Auzoko haurren maistra

Transkribapena

- Biño nik galdetzen nizun Joxepa, zu, zu maixtra ziñala.
- A! Ni maixtra, bai.
- Han Arandanen, itxian bertan maten zenun?
- E?
- Itxian bertan maten zenun eskola?
- Bai. Itxian bertan. Herritik abixtu ziten. Nik eskola ona nula 'ta umik gaizki zoztela.
' Ta neria 're banun 'ta...
- Eta, 'ta nondik hasi ziñan hairi iakusten? Libruk 'ta bai al zenittun?
- Neonek afiziyo haundiya nun eskribitzeko 'ta. Bai. Hoi berez 'e ber da, e!
Gaiñekun, afiziyua 'ta pazintziya 're ber da! Nik ez nun umeik sekula jo izandu! Ona esan in ber du! Nik maixtra ona izandu nun, neonek egiya san. Harek 'e sekula ez zun jotzen umeik.
Nor Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-017
Pasartea 0:51:50 - 0:52:40 (0' 50'')
Laburpena Arandaranera ezkondu eta gero, herritik eskatu zioten maistra lanak egiteko, auzoko haurrek ez baitzeukaten inor ikasteko. Maistra ona izateko afizioa eta pazientzia behar direla dio.

Transkribapena

Nor Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-017
Pasartea 0:50:40 - 0:51:50 (1' 10'')
Laburpena Maistra izan zuenaren berri eman du berriro. Karrikako errotan egoten zen apopilo. Maistra gaiztoa zela esaten zuten.

Bileratik etxerako bidea

Transkribapena

- 'Ta noiz hasten ziñazten billerea 'ta? Ze garaikin hasten ziñazten billerea joten 'ta?
- Ba! Batzuk goiz 'ta bestik berrriz, beranduxio 'ta.
- Zu nola hasi ziñen? Gotze al za? Lendabiziko aldiz billera jon ziñanin?
- Zembat, billera jon nitzanin zembat urte izango nittun ba... Hamalau bat urte 'ro.
- Bai, e?
- Bai, izango nittun seuraski. Guk atta zintzua genun (...) 'ta gaiña goiz itxea!
- Xixto itten zun harrek?
- Biño harrei eskapo itten geniyon!
- Eskapo...
- Aiy hai! Itxea jon 'ta sermoiyin! Ai hai! 'Ta kuartoa jon 'ta izorrai!
- 'Ta ze ordutan... Billera ze ordutatik ze orduta izaten zen?
- Bilera? Pos...Urtiak... Jakiñak... Arrasaldin hasiko zen bostak aldin 'o hola. Soiñua jotzen 'ta.
- Bostak aldin. 'Ta geo? Geldittu?
- Geldittu? Ilundu 'ta auro xamar. Ongi, ongi.
- Geo ez zenuten bire asko itxea...
- Uan gabez dia fiestak, e! Toki gehiyenetan. Biño ordun hala izaten zin.
- Geo itxea ez zenuten bire asko! Oinez juteko!
- Bertan!
- Bertan!
- Bertan guk!
- 'Ta mutillak launtzen al zizuten?
- Haik pozik! Utzi ezkeo.
- Ez al zeniyon uzten?
- E?
- Ez uzten mutillai?
- Nahi genunik ez, behintzat. Aukeran... Aukera faltia ez zen 'zaten ordun!
Edadi haitan! Ezkontzik 'e ez gotzen gaiña.
- 'Ta geo gizona izango zena, 'ta billeran izautu al zenun?
- E?
- Nobiyua nola in zenun?
- Nobiyua ez. Be arreban itxea. Be arreba zen ne koñata, ne anaiyakin ezkondua. 'Ta hara joten nitzan ni 'ta hua 're bai 'ta hara! (...)
- 'Ta zer zazte, bi senide beste bi senidekin? Hara!
- Denak hillak. 'Ta pizkorrena neone. Saltsako...
- 'Ta nongua zen gizona?
- E?
- Aranangua zen?
- Bai. Bai.
- A...! Horregatik zu hara ezkondu!
- Bai.
- 'Ta ezkondu 'ta han bai al zin senide gehiyo zu ezkondu ziñanin?
- Bai.
Nor Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-017
Pasartea 0:41:40 - 0:44:00 (2' 20'')
Laburpena Hamalau urterekin-edo hasi ziren bilerara joaten. Aitak, erretiratzeko, txistu egiten zien. Mutilak beti prest egoten ziren etxera laguntzeko, baina berak nobioa arrebaren bitartez egin zuen, bi ahizpak bi anaiarekin ezkondu baitziren.

Arropa garbitzeko teknikak

Transkribapena

- Bai. Nombatte hor deskargatzen zinak izango zin. Harri kozkor pilla erra titzen 'izkiten nei urin, errekan arropa garbitzen. Oi, labandeiya biño (...) Hotzik batez. Gaztia izatia zer 'te da, e! Amak saten zin: "urin ez sartu! Hoztu ingo za 'ta!"
'Ta nik, ni kaskaorra izaki, e! Urin sartuta aixuo garbitzen baizin.
- Ur gehiyo!
- Hoixe, bai! 'Ta geo, jarri 'ta seittun sekatu.
- Bertan jartzen ziñuzten lehortzen?
- Bai. Bertan jarriyak alambrik eta.
- 'Ta garbittu zekin itten zenuten?
- E?
- Garbittu, arropa zekin, jaboiya ba al zenuten?
- Hoixe, bai. Jaboiyik eta lejiak eta bazin. Biño lejitan ez genun ordun arropik jartzen. Gabez kampun utzi gau serenutan, lejia biño hobia izaten zen.
Mantxa guziya deseitten zen 'ta usai bat! Oain dena lejitan itten da, biño...
- Belartan zabalduta?
- Bai, bai, bai., bai.'Ta gue itxia hain poliki baito, birian ixkiñin do
'ta biria 'ta irriyun artin soru haik.
- Xabalin erki!
- Bai, ba. Handik lapurtu 'ro itteko zen, han paseran tokatu 'ta hola iñ
'ta sekula ez zin faltatu izandu 'ta geozko kampun utzi.
- Oaiñ igual emango littuteke, biño ordun denak holaxe eukiko zenittuzten 'ta!
- Bai.
- 'Ta zuk uara ba al dakizu zerrei saten zaiyon?
- Guara[guara:8724]? Bai! Arropa garbittu, berriz jabonatu dena, ongi, asko 'ta kuelak izaten zin. Hola, hiru hankako zurezko ontzi batzuk. 'Ta han sartu 'ta hara ura irakin 'ta hara bota.
Bestiya irakin 'ta bestia bota.
- 'Ta harrekin garbittu itten zen.
- Usai goxo askiya bai! 'Ta askotan berriz, kampun utzi. Jaboiya man 'ta arratseko!
'Ta gau serenukin lejia biño hobia da. Txuri txuriyak, usai goxo askiyakin bai, bai.
- Garai hartan zer zen, lejiaik ez?
- E?
- Lejiaik ez!
- Gutxi. Beandu hasi zin lejik.
- 'Ta ura irakitten bakarra botzen ziyoten, Joxepa, 'o zu gotzen al za hauts...
- Ez, ez. Kampun zon zeai, arropai ura botzen, irriyoko ura bota 'ta bota 'ta bota 'ta. Euzkiyan beruakin mantxik 'o baldin bazen dena (...)zen
- 'Ta su-hautsa ez zenuten ibiltzen zuek?
- Bai. Kuelatan eosi ber zinak bai. Kuela bat itxiya itten zen hora, ur irakiña bota surtako hautsa paketin jarrita. Biño kampun hola utzita usai goxo askiya geo bai.
- 'Ta uara zerrei saten da, ura botzi horrei?
- Ez, e... Bai, bai, bai. Ugara bai.
- 'O ze horrei...? Hiru hankako ze horrei deitzen da uara?
- Hiru hankako bai. Kuela. Hiru hankako katxarro bat izaten zen.
'Ta azpiyan barriño bat jarri 'ta ura irakin 'ta hara bota, irakin 'ta hara bota. Uan lejia bezela. Sano askiya bai! Usai goxo askiyakin!
- 'Ta txui txuiya gelditzen zen?
- Hombre!
- Bai, e?
- Mantxa guziyak joten... Kentzen 'ttu gau serenuk 'e. Oso zea ber du,
burniyakin 'o mantxatua 'ro oso zailla ber du ez kentzeko.
- Ez kentzeko. 'Ta ordun ze itten zen, erropa txuiya zea, uara 'ro kuela hortan eta kolorekua ya errekan?
- Bai. Bai,bai,bai bai.
- Erropa kolorekua.
- Belauneiño sartu errekan 'ta aurrin harri haundi bat jarri 'ta dimbiti damba!
Ez gaittun beratzak izandu ez! Amak beti enkargu bat ematen zin: "urin sartu gabe, hotz do 'ta!" 'ta bai, ni itxetik ura orduko aztua! Bai, ez zen... Osasuna zer 'te da! Jesus!
-Ez zenun katarroik izango!
- Pensa 'zu ez! Oain lenuo harrapatuko nuke, bai! Pensa 'zu betzi senide giñan 'ta bakarrik geldittua naz. Bat gerran...

Nor Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-017
Pasartea 0:34:20 - 0:38:30 (4' 10'')
Laburpena Arropak garbitzeko modu asko zituzten. Gobada, kuelak, arropa jo errekan... Arropa belar-soroan zabaltzen zuten, 'gau serenoan'. Txuri-txuri gelditzen zen.

Karrikako eskola eta harrobia

Transkribapena

- Nik ba al dakizu ze izandu nun? maixtra ona. Kastillana zen maixtra. Pamplonako alaba. Hua zen maixtra, e! Jo, harrek eakutsi zin nei! Biñon eun bat faltatzen bazenun, itxea abisua, ez eunik galtzeko! Nei. Dena hartutzen nuna.
- Harrek zu jotia nahi?
- Hoixe! Bai, haik 'e eakustia... Anaiya zun maisua.
- 'Ta non maten zuten haik? Non zenuten eskola?
- Karrikan.
- Karrikan?
- Bai. oan pariente batzuk bizi dia haik eskola zuten tokiyan. Bai.
- Ordun eakutsi 're ongi ingo zun?
- Jo! Ez zun behiñ 'e jotzen. Muttikuk jotzen zittun miño neskaik ez. Keba. Euna faltatzen bazenun, oi...! Santen zun, ez faltatzeko, e! Bestela ez zila gehiyo ametittuko.
- 'Ta zu gustora joten ziñen?
- Maixtra ona zen.
- Ui...! Ni bai. Ni denako pronto nitzan holakua. Saltxera xamarra.
- 'Ta nondik joten ziñazten, zeatikan....
- Kamiyoz kamiyo. Harrobiya nola da?
- Bai.
- Pues harrobiyan tartetik. Harrobiko langillik 'e han aitze 'izkigun ejuka. Zea, ordun lana itten zen harrobiyan e! Bagoiyak Hermoso saten ziyoten batek ibiltzen zittun bagoia harriz kargatu 'ta "hermoso" norbattek eskribittu bagoiyak.
E' zitt aztutzen... Hai parrak itten genittun guk! "Ez al zen zu miño hermosogoik hemen letrerukin" "(...) Jarri zin nei, akatuko ñet eunan batin".
- 'Ta pertsona aitzen al zen haikin bultzaka...
- Bultzaka bai! Be ruedakin 'ta. Biño llanun, e! Llanun!
- Bai.
- Eta geo izaten zin, berriz, kaminero in ber zutenak, goiyan itxia bazen,
harrobiyan, harren bazterrin hola txabola bat, 'ta han bizitzen zin.
- A bai, e?
- Zeak, geo kaminero 'ro ai ber zutenak. Bai, nik ne koñadua, oaiñ hilla do,
biño bai, hala in zen. 'Ta andregaia 're handik in zun, ne ahizpa, oaiñ biyek hillak dia!
- Eta geo ze itten zuten, haik trenea kargatu berko zittuzten?
- Bai, bai, bai. Geo trenbirez. Errentiko kargadora 'ro...
Nor Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-017
Pasartea 0:31:45 - 0:34:20 (2' 35'')
Laburpena Maistrak egunero behartzen zuen eskolara joatera. Karrikara joaten zen. Harrobiaren ondotik barrena joaten ziren eskolara. Gogoan du harrobian lan asko egiten zela.

Goizuetako bidean, Arano

Transkribapena

-'Ta gerra 'ta geo gosia.
-Baita 're!
-Jana ateko zen zea, baita harri azpitik 'e ateko zenuten zuek!
-Goizuta ogi billa jon 'zandu naz.
-Goizuta?
-Bai. Nekin zen launa hil zen aspaldi. Zaira jon giñan.
Eta uste 'ut (...) ogi billa Goizuta! 'Ta Arano kusten genun, kusten genun 'ta "Zer dun hura?" 'Ta han herri ttiki-ttiki bat ikusten da 'ta...
Arano 'ta... "A! Jesukristok hoi san 'men zun, mundun ibilli zen dembuan. " Han pasaeran "(H)Ara... No...!"
- Pentsa ze urruti don!
- Istoriyak! Len izaten zin, bai! Uo...!
- Ailletu ziñazten Goizuta?
- E? Goixuta, bai...! Goixuta...
- Birez bire?
- Bai. Ogiya 'ta asko. Bai. Aberikin jon giñan 'ta abeiya kargatu 'ta. Behiñ, uste 'ut ailletu giñala.
- In berko zenuten, Okillira, 'ro Berdabiyo 'ro jetxi in berko zenuten
'ta geo berriz handik Goizuta, ez? 'O...
- Ez, ez. Bada bestela biria. Hilla da nekin jon zena, Austiña, Zaikua zen. Haik genittun parientik 'ta gu hara jon giñan gerra eskapo.
- 'Ta ordun zuk zanazkan hogei urte 'ro hola?
- E?
- Zembat urte zenittun ordun?
- Nik ordun hogei urte. Politten polittenin. "¡Guapa!" eju errak itten ta"" Hala!" Nik. "¡Vete por ahí!"
- Denai purrusta itten al zeniyon?
- Nik ba al dakizu ze ...
Nor Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-017
Pasartea 0:30:02 - 0:31:45 (1' 43'')
Laburpena Gerraren ondoren, gosea. Goizuetara ogi bila joan izan da. Arano ikusi zutenean Jesukristok zer esan zuen gogoratu ziren.

Arrandegian lanean

Transkribapena

- Asko kusiya! Lan asko iña 'ta! Jende klase asko ikusi 're in genun. Arrandeiyan 'e bertan genun, itxetik bertan arrandeiya, 'ta gabez lana in ber izaten nun. 'Ta arratsin leatza lapurtu, nausiya loaletzen zenin ohiyea joten zen, 'ta "izortuko ñeu ba!"
'Ta nei leatzakin korrika itxea jon ta... bertan baigenun itxia! Arraskan bota 'ta ixi-ixillik ate 'ta martxa. Amak, guriak bai poz erra!
- Harrek ez zun galdetuko nondik agertu zen!
- Leatza ez zun eozeñek jaten ordun!
- Ierriko zun zuk karriya zela!
- Hombre!
- "Harrapatzen bazattuzte!" saten zun harek beldurra berriz. "Bai, zaude beldurrez beti!"
- Ba ordun leatza izango zen...
- E?
- Leatza jatia izango zen...
- Oi...! Leatza 'ta, bixigua 'ta, denetik tortzen zen.
- 'Ta ze, ze arraindeiy... Biño ze arraindei...
- Pasaiyatik tortzen zen arraiya horrea. 'Ta hor itten genun kajatan jarri dena, eta geo bialtzen zuten kamionatan Bartzelona!
- Hara!
- Arraiya, bai!
- 'Ta ze fabrika 'ro zen, ze izena 'ro daka? Nik ez nakan aittua.
- Hua zen... Arrandeiya! Arrandeiya, leno Errota izandutako tokiya zen.
Biño, geo arraiyakin hasi zin negoziatzen 'ta...
- 'Ta hoi zer zen, geo Pitusa 'ta jarri zuten inguru hortan?
- Bai, bai.
- Dena inguru hortan?
- Bai, bai, bai.
- Oain pabelloiak dia baita 're.
- Bai.
- 'Ta gabin lana, e?
- Gabez lana in ber... Hua zen tristina, e! Ñea...!
Ohiyin eoki 'ta bozinak joka hasitzen zen zea, kamionak 'ta martxa. Sos batzuk atetzetik pozik!
- 'Ta garbittu 'ta 're in ber izaten al zenuten arraiya?
- Bai. ongi jarri behintzat kajatan. Txukun txukun jarri itten genun. Kaja haik...
Izango zuten kaja... Kajak karga... Hoeita hamar kilo iual. Leatza zea batzuk, peskadilla, bestik bixigoz...
- 'Ta kargatzen 'ta 're zuek aitzen al ziñazten kamioitan?
- Bai! Guk gizonak bezela lana! Ez ga eozein izandu, ez! O...!
- Berko sasoya euki!
- Osasuna zer 'te da, e!
- Bai. 'Ta gehiyo non za lana iña, Joxepa?
- E?
- Kampun... Etxetik kampo 're toki gehiyotatik lana iña za?
- Bai, sos batzuk irabaztetik pozik! Artajorra 'ta.
- Artajorra... Patu... Zea kobratzen?
- Bai, bai.
- Bai, e?
- Bazin familiyak ez zinak laneko 'ta... Holakuk aprobextu itten genittun.
Nor Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-017
Pasartea 0:23:40 - 0:26:20 (2' 40'')
Laburpena Martinmotzeneren ondoan arrandegia zegoen, eta bertan egiten zuen lan. Ahal zutenean arraina lapurtzen zuten. Pasaiatik etortzen zen arraina. Kaxatan txukun-txukun jarri eta Bartzelonara bidaltzen zuten. Gauez egiten zuten lan. Gizonak bezala aritzen ziren. Etxetik kanpo lan asko egina da Joxepa. Artajorran ere aritzen ziren.

Altzibarko fusilamenduak

Transkribapena

- Ez biño... Ai...!
- Ona da bai. Gorputzak... Muittu berra du gorputzak.
- 'Ta gerra hasi zen dembun, torri baizin belarri motza hoitako erruz.
Itxian sartu 'ta nahi zittuzten guziyak iñ... Atta bakarrik geldittu itxiin eta amak bialtzen niñun hor Zaiya, Oaiñ eroiya 'men da baserriy hora. Zeozer parintik giñan 'ta hara jongo giñan. Eta han... 'Ta ni bialtzen niñun: "atta ikustea jon berko zu ba!" Amak saten zin.
"Hua bakarrik ez da eongo han". Tortzen nitzan 'ta... Jesus...! Zeiñek kaso iña bai! Ni gazte gazte gaztia, hogei urte. Ipurtzulotik seika 'ta... "¡Hala... Por ahí! Iros a Navarra!" Eta gaixtuak zin, e! Gaixtuak zin, desapiyuk eta. Bai. 'Ta " Alto...!" han, Zaiko gaiñetik.
'Ta abitu belaxen in ziten bi Munizipalak 'o zerbatt militarrak 'o hola zin 'ta. Ni harri kozkor baten gaiñin tak! Exei: "Alto estoy " 'ta "¿Qúe salada, e?" batak bestiri san ziyoten 'ta "salada? Izortzen ez bazea...", torri 'ta iya noa nijun 'ta.
'ta atta aber non nun. 'Ta itxian. 'Ta itxia aber non nun 'ta Altziberren. 'Ta "bueno, bueno, bueno, ya puedes seguir" Biño hilli 're iñ zittuzten ordun, e! Bi Altziberren. Bat Iyerukua, Xegundo. Gizajua, mutill on askiya! Haik denuntziatu zittuztenak 'e...
Haik 'e kontzientzi errakin geldittu zin ba. Ez dakit, politika madarikatu horrekin! Bi!
- 'Ta bestia zein 'te zen?
- Bestia aztua dakat oaiñ. Mikelentxonekua 'ro... Ez dakit ba, nongua zen hai.
Bi laun behintzat, oso mut¡ill majua zen, Iyeruku hura behintzat.
- Herrikuk behintzat?
- Bai...! Izaunak! Jesus! Near errak in nittun ordun! 'Ta...
Altziberren neskak, oaiñ 'e hillak dia, 'ta propiyo hura ikustea! Ze gauza ikustea jon zin, e! 'Ta oaiñ enitzake jongo ni ezertik e. Geo 're bestela 're pena erra maten zin 'ta, (pff) jesus! Izugarriyak iñ zittuzten gerratin, e!
- Bai. Gehiyegiyak.
- Gehiyegi! Uo...! Gerra! Jaungoikuak guarda zala!
- Batzuk dena libre 'ta bestik eziñ ezer iñ!
- Eze ezin iñ!
- Dembo asko iñ al zenuten han, Zaiyan?
- Ez. Torri... Atta bakarrik itxian 'ta ni torri nitzan auro attana 'ta geo ama 'ta 're torri zin 'ta.
Denak horrea juntatu zin 'ta oaiñ iñorrez 'ta oaiñ iñor ezta.
Nor Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-017
Pasartea 0:20:00 - 0:22:50 (2' 50'')
Laburpena Gerran Zariara joan ziren eskapo eta aita bakarrik gelditu zen Martinmotzenen. Joxepa joaten zitzaion laguntzera. Zariako gainean, soldaduek aitaren berri galdetu zioten behin. Altzibarko fusilamenduak gogoratzen ditu eta baita izugarrikeria hura ikustera propio joandakoak bazirela ere.

Transkribapena

Nor Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-017
Pasartea 0:18:00 - 0:20:00 (2' 00'')
Laburpena Martinmotzenen tolarea zeukaten. Emakume eta gizaseme, denak berdin lanean. Etxean sagastia bazuten, baina kanpoko askok ekartzen zuten sagarra, eta beraiek sagardoa egin.