Nor | Irastortza Artola, Inaxi |
---|---|
Lehentasuna | 1 |
Transkribaketa | Egina |
Zinta | OIA-015 |
Pasartea | 0:32:10 - 0:33:40 (1' 30'') |
Laburpena | Gurasoei bikotearen berri nola ematen zitzaien. Gurasoek zer esaten zieten: ez baziren gustagarriak ez segitzeko. Orain gauza hori okerrago doala, agudo aspertzen direla. |
Transkribapena
- Eta ezkontzeko ze itten zen gurasui permisua eskatu 'o hoi nola izaten zen Inaxi?
- Hoi? Guk ez genun permisuik eskatu. Gurasuk esaten zuten, (beurek) esaten ziguten, elkarrekin hasi 'ta in giñanian, ba ezkontzeko kontuak eta hasi giñan esaten
- Hoi? Guk ez genun permisuik eskatu. Gurasuk esaten zuten, (beurek) esaten ziguten, elkarrekin hasi 'ta in giñanian, ba ezkontzeko kontuak eta hasi giñan esaten
"pentsatu zein hartzen zuten elkarrekin e? Geo ez torri hemen kontukin, asike, pentsatu ondo. Ez bazu nahi gustagarriya elkarrekin ez seittu, ez duzula nahi ta kitto" san ziuten 'ta hortan fan dia, gu hola fan giñen 'ta guriak 'e hola fan zien. Hala zan.
- Axertatu in zenuten ordun?
- Ui klaro, ze ingo zu ba? Oaiñ gauza hori okerrago doa. Separaziyua esate'utenez, separatzen eozein.
- Ui klaro, ze ingo zu ba? Oaiñ gauza hori okerrago doa. Separaziyua esate'utenez, separatzen eozein.
- Hoik ez dute ongi pentsatuko 'ro?
- Aspertu itten dia numaitt! Berrizaliak.
- 'Ta zuek ez al ziñazten aspertzen? Hainbeste urte elkarrekin?
- Aspertu itten dia numaitt! Berrizaliak.
- 'Ta zuek ez al ziñazten aspertzen? Hainbeste urte elkarrekin?
- Ez, gu ez giñan aspertu. Gu ez giñan aspertu. Gu hantxe seittu genun elkarrekin.
- Gora berak izango dia miño...
- Bai izaten zien momentuak, eunan batin o' bestin igual erdi muturka antzin, miño geo atzea aixkiattu.
- Gora berak izango dia miño...
- Bai izaten zien momentuak, eunan batin o' bestin igual erdi muturka antzin, miño geo atzea aixkiattu.
- Berko!
- Berko, hoixe.
- 'Eta Maldaburura ezkondu ziñanin, zer zin? Ez zen zue gizona...
- Berko, hoixe.
- 'Eta Maldaburura ezkondu ziñanin, zer zin? Ez zen zue gizona...