zen 'ta o... Anttonina kontentu! Ni Iyurritako ondoa alletu 'ta zapatak kentzen!
Orpuan hombesteko babak iñak! Hankutsik! Zapatak eskuan nittula! Beno, etxeko galtzerdiyakin! Handikan aurrea hasi zin Anttoni 'ta biyek jaitan geo launtzen 'ta hortikan in zin nobiyuk! Hautsi zuten barrera hura! Yo la intermediaria!
- Eskerrak zui aittu!
- Ezkondu zin 'ta yasta!
- Ez, oso oso...
- Batzutan ber izaten zen, ez? Hirugarren bat....
- Bai, bai, bai, bai, bai.
- Atrebitzen ez zinantzako.
- Ezin.
- Karo! Gu biyek komplize iñak. Karo, hambeste neskan tartea ez zen atrebitzen 'ta bina bai! 'Ta san (...) "Benga Anttoni, guazeman! Guk gaur aurretik jon ber ñeu!" 'Ta geoztikan nobiyuk.
Altzibartikan launtzen ziyon 'ta hasi zin 'ta ezkondu zin 'ta familiya izandu zuten 'ta yasta.
Nor Gaztañaga Etxeberria, Maitxo; Iragorri Iriarte, Frantxiska
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-009
Pasartea 0:41:50 - 0:45:40 (3' 50'')
Laburpena Neska eta mutilen artean errespetu handia zegoen. Frantxixkak koadrilako biri elkartzen lagundu zien, lehenengo pausoa emateko lotsatu egiten zirelako.