Taloa

Nor Irastortza Artola, Inaxi
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-015
Pasartea 0:54:30 - 0:56:10 (1' 40'')
Laburpena Artoa errotara eraman eta taloa jaten zuten. Taloa nola egiten den, pausoz pauso. Zerekin jaten zuten.

Transkribapena

- Bai?
- Bai.
- Ondo ordun.
- Beti. Gaxtetan 'de bai. Apetittu ona genun. Talua jaten genun.
- Pilla'rra e?
- Talua.
- Talua?
- Bai, bai.
- 'Ta talua...?
- Talua, artua errotea eaman. Artua itten genun zelayian 'ta errotea... hartu, sekatu... seko-sekua, 'ta errotea eaman. 'Ta han itten zuten iriña, iriñ harekin mahaian... mahai bat horra propiyua 'ta holako xulo bat iñ hola...
'ta han gatza pixka't bota eta bueltan iriña 'ta maza iñ eskuakin, eskuk garbi-garbi inta, maza. Talua hura da. Geo harekin pelota ttikiyak iñ 'ta joka-joka xabal-xabal: talua. Zuk e'zenun ingo iñon?