Plantxa

Transkribapena

- Plantxak... Elektrikoik ez zen izaten dembo batian. Biño baporekua esaten ziyoten plantxa, gue itxian oso ona zen gaiña. Fuertia 'ta ona. Beste batzuk bazin geo ate zienak senzilluaguak, biño tapa hola zun, e! Kierra hemen. 'Ta handik, kierretik zun katxarro bat hola.
'Ta harrekin itxitzen zen, biño barrenian ikatzakin, egur ikatzakin sua inta jarri, 'ta berotzen zen, 'ta geo harrekin. E...Zeak beziñ ona zen hora.
- Zer?
- Eletrikua beziñ ona zela hura. Plantxa kasi bea 're hala zen, e! Gue amak... Aspaldi, beno, esposatu zenian 'o... Iosiya izango zuten 'ta ona. Geo bazian itten zutenak, biño txarraguak.
- Bazin beste batzuk, brasa sartu gabe, sutan euki,
- Baita 're.
- 'Ta hoztu bittarte itten zunak 'e.
- Baita 're.
- Biño karo, haik in berko zin noixnahi berotzen jarri.
- Berotzen jarri. Bat berotzen jarri 'ta bestikin plantxatzen. ' Ta hola, 'o bi 'o hiru plantxa jarrita.
- Biño zuk san 'zunak gehiyo aguantatuko zuten, brasakin?
- Harren brasa denin 'ta geo tarteka ber bazen asko, ikatza bota 'ta...
- Ongi garbittu, bestela erropa zikindu!
- Ez. Plantxa garbiya ioten zen gaiñetik.
- Kontuz kontuz brasa sartu 'ta...
- Uango aldian orduan... Atraso haundiya izandu zen, biño (ez, ez) guk plantx hura geo 're ibiltzen genun.
- Bai, e?
- 'Ta azkenin bestik hautsi zigun. Beti eskatzeko tortzen baizin gue itxea. Batek "plantxa utziko nazu?" 'Ta eaman 'ta adiós! Ez bentzat eta ez guetzat!
- 'Ta zer zenuten beko sua? 'O ekonomika?
- Ez genun bekua. Zea... maiya hau balitz bezelako zea bat denian. 'Ta gaiñ hartan itten genun sua. Sua itteko tokiya zun 'ta eskiñan labetxua 'ta bestin 'e bai, ikatza...
Egur ikatzakin itten 'tena. 'Ta harrekin. Ez zen ez labeik eta ezer 'e, dembo batian. Geo bai, bagenun. Itxia erre in zitzaigun 'ta hura erre zenian arreglatu zuten 'ta ordun jarri zuten ekonomika.
- Okiyo ekonomika!
- Hura 're harrapatu genun.
- Hua seuruguo!
- Beno...
- Aspertu al za?
- Oi! Nik ze satia nahi 'zu?
- Labaderuna aztu in nau galdetzia...
Nor Bikandi Aristizabal, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-020
Pasartea 0:40:15 - 0:43:20 (3' 05'')
Laburpena Lurrun-plantxa zuten etxean. Barruan egur-ikatza sartuta berotzen zuten. Ekonomikaren aurretik nolako sua zuten kontatu du: ez zen beheko sua, labetxoak zituen. Etxea erre egin zitzaien, eta konpondu zutenean, orduan jarri zieten ekonomika.

Arropa garbitzen

Transkribapena

- Beno, lata erra maten ai naz, e!
- Ez, ez. Lasai! Zu gustora al zaude?
- Ez dakit ba, ze san!
- Nik galdetuko zattut! Ai naz ni galdezka!
- Bai, ai za biño...
- Nik jakin nahi nun, erropak nola garbitzen zenittuzten!
- Guk sukaldian. Fregaderan. Batzutan joten giñan zeara... Nola da?
- Labaderoa?
- Altziberko 'ta erreka hoi nola, Altzibertik Errentira joten dena? Pues horrea betti. Posta 'ro...
Han bian ez dakit nola saten ziyoten. Han zea bazen, beno, oaiñ ez dakit nola esan. Iturriozko birian zen sagardoteiya, 'ro sagardo fabrika 'ro... 'Ta handik joteko ez dakit zer zela 'ta, istoriyak.
- Biño behintzat...
- Batzutan arropa garbitzea 're hara joten giñan.
- 'Ta hor beko plazan din labaderu hoik ez al zin garai hartan?
- Bai. Nik hoik beti izautu 'ttut hor. Biño konserbatu iñ 'ttuzte kendu gabe. 'Ta labadoria 're bai. Arreglatu 'ro zeatu 'ta. Biño hora nik han izautu nun.
- 'Ta ez ziñazten hara joten?
- Joten giñan, biño, launtzat zen tokiya. 'Ta ura gutxi korritzen bau denak han ur zikiña juntatzen da, 'ta irriyoa jon ezkeo berriz, zikiña urak eamate 'u.
- Karo.
-'Ta arropa ongiyo garbittu. 'Ta bestela itxian ura genun itxian. Denbo batin toki askotan ez zen urik, biño guk ura bagenun.
- A bai, e? Zuek bazenuten ordun? Bentaja erra bai!
- Bai. 'Ta batenak eta bestinak eta ahal zen bezela, pues arropa garbittu, pilla haundiya itteko 're bakizu, maiz garbittu berko Hainbeste launek. Ez zen han xobra askoik izango.
- Biño hoi eunero 'ta itten zenuten? Eunero 'ta garbitzen zenuten?
- Arropa?
- Astian askotan 'o? Oan bezela?
- Zikintzen zenian 'o. Ahal zen bezela garbittu. Ez batzuk bezala... geo saten zuten maindirik eta juntatu 'ta gobara ittea. 'Ta hura iosi 'ta itten zuten, biño, gue itxian ez.
- 'Ta zuk ikusi izandu 'zu, nola san 'zu? Gobara?
- Gobara saten zuten. Eta zeak, barrikak bezela... Aittu izandu 'ut nola saten ziyoten 'ta halako uan ez dakit ze jarri 'ta, ura berua bota 'ta, betik zirrittotatik atera 'ta ez dakit nola in 'ta. Biño gue itxian ez, gue itxian itturriya ereki 'ta han.
- 'Ta jaboiya 'ro ze biltzen zenuten?
- Jaboiya. Jabon Txinbo.
- Raka raka raka harrekin.
Nor Bikandi Aristizabal, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-020
Pasartea 0:36:15 - 0:39:15 (3' 00'')
Laburpena Arropa garbitzera errekara joaten ziren, labaderoa jendez betea egoten zelako eta ura agudo zikintzen zelako. Beraiek bazuten ur-korrontea etxean, eta arraskan garbitzen zuten arropa. Gobada egiten zen, baina beraiek ez zuten egiten.

Besoetakoa hazten

Transkribapena

- Biño, izango ¡ttuzu ongi pasatako zeak, e! Hanako Urkabea joten ziñaztenin ongi pasako zenuten!
- Ume koxkorrak, pues jostatu.
- Karo. 'Ta zuek...
- Haizia ona hartu, zea, ibilli gabe. Haizia hartu 'ta.
- Karo, itxian nola eoten ziñazten...
- Itxian eon berrian, kampoa! Biño... Urkabea 'ta hola. 'Ta zarrenak eta hola pelotan ibilli nahi 'ro hola 'ta: "ama, pelotan biltzen utziko nazu kalea joten? " 'Ta ordu erdi bat 'o ordu bete 'ro...San: "Hambeste ordu arte". Korrika konsejupea jun 'ta pelotan ibilli 'ta beitzin relojui beitu 'ta korrika itxea.
- Karo.
- Gu ez giñen iñorrekin sesiyun aitzen.
- Karo, biñon, haurrak izaki 'ta muittu, muitzeko ze hoi! Goua. Karo. Normala.
- 'Ta gaiña guekin batin hazi genun lenguso bat.
- A bai?
- Ama hil zitzaiyon gaztetatik eta guekin batin bizittu zen.
- 'Ta zer zen, zuen eraretxokua?
- Gue anaiya biño, zarrena biño pixkat zartxio.
- A bai, e?
- 'Ta haik gelditzen zian hiru. Hiru anai... Bi anai zarrenak hamaika hilabete, hamabi... gutxi! Difentzi ttikiya 'ute, zuten. 'Ta lengusua pixkat zartxio hiruak. Denak hola biño.
- 'Ta hua zuekin?
- Guekin.
- Biño anaiya bezela izango zenuten? Seniria bezela?
- Igual, igual. Geo komuniyua ordun hamar urtekin itten zen, eta amak san zun hoiri komuniyoa bialtzeko. "Batei bialtzen baut bakarrik, 'ta bestia..." Hiruak igual igual jantzi 'ta betzi urtekin kumuniyua. Bikaiyui galdetu aber ingo zun 'ta baietz, doktriña baldin bazekiyen.
Sakristira joten zin ba 'ta, baietz.'Ta hiruak batin in zittun kumuniyua igual jantzita. Jendia berriketan aitzen baizen (...) 'ta. Bat bakarrik in bazun, "hau in du, beria ez baidu" 'ta nola izaten da! Hola hiruak 'ta hiruak igual jantziyak.
- 'Ta ze in zizkan béak erropak?
- Amak dena. illoba zun 'ta. Béak hartu ber zun hazitzeko geo. Ordun hala itten baizen! Norbatt besotakua baldin bazen 'ta gurasuak hil 'o hola hil, joten zian padrinuan itxea.
- 'Ta amautxiya, zue ama amautxiya zun?
- Bai. 'Ta atta, atautxiya. Attan izenekua zen, gue attan izenekua zen hora Pablo.
Nor Bikandi Aristizabal, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-020
Pasartea 0:33:20 - 0:36:15 (2' 55'')
Laburpena Amak ez zuen nahi izaten seme-alabak kalean ibiltzea. Anaiak Kontsejupean pilotan jostatzeko desiratzen egoten ziren. Lehengusu bat beraiekin hazia zen. Gurasoak hil zitzaizkion eta Maitxoren amaren besoetakoa izaki.

Txikierdiko bilera

Transkribapena

- 'Ta nobiyua itteko billerata jon ber?
- Bai, joten giñan Txikierdira 'ta han bukatzen zenian soiñua, korrika itxea!
- Txikierdira joten ziñazten? Altzibarrea ez?
- Altziberra 're bai, biño Txikierdin jende zeagua baizen. Errenteikua 'ta hola asko. 'Ta gu ze, hamazazpi hemezortzi urte 'ro. 'Ta hara jon 'ta handik auro bukatu ezkio, korrika atzea beitzeko demboik gabe. Egiya! Itxea ailletzeko auro.
- Nondik barrena tortzen ziñazten?
- Oi! Txikierditik? Ugaldetxon barrena. Handik atera 'ta goitik betti 'ta geo gotti.
- Martxa errin!
- Korrika!
- 'Ta zer zen, illundu aurretik torri berra? 'O amezkilla 'o ze izaten zen?
- Bai. Guk... Ez ziguten amezkillik jartzen zertik, goiz izaten zen, biño goiz torri ber izaten genun. Bai.
- Bestela errita!
- Oi! Seguru!
- Zein zen gorrena, ama 'o atta?
- Atta ez zen metitzen. Aman kontura zen, bestela jeniyo bizikua baizen. 'ta harrek 'e zapeteko bat eman ezkeo... Ez, ez zen atta sartzen umikin.
- Ama.
- Ama. Harek gobernatzen zittun denak.
- Ez zun lan txarra! Zortzikin! Bai.
- Biño ez zen uan bezela. Uan, difente izaten zen ordun. Ez uan bezela, hau nahi dut,
eta bestia nahi dut eta holako jostaillo 'ta bestia... No hay nada.
- Kapritxo gutxi!
- Batez! 'Ta gaiña kapritxoik 'e ez. Ikusten zen 'ta zea ez denak ikusten du zea 're.
- Klaro!
- 'Ta hola.
Nor Bikandi Aristizabal, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-020
Pasartea 0:27:10 - 0:29:30 (2' 20'')
Laburpena Altzibarko bilera alderago zuten, baina beraiek Txikierdira joaten ziren, Errenteriako gazteak-eta ibiltzen zirela eta. Hamazazpi eta hemezortzi urterekin joaten ziren. Goiz etorri behar izaten zuten etxera; korrika etortzen ziren. Aita ez zen sartzen haurrekin; amak gobernatzen zituen denak. Lehen ez zegoen kapritxorik.

Transkribapena

Nor Bikandi Aristizabal, Maitxo
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-020
Pasartea 0:23:10 - 0:26:10 (3' 00'')
Laburpena Maitxoren aita bizkaitarra zen, Zornotzakoa. Irungo zubi internazionala egitera etorri zen. Ama, Arraguako Aristizabal-berri sagardotegikoa. Ezkondu eta gero, Irunen egon ziren, eta, gero, Putxutxoerrekara etorri ziren.

Transkribapena

Nor Bikandi Aristizabal, Maitxo
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-020
Pasartea 0:22:00 - 0:23:10 (1' 10'')
Laburpena Zortzi senide ziren. Lehen ez zen bakoitzarentzat gela bat-eta izaten. Logela bakoitzean hiru edo lau.

Karabineroak

Transkribapena

- Ttikitan jostatzen 'ta ibilko ziñazten? 'O ttikitan 'e lana?
- Ttikitan amakin ioten giñan gu, itxian iukitzen ziguten. Bazterreko bizitzetan zeak izaten zian ba, karabineruak eta hola. 'Ta gu umiak kampotik torritaku hoik... Ordun denak...
Uan denak izango dia gaixtuak, biño ordun haik lotsagabekuak 'o, gaizkiyo hitz eiñak eta hola. ' Ta gue amak iukitzen zigun itxian, ez haikin gaizki ikastetik. 'Ta hola. Karabinero tartian bizittu giñan urte...
- 'Ta non zin ba karabineruk? Ze itxetan zin?
- Leno bakotxa be itxia billatzen zun tokiyan.
- A, a!
- 'Ta geo guardiyak eoten zian berriz, geo karabineruk erretiratu zian 'ta guardiyak eondu zian kontsejupian. Goiko xaloi hartan ioten zian. Han bizitza batzuek bazian 'ta haitan batzuek, 'ta solteruak eta behintzat, beste sala bat bazen 'ta han ioten zian.
- A! Kao, ze kartzelak 'e han zin, ez? Ayuntamentun?
- Bai. Kartzela 're han zen. Kartzelako gambara. Ui...! Zeako, ayuntamentoko gambara.
- Zuk aittu izan du al 'zu, oain esan 'zula gambara, norbattek ez al zun eskapo iñ?
- Eskapo ez dakit, biño leiyotik gaiñea atera, luzerotik eta ejuka 'ta sumatu zuten, erdi mozkorra 'ro jona, eamana. 'Ta ikusi zutenian korrika hura harrapatzea jonak. Leiyo... Handik salto ingo zun pentsamentuan 'o. Nik hoi aztua nakan, hoi san zunin akortu naz.
- Ni, attak 'o sana, bai. Bai, hoi da, 'o teillatoa ate zela, 'o...
- Bai, teillatoa, luzerotik teillatoa atera.
Nor Bikandi Aristizabal, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-020
Pasartea 0:17:00 - 0:19:00 (2' 00'')
Laburpena Txikiak zirenean, amak etxean edukitzen zituen. Ez zuen nahi kalean karabineroen seme-alabekin ibiltzea, haiek lotsagabeagoak-edo izaki. Karabinero asko zeuden Oiartzungo plazako etxeetan; gero, karabineroak erretiratu eta guardiak egon ziren. Guardiak Kontsejupean bizi ziren. Kartzela udaletxeko ganbaran zegoen. Teilatura atera izan zen atxilotutako bat.