Guardia Zibila

Guardia Zibilak errondan

Transkribapena

- 'Ta ordun ez ziguten multik ematen zea, Guardia Zibilak e! Beak 'e jon 'ta torri 're beak hala itten baizuten. Kamionin haik 'e. Askotan honea... ronda itten zuten geo baserriz-baserri, parejak oiñez ibiltzen zin 'ta honeaiño pues kamioyin askotan.
Seitako mezatik etxeakun askotan tortzen zin haik kamionin.
- Askotan, 'ta zeara...
- Estribun gaiñea!
- Estribun, estribun.
- Aiyeka bakotxin zea... bijilantziyakin.
- Eta kaletikan zeara, Arraura? 'O kaletikan zeara, Lartzabalea. Amakiña aldiz bai!
- Han garita eoten zen 'ta.
- Garita zen 'ta relebua ittea. Han utzi 'ta martxa aurrea. 'Ta bueltakun 'e askotan.
- 'Ta ez al ziyoten ematen attai taka!?
- Ez...
- Harrek dena gratix serbiziyua.
- Haikeri ez do kobratzeik. Bakarra ondo oeotia.
- 'Ta Altzitikan...
Nor Galdos Arbide, Faustino; Galdos Arbide, Juanito; Aranburu Lekuona, Tiburtzio; Mitxelena Aranguren, Santos
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-061
Pasartea 0:05:40 - 0:06:40 (1' 00'')
Laburpena Guardia zibilak ere Galdostarren kamioian igotzen ziren Gurutzera, erronda egitera. Arraguan garita zegoen eta han egiten zuten erreleboa.

Mugetan zergak ordaindu behar

Transkribapena

-Biño gauz bat in nun gaizki. Lembizi motua karri, karneta ate biño lenoztik. 'Ta geo hor ibiltze' giñan lapurrak bezela! Kauen la letxe! Gurdibiretan barrena 'ta ezin pasik... Zea baizen, Irungo Bentasen kontrola baizen! Guardizibilak eoten zin...
-Beti?
-Bai, bai txaola, haik txaola zuten han, kruze kruzin. Oan nola atetzen da taka, hemendik jonta tak kruzea. Han eskailleak gotti iyo 'ta bada ba taerna bat.
-Bai...
-Haretxen parin beste aldian.
-Han eoten zin?
-Kamiyo ixkiñin bai. 'Ta han erreleua hantxe kambituko zen orduitan 'o... gau 'ta eun e!
-'Ta han ez pastzetik. Goiko aillekako gurdibirin barrena pasa 'ta atzea kamiyoa 'ta.
-'Ta geiyo nombaitte eoten al zin han Irunen bezela Aitxulein 'o nombaitte eoten al zin kontrolak baita 're?
-Baita zean 'e Lartzabalen 'e! Nola da aroztiya Urbietana? Oan autobusan parada nola da? Hantxe!
-Bai... 'Ta haik beti eoten zin?
-Beti!
-Beti kontrola...
-Bai... 'Ta bestia len san zattutena zean Endarlazan bestia!
-'Ta Autxilein?
-Aitxulein ez.
-Ez?
-Ez zen eoten Aitxulein.
-Ez e?
-'Ta beste punto geiyo 're bai. Normala. Geo gaiñea ordun, garaiy haitan zerbaitte karri ber baldin bazenun eraiya 'ro zerbaitte gauza baliyo zuna Naparrutik honea zarbaitte patu in ber izaten zen, mugan. Alondiya bezela.
Kompaziyo batea ardukin heldu baziñan litroko bi sos 'o litroko sosa 'ro... Dena, dena kontrola!
-Naparrutik e!
-Naparrutik.
-Beste aldetik kartzen bazen 'de bai, ez?
-A bai hoixe! Beste aillekatik 'e bai.
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-005
Pasartea 0:03:00 - 0:04:50 (1' 50'')
Laburpena Errepide eta bidegurutze askotan Guardia Zibila egoten zen. Probintzien arteko mugan gauzak pasatzeko zerga ordaindu behar izaten zen.

Guardia Zibilak eta salbakonduktoa

Transkribapena

-'Ta gaiñekun kontrabandun 'ta bai biño zea... Franco zon bittartin bestela 're kontrol haundiya eukiko zuten guardizibillak, eozer gauza 'ta ittia ez zen, galeziya eongo zen gauza asko, ez? Ordo bateko 'ta itxea jon berra 'ta izate' al zen 'ta...
-Bono... Tabernetan erretira in ber 'zaten zen 'ta tapa torko zizun guardizibilak.
-Ze ordutako itxi ber izaten zuten?
-Hamaitan. 'Ta astian lenoztik iul. 'Ta ordun zuk ate zu kontua pasa ber baldin bazenun kompaziyo batea probintzi batetik bestea 're... Nik dakit zea... seun, bai, kauen... Aranazko fiestak kintze de agoston.
'Ta jon giñan hemendik zazpi, zortzi gazte. 'Ta geo in ziun illundu 'ta ez baizen ordun zeaik... oiñez jonak giñen biño geo urruti berriz tortzeko 'ta in gunun bertan lo arratsin.
'Ta hurrengo arrasaldin torri. 'Ta heldu giñan tasisa batin, hango Aranazko tasisa batin. Eta Endarlazan alto. 'Ta iuki ziuten gutxinin bai ordu laurden batin.
Paetin jarrita. Biño ordun ez baizen zeaik... Karne de identidad 'ta ezerre. 'Ta ber zunun, salbakonduktua saten ziyoten. Zea pase bat. Oango karne de identidaden tipo zea...
Guk ezer ez... 'Ta sargentua 'ro eaman zuten arte gu hantxe. Geo utzi ziuten mendik libre, atzea tasisan 'ta torri giñan zeaiño Iruneiño. 'Ta handik topun 'ta...
-'Ta salbakonduktua ez al zenuten denak izaten ba?.
-Salbakonduktua ate in ber zen. Karne identidad bezela. Zean...
-'Ta ez eukitzetik ez al zuten kastigoik 'o...?
-Ez, ez zuten ezez maten. Geo hasi, handik puska 'atea hasi zin karne identidadik itten 'ta hoi geo. Geo bai, biño ordun ez. 'Ta geo baita zeara joteko 're... Frantzira joteko 're, pasaportia ber zenun!
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-004
Pasartea 0:32:45 - 0:34:53 (2' 08'')
Laburpena Francoren garaian kontrol handia Guardia Zibilak. Tabernak ixten aritzen ziren hamabietan. Probintzietako mugetan ere kontrola. Salbokonduktoa.

Guardia Zibilak, Lambretta eta txakurra

Transkribapena

-Geo beste behin berriz, zean. Diziembre, 'ta Irunen lana itten nun 'ta motukin 'ta utzi Sistiyoko kruzin 'ta joten nitzan osteunetan 'o. Sei urtian ibilli giñan alkarrekin 'ta noizpaitte jon ber ba 'ta.
Hala jon nitzen 'ta utzi nun, ordun Sistiyotik pixkat aurrexio. Gerezi haundi bat zen 'ta harren paretxun beti utzitzen nun 'ta handik birexiorra ttik. Ordun baso ikarriya baizon zea Sastiarrenen honuntzo 'ta.
Handik rast, torri nitzan 'ta zakur txar bat ne motun gaiñin. Arratsa 'ta illuna 'ta hala zakur hoi ez zen joten 'ta seittun harri kozkorra billaka hasi nitzen zakurrai titzeko 'ta ti nun Sistiyo kamiyo aiyeka 'ta han euki guardizilak.
Mekasuen hua zarrapatekua karri zuten. Tti-tta-tti-ttun iñez 'ta mekauen. 'Ya nondik heldu nitzan 'ta zetik andregaiyandik 'ta gezurrik ez sateko. Beste launa zea zutela ya kuartelea jasua.
'Ta nik san niyon lasai, nik ez nula launik ni bakarra andregaiyandik heldu nitzala. 'Ya non bizi zen 'ta san niyon hantxe, berreun bat metro. Guazen! Guazen.
Illuna leno, 'ta geo basuan sartu giñanin illuno. Itxian heua 'ya Sastiarreneko teillatua ya heguairea kusten nun, halako argitasun bat 'ta oan ya ailletu gattuk. Ya oaintxe ya ailletu giñanin: /Ni un paso atras, ni un paso adelante!/
Tria-ta! Seittun jarri pistola 'ta mekauen la ospa... San niyon guazen, ya ailletun gattuk guazen! Ez! Aittortzik hemen! Zea, paketik non ttuken.
-Mekauen...
-Nik ez nun paketeik! Aittortzeko! 'Ta zembat dembo man ziten gaiñea zea, segunduk, bestela bertan bukatuko zitela! Mekasuen... Hala beimpin, bestik sango ziyon seuski, /Déjale/ sango ziyon seuski, bestik.
Pixkat, bestia hauntzexio. 'Ta berriz torri 'ta zakur zerriy hua berriz 'e han! 'Ta meka... /Mira, mira como está el perro/ 'ta la ostra... 'Ta berrize...
-A 'ta zakurrak zea itten zizulako...
-Bai... Sango zaittut, sango zaittut, nola zen. Bueno guazen kuartelea. Bueno utzi motua, miño motua dena nastu zuten e! Zea, dokumentuk kusiyak, ordun motuk ez baizun eamaten zea, bespak txapa hoi. Bolsa zar bat zeakua, esto bai, tolokiya holakua.
'Ta haik denak kusiyak ba. 'Ta guazen kuartelea. Bestia han eongo zela jasua, han zola, 'ta oañ harren ondoa ni. 'Ta baguzen, baguzen, baguzen 'ta zeako kruzea ailletu giñanin, Billarreko kruzea ailletu giñanin, alkarrei zerbaitte san ziyoten!
Bueno, hala, joteko itxea, hartzeko motua 'ta joteko itxea eta hurrengo goizin hamartako presentzeko zean, kontsejun, osea kuartelea.
Beno, 'ta itxea torri nitzan 'ta ez nun gau guziyan loik in. 'Ta hurrengo goizin jon nitzan lanea, Irunen ai giñan 'ta Xeundo Kamiyokua, beandu xamar jon nitzan gaiñea.
Bai, gutxi, minuto batzuk. Ze pasa 'yeu Joxeluix? 'Ta hola 'ta hola pasa nau gizona, atzo! 'Ta ze, ze, ba al yun notibua 'ro zea 'o. Ezer 'e, ezer 'e nik. 'Ta bakarra andreyana jon. Bai, bazekit nik han dukela anderaiya hik. 'Ta hola...
Hamartako joteko. Seizak seittun! Harek, hartu motua 'ta seizak seittun! Hamarrak biño lenoztik jon hai, 'ta harrapazak sargentua 'ta esplikakiyok!
'Ta bai martxa errin jon ni! Torri nitzan 'ta nei pixtola jarritaku 'hura bea zea, zeola guardiyan, zean bertan. 'Ta san zin ez al dik pasa sustua? 'Ta ez, ez zik pasa, biño datorren osteunin 'e motua han eongo 'uk!
Errepatzen baldin bayozute moturi lapurtu gabe, mesede haundiya ingo zue! Nik beai! Eta hala bestia! Zea, dokumentuk kendu baizkiten denak! Dokumentukin taka!
'Ta san zin joteko auro! 'Ta nik san niyon: non da sarjentua? Gezurra zuten, haik zerriy haik! Non da sarjentua? Nik sarjentukin eon nai dut e! Hau ez da hola geldittuko! Nik sarjentukin eon nai dut!
Sarjentua jona da zeara, Donostira. 'Ta ez dakiu noiz torko den. Haik beldurra erra zuten! Karo, deus delitoik gabe! Biño bestia, bestia bai, bestia harraptu zuten Altzikua zen. Hil zen hua. Ni biño urtebete gaztio.
Hua 'zaki numbaitte paketik eaman 'ta bueltan heldu zena. 'Ta hua harrapatu. 'Ta harrek 'e motua lambretta izaki! 'Ta zakurra, harren motua zelakun nerian gaiñin zona! Zakur hua ez baldin bazen, ez zen ezer pasatzen!
Zakurra jakiña, biarren txandan ikusi zutenin zakurra joe! Seuru 'ta seuru jotzen zuten ni hala nitzala!
-Karo...
-Bai... Joe biño bai apuro erra pasa! Joe... Haikin 'ta makisakin... Pasa ttuten zea txarrenak! Trantzeik txarrenak.
'Ta arratsa 'ta gaintik kri-krak 'ta zeiñek daki haik ze ingo zuten!
-Karo...
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-004
Pasartea 0:23:00 - 0:28:30 (5' 30'')
Laburpena Guardia Zibilarekin gertatu zitzaiona. Kontrabandista zelakoan, ia gartzelara eraman zuten.

Guardia Zibilak eta abenturak

Transkribapena

-Hemen Guardia Zibillak bazin?
-Bai.
-Ez? Ergoinen? 'O auzo guzitan izaten zin?
-Ez... Kuartela, kuartela zen Kotsejun goiyan.
-Al zen?
-Lembiziko. Nola plenua itten da?
-Bai.
-Beste aillekan.
-Al zen kuartela? 'Ta biño hemen Ergoinen ez al zen ba bat Josenazion erarin 'ta?
-Ez.
-Ez al zen guardizibil bat? Ez?
-A! Zean bai eoten zena... Aiyerdin. Aiyerdin eoten zena. Aiyerdin zea bat... eskolana baizen! Etxebizitza maistrana. 'Ta han eondu zen guardizibil bat.
-A, biño bizi itten zen? Ez zen kuartela? Bea bizi zen?
-Ez zen kuartela, bea bizi! Familiya, haurrak eta bazittun 'ta. Gaiñekun guardizilak ben kuartela han zuten.
-'Ta noiz arte eondu zen kuartela?
-E?
-Noiz arte eondu zen kuartela?
-Geo hortik zeara pasa zen, hortik pasa zen posta. Boleo 'ro nola saten ziyoten harrei, postan, bian.
-Posta zarra? Beko plazan?
-Bai, bai. han eondu zen 'ta geo han...
-A bolera?
-Bolera, hoixe, hantxe bai. 'Ta geo beko plaza, o... Altziarrea pasa zin. Kuartela in ziyotenin. 'Ta geo handik biali zittuzten Donostira 'ro 'ta...
-Biño haik denak erdaldunak izango zin?
-Oi! Hoixe!
-Ez zuten euskaaz jakingo...
-Keba!
-Zuk bazu gaiñea guardizilakin abentura pasia, ez?
-Bai.
-Beak zui harrapatu berrin, zuk harrapatu zenittun béak!
-Ez... Beak bokaillua jaten ai zila, ni bi hankak hola gurdibirin jarri hola ixeita bat ixkin batin 'ta bestia bestin hola gurdibirin. 'Ta ni gurdibirin helduki 'ta hain bi hankakin trabatuta aurreko aldea eroi. 'Ta beak izutu.
-Biño gaba zen?
-Hoixe! Ama, andreaiya, launduta heldu nitzala.
-Izu erra hartuko zenun...
-Joe izua hartuko 'te nun! Gaiñea illuna, totala 'ta deus kusten ez! 'Ta haik ixil ixilik euki, haik obserbun. 'Ta ni raka-raka-raka, 'ta haik bi hankak jarri, patxara errin erdi etzanta haik bokaillua jaten. Pra... hau buelta in nun! Oan hormioiya botia da, biño ordun ez zen hormioiyik.
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-004
Pasartea 0:20:30 - 0:23:00 (2' 30'')
Laburpena Guardia Zibilen kuartela udaletxean zegoen. Udaletxetik Postara joan ziren. Guardia Zibilekin pasatu zitzaiona, haiek guardia egiten ari zirela.