Garraioa

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-002
Pasartea 0:14:20 - 0:16:00 (1' 40'')
Laburpena Egur-ikatzaren garraioa. Idiak. Itzainak.

Transkribapena

-Haik beak aitzen zin saltzen 'ta?
-Bai.
-'Ta zea karga geiyena manduakin 'ta itte' al zen 'o iriyakin?
-Iriyakin 're bai.
-Iriyakin 're bai?
-Bai... Iriyakin 're bai. Iriyakin kartzen zuten, manduak ate 'ta iul geo iriyakin karri. 'Ta kamiona joten zen Portuuiño. 'Ta Portuurun atetzen zuten iriyakin 'o mandukin 'ta han kargatu kamiona 'ta kamionak eaman.
'Ta ailleka harta berriz atetzen zuten Ibañarrira, Oialekun goiko kaskoa 'ta Uzpura 'ta, Kausoa 'ta... Kamiona tortzen zen tokiño. Biño dena mando 'ta iriyakin.
-'Ta zea, zein zin itzaiyak? Zeiñek zun hemen iri paria?
-Ui! Olaitzolan bazin dozena erdi pare.
-Bai, e?
-Bai, denetik hor. 'Ta manduk 'e bai. Geo beste... Non zen? Maxalene... bazun, Maxalenek 'e bazun
iriyak eta, Airoxok 'e bai 'ta... Igerok 'e bai 'ta... Geiyo... Euta difuntua, famatua zen hua, itzai ona 'ta. Hua 'ta... Bai asko zin hola ibiltzen zinak!
-Karo 'ta haik ez zin ben baserriko bakarra aiko? Geo holako...
-Jornalin!
-Jornalin...
-Haik euneko humbeste kobratu iriyakin 'ta hola ibiltzen zin.
-Iri paria eosteko 're lendabizi lan pilla in berko zuten e!
-Bai!
-Sosa biltzeko...
-Olaitzolan bertan hiru lau pare eoten zin. 'Ta hain guernuk eta... Biño ordun hua zen 'ta