Transkribapena

Nor Oiartzabal Etxeberria, Inaxi; Iñarra Lizaratzu, Manuel
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-065
Pasartea 0:11:50 - 0:17:00 (5' 10'')
Laburpena Inaxik pisu bat erosi nahi zuen, errentan bizi baitziren. Alokairua priolera bat ordaintzen zen eta ez zitzaien iruditzen etxeak horrelako preziora igoko zirenik.Hika.

Etxeen prezioak

Transkribapena

-Itxi hoi gañea, hara pentsatu, gu ezkonduik zenbat urte da?
- Berroita
- Berroita ta ta tan
- Hamairu
- bueno, pues orduko itxi hoik iñak zin eta hamabosmilla pezeta orduan, hamabosmilla pezeta zien itxi hoik. 'Ta nik hartu in nahi ta honek esketzia in tzin.
- Nei berrogeitamar esan ziaten.
- Bai
- Bai, beno nei ez ba
- Zuk hamabost?
- Bai hamabost 'ta zu enteatu. 'ta nik ordun itxi hoi hartu in nahi nun 'ta honek ezetz, garexti zela 'ta ezetz.
Nor Oiartzabal Etxeberria, Inaxi; Iñarra Lizaratzu, Manuel
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-065
Pasartea 0:11:20 - 0:11:50 (0' 30'')
Laburpena Gaur egungo etxebizitzen prezioak ez du zerikusirik orain dela 50 urtekoekin. Garai hartarako ere garestiak ziren, baina eskuragarriak. Inaxi eta Manuelek gogoan dute auzoko etxe bat 15.000 pezetan (90 euro) jarri zutela salgai.

Ugaldetxo, lehen

Transkribapena

- Garroneko perratey hoi 'ta Paradan zon perrateiya 'ta gotzen zazte?
- Baaai, Jesus Maria 'ta Jose 'ta ba gotuko ez ga ba Jaingoikua bedeinkatu.
Beyak e' karri itten gainttun perratzea 'ta. Beyak ekarri 're 'ta
- Hor zen pelukeiya 're bai, oan txabola bat do hor zeana Txokonekua, hor pelukeiya zen
- Joxemaina
- Erdiya 'ta beste erdiya denda Milagrosek.
- A bai eh?
- Bai fruta denda
- Bai besti bai denda, beste erdiya.
'ta gio etxe berriya in zuten, hara pasa zuen denda baiño kiebra jo zun. 'Ta hor zen perratokiya zuk esan zun han perratokiya zen hor.
- 'Ta taberna!
Nor Oiartzabal Etxeberria, Inaxi; Iñarra Lizaratzu, Manuel
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-065
Pasartea 0:04:20 - 0:05:05 (0' 45'')
Laburpena Ugaldetxon orain baino zerbitzu gehiago zeuden garai batean: ferratokia, ile-apaindegia, denda...

Desagertutako baserriak Ugaldetxon

Transkribapena

- Ugaldetxoko roonda oso gaizki baito.Oso gaizki, handik kotxia hortik , lau tokitatik joten dia kotxiak eta hoi oso gaizki do, oso gaizki
- Beno 'ta ze san nahi zu, guk Ugaldetxo izautzen dugu, ze san nahi zu?
-Ba hoi, kanbiyo pillarra in ttula Ugaldetxok
- A, bai. Itxia pilla erra 'ta
- Zuek torri ziñaztenetik ez?
- Bai hoixen.
- Itxia pillarra eta itxiak bota 're bai, hanako Palaziyuk eta aldi hau dena ez?
- Bai, hoi dena bota.
- Hoi dena bota. Hor itxiak botako zian nik eztakit izena dena miño. Zuaznar do osoikan, miño hor, 'ta baten bat bizi'a.
Zuaznar errota zen.'Ta oandik zutik do hoi 'ta batenbat arreglo haundiya iña dute gañea kanpotik behintzat. Baten bat bizi'a.
Miño gañejo horko bazerriyak denak bota zin.
- Palaziyo 're bota zuten 'ta.
- Palaziyo
- Txoko 're bai 'ta
- Txoko eta Olagaai eta bestia zein zen beko zea hua?
- Juansendo 're ba zen
-Juansendo, Juansendo 're bai
- Juansendo 're bota zen
Juansendoko errota 're bai.
- Hoik denak botiak dia.
- 'Ta gio hor Iurritako ondu hortan e' bazen besten bat
- Bai, berriro hil ezta ba andri hoi? O' ze san naute nei, Tolaitaku hortan bizi zen hoi?
- Ez dakit.
- Iurritako aurrian
- Ehun urte in ttu harek?bai, Olazar
- Bai, Olazarkua
Nor Oiartzabal Etxeberria, Inaxi; Iñarra Lizaratzu, Manuel
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-065
Pasartea 0:02:40 - 0:04:00 (1' 20'')
Laburpena Ugaldetxon aldaketa asko egon dira azkeneko urteetan: etxe asko egin dira, errepideak auzo erditik... Industrialdeak egiteko baserri asko bota ziren. Zuaznabar errota oraindik zutik dago, baina asko bota zituzten: Palazio, Txoko, Olai, Juansendo, Olazar...

Elizaren aldaketak

Transkribapena

- Jaungoikua bada? Izango da. 'O ez dakit. Nik askotan esaten dutena... Barkazaiazu ze saten duten miño... ¡Jolines, ya está bien! Bazterretan gosiak akatzen dozten ume gaixua hoik. Beste zerriya hoik nahi duten guzi-guziya dena itten ai dia. Mixeri ikaragarriya do bazterretan...
'Ta nik saten dut: "Jaungoikua baldin bada, zergatikan ez da hasten hasi ber dun tokitikan, gue Jaungoikua 're; dipiti dapa, dipiti dapa. Ze kulpa dute ume gaixua hoik? E?" Askotan hoi sate 'ut. 'Ta geo beste aldea pentsatzen 'ut: "Ba. Ixilik nagon. Kastigu bat igual emango zik 'ta nagon ixilikan".
Egiya e! Holaxe eoten naz pentsatzen e, holaxen.
-Garai batian eliza kontu hoi... Albaceten... Jakiña! Nahi ta nahi ez jon ber izaten zen. Tropan joten giñan eliza. 'Ta jon giñan, ez zen jon gabe geatzeik... Zutik gaiñea!
'Ta gizon bat iyo zen kulpittoa 'ta zeiñ ezkontzen zen 'ta dena, 'ta san zun, bai, datorren ez dakit zein eunetan ezkonduko ziala, batek zittula hirurogeita bost urte 'ta bestik hirurogei. 'Ta han batek ze in zun? Parra. Edadia bakizu... Parra in zun. Kanpoa ate giñan eta tenienteak aber zenek parra in zun 'ta
seittun hola eskua altxa zun 'ta elizan parra ezin dela in, elizan parrikan. Miño, jolin, hola 'ta hola. Bai, bakila... Hoi re... Ez zula esan berrik miño esan in zula, miño ez zela parrik in berrik: "Ez zattut kastigatuko miño hurrengo bateko bakizu".
- Garai batin haurra jaiotzen zen denbuan, hiru 'ro lau eun 'eo bost, ez dakit zenbat izaten zen, bataiyatu in ber zen seitun. Porsiakaso hiltzen bazen, limboa joten zen haurra, limboa. Oaiñ, hiru hillabetetik behin haurra bataiyatu ber da. Zertik? Oaiñ ez du hil 'ta limboa joteko beldurrik haurrak?
Guk haurra izaten genun eta zortzi eunin itxe barrenin eon ber izaten genun 'ta betzigarren eunin ate ber baldin bazenun teila buruan jarri 'ta kanpoa. 'Ta oaiñ? Haurra izaten 'zu nahiz klinikan 'o nahiz itxian 'ta viva, toda la libertad, toma, ya esta. 'Ta gauza baldin bada, espezial iña gaiñea, oso ondo iña harrapatzen dut.
'Ta zertako zen guetzako kastigu hoi? Ezin zenun zortzi eun etxian pasatu 'ta betzigarrenin teilla jarri 'ta ate ber zenun ataira. Miño zer dia gauza hoik? Aski 'ut, kriston oraziyua botzen ai naz!
- Errezun. 'Ta zu teillana gotzen za e?
- Ni teillana? Ni atetzen nitzan teilla jarrita, gaixua, Intxaurmendin bizittu nitzanin, teilla jarri 'ta kanpoa atetzen nitzan ni lendabiziko haurrakin, ¡jolines! Hoixen. Etxetikan teilla jarri 'ta betzigarren euna uste 'ut izaten zela, kanpoa zerbatten billa jon ber bazenun, teillakin.
Bai, bai, bai. Ni, ni, ni. Ni. 'Ta ui, nik holakun, gue neskai saten yotet 'ta: "Zuek txoroguk zazte ama, hoi itten zenutelako".
- Miño len denak itten bazuten, 'ta zu hasten baziñan ez itten...
- Ez, ez, in berra zen.
- Zui burutik ez zizun pasako ez zela in berrik 'e.
- Ezta pasatuko 're. Ze uste zu? Amak utziko zigutela hua in gabetanikan? Ezta pentsatu 're!
- Ordun normala zen. Oaiñ aitzen ttugu guk 'ta saten 'gu: "Jo! Hau gauzak!". Miño zuentzako normala zen.
- Bai. Ordun normala zen dena. Normala zen. Miño normalidade hoik zeiñek jarri zittun garai batin 'ta zeiñek kendu ttu oañ?
Nor Oiartzabal Etxeberria, Inaxi; Iñarra Lizaratzu, Manuel
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-064
Pasartea 0:45:00 - 0:48:40 (3' 40'')
Laburpena Inaxik dio jainkoa bera izango dela, baina legeak jartzen dituztenak ezetz. Manuelek erlijioak indar handia zuela dio. Albaceten soldaduskan gertatua kontatu du: mezatan barre egiteagatik tenienteak kargua hartu zion soldaduari. Lehen, haurra hurrengo egunean bataiatu behar zen; orain, hilabeteetara. Inaxiren garaian, haurra eduki eta 8 egun etxetik atera gabe egon behar zen; ateratzekotan, teilarekin egin behar zen. Egin gabetenikan.

Baltsa dantzatzea, bekatua

Transkribapena

-Txikierdin baltsin ibiltzen nitzalako mutillakin, jode! Dantzan ibillita sueltun 'ta etzen pekatuik, ta baltsin ibiltzen ziñan 'ta
nik ordun pekatua zer zen ez nakin aizu. Ni mutillana enitzan arrimatzen, txorua miño okerrago ibilli baltsian...
Hiru txibata Oiartzunen bazin , bi bizi dia hirugarrena hil zen.
Izaten genun amabirjiña kontzeziyokutan, izaten genun komulgatzea joteko izaten zen, hillin behin izaten zen hoi.
Mutillak kokreziyua izaten zuten 'ta guk e' bai. Txibata hoik apaizai saten ziyoten nola baltsin ibiltzen giñan.
' Ta zuk sinistatuko al tzu? zinta urdin batzukin jon ber izaten genun... zintik gabe komulgatzea!
'Ta jendiak pasaeran: " Hara hara! Iñaxi baltsin ibilliya!" Geok aitzen genittun pasillun pasatzen:
" Hara Iñaxi baltsin ibilliya zion hi, zintik gabe zian komulgatzea" Hoi gu komulgatzea guazela aitzen genittun gauzak.
Zuk uste zu deretxoik badagola hortako? e?
- Ezer in gabe 'ta gañea lo lotsa
- Ezer in gabe, ezer in gabe
-'Ta giogue ama, hoi aitzen zun demboan orduan geyo sutzen zen.
-Karo
- Geyo sutzen zen.
- Alper alperrik sufrittu.
-Alper alper alperrikan! Miño guk zer genakiun ordun mutillakin baltsin ibiltzen giñala 'ta
pekatua zer zen ez ganakigun 'ta ! inoxente batzuk besteik ez giñan gu 'ta! Juergan bat ibiltzen giñala gu Txikierdin dantzan besteik ezer ez, hoixe bakar bakarra.
'Ta geo posible zula uste zuk zinta kendu 'ta komulgatzea eamatia gu, 'ta gu jon, gu jon. 'Ta bestiak ixilik ezin eon.
Nor Oiartzabal Etxeberria, Inaxi; Iñarra Lizaratzu, Manuel
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-064
Pasartea 0:35:35 - 0:37:10 (1' 35'')
Laburpena Txikierdin baltsa dantzatu eta txibatoek apaizari esaten zioten. Zigortu egiten zituzten, kongregazioko zinta gabe jauna hartzera, eta jendea esamesaka. Hika. Geok aitzen genittun.