OIA-015

Pasarteak

IzenburuaHasiBukatuIraup.Lh.
0:00:000:01:301' 30''3
Bere bizitzaren laburpena0:01:300:05:304' 00''3
Urederko alaba0:05:300:08:202' 50''2
0:08:200:12:103' 50''2
0:12:100:13:101' 00''2
Arropa-garbitzen0:13:100:14:201' 10''1
Lanean0:14:200:15:501' 30''3
Gari garaia0:15:500:18:002' 10''1
Urederko familia0:18:000:19:451' 45''2
Mokozorrotzeko meategiak0:19:450:21:001' 15''1
0:21:000:24:003' 00''2
Gorriak eta erreketeak0:24:000:26:402' 40''1
0:26:400:27:150' 35''3
0:27:150:29:001' 45''2
Luxurik gabeko ezkontzak0:29:000:32:103' 10''1
Ezkontzeko gustagarria izan behar0:32:100:33:401' 30''1
0:33:400:35:101' 30''2
Zaharren agintea0:35:100:36:101' 00''1
0:36:100:37:101' 00''3
0:37:100:38:501' 40''2
Gerra ondorengo lan eskasia0:38:500:40:351' 45''1
0:40:350:43:102' 35''2
Jaio, etxean0:43:100:45:102' 00''1
Haurra eduki eta gero, ezin etxetik atera0:45:100:48:103' 00''1
0:48:100:50:102' 00''2
Irazusta harri-jasotzaileak0:50:100:53:553' 45''1
0:53:550:54:300' 35''3
Taloa0:54:300:56:101' 40''1
0:56:100:56:400' 30''3
0:58:251:00:101' 45''3

OIA-002

Pasarteak

IzenburuaHasiBukatuIraup.Lh.
Behiaren larrua0:00:000:02:202' 20''2
Ote-jotzen0:02:190:04:452' 26''1
Jakiak0:04:450:06:251' 40''1
Iratzetan0:06:250:09:443' 19''1
Su-egurra0:09:440:11:351' 51''1
Egur-biltzen0:11:350:14:002' 25''1
Garraioa0:14:200:16:001' 40''1
Azienda0:16:000:17:451' 45''1
Txerria hiltzearen inguruko ohiturak0:17:450:20:252' 40''2
San Juan kaleko azoka0:20:250:22:001' 35''1
Igeltsero lanak Errenteria aldean0:25:000:27:222' 22''2
Bizikletan lanera0:27:220:29:001' 38''2
Baserritarrak kalera lanera0:29:300:30:250' 55''1
Etxegintza0:30:250:34:053' 40''2
Lan sindikatuak0:35:400:36:551' 15''2
Bizikleta0:36:550:38:451' 50''1
Txirrindulari ospetsuak0:38:450:41:022' 17''2
Futbola0:41:020:42:041' 02''1
Pilota0:43:040:45:482' 44''1
Bizikletan0:45:480:46:280' 40''1
Estropadak0:46:280:48:512' 23''3
Haurtzaroa0:48:510:50:572' 06''1
Herri kirolak0:50:570:53:002' 03''2
Berrikuntzak0:52:590:53:580' 59''1
Feriak0:54:000:55:071' 07''2

OIA-001

Pasarteak

IzenburuaHasiBukatuIraup.Lh.
Klaketa0:00:000:01:151' 15''3
Espainiako Gerra Zibilaren hasieran mendira ihesi0:01:380:03:101' 32''1
Hara eta hona0:03:100:04:431' 33''2
Erreketeak (Ergoienen)0:04:430:06:532' 10''2
Granadak, bonbak eta fusilatuak0:06:530:08:111' 18''2
Gerran lana Arditturrin0:08:110:09:060' 55''3
Arditturriko meategiak0:09:060:10:501' 44''2
Arditturriko trena0:10:500:13:252' 35''2
Arditturriko lana eta langileak0:13:250:16:383' 13''2
Mutil kozkorrak soldadu artean, nondik jango0:16:380:18:392' 01''1
Errazionamendua0:18:390:21:052' 26''2
Nafarroako errotarako bidean, Guardia Zibilak harrapatu0:21:050:22:351' 30''1
Estraperloa0:22:520:24:071' 15''1
Trabajadoreak' goseak, eta mutil kozkorrak ere bai.0:24:070:24:500' 43''1
Guardizibilei izua0:24:500:26:351' 45''3
Jostaketak0:26:350:27:200' 45''1
Eskola, Jaunartzea eta dotrina.0:27:200:28:431' 23''2
Maistra erdaldunak, eskolako kontuak0:28:430:30:201' 37''2
Eskolak auzoetan eta kalean0:30:200:32:392' 19''2
Eskolako ohiturak0:32:390:34:101' 31''2
Kalabazero, dotrina ez jakitea0:34:100:35:121' 02''2
Komulgatzeko barauik joan behar elizara.0:35:390:36:270' 48''2
Morroi0:40:240:42:332' 09''1
Karrikako harrobia0:43:510:46:032' 12''1
Bideak0:46:030:47:251' 22''2
Morroiaren lanak eta abenturak0:47:250:50:102' 45''2
Oinetakoak0:50:100:53:062' 56''2

uzki nan/k pakin!

<a name="b_11330"></a><span><span class="burua"><span class="sarrera"><a href="/node/11330">uzki nan/k pakin!</a></span> [<span class="batuan">Utz iezadazu bakean!</span>].</span></span> (<abbr class="iturri" title="Esaldi eginak, esaerak, esaldi indartsuak, hitz-jokoak...">Esapideak</abbr>).

Txondor eta karobi

Transkribapena

- Karobiyana ez al tzu nahi?
- Bai bai karobiyana
- Karobiyan itten zen ordun, ka zea itten zen karobiyan ikatza. Ikatzakin iruiya berriz 'ta
- 'Ta Txaundon bazen karoriya o' ze, o?
- In zandu zen han zean gu karoiya,
karoiya ze izango zen han, ze itten zun gue atta zenak?
- Karia itten
- Karia itteko izaten da karoiya
- Ikatza txondarra
- Txondarra
- Txondarra san ber nun, gaizki ai nitzan.
- Ze Txaundoko norbattek ittten zun?
- E?
- Txondarra? Txaundoko norbattek?
- Ordun norbatte, Miel Trumoya 'ro difuntua 'ro bazen, 'ta atta bea 're zeatuko (...) zen
Eurra ber izaten baizen!
- Egur ikatza itten zen ez? txondarrakin?
- Bai eur ikatza bai.
'Ta karoiya beste bat izaten zen haundiya haundiya, (...) harriz kargatuta, karia in zen han
- Bai 'ta handik karia
- 'Ta non zin karoiyak han Tornolan?
- Gue itxetikan aurrea alde askiyan bazen. Harriz dena tapatu ganun, ditxosozko kamiyoko hortan.
- A
- Kamiyua itten tapatua?
- Bai hala in zuten hora. 'Ta gio karia eoten zen pilla gaitza, aski ona bai.
Makiña 'at urtian eskoba 'at zarpazustu samarra zununin erki itxia zuitzen zela! Aski usai onekua bai! Orduko paeta zarrak astintzen zin !
Zeak, zer dia hoik, armiarma haundi batzuk izaten dia? haik e' muitzen zango zin
Haik hotzik ez , nei batin begita bota zin nolapatte deskuittuta bota ziten karia. Bista ez da erra e' urik itxian izaki ez! haik korriyak eaman nittun hauzko aska!
- Ai ama!
- Oinaze errak (...)
- Ez zizunin zeaik in abeiyik in e
- Enun izandu deusen okerrik, garbittuta jon zen.

- Karo horrek erre itteu ez? karik erre itteu
- Erre itten baitu, kare biziya (...)
- Joo
- Kare biziya hua (...) eskuakin ez aguntatuko hain aisa ez
- 'Ta hua nola banatzen zen baratzin eskuak ez erretzeko? zerbat palakin o'
- Bo eoziñekin, bai, zalardo 'ro zerbatt erramintakin eozin hortan ai berko zen. Eskukin ezen ingo.
-Ez, ez erreko zen bestela
Nor Pagadizabal Artola, Frantxiska
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-086
Pasartea 0:19:55 - 0:22:50 (2' 55'')
Laburpena Tornolan txondor asko egiten zen, eta karobiak ere bazeuden. Karea baratzerako eta etxea margotzeko erabiltzen zen: zomorroak akabatzen zituen. Eskuekin eta begiekin erne ibili behar zen, kare biziak erre egiten baitu.

Antsoxuak

Transkribapena

- Behintzat, zuk in zenittun 'ta zuk zue arriua in zenun.
- Nik, arriua in nun nik. Maindire mordo bat banun.
Anaiyak, Anjel difuntu horrek, emana untzi pilla bat 'e bai. Zea osua, juego osua. 'Ta haik bat ez dut nik izango oaindik hautsiyik. Untziya arront gutxi hautsitakua naz ni!
Eskutik ez nau eskapo itten! 'Ta batzui prist! Eskapo aixa itten yote. Eskua berez izaten da holakua 'ta nei... Be! Baso bat 'ta platera batin apaletik 'o nolapatte irristatuta 'ro eroi!
'Ta gaiñekun besteikan hautsi gabia. Itxian 'e ez nun hausten untzi bat!
- Ordun, familitik 'zute esku ona ordun zuek! Abili... Zea izango 'zute... antoxuk izango zazte!
- Bai, bai. Antsoxuk izatia da, baliyo izaki, eskapo in gabe...
- Bai, bai.
- Zea, kontu itten!
- Bai, hoi da. Batzuk torpeguk 'o... Dia 'ta...
- Bo! (...) guziya hausten zun person batzuk.
- Bai, bai, hoi norbeak izango du.
- Bai, norbeak izaten du hoi!
-Bai.
-Holaxen!
- 'Ta ikasi nola in zenun, galtzerdik itten 'ta, bordatzen 'ta hoi, zeonek? 'O amak iakutsita 'o nombatt ikasi zenun?
- Amak, amak baizekin! Amai beituta guk ikasi itten!
-'Ta amak nola ikasi zun? Berez?
-Amak... Amak hoa 're... Karrikan ibilli 'men zin geo haik Karrikan 'e bizittu zin.
Larraldapan 'e bizittu zin geo Maimotxen 'e bai 'ta... Horrengatik saten zun, katuak umik ibiltzen zittun bezela ibilliyak zila 'ta. Saten aitzen zen 'ta.
Hala ibilliyak haik 'e 'ta. Biño gue ama, jesus! Abillidadin paltin gabia! Paltik gabia zen hoa! Abillidadin paltik gabia!
Harei beitu 'ta iozer iñ itten zun. Maindiri letrak 'ta, abezedaiyotik dotoria in nizkan nik. Abezedaiyua eatsi, letran zean jarri bete-betekun, uker haundiyik gabe bai, aski zuzenak!
- Joe!
- Letrak bai.
- 'Ta zuk harrei beira ikasi! Amai beira!
Nor Pagadizabal Artola, Frantxiska
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-085
Pasartea 0:31:45 - 0:33:52 (2' 07'')
Laburpena Arreoa berak egin zuen. Ez du inoiz ontzirik hautsi, esku gozokoa izaki. Familiako gehienak antsoxuak dira. Amak berez ikasi zuen josten, eta hari begira ikasi zuen Frantxiskak ere. "Abilidadin paltik gabia". Antsoxu. Iatsi.

Ezkonduta edo ezkondu gabe, zer da hobea?

Transkribapena

- Be alaban itxian, Maitxo alaba. 'Ta... Gizona Irungua da. Periko 'ro Pedro 'ro ez dakit nola den, 'ta... Eun batin jon giñan bixitatzea Tomaxa 'ta biyek hara (...) miñez zeola 'ta zea... Momoti genun kotxikin, hiruak jon giñan. 'Ta nik e'nun ezer eaman,
ez zin gotu ezer eamatia 'ta hoik eaman ziyoten, honek zerbaitt eaman ziyon 'ta zeak 'e Momotik 'e eaman... Nik deuse eaman ez 'ta... Hizketan 'ta hizketan 'ta hizketan 'ta han Monika harrekin, bat galdetu 'ta bestia galdetu 'ta:
"Bai, hik nobiyua utzi in 'unen, utzi! Hoi ez dun itten, hoi ez dun itten!", "Bai, kontua. Nik utzi niñun hi harek", "Ez, ez, hik utzi 'unen, hik utzi 'unen. Zertik utzi 'unen hua? Zertik utzi 'unen?". Kizkur tzur-tzur iña hantxe ba ohiyin 'ta san niyon:
"Ba! Nik e'nun sekula pentsatu izandu solteretan miño bizimodu hobia botako nunik ezkonduta", "Aizan! Nik ezkonduta bizimodu hobia bota niñen", "A bai?" Hemezortzi urtekin ezkondu zen. "Bai?" 'ta "Bai". Geo, nik san niyon: "'Ta horren gazteik solteran geldittu ziñan 'ta
zertik ez ziñan berriz ezkondu?", "Aizan, leno zazpi ume banittin 'ta beste zazpi izango nittun beldurrakin". Ezkonduta len zazpi ume euki 'men zittun 'ta beste zazpi izango zittun beldurrakin. Nik san niyon:
"Ui, zea, nik uste nun ba zea solteretan bizimodu hobia botako zea... hobia botako zela ezkonduta miño", "Nik ezkonduta bizimodu hobia bota niñen". 'Ta hoi san zin, zazpi izandu zittula 'ta beste zazpi izango zin beldurrakin.
'Ta hoi ba, kontentu. Bueno, bueno, bueno... 'Ta geo san niyon... Gizona harei esan niyon... Monikai esan niyon: "Bai Monika nik gaur e'zattut deuse ekarri" san niyon "e'zattu deuse ekarri, miño gizon horrei...
Hoik ekarri dute miño nik ez dut ekarri 'ta gizon horrei mango yot dirua 'ta bihar ekarriko 'izu pastelak honek", "Bihar pastelak? Gaur ekarri ber ttunen, gaur!". Hartzan! 'Ta gizon harei eman niyon dirua eta esan niyon gaur e'yot deuse ekarri 'ta bihar karri yozu zerbaitt:
"Bai, karko yot", "Ez du berrik", "Bai ber du, karri yozu". Miño Monika zar horrek... Aizan, hantxe ba! Jesus, jesus... 'Ta hara 're joten giñanin...
Nor Andalurria Urrutia, Anttoni
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-084
Pasartea 0:09:40 - 0:11:50 (2' 10'')
Laburpena Auzoko lagun bat bisitatzera joan zen batean, eztabaidan aritu ziren ea nola bizitzen zen hobeto, ezkonduta edo ezkondu gabe. "Hartzan!" Hika.

Mandazainen bizimodua

Transkribapena

Nor Elizondo Lekuona, Domingo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-082
Pasartea 0:29:00 - 0:32:00 (3' 00'')
Laburpena Maxalengoek egur-ikatza saltzen zuten. Egun osoan ibiltzen ziren mandoekin garraioan eta auzoko tabernetan bazkaltzen zuten. Semeak hasi arte, aita bakarrik aritzen zen lan guztiak egiten. Egun batean, San Antondik Erlaitzera eta handik Irunera joan eta itzuli egin behar izan zuen hurrengo egunerako txondor tokia prestatzera. Nafar hizkera egiten. "Txondarrari tokia egin behar jiran-bueltan". "Kontumbria zen Eup ittekua: eeeeeeeup".

Gorrietatik ihesi eta altxatuen beldur

Transkribapena

- Gerra gotzen za zu, Domingo? Zuk ordun izango zenittun...
- Bai, hamaika urte nik. Gerra akortzen naz, zea... E... Gorriyak 'o saten zen leno, ezkerrak 'o gorriyak 'o 'ta, haik San Markon zin sartuak. Gue anaiya difuntua han zen, zean... E...
Loiyolan serbitzen. 'Ta haik sartu zinin, haik hartuko zuten, gorriyak 'ta geo Maxalendikan, Olantxengo zoku hortikan jarri zeak, kañoiyak 'ta hara hasi ber zutela tiroka 'ta alde itteko denak hortik. 'Ta hortik denak alde in genun, mando 'ta behi 'ta zokor 'ta hartu 'ta zeara, Aixtiurura.
Denak. 'Ta kañoiyakin hasi zin, zimpiti zampa botzen zeara Donostiko kuartela 'ta. 'Ta geo guria 're, gue anaiya 're haikin batin atzea. Oaiñ, noaiño jon zin atzeka ez dakit. Biño, guria beti pentsatze ai 'men zen, guardiyan 'ta 're hasi 'men zen hua 're itten 'ta, "ño, nik oain alde in ber dit ba nolazpatte!
Alde in ber dit ba! Berriz 'e hota, hota pasatzeko!" 'Ta eun batin eskopeta 'ta, zapatak 'o galtzak 'ta eantzi 'ta hankutsik torri 'men zen kamiyun. Bai torri 'men zen auro! Denak utzita alde in 'men zun! 'Ta geo hemen 'e hota... Hota arrimatzia ez atrebitzen 'ta Donostiyan izaki ezauna,
ikatza hartzeko izauna 'ta han sartu. 'Ta geo haik abisatu, zeai, atta 'ta amai nola zen zea, mutilla hain itxian Donostiyan 'ta. Geo, geo presentatzeko berriz 'e hota, 'ta hota presentatu. 'Ta kastigoik ez zun izandu, beno, ez zen haren kulpa 're 'ta! Ba! Holaxe pestak kusiyak!
Nor Elizondo Lekuona, Domingo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-082
Pasartea 0:16:40 - 0:18:35 (1' 55'')
Laburpena Gerran, Loiola hartu zutenean, bere anaia han zen soldadutza egiten. Francoren aldeko soldaduek Olanditxonen (Olantxene) jarri zituzten kanoiak eta Loiola aldera botatzen hasi ziren. Anaiak ihes egitea lortu zuen Loiolatik, eta, gero, beldurra zuen berriro ere Francoren aldekoengana aurkezteko. Baina, azkenean, ez zuten zigortu. Zinpi ta zanpa. Pestak ikusiyak.