Erdaraz eta euskaraz

Transkribapena

- Naiz 'ta kanta zea hoik eta ez iñ, kastillanoz?
- Bai, bai. Eske obligaziyua zen dena gazteleraz. Geo izaten zen, euskeraz ematen zuten dotriña, igande arratsaldetan Don Jose Bergaretxek ematen zinen.
- A bai?
- Bai. Miño jon ber izaten yunen zeara Oiyartzungo monjatako zea batea. Harek ematen zinen dotriña euskaraz. Miño bestela ez, dena gazteleraz.
- Hemen 'de dotriña guk euskaraz genin.
- Miño gaiñekun, erderaz. Eta zenbakiyak! Jolin! Nei oaiñ hasten nautenin: "Berrogei 'ta hirurogei 'ta..." Gu Atamitxen lanin aitzen giñanin Mitxelenak zenbat errita atetzen zigun:
"Zenbat da hau Mitxelena? Honek zenbat baliyo du?" 'ta tak! erdaraz, ui, euskaraz 'ta "Mekaguen la ostia, zuen gurasuk ez dakite erderaz, 'ta oaiñ zuk numeruk ez dakizula" 'ta eske guri hola eakutsi ziguten 'ta oaiñ, buf!
- Aizan, nik 'e oaiñ pentsatu in ber, oaindikan kontuk itteko 'o lo que sea, ochenta y sieta o me da igual, 'ta ra-ra-ra ba!
- Nik ez, porke geo nik euskara 'ta eman nun... AEKn 'ta zeatu nitzan, alfabetatu niñunen.
- Gue aldin.
- Ez...
- Guen amak 'e, alajainkua, ez zinen... miño harek tak!
atetzen ziñen seittun neska! Bai erdaraz, bai euskeraz, ta-ta-ta, durutan gaiñea dena: hamar duro 'o errieletan 're baita 're. O! Ni errialekin... ne gizonak atetzen ttin ongi durotan 'ta zeatan... miño nik...
Nor Unsain Iartzabal, Domi; Arana Aranburu, Marijose; Manterola Arrieta, Maillolli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-066
Pasartea 0:39:00 - 0:40:15 (1' 15'')
Laburpena Eskolan, erdaraz. Dotrina, euskaraz. Duroak, errealak... Hika.

Eskolak

Transkribapena

- Geo bastoiakin.
- Zuek Tronpeoko malda erki pasia izango zute?
- Ui!
- Zenbat zapata gastatu 'te dia hor!
- Bueno! Sanki nazu nei! Ni mojetan ikasiya naz. Eskolan.
- Hi mojetan ibiltzen yitzanen?
- Hi? Hau mojetan. Hi Iturriotzen.
- Eunin lau buelta bai!
- Hako oaiñ liburutegiya dena hortan?
- Bai. Zarra hortan.
- Gu 're ibili gattunen pixka bat e? Hau obrak itten...
- Gu eondu giñan han, liburutegiyan ez: kapillan ondoko... oaiñ zer da hor?
Biblioteka 'o zer da hor? Biblioteka do? Miño ez, haundiya ez, hemengua, elizan ondokua, hor zer da?
- Nola kapilla dago?
- Kapilla San Juan, bai.
- Horren bazterrin, hor eondu yunen gaiñea zea...
- Garai batin anbulategiya.
- Anbulatoyua. Guk han ikasi geniñen obrak iñ bittartin hemen.
- Orduko... bestia... Eske lenbizi izandu zen hor, monjan eskola, oaiñ liburutegiya don lekua hortan, 'ta geo pasa zuten gora.
- 'Ta ordun gu pasa gattunen hau iñ bittartin.
- Zuek hemendik pasa ziñazten hara.
- Gu hara. Hoik kategoiya gehiyo zitenen.
- Hau de las pribadas maja!
- Gu gutxiyo ganen 'ta gu hemen.
- 'Ta gu hemen.
- Eskola non zenuten ba?
- Hemen Iturriotzen.
- Hementxe, publikan.
- Oain don tokiyan?
- Bai. Hoixen. Hoi dugu gue eskola. Neska 'ta mutil. Sesiyo errak!
- Don Matias, Don Ziriako... Ziriako yunen lenbizikua.
- Mari Carmen guk.
- 'Ta guk geninen maixtra, miño maixtra ez zenin tortzen askotan tortzen yunen bere illoba Mari Carmen eta Manuel Mari. Manuel Mari. Desiatzen tortzeko Manuel Mari.
- Majua baizen hua.
- Guapua! Guapísimo.
- Bestia nexkaxarra bainegun.
- Hoi dun. Eta geo... no sé por qué... geo batzutan itten genittinen segun ze leziyo 'ro hola 'ro e'zekiñet zer zen hoi... pasa itten gattunen.
- Gela batetik bestea?
- Gue ahizpak saten din erki: Josebek... zea, erdaraz in ber geniñen hor 'ta guk ezin erdaraz iñ 'ta erdaraz in ber negun. Ai... "Viva España Franco" ez dakit, "Viva España..." bayunen kanta bat.
- A, eske guk mojetan ez geniñen kantatzen hoik.
- Kantatu ber genun miño hola, alto-alto, "Viva España alza los..." ez dakit, hola 'ta hua ixil-ixilik. 'Ta gue ahizpak saten 'men zionen... Mari Jose ordun...
"Mari Jose, kantazan, kantazan!" 'ta bestik "Ne attak ez kantatzeko saten zin hoi".
- Bai, gotzen nan bai, gotzen nan, bai, bai, bai.
- Miño askotan saten din e.
- 'Ta harrek e, miño kastigatu ziotenen horregatikan 'o zerbatte pasa zionen!
- "Kantazan", "Ez, ne attak san ziaten hoi ez kantatzeko".
- Eske hoi eunero-eunero in ber genun e! Eskolan sartu ordo... todos los dias.
- Bai 'ta gui monjetan ez zigutenen eakusten, han ez yunen... 'ta ni gotzen nan, ne launa Maixux 'ta hoi denak, pues kanta hoi bazekitenen, klaro, 'ta nei gustatu itten. Kanta bat bayun bat, e'nan gotzen oaiñ nola zen... "En pie camaradas...".
- "En pie camaradas nanana delante (...) de la juventud".
- Pues nik hai... hor ikasi niñen, zuekin. Porke guri monjetan ez zigutenen, haik ez yunen ematen ez falanjia... Ez porke haik nomatte politika uzten zitenen alde batea
eta zitenen zeatzen.
- Pues hemen bageninen.
- 'Ta nei gustatu itten kanta haik 'ta gotzen nan zuek kantari denak 'ta ni encantada.
Ba bai, gustatu ingo ziyoten gue gurasuri ikastia.
- Guk izaten geniñen: Catecismo.
- 'Ta apaiza, zea Don Juan, haundi bat, maldan goitik bera, 'ta hortik ikusten geniñen:
"Heldu da, heldu da". Apaiz jantzi... klaro, apaiza.
- Geo don Javierrek bukatu zinenen guekin.
- Bai.
Nor Unsain Iartzabal, Domi; Arana Aranburu, Marijose; Manterola Arrieta, Maillolli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-066
Pasartea 0:32:45 - 0:36:00 (3' 15'')
Laburpena Tronpeoko malda ongi ezagutzen dute iturrioztarrek, kalera joateko bidean baitago. Eskola: Domi mojetan ibili zen, kalean. Marijose ta Maillolli, auzoko eskolan. Oraindik gogoan dituzte kantak. Kantuan. Hika.

Auzoko bizitza

Transkribapena

- Oi, noski!
- Bai.
- Hiru denda.
- Hiru. Bat hemen...
- Karnizei bat eta arrandei bat 'e bazen.
- Arrandeiya bai, 'ta karnizeiya 're bi. Hemen denda bat, beste gue...
Dixpatene saten zena.
- 'Ta geo Dukatenen beste bat.
- Dukatene, modixta saten ai gana hoi.
- Hiru denda. 'Ta beizan ze jende gutxi zen e, garaia hartan.
- 'Ta hiruak lana itten zitenen.
- Bai miño, Mamuteik ez yunen.
- Miño ordun e'yunen Mamuteikan, hoi yunen. Hoi dun.
Nor Unsain Iartzabal, Domi; Arana Aranburu, Marijose; Manterola Arrieta, Maillolli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-066
Pasartea 0:30:20 - 0:30:45 (0' 25'')
Laburpena Auzoan, garai batean, hiru denda zeuden, jende gutxiago bizi baziren ere. Baina orduan ez zegoen supermerkatu edo antzekorik. Hika.

Festak antolatzen

Transkribapena

- Hoi bañau, teatrua bañau pero zerbatte ba gehiyo...
- Ezkontza bat 'o...
- Ezkontza bat 'o carrera de burros 'o...
- Astuak 'e gutxi gelditzen ttun.
- Bañeu Fraintziyan bat.
- Non?
- Fraintziyan.
- Fraintziyan? A, Fraintziyan.
- Bazion bat.
- Beste nomaitik 'e sortuko ñeu besten bat 'o...
- Bai neska, zerbatte neska.
- Dozena erdi bat berko ñeu gutxinez karrera itteko ez? Porke bi bakarrakin...
- Bi bakarrik ber dittunen!
- Bikin in ber Domi.
- Hasten ttunen Zuberoko sarrera hortatik bide zarratikan Garmendira,
Garmenditikan bueltan honea tortzen yunen...
- Bai miño bi miño gehiyo izaten ttunen.
- Bai?
- Bai, nik uste baietz. Gañea, garai hartan hemen asto pilla bat ttunen 'ta. Astua besteik ez yunen baserritan.
- Ordun ni gaizki nion bi bakarrak... ui, bi miño gehiyo al tzin?
- Nik uste 'ut baietz e.
- Asto karrera.
- Pues e'nan gotzen ba ordun gehiyo zila, nik bina bai miño...
- Zirko erra jartze zitenen. 'Ta bizikleta karrerak eta zintak 'ta...
- Bai hako zintak, hola xolua haitik ta! sartu ber zitenen 'ta.
- Zintak adornatuk denak bordatuk 'ta jarri 'ta geo...
- Kontxuelok 'e polittak askuak eukitzen zittinen.
- Gue lengusuk 'e bai, Carmenek, nola bordatzen zun. Politt askiyak.
- Carmenek itten zittinen... jolin!
- Jarri moneda 'ta geo dena bordatu. Dotore askiyak bai.
- Beizan hoi dun gauz bat, umintzako...
- Ni oaindik gotzen nan Komuniyo Ttikiko Carmenek iña;
soin txuiya 'ta hemen hola urdiña geniñen buelta guziyan bordatua, lorik urdiñakin. Polittouo iña ninen soiña bat.
- Nei maindirik, arreunak harek bordatzen zizkinen dena nei ezkontzeko.
- Oso erki itten zinen.
- 'Ta geo ni hara joten niñunen josten ikastea. Maitxokin.
- Maitxokin?
- Bai. Carmenek oso erki itten zinen bordatu.
- Zer zen, auzuan norbatte josten eakusten aitzen zena?
- Bai gure lengusua.
- Honen lengusua.
- Bai.
- Hara! Heldu dun hau berriz. 'Ta oso ondo e.
- Oso polittak itten zinen.
- Bordatu oso ongi itten zun Carmenek e, jolin! Oso, bai oso... Benitak 'e bai e?
- A baita 're.
- Zein Benita.
- Benita Juanenekua.
- Juaneneko Jexuxena.
- Ergoingua zen. Ergoingua da. Zeakua... Urdanpilleta.
Nor Unsain Iartzabal, Domi; Arana Aranburu, Marijose; Manterola Arrieta, Maillolli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-066
Pasartea 0:27:40 - 0:29:40 (2' 00'')
Laburpena Zer edo zer egin behar dela-eta antolakuntzan hasi dira: asto karrera egiteko badagoela astoa Frantzian (Iturriozko baserria da Frantzia). Bizikleta karrera eta zintena ere aski polita izaten zela. Auzoko jostunak aipatu dituzte; arreoak eta guzti egiten zituzten. Hika.

Ilusioa ez da galtzen

Transkribapena

- Ilusiyuk 'e difentik...
- Baita 're.
- Guk gauza gehiyo ikusi ttugu 'ta ya ez digu... zuek san zutena:
zuek urtian behingo zea huaxe zenuten.
- Ilusiyua.
- Guk berriz, nola hainbeste dugun ba...
- Aste bukaerero bazute. 'Ta astian eozeiñ eunetan eozeiñ tokira joteko posibilidadia.
- Ni gotzen na fiestetan, Santiyutan, baserritik... 'ta bertan dugu e! Gue baserritikan Dixpatenea: Kas bat, attak patu orduo, jo hua zen guentzako: kas bat!
'Ta bea eliza joten zenin, joten zenin zerbatt hartzea estankoa 'o, holako gailleta batzuk itxea seme-alabai; erdi bana hartu... Atta noiz elizatik torko gu zai hola leihotikan. 'Ta harrek hola banatu eta...
- Desberdina. Zerbatte difentia.
- Difentia.
- 'Ta oaiñ ze ber ñeu? Oiñ ze falta 'igu?
- Oaiñ dena.
- Dena bagiñeu.
- Difente.
- Oaiñ dena bañeu neska, denetikan bañeu 'ta halare ez gozen konforme.
- Hoi dun.
- Hala da! Denetikan dakazu 'ta halare hobio nahi, 'o gehiyo nahi 'o...
- Ez dugu estimatzen 'ta.
- Ez dugu estimatzen. Hoi da.
- Buff! Denetikan.
- Dena denin ez da estimatzen.
- 'Ta umik bertan, 'ta ejemplo txarra hoi dun e! Umik beak 'e hartua dakatela zea hoi: Olentzeron karta hasi 'ta "Play Station no se qué".
- Garestinak! Denan berri bazekiten.
- 'Ta oaiñ 'e zea inki yon, etzakiñet, eozeiñ zea ilusiyukin 'ta: "Esto... hau, hau, hau!". Jolin!
- Miño askotan ume ttikiyakin 'e gertatze 'un:
izugarrizko opari pilla iñ, eta geo hor ikusiko dun; kazo zar bat hartu 'ta harrei zea... tamborrada jotzen, itxian gusto aski.
- Hoixe.
- Pentsatu baietz.
- Oparitan diru pilla bat gastatu 'ta karri 'ta...
- Askotan gu gattun okerrena gaiñea 'ta. Dena nahi yogu in 'ta. Gue illoba bezela; dena ez? Olentzero 'ta benga hau honentzako 'ta beste izeba, 'ta beste izeba 'ta...
Hortan 'de guk gue kulpa bañeu. Miño bueno... bizi gattun kontsumismo...
- Dena aldatu baita, pilla bat, dena, bueno!
- Pues datorrengo urteko Saninaziyutan in berko ñeu zerbatte guk.
- Guk?
- Zarrak.
- Bai, hoixe!
- Jarko ñeu.
- Zer?
- Pues zerbatte.
- Karretillakin 'ta.
- Bai.
- Bai hoixe.
- Zerbatte neska: La boda 'o.
- Boda!?
- Gitana o lo que sea, neska. Zerbatte...
- Bueno, jarriko ttiñeu soiñak, harrapatuko ttiñeu.
- 'O bestela gaztiai pixka 't orientatu 'o...
- Burua berotu?
- Bai.
- Antzerki bat itteko?
Nor Unsain Iartzabal, Domi; Arana Aranburu, Marijose; Manterola Arrieta, Maillolli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-066
Pasartea 0:24:35 - 0:27:10 (2' 35'')
Laburpena Ilusioa ezberdina zen: Kas bat edo gaileta batzuk nobedade ikaragarria ziren. Maillolli datorren saninazioetan zer edo zer egitera animatu da eta ondokoak animatu ditu. Hika.

Iturriozko jaiak; haiek bai festak

Transkribapena

- Bai, bai, bai. Garmenditarrak zin hor, senide pilla gaitza. Haik oso famosuk zin hemengo fiestak eta itten.
- Bai, jolin!
- Dantza 'ro ez zuten itten?
- Eta dantzariyak eta zin.
- Dantza 'ta dena itten zuten.
- Artixta gaitzak zin.
- 'Ta zuek gotzen al zazte titiriterukin? Titiriteruk tortzen zinak...
- Bai, 'ta ateratzen giñanin zea denak alkiyak hartuta ikustea, bai.
- Klaro, hoixe baietz.
- Gotze al zazte? Zuberun aurrin.
- Zean...
- Desiatzen tortzeko titiriteruk.
- Soruan. Etxetikan alkiya hartu 'ta ikustea.
- Eaman berko, bestela!
- Bi sos 'o etzekiñet ze patuko genun 'ta...
- Hoi bai ez dakitela patzen genun 'o... patze al genun ba?
- Klaro!
- San Inaziotako zea 're...
- A, martxa famosu hura...
- Desfilia.
- Desfilia. 'Ta ongi (itte 'unen hua) e! Politt askua! San Inazio eunin.
- Oiyartzun guziyan bueltaka.
- 'Ta be maindire zuiyakin.
- Soldau jantziya.
- Ben ezpatak 'ta zea guziyakin.
- Bai oso politta yunen. Miño bes? Hoi ya... pues galdu in ttun gauza hoiek.
- Bai dena.
- Oaiñ... lana izugarriya din horrek e! Hoi dena oaiñ... hasi ñai hoi dena prestatzen!
- Hombre! Nahi izanez kio Domi, ez dun zailla 're, lo que pasa que lana in ber da.
- Bai, in ber dun organizatu. Miño ni gotzen naz festa haik preparatzeko urte guziyan sateko...
- Bakin ze ber dun hor? Jendia. "Ateko al yaz hi desfilin?",
"Bale, ateko nan" miño maindire zar bat hartu hola jarrita.
- Miño hortazkio in ber dun, ya sei hilabete aurrez hasi ber dun prestatzen.
- Bai, hoi bai. Hombre!
- Hoi organizatzeko izaugarrizko lan pilla itten geniñen.
- Bai, hoi bai.
- Dudik gabe gaiñea.
- Bai, hoi hala dun, hoi hala dun... miño hua politta yunen. Bueno, nik e'tzakiñet oaiñ izango luken azeptaziyua miño guri behiñinpin desiatzen... desfili hua etortzeko desiatzen eoten gattunen. Leno, leno...
- Bai leno bai.
- San Inaziyuk.
- Miño oaiñ, etzakiñet...
- Geo antzerkiya 're bai, izaten yunen 'ta geo gotzen nan...
- Hemen, saten geni... hemen itten geniñen. Bueno, itten geniñen... Karmele Santxokuk 'ta hemen itten ziten antzerkiya, zea hontan. Ordun hau zea yunen; garajik.
- Bajo batzuk.
- 'Ta hemen itten zitenen. Ze antzerkiyak itten zittuzten.
- Antton eta Anttonin zea hua 're, antzerki politta askiya:
Inazio Garaño 'ta Karmele. Karmele Anttoni 'ta zea; Antton. Politt askiya! Eske aldatu in dun dena.
- Dena!
- La modernidad.
- Bai, modernidad 'o. Eske leno fiesta...
- Badakin ze gertatzen zen?
- Astebukaeretan ez zela ia deuse, 'ta oaiñ...
- 'Ta iñoa joteko posibilidadikan ez. 'Ta ordun auzoko fiestak noiz etorriko zai. Oaiñ kotxikin eozein lekuta joten ttun 'ta ordun...
- Hoi hala dun bai.
- Ez dun auzoko festan berrikan.
- Leno udara bakarra fiesta 'ta oaiñ beti fiesta. Astebukaerero bado...
- 'Ta errextasuna nahi den lekura joteko.
- Baita 're.
- Fiestak 'e nik uste ñet pixkan-pixkan galdutzen ai dila. Galtzen ai dila fiestak e.
- Beste bizimodu desberdiña hartu dugulako 're bai.
- Nik sate 'utena: kotxia hartu 'ta Errenteira 'o Donostira 'ro zea. Tabernetan sartu han zakaten...
- Han dakatela.
- Entonces fiestak pasan, pasan.
Nor Unsain Iartzabal, Domi; Arana Aranburu, Marijose; Manterola Arrieta, Maillolli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-066
Pasartea 0:21:40 - 0:24:35 (2' 55'')
Laburpena Garmenditarrak dantzan ateratzen ziren santiyoetan. Titiriteroak ikustera joaten ziren etxetik aulkia hartuta. San Inaziotako desfilea, Oiartzun guztian bueltaka. Antzerkia. Lehen ez zegoen hainbeste aukera eta auzoko festen zain egoten ziren. Aldaketa. Hika.

Auzoko denak lagunak

Transkribapena

- Eta klaro bea etortzen yunen Dixpatenea ogiyan billa. 'Ta joe, jostatu in nahi 'ta nik uzten ez.
- Hik uzten ez e?
- 'Ta galletak maten ziyola, kartzen zittula. "Maillolli utziko nazu jolasten?"
- A zeatzeko... uzteko. 'Ta hik halare uzten ez e?
- Galleta banatu 'ro zea iñ, 'ta ordun: "Benga, torri jolastea".
- Oseake, ordaindu in ber izaten zinen.
- Hala saten 'men niñen, miño ni e'nan gotzen hoi egi-egiya san ondo e...
- Anda!
- Miño... Eramos piezas, piezas eramos eh.
- Garmendi apartexio baizen.
- Eta hie anaiyaiy, yo le tenía mártir, hie anaiyaiy e.
- Bai? A Bonanzas jolasten, a Bonanzas: hua Jou eta ni be andria.
- Hara!
- Ui la ospa.
- (Xapi)?
- (Xapi) ne nobiyua yunen maja, ttikitan. Bueno ttikitan 'o... Ondo moldatzen gattunen denak, oso ondo gaiñea. 'Ta denakin jolasten geninen dena.
- Batzutan sesiyua 'ta borroka 're bai, miño hurrengo eguneko pasia. Txarra izaten yunen gurasuak tartin sartzen bazin. Miño hemen guraso oso gutxi sartzen yunen beti.
- Dixpateneko Maitterek beti hoi saten zin:
"Ai, ez sartu behinpin ume tartin e! Ume tartin ez sartu: haik buelta man ordu aixkitzen dia, miño gurasuk...".

- 'Ta egiya dun, ez sartu, umik seittun zeatzen ttun, ahaztutzen zioten 'ta geo gurasuk haserretuk. Bai. Ez dunen izaten ez, miño tarteka bat 'o beste igual sartzen yunen miño gutxi, gutxi ttunen bai.
- Guen amana ezin yunen jon: "Harek jo nau!", "Alde hemendikan!" sango ziñen, danba!, "Alde hemendikan!" ez? Porke harrek enteintzen zulako gaizuak. Hombre, hamar umekin gaiñea, zer? Por Dios, Por Dios, hoinbeste txoaki.
"Esta me ha dicho esto" 'ta "Honek hau san du" 'ta "Honek kendu in nau" 'ta ez dakit.
- Ez hola, bueno...
- Ordun gaiñea zarrenak gaztiak zaintzen 'ta. Nahiz eta familikuk ez izan ez?
- Bai, miño gehiyenin senidik, porke denak giñan alkarren segidan.
- Senidik gehinin... segidakuk.
- Haur pilla bat.
- Pilla bat. Hoi da.
- Miño bai, halare, eozer gauza "Hemen do" 'ro.
- Bai. Eozein errepatzen yunen. Nola denak elkarrekin ibiltzen giñan,
ikusten bazenun eroitzea zijula 'o zerbatte, denak elkarrei laguntzen.
- 'O baten etxea jon eta amai 'ta ezer iñorrei esan gabe eta hua alde itten du ez (...): "Hemen do". Beti izandu da: atiak zabalik, etxez-etxe ez?
- Beti, beti, bueno...
- Yo no sé, oain ez da... Nei pena maten zin hoi egi-egiya san e.
- Oain aldatu da pilla bat.
- Beizan, hor zion kalia.
Nor Unsain Iartzabal, Domi; Arana Aranburu, Marijose; Manterola Arrieta, Maillolli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-066
Pasartea 0:16:00 - 0:18:20 (2' 20'')
Laburpena Bihurri samarrak ziren. Denak elkarrekin ibiltzen ziren jostatzen. Gurasoak haserretzen ziren batzuetan, gutxitan baina. Senide pila bat zeuden eta auzoen artean ere elkar zaintzen zuten. Hika.

Auzoan jostatzen

Transkribapena

- ... izautzen kanta hura.
- Ui, hoixe. Hombre!
- "Decorin, decoran".
- Hombre! Hemen aitzen gattunen.
- 'Ta Ministros y ladrones 'ta ¡Joe, qué bonito!
- Gotzen nan korrika harrapatzea joten gattunen, ez zakiñet noaño, gordeka...
- (Goiko gaiñeta) joten gattunen gordetzea.
- Bueno, bueno, haik...
- Gordetzen zena, ui, paro jartzen zena arratsalde guziko.
- Ui, dudik gabe!
- Hoixe baietz!
- Gorriya zakanen harrek!
- Eta gue muti kozkorrak hor biltzen zinin 'e llunarretan, ze politta izaten zen hua!
- Bai. Oporretan. Arratsin hamaikak aldi arte perezan itxea tortzeko, bai.
- Ne gizonak hala saten zinen: "Ya llega el verano".
- Miño politta izaten yunen?
- Hombre!
- Miño ya ez dun hoi 're e? Galdu dun.
- Iñaki Arbelaitz 'ta denak goiti-betti torri 'ta.
- Oaindikan 'de saten din: "Hor dozte, leihun beira".
- Politta yunen.
- Bekuk e'ttunen iyotzen sekula 'e, beti goitikan bai, tortzen ttunen.
- Goikuk etortzen ttunen, miño hemen bekuk behiñ 'e ez zitenen joerik e.
- Ez, ez; gu jeitxi bai, miño bekuk iyo ez.
- E'tzitenen e, e'tzitenen.
- Guk hor... teníamos... Dice que no los admitiamos...
Nor Unsain Iartzabal, Domi; Arana Aranburu, Marijose; Manterola Arrieta, Maillolli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-066
Pasartea 0:14:40 - 0:15:40 (1' 00'')
Laburpena Jostaketak: 'ministros y ladrones'. Kantak. Auzoaren goiko aldekoak jaisten ziren beheko aldera, baina behekoak ez ziren igotzen. Hika.

Lehengo kantak eta kontuak

Transkribapena

- Biño ni gotzen nan bai, zenbat kotxe izaten zin hor 'ta. Jendia Hernanikua 'ta Errentikua...
- Pilla bat.
- Geo autobusa geninen Hondarribikua.
- Bai, bolada batin ibilli yunen.
- 'Ta hor ibiltzen gattunen super-bien ibiltzen gattunen harekin.
- Miño denbo gutxi.
- Gutxi in zin bai. Hondarribitikan Hernanira. Hua lasaitasun erra bai maja, bestela oiñez torri ber yunen. Ligatzen yunen eunin...
- Ondo.
- Igual suerte pixka bat... pero pocos eh.
- Hua noizbehinka 're bai, aizan!
- Noizbehinka, noizbehinka. Nik han hartu niñen gizona... Errenteiyan, ui, Txikierdin.
- Hik 'e Txikierdin.
- Manolo Ezpondakin.
- A! Hua zer ttunen, biek launak?
- Kuadrillakuk ttun. Txuspe 'ta hoi denak.
- A! Txuspe, klaro Txuspe 're bai.
- Kuadrillakuk ttun. Ai ama! ¡Aquellos tiempos! Miño urte polittak izandu ttun. Hombre! Bageninen gauz txarrak 'e: orduk eta ez dakit zer eta lana in berra 'ta. Eskolatik ateta lanea jon ber umik eta ez dakit zer 'ta bakit zer,
pero epoka politta izan yunen hua 're, netzako bai.
- Bakoitxak be etapak.
- Hoi dun, eske oaingo gazteiak eta umik ez zekiten ez jostatzen ez...
- Telebisiyun aurrin eonaldi errak.
- 'Ta ti-ti-ti makinitakin. 'Ta gu txaolin elkartzen ganin, Jainkui eskerrak oaindikan, gu battiñeu umik, ume asko do gue itxian, miño lehengo joko zarrak eta dena,
kanta zarrak eta dena neska... eta oan pena bat ematen zin.
- Bai miño oaindik kanta zarrana 'ta hoi gelditzen dun, gelditzen ez dena dun...
- Aber! Ni joten nan Gexanekin parkea eta hor umik.
Hor ez dakite jostatzen umik, si no saben.
- Hor ezer ez.
- 'Ta gu gotzen zazte? Ministros y ladrones 'ta ibiltzen giñanin? Gordetzen gattunen...
- Hako sorua hortan.
- Eta irtenga 'ta.
- Fubolin 'e.
- Hor eoten ganin? Sokakin ematen ñeu e, Mari Contxi 'ta biyek, 'ta Mirarik 'ta... 'ta lehengo kanta zaharrakin aizan, 'ta "Zer da hoi?" 'ta "Zer da hoi?".
Ni behin holaxe plazan, Oiartzunen, ai niyunen, zea, "Decorin, decoran, de la bera-bera-ban" eta umik hola beira nei...
Nor Unsain Iartzabal, Domi; Arana Aranburu, Marijose; Manterola Arrieta, Maillolli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-066
Pasartea 0:12:40 - 0:14:30 (1' 50'')
Laburpena Maillollik hantxe hartu zuen gizona, Txikierdin. Oraingo gazteek ez dakite jostatzen. Joko eta kanta asko ahaztu dira. Kantatzen. Hika.