Gari garaia

Nor Irastortza Artola, Inaxi
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-015
Pasartea 0:15:50 - 0:18:00 (2' 10'')
Laburpena

Baserriko lana: golde lanak, larrantia. Gaur egun gure inguruan ez da garia ereiten, baina lehen arruntagoa zen. Urederren egiten zuten garia eta gero azokan saltzen zuten. Baratzeko lanak: artoa eta babarruna.

Transkribapena

- ...nintzala 'ta, etorri 'ta hain itxian. 'Ta hola.
- Eta ze... emakumik 'ta gizasmik lana berdin-berdin baserriyan 'o?
- Bai. Elkarri launtzen. Iatzi bila, metak ebaki, belarrak eta meta haundiyak eta itten elkarri,
batzuk billu, bestik botatzen eo (ontatzen) 'o hola. Elkarrei... kanpoko lanak elkarrei launduta.
- Belarrana 'ta lan haundiya zenin denak aiko ziñazten, miño gañekun zer zenuten bakoi...?
- Geo zea, golde lanak, labrantia zena hartu 'ta babarrunak itten genittun, artua 'ta babarruna eta ogiya 're bai. Gariya.
- Gariya 're bai e.
- Bai, pixkat. Itten zen pixkat, olluántzako.
- A, olluántzako?
- Bai.
- Geo e'zenuten ogiya itteko ibiltzen?
- Olluái itxeko arrautzak itteko aiñe. Itxeko ber zena.
- 'Ta harei gariya ematen zen?
- Gariya zelayan itten genun.
- Miño gariya zertako itten zenuten, olluái emateko?
- Bai. Ez genun itten kantidade haundiya, olluentzako (...) bat.
- Eta ordun artua zer...?
- Artua geyo, 'ta babarruna.
- Eta artuakin ze itten zenuten?
- Artua hura 're olluantzat, 'ta babarruna gentzat. 'Ta arrautzak 'e bai, saldu 're bai arrautzak, asko bazien Errenteira joan 'da plazan saldu, 'ta diru harekin beste zerbaitt, batekin beste, denbu haitan.
- Eta ogiya?
- Ogiya, Irundik faten zen Hondarribi panaderua. Panaderuak eamaten zun ogiya.
- Ez zenuten zuek itten?
- Guk ez genun ogiyan lanik itten. Ez, guk ez.
- Ordun ez zenuten iriña itteko artua 'ta eamaten erroteta?
- Ez, heik errotatik eta eosten zittuzten. Beurek, panaderuk beurek.
- Guk ez genun ogiyan lanik itten. Ez, guk ez.
- Ordun ez zenuten iriña itteko artua 'ta eamaten erroteta?
- Ez, heik errotatik eta eosten zittuzten. Beurek, panaderuk beurek.