Transkribapena

Nor Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-019
Pasartea 0:12:20 - 0:13:50 (1' 30'')
Laburpena Kanpoan ez ezik, etxean ere lan egin behar izaten zen, baina gustura aritzen zirela dio. Senide asko ziren eta gazterik hasi behar izan zuten lanean.

Etxetik kanpo lanean

Transkribapena

- Ez, oaiñik, maestra billi nitzaneko ezkondua nitzan. Biño kozinan 'ta ibilli nitzanin, bai, gaztia. Oso gaztia.
- 'Ta fabrikan ibilli ziñanin arraiakin?
- Arraiayakin 'e... Ordun soltera, behintzat!
- Urte asko in zenittun arrai fabrikan?
- Bai. Gue... Martinmotzenetik bertan zen arraindeiya. Arratsin jon ber izaten genun lanea.
Jela tartin. Gaztiak izaki, 'ta gorrak izaki! Geo lapurtu 're itten genittun! Nausiyak alde itten zun demboan, iertzen geniyon, hasten zen aho zabalka 'ta (...) keiñua itten geniyon elkarrei, 'ta anda! Leatza hartu 'ta korrika. Itxia bertan 'ta, amak bate ez zekila etxian sartu 'ta
leatza arraskan utzi 'ta... Hurrungo goizin bai poza erra harrek!
- Sorpresa politta.
- "Utzi, pekatua da ordia!" Saten zun.
- 'Ta "bai! Bo 'zu leitik!" 'Ta "ez, ez, ez dut botako!"
- O...! Ordun eongo zen gosiakin!
- Friolera bat ematen ziguten. Jela tartin lanin aita. Bai, ez giñan beatzak, e!
(beratzak, biguñak, gako zerrendara). Horko neskak ez liake aiko 're! Gu kuadrilla haundiya giñan. Han itten genun lan auzokuk gehiyenak oain jonak dia Pikoketa.
- Eta horrea 'ta...
Nor Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-019
Pasartea 0:08:35 - 0:10:00 (1' 25'')
Laburpena Lanean gazterik hasi zen. Ezkondu aurretik sukaldean aritu zen, eta arrain-fabrikan ere aritu zen; arratsean joaten zen. Arraina lapurtzen zuten nagusia loak hartzen zuenean. Friolera bat ematen zioten, lan gogorra eginagatik. Ez ziren 'beratzak'.

Lana eginez ikasten

Transkribapena

- 'Ta jostez aparte ze gehiyo ikasten zuten emakumik?
- E? Josten, kozinan 'ta!
- Kozinan 'e ikasi itten zen?
- Hombre! Bai, bai. Goua zunak, behintzat, bai.
- 'Ta non ikasten zen?
- Ni... Altziberren taberna batin. Hillak dia! Bat kusi 'ut uain berriro.
Monja jon zen hango nexka, neonek garbittu 'ta jantzi 'ta itten nun. Lanak ittea joten nitzan kozinan ikastetik. Eta... Elizan, han geunden 'ta ez nitzan kontuatzen. "Joxepa!" eju in zin. "Ui Maittere!" Jesus, haik musuk man zizkin! Monja jon izandu baizen.
Monja joten zen 'ta ordun nexka ttiki-ttikiya zen, nik jazten nun 'ta, hango lanak in 'ta geo, ikasi kozinan 'o.
- 'Ta hoi non? Altzibarren non?
- Altzibarren. Bai, Torre.
- A! Zer zuten, taberna 'ro?
- Taberna, bai. Jende asko ibiltzen zen taberna zen hua. Asko.
Eta monja hoi, ttikiya zen ordun 'ta saten zin hango etxeko andrik: "Joxepa, ume hoixe jantzi ber 'zu, nik ez dut astiik eta." Hua kozinan 'ta komei 'ta... Karo, jana jartzen 'ta dena ikasi. Lanin aiyan! Lanin aiyan!
- Karo ikasi gehiyena lanin aittuz.
- Aiyan, bai.
- Aiyan.
- 'Ta Maittere bai, ui! Hua poza man zin. 'Ta bistazo bat bakarra man zun, e elizan 'ta... Bi 'o hiru musu man zizkin 'ta "banua Erroma berriz 'e!" 'ta "sei zan, sei zan, sei zan Aita Santuna!" San niyon. Hara, bizimorua! Oso neska politta zen, e! Uaiñik gaztia da gaiña.
Jon ber zula, 'ta ez zula 'ta ibilli zen, 'ta geo behiñ alde in zun 'ta izandu berriya da.
- 'Ta han do? Erroman do?
- Bai. Erroman do.
- Bai, bai. Behiñ muittu zenin, muittu zen.
- Hombre, ne besutan billiya zen. "Akortzen al za, ipurdiya garbittu 'ta nola jazten nizun nik?" "Akortuko ez naz ba! Horrengatik eju in zattut!"
- Bai, (...) gure ba... pobria ordun hala izaten zen, e! Kozinin kastea, 'o lanea 'o umezai 'o... Beti zerbatte ikasi behintzat! Gaur ez dakat penik bat 'e! Lana, lana asko inta! Hemen mira gehiyo in dut eonin! Hemen askotan puntun 'o...
Oaiñ geldittua no, biño aitzen naz gantxillun 'ta puntun 'ta...
Nor Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-019
Pasartea 0:05:10 - 0:07:40 (2' 30'')
Laburpena Emakume asko ziren ofizioa ikasteko lanean aritzen zirenak. Joxepa Altzibarko taberna batera joan zen sukaldean ikastera eta hango haurra ere zaintzen zuen.

Transkribapena

Nor Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-019
Pasartea 0:02:10 - 0:05:10 (3' 00'')
Laburpena Oiartzungo kalean ikasi zuen josten, Postan. Ramona zuten maistra jostuna. Ikasi eta gero, etxekoentzat eta kanpokoentzat ere aritzen zen. Oiartzungo kalean oihal-dendak bazeuden.

Transkribapena

Nor Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-019
Pasartea 0:00:00 - 0:02:10 (2' 10'')
Laburpena Klaketa. Zaharren egoitzako kontuak. Egoitzara joan aurretik etxeko lanak egiten zituen. Lanik gabe mira egiten dela esaten du. Gantxilloa egiten du.

Ezkontza

Transkribapena

- Bai, bai, bai.
- Ama 're guapa zen, 'ta!
- Bai, atta 're ez zen itsusiya, e! Itsusiya ez zen!
- Haik erretratuk 'ta ez zittuzten izango? Ben bodako erretratuk eta?
- Han ez zen hainik. Gaiñekun bai, gue senidinak eta denak bai biño hainik... Ez zittuzten ateko 're! Diroik ez zen izango dembo hoitan.
- 'Ta zuek ate al zenuten erretratua?
- Bai, bai.
- Zuek ba?
- Ui, erretratuk eskolakuk eta zer ez zin atetzen geo! Geo oain 'ta gehiyo berriz.
- 'Ta ze, ze jantziya zenakan ezkondu ziñanin?
- Ezkondu nitzanin soiñeko beltza nun. Lana 'ro, lanilla 'ro hola, ona, oso ona. Hola perla batzuk adornua 'ta... Ba! Ordukoz nahiko dotoria.
- 'Ta gizona?
- E?
- Gizonak?
- Gizonak? Gizonak politta netzako!
- Zer zun, trajia?
- Bai, bai.
- Dotore ordun!
- Korbata 'ta guzi joten zin. Orduko prepatzen giñan.
- 'Ta geo, ze izaten, e... Ezkondu aurretik pregoiyak 'o ze izaten zin Joxepa?
- Ezkondu aurretik bai!
- Zer zin haik?
- Kulpittutik esaten zuten, e! "Hartu nahi al 'zute eliza amak aintzen dun eran ezkontzan halakok 'ta holakok". Hiru iandetan 'o saten zittuzten. Gu umik giñala behintzat bai, geo ya ez.
- 'Ta hoi ezkondu aurretik?
- Bai, bai, bai, bai. Testiguk bezela. Testigu berrik ez.
- Ez zenuten haiken berrik zuek.
- Elkar nahi bayote.
- 'Ta geo ezkontzea ze tortzen ziñazten, honea, parrokira?
- Bai, bai. Ez, ni Lezon in nitzan.
- Santa Kruzen 'o hola 'o?
- E? Lezon. Ez dakit, holaxe okurrittu zigun. Lezon in ber genula 'ta! Honea Oiyartzuna jon 'ta denak a... Ahoko zulua zabalduta beira eoten baizin dembo hartan!
Oiañ ez dute beituko bestela miño 'ta gu Lezon kotxin jon 'ta...
- Eta geo? Ezkonduta geo? Bazkaiya 'ro ze itten zen?
- Hoixe. Errenteiyan bazkaldu genun, 'ta arratseko itxea. Adiós muy buenas!
- 'Ta zein jon zin bazkaira? Oain bezelako jende pilla 'ta jote al zen?
- Ez...! Batzuk bai, segun ze famili zen.
- Zuenin zein zin?
- Padrinuk.
- Zeiñ zenittun zuk atautxi, amautxi?
- Amautxiya nun ne lengusu baten ni bezela izena zuna, Joxepa. 'Ta harek zun berriz be anaiya. Denak hillak! Ni aquí estoy la vieja.
Nor Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-018
Pasartea 0:50:40 - 0:53:50 (3' 10'')
Laburpena Gurasoek ez baina beraiek ateratzen zituzten erretratoak. Ezkondu zenean soineko beltza zuen eta gizonak trajea. Pregoiak: hiru igandetan edo mezatan ematen zen ezkontzaren berri. Joxepa-eta Lezon ezkondu ziren, Oiartzunen denak begira egoten zirelako. Errenterian bazkaldu zuten eta arratserako etxean ziren.

Ameriketara

Transkribapena

- 'Ta beste izeba bat bagenun Ameriketan hil zena. Handik kalea heldu zela, 'ro kaletik itxea zijula ez dakit zer, Dorotea izena zun, kartak nik eskribitzen nizkan 'ta. Tortzeko goua bazun Espaiñira berriz, biño... 'Ta harregatik jona 'men zen Ameriketa:
Eliza 'ro heldu zela, arrantzalik 'o nombatte Auxkeneko 'ro inguru hartan ben itxetik ate 'ta heldu zela, 'ta haik hasi 'izka nombatte ejuka, neska gaztia kusita, 'ta izutu! 'Ta hola itten 'men zun. Dar-dar geo izena jarri 'men ziyoten, Dorotea dar-dar.
Eta parra itten ziyon jendik eta Ameriketa jon. Geo beti nik eskribitzen niyon.
- Bea bakarrik jon al zen?
- Bai, bai. Bai. Beno, baten batek giyatuko zun, biño...
Han zea, ama de casa 'ro ez dakit zer lana itten 'men zun. Umik (...) batin. 'Ta beti torri ber zula, nik eskribitzen niyon 'ta beti saten zun, be hezurrak be herriyan utzi nahi zittula, biño ez zen torri. Gaixua! Eskribittu oso erki itten zun.
- 'Ta hua zer zen, aman ahizpa?
- Aman ahizpa, bai. 'Ta hua izutu 'men zen, eliza 'ro heldu zela, arrantzalik Auxkeneko errekan 'o, 'ta han erderaz 'o, zerbatte neska gaztiak kusi 'ta hasi,
'ta izututa hola itten 'men zun. Ze gauza, e!
- Nola izutu zen hua, e!
- Bai. 'Ta Dorotea dar-dar izena jarri 'men ziyoten.
'Ta geo eskribitzen zun, 'ta nik eskri... Nik beti kontestatzen niyon, 'ta azkeneko kartan jartzen zun, bazamazkila ez dakit zembat urte nahi zula, biño be hezurrak Espaiñiyan utzi nahi zittula, biño ez zen torri.
- Han, han hil zen.
- Bai. Han... Ze lan itten zun, ama de casa 'o...
- Atrebittu in zen hara jotia, e!
- Bai. Gaizua! Oso guapa zen erretrat... oso guapa!
- Zer zen, aman aldetik denak guapak ordun!
- E? Bai.
Nor Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-018
Pasartea 0:48:30 - 0:50:40 (2' 10'')
Laburpena Ama Zulatxipibordakoa zen. Ahizpa bat zeukan Ameriketan. Herrian gertatu zitzaionarengatik joan zen hara. Joxepari idazten zion. Herrira itzuli nahi zuela idazten zion, baina ez zen etorri sekula.

Transkribapena

Nor Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-018
Pasartea 0:47:40 - 0:48:30 (0' 50'')
Laburpena Aita lantegitik etorri eta lehendabizi heiara joaten zen, seme-alabek ongi gobernatua zeukaten ikusteko.

Kantatzeko zaletasuna

Transkribapena

- Bai, difentzi erreko ttun haik biyek!
- Biño kantai, kantai... Gorra zen, biño kantari 'ta 're alaiya izango zen atta!
- E?
- Kantai 'ta ibiltzen zenin, 'o ze?
- Bai, mendira zijunin, gurdi gaiñin jarrita.
- Karo.
- "eso es verdad, eso es verdad "non ikasi 'zu kanta hoiy atta!" 'ta "ez iñen sango zueri non ikasi 'uten nik hoi!" Biño hoi kaleko umia zela, Altzibarko partia! Altzibartik gue itxea abitu 'ta harrobiya bittarte hartan da. Itxia han do, Martinmotzene.
- 'Ta ze gehiyo kantatzen zun attak?
- Hoi kantai 'ta joten zen mendira zijunin.
- Kanta gehiyo... Garaiy hartan kanta... Garai hartako kanta...
- Bai, kanta asko ama... Gui asko kantatzen zuna zen. Josten 'ta ai zela 'ta. Kanta errak, euskaldunak izaten zin ordun 'ta...
- Gotzen al za?
- Andre Madalen 'ta, baratzeko pikuak eta... Bai, kantari aitzeko gou haundiya nun nik, e! Beste ahizpa bat 'e bazen, zarrena, harrek 'e kantatzen zun, biño tartin genunak "Beti kantai! Amurraziyua maten nazu!" 'Ta... Denak difentik izaten, e!
Betzi senide, bakarrik no, e! 'Ta oaindik berriketan.
- Maiyan otordun pilla erra elkartuko ziñazten!
- Bai, hoixe bai.
Nor Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-018
Pasartea 0:46:00 - 0:47:40 (1' 40'')
Laburpena Kantatzeko zaletasuna bezegoen Martinmotzenen. Amak josten ari zela kantatzen zuen. Kanta euskaldun politak baziren.