Arditturriko trena

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-001
Pasartea 0:10:50 - 0:13:25 (2' 35'')
Laburpena Arditurriko trena betidanik ezagutu zuen. Merkantziaz gain, langileak ere eramaten zituen. Jendearentzako geltokiak non zituen. Ibilbidea. Zer material jaisten zuen. Trena noiz arte ibili zen.

Transkribapena

-Bai... trena... akortzen nazela trena, 'ta trenan asko ibilliya naz ni. Neone 're mutikozkorretan.
-Biño jendia, berez ezin zun jendik ibilli, ez?
-Ez! Dena, bertako jendia! Langillia, langillia.
-Biño... langillia ibiltzen zen o merkantziatako bakarra zen?
-Jendia 're eamaten zun! Jendia eamateko zun kotxe propiyua. 'Ta geo bagoiyak, mateiala eamateko.
-'Ta belozidade haundiya ibiltzen al zun?
-Bai, beitti bai, hola egualdi txarra zenin ezin frenatuik 'ta xixto errak 'ta ke errak 'ta 'zaten zittuzten.
-'Ta paradak 'ta ez zittun izango? Jendintzat bai?
- Bai... Jendintzat bai.
-Bai, e?
-Bat Izpurun, bestia hemen Sorgiñerrekan, 'ta bestia . 'Ta estaziyua zun zean, Altzibarren. Altzibarren... mekauen... nola dia komonak iñak oan biregorriyan?
-Bai.
-Hua biño pixkat honexio, kruzi harren ondun.
-Hor ze itten zun Karrikakukin bat 'o?
-Ez, Karrikakua pasatzen zen azpikallekatik. Oan Altzibarren bada ba zui ttiki bat?
-Bai.
-Handik pasatzen zen, biyek onduan joten zin e! Geo Ibarreko hortan bakizu nola din bi tunel?
-Bai. A bat, bat...
-Bat azpikaldekua diputaziyuna 'ta goikua, honena, konpaiñiana! 'Ta geo itten zuten Talaiku hartan... trena, hemengua gaintik ta hua azpitik. 'Ta joten zen zeara, esto... Larzabalgo futbol kanpun barrena oan nola ai dia rotonda itten zean... esto Gabierrotan?
-Bai.
-Haraxe!
-Haraiño?
-Haraiño joten zen, 'Ta han kamionak, kamionak 'o kargatuko zittuzten 'ta handikan eamango zittuzten. Hoi diputaziyuk e!
-Hoi Karrikatik zen...zeatik heldu zenak?
-Bai, 'ta honek berriz, honek eamaten zun Pasaiño.
-Pasaiño?
-Pasaiyan oan nola ai dia tunelak itten? Haraxe!
-Bai... Hantxe?
-'Ta geo karretera 'ta trenabiria pasatzen zittun, 'ta zuiya zen burni, zuiya burnizkua. 'Ta hain gaintik, rak! Barkoa bagoiyak.
-'Ta ze karga, ze mateial jeixten zen hemendik?
-Metala, plomua, kobria... 'Ta hola.
-'Ta langille pilla bat izango zen?
-Ez zen asko askoik ez.
-Ez, e?
-Ez, ez! Geo torri zen bai pilla. Geo kamionakin 'ta hasi zinin 'ta bai, biñon. Geo eskabadorakin 'ta hasi zinin. Biño gaiñekun ez, gañekun ez!
-'Ta kamioiyakin ta noiz hasi zin, beko Otsamanteiko pixta hoik 'ta noiz in zittuzten?
-Hemen, hemengo trenabiria kendu zutenin.
-A, trenbiria kenduta.
-'Ta hoi, trenabiri hau kenduik izango da pues... gue Josenazio 'ta mutikoxkorrak zila. Ez dait ba nik, trenabiri hoi kenduik izango da hogeita... ez dait ba, hemezortzin bat urte 'ro... holako, holakon bat, holako tarten bat.