Karrikako eskola eta harrobia

Nor Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-017
Pasartea 0:31:45 - 0:34:20 (2' 35'')
Laburpena Maistrak egunero behartzen zuen eskolara joatera. Karrikara joaten zen. Harrobiaren ondotik barrena joaten ziren eskolara. Gogoan du harrobian lan asko egiten zela.

Transkribapena

- Nik ba al dakizu ze izandu nun? maixtra ona. Kastillana zen maixtra. Pamplonako alaba. Hua zen maixtra, e! Jo, harrek eakutsi zin nei! Biñon eun bat faltatzen bazenun, itxea abisua, ez eunik galtzeko! Nei. Dena hartutzen nuna.
- Harrek zu jotia nahi?
- Hoixe! Bai, haik 'e eakustia... Anaiya zun maisua.
- 'Ta non maten zuten haik? Non zenuten eskola?
- Karrikan.
- Karrikan?
- Bai. oan pariente batzuk bizi dia haik eskola zuten tokiyan. Bai.
- Ordun eakutsi 're ongi ingo zun?
- Jo! Ez zun behiñ 'e jotzen. Muttikuk jotzen zittun miño neskaik ez. Keba. Euna faltatzen bazenun, oi...! Santen zun, ez faltatzeko, e! Bestela ez zila gehiyo ametittuko.
- 'Ta zu gustora joten ziñen?
- Maixtra ona zen.
- Ui...! Ni bai. Ni denako pronto nitzan holakua. Saltxera xamarra.
- 'Ta nondik joten ziñazten, zeatikan....
- Kamiyoz kamiyo. Harrobiya nola da?
- Bai.
- Pues harrobiyan tartetik. Harrobiko langillik 'e han aitze 'izkigun ejuka. Zea, ordun lana itten zen harrobiyan e! Bagoiyak Hermoso saten ziyoten batek ibiltzen zittun bagoia harriz kargatu 'ta "hermoso" norbattek eskribittu bagoiyak.
E' zitt aztutzen... Hai parrak itten genittun guk! "Ez al zen zu miño hermosogoik hemen letrerukin" "(...) Jarri zin nei, akatuko ñet eunan batin".
- 'Ta pertsona aitzen al zen haikin bultzaka...
- Bultzaka bai! Be ruedakin 'ta. Biño llanun, e! Llanun!
- Bai.
- Eta geo izaten zin, berriz, kaminero in ber zutenak, goiyan itxia bazen,
harrobiyan, harren bazterrin hola txabola bat, 'ta han bizitzen zin.
- A bai, e?
- Zeak, geo kaminero 'ro ai ber zutenak. Bai, nik ne koñadua, oaiñ hilla do,
biño bai, hala in zen. 'Ta andregaia 're handik in zun, ne ahizpa, oaiñ biyek hillak dia!
- Eta geo ze itten zuten, haik trenea kargatu berko zittuzten?
- Bai, bai, bai. Geo trenbirez. Errentiko kargadora 'ro...
Atarikoan noiz: 
Larunbata, Abuztua 12, 2017