Txondor eta karobi

Nor Pagadizabal Artola, Frantxiska
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-086
Pasartea 0:19:55 - 0:22:50 (2' 55'')
Laburpena Tornolan txondor asko egiten zen, eta karobiak ere bazeuden. Karea baratzerako eta etxea margotzeko erabiltzen zen: zomorroak akabatzen zituen. Eskuekin eta begiekin erne ibili behar zen, kare biziak erre egiten baitu.

Transkribapena

- Karobiyana ez al tzu nahi?
- Bai bai karobiyana
- Karobiyan itten zen ordun, ka zea itten zen karobiyan ikatza. Ikatzakin iruiya berriz 'ta
- 'Ta Txaundon bazen karoriya o' ze, o?
- In zandu zen han zean gu karoiya,
karoiya ze izango zen han, ze itten zun gue atta zenak?
- Karia itten
- Karia itteko izaten da karoiya
- Ikatza txondarra
- Txondarra
- Txondarra san ber nun, gaizki ai nitzan.
- Ze Txaundoko norbattek ittten zun?
- E?
- Txondarra? Txaundoko norbattek?
- Ordun norbatte, Miel Trumoya 'ro difuntua 'ro bazen, 'ta atta bea 're zeatuko (...) zen
Eurra ber izaten baizen!
- Egur ikatza itten zen ez? txondarrakin?
- Bai eur ikatza bai.
'Ta karoiya beste bat izaten zen haundiya haundiya, (...) harriz kargatuta, karia in zen han
- Bai 'ta handik karia
- 'Ta non zin karoiyak han Tornolan?
- Gue itxetikan aurrea alde askiyan bazen. Harriz dena tapatu ganun, ditxosozko kamiyoko hortan.
- A
- Kamiyua itten tapatua?
- Bai hala in zuten hora. 'Ta gio karia eoten zen pilla gaitza, aski ona bai.
Makiña 'at urtian eskoba 'at zarpazustu samarra zununin erki itxia zuitzen zela! Aski usai onekua bai! Orduko paeta zarrak astintzen zin !
Zeak, zer dia hoik, armiarma haundi batzuk izaten dia? haik e' muitzen zango zin
Haik hotzik ez , nei batin begita bota zin nolapatte deskuittuta bota ziten karia. Bista ez da erra e' urik itxian izaki ez! haik korriyak eaman nittun hauzko aska!
- Ai ama!
- Oinaze errak (...)
- Ez zizunin zeaik in abeiyik in e
- Enun izandu deusen okerrik, garbittuta jon zen.

- Karo horrek erre itteu ez? karik erre itteu
- Erre itten baitu, kare biziya (...)
- Joo
- Kare biziya hua (...) eskuakin ez aguntatuko hain aisa ez
- 'Ta hua nola banatzen zen baratzin eskuak ez erretzeko? zerbat palakin o'
- Bo eoziñekin, bai, zalardo 'ro zerbatt erramintakin eozin hortan ai berko zen. Eskukin ezen ingo.
-Ez, ez erreko zen bestela