izu

Primary tabs

Forma mugatua: 
izua
Kategoria gramatikala: 
Izena
Batuan: 
ikara
beldurra
Gazteleraz: 
pavor
Oharrak: 
Izutu aditz eratorria ere erabiltzen da. Baita izua eman ere, izuarazi esateko.
IkusiAipamenaHiztuna
Aipamena ikusiEliza 'ro heldu zela, arrantzalik 'o nombatte Auxkeneko 'ro inguru hartan ben itxetik ate 'ta heldu zela, 'ta haik hasi 'izka nombatte ejuka, neska gaztia kusita, 'ta izutu! 'Ta hola itten 'men zun. Dar-dar geo izena jarri 'men ziyoten, Dorotea dar-dar. Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa
Aipamena ikusi- 'Ta hua zer zen, aman ahizpa?
- Aman ahizpa, bai. 'Ta hua izutu 'men zen, eliza 'ro heldu zela, arrantzalik Auxkeneko errekan 'o, 'ta han erderaz 'o, zerbatte neska gaztiak kusi 'ta hasi,
Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa
Aipamena ikusi'ta izututa hola itten 'men zun. Ze gauza, e!
- Nola izutu zen hua, e!
- Bai. 'Ta Dorotea dar-dar izena jarri 'men ziyoten.
Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa
Aipamena ikusi- Askoi atetzen ziyona. Jende guziya izutua sorgiñak bazila han 'ta iñorrek jon nahi ezik. Hua! Alukittan zebillena! 'Ta harrek gor iñ, (agarra beai 'ta...). Hua mutil sasoikua izango zen ordun miño bai neskazarra hua 're. Ordun bukatu zen sorgiña!

Mitxelena Aranguren, Santos
Aipamena ikusi'Ta guk saten genun: "ze txorakeiy itten du maistra horrek! Gu denak hemen Aierdin Jakobo 'ta han, Paulixita han, gu Txampaiñen denak bertan eta saten zun izutu itten zela! Zekin izutu ber zun? Itxia ona 'ta! Biño...Zubialde Olaskoaga, Kaxilda
Aipamena ikusi- Urruti gelditzen da e? Ez pentsatu, Emita. Ui, ni eun batin izutu nitzan asko. Asko gañea e. Banijun, bazkalondo bat zela uste'ut, eta banijun 'ta, kuak eta kuak eta kuak eta kuak hola sumatzen nittun birian... konpaziyo batea, ni banijun hola 'ta eskoitako zea batin,Zalakain Irastortza, Roxario
Aipamena ikusizoko batin, 'ta kuak eta kuak, "nik zer ttut hemen ordin oain?" saten nun nik "nik zer ttut ordin hemen?" 'ta beira jarri nitzan 'ta geo 'ta geyo, kuak eta kuak eta kuak, "nei jan ber ziten hok" hoixe pentsatu nun, "nei jan ber naute hoik, hemen, zokua hontan" 'ta izu batekin!Zalakain Irastortza, Roxario
Aipamena ikusiatera nitzan handikan! ui, hua izua, ez dut beñe nik... Emita, ba al dakizute non den Emita?
- Gutxi gorabera...
Zalakain Irastortza, Roxario
Aipamena ikusi- Bueno, askotan jon naz ni Emita, miñon beñe e'nitzan euna hartan bezela izutu zeakin, heaztiyan zeakin. 'Ta zea zen, bi... nola saten da, bi... konpaziyoa hoi 'ta hau zea izango balike bezela, bi zoko. 'Ta haitatikan, ai! nik hua izua, nik saten nun "nik hemen geldittu berZalakain Irastortza, Roxario
Aipamena ikusi "erki kostata torri naz gaur honea, Emita ez dakit noisnahi torriko nazen berriz".
- Hola izutu ziñan e?
Zalakain Irastortza, Roxario
Aipamena ikusi- Izutu nitzan... denak kuak eta kuak eta kuak, denak geo 'ta arrimatuo 'ta geo 'ta arrimatuo 'ta zoko batin 'ta... Oi Jesus! Izutu! San nun bai "hementxe bukatu berko ut nik gaur".Zalakain Irastortza, Roxario
Aipamena ikusi'Ta ni ne artin pentsatzen "pulpittoa iyotzen zaztenin eju errak atetzen 'ttuzute gu izutu arte!" Bai. Eta zea izaten zin aurrin, aldarin beko eskailleran onduan banko batzuk 'ta atzin beste batzuk gizasemintzako. 'Ta ihesi itteko beldurrakin 'o ez dakit zer,Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Aipamena ikusi- Bai, biño bat bestia joteako libre igual kintua 'ta. Ai! Amakiña saltsa bai hor! Ordun, urti haitan.
- Salsa erra bai. Salsa 'ta izua erra, e!
Iza Artola, Joakin
Aipamena ikusi-'Ta haik ze itten zin izutu, ez ziyoten utziko?
-Joe... ainttaiyak 'o zeatu ezkeo, jolin kalabozoa seuski. 'Ta kalabozua hor zuten, zea... Pauko errotaku hortan.
-Al zuten?
-Bai.
Lardi Landa, Joxe Luix
Aipamena ikusi-'Ta karo zuek hemengo zea izautuko zunuten, kale aillekan ze giro zon 'ta ez zenuten zuek jakingo?
-Ez... Kalea nola jongo giñan? Propiyo jon ber genun eostea 'ta. 'Ta gaiñea izua, kalea joteko 're! Karo hua, Guardi Zibilan pareja ikusi ezkio gorde itten giñan 'ta.
Lardi Landa, Joxe Luix
Aipamena ikusi'Ta geo beste bat bazen gu mutikozkorrak giñan garaiyin: Sakamantekas. 'Ta hola ttikiyai, haur ttikiyai harrapatu 'ta odola kentzen men ziyotela. Beste batei mateko. Hoik dena izutzeko moko zea 'zango zen. Lardi Landa, Joxe Luix
Aipamena ikusiHan ate haundi bat izaten zen kotxia sartzeko 'ta. 'Ta ate haundiya hola itxi zuten gu itxetik... Gue itxetik bistan baitzen. Gue itxe txarra ttikiya zen 'ta handik... Han jarri zittuzten hiruak begiyak lotuta 'ta san nun: "ze in ber 'te yote hoik?" Gu izutuk!Egimendia Aranburu, Korneli
Aipamena ikusi- 'Ta ni tolarea jon nitzan batin, builla gaitza 'ta... "Zer da builla hau?" Beitu nun 'ta estratan betti, "ai...!" Haik izuak, ordun bai, izutu giñala! "Beitu, beitu ze heldu din hemen, hemen soldaduk heldu dia!" Han torri zen ne koñadua Pascual. Iragorri Iriarte, Frantxiska
Aipamena ikusiEta nik ordun deskubrittu zer zen han! Kendu zun benda 'ta klaro, gatzan zea zui zuiya han! "¡Trae, trae un trapo mojau, trae un trapo mojau!" 'Ta Regina 'ro Liuxa 'ro ez dakit zein jon 'ta ra-ra garbittu ziyoten gorri-gorri jarri ziyoten bestin koloria eta jun zen izu batekin!.Iragorri Iriarte, Frantxiska
Aipamena ikusi'ta bestik haundiyak, granadak! Txistutikan iertzen geniyon noa zijun! Pentsa 'zu nola jarriyak geunden, e! 'Ta ez giñan izutzen. "Fiu...!" 'Ta "hemen dun, hemen dun, hemen dun" saten zun Joxek!" 'Ta pum! Aurrexio! 'Ta "hara!" Iragorri Iriarte, Frantxiska
Aipamena ikusi- Izutu itten naz, e! Orduko rekuerdua hain txarra dakat sartua! Eta kendu itten ttut telebisiyuk eta radiyuk eta denak! Eske zarrakua gaitza itten naute! Orduko momentuk, guk ordun oso gaizki pasa genun! Gezki, gezki, gezki!
Iragorri Iriarte, Frantxiska
Aipamena ikusi- Don Regino zaldiyakin!
- Ibiltzen al zen!
- Bai. Oi...! Hamaika izua mana birian! Zaldiya hola bueltaka ibilli, heldu giñala!
Zubialde Olaskoaga, Kaxilda
Aipamena ikusi'Ta izuttu itten, 'ta harrek parra! Gaintik! Harrek, harrek fiesta jotzen zun! Birian!
- 'Ta zuk beldurra!
- Bai, amakiña bier bai!
Zubialde Olaskoaga, Kaxilda
Aipamena ikusi-Ez... Beak bokaillua jaten ai zila, ni bi hankak hola gurdibirin jarri hola ixeita bat ixkin batin 'ta bestia bestin hola gurdibirin. 'Ta ni gurdibirin helduki 'ta hain bi hankakin trabatuta aurreko aldea eroi. 'Ta beak izutu.Lardi Landa, Joxe Luix
Aipamena ikusi-Izu erra hartuko zenun...
-Joe izua hartuko 'te nun! Gaiñea illuna, totala 'ta deus kusten ez! 'Ta haik ixil ixilik euki, haik obserbun. 'Ta ni raka-raka-raka, 'ta haik bi hankak jarri, patxara errin erdi etzanta haik bokaillua jaten. Pra... hau buelta in nun! Oan hormioiya botia da, biño ordun ez zen hormioiyik.
Lardi Landa, Joxe Luix
Aipamena ikusi"Ze arraiyene du harek, txerriy horrek?" Eta: "Ui jon berko 'zu Felix, jon berko 'zu" Andriak. 'Ta jon 'ta atia ereki du 'ta txerriya izutua han 'ta deus ez 'ta hemen ez do ba deus 'e 'ta beira ibilli 'ta atzea goitti.Irazu Apezetxea, Erramun
Aipamena ikusiDeskuidun sartu baldin badia 'ta hor sartzen badia reketik itxez itxe ingo 'ute izugarriya!". San 'ta izan! Gu...Zea, Araingo kaskotikan aitzen, Oiartzungo manifestaziyuk. Karlista denak kalez kale 'ta itxez itxe. Gu ion! 'Ta ama izutua: "biño hoik ze ai dia umi hoik?"Iragorri Iriarte, Frantxiska
Aipamena ikusi-Akabo, izutu zin.
-Akabo. Bai. Holaxeko kontuk.
-'Ta zer zen bakarra sorgiñak ez al zen? Dena emakumia, emakumia gaixtua 'o? Gizasmeik ez al zen?
Irazu Apezetxea, Erramun
Aipamena ikusiGeo hala 'ta hala 're pixka 't izutu 'ro itten giñan 'ta beldurra 'ta astua galdu ezko astuan jabia 'ro nun zen 'o hasiko zila seittun 'ta akabo iñalak 'ta. Bueno utzi genun hua 're.Irazu Apezetxea, Erramun
Aipamena ikusi'ta um... zetu nitzen pixka 't, pixka 't izutu nitzen: "zer zen hoi? Hoi ez yun onezkua" 'Ta hala, geo hala, beimpin torri. 'Ta geo jon giñan beste eun batin goitti, Naparru aldea 'ro. 'Ta gen bizkarrin kargak hartuta heldu giñan.Irazu Apezetxea, Erramun
Aipamena ikusiHan. Han. Bai ordu erdi bat 're! Izutu nitzen! "Etzik gauza onik in ber nei honek!". Esku guziya zetu nun, azal guziya harrotu 're bai. Berriz 'e benga 'ta benga 'ta benga! 'Ta beti pixkat gutxixio zea, azaltzen 'te zen. Irazu Apezetxea, Erramun
Aipamena ikusiGu izutzeko beldurrak 'o akaso beak izutu igual ingo zin. 'Ta guk kamiyua kruzatu genun 'ta Altziarrea jon 'ta Altziarren bota genittun Kaxinton itxeko azpiy hartako koadran 'ta.Irazu Apezetxea, Erramun
Aipamena ikusi-Arront izutu ordun Erramun!
-Bai. 'Ta diskuidun zerbaitte korrika 'ro hasi ezko ez da jongo 're e! Ezta jongo 're!
Irazu Apezetxea, Erramun
Aipamena ikusiNola zen Txanberlain?
-Bai. Joxentonio.
-Hua ... Bai, Joxentonio. Goitik beitti 'ta hua ez zen asko izutu, gu sumatu 'ta ez zen hua eskapo abitu.
Irazu Apezetxea, Erramun
Aipamena ikusiGeratu gabe hor dabiltzate merkatu eta feria, mutil gaztiak hoiek ikustian laster izutzen dia.Arbelaitz Sarasola, Rufino
Aipamena ikusi-Bo, beti umik izutzeko 'ro beti sorgiñak holako tokitan ate 'ia, halako tokitan ate 'ia 'ta zea 'ta.
-Zuk ez zenun aleik ikusi?
-Nik ez beimpin ikusi. Epelek saten du arratsak 'ta eunak 'ttun seundu guzitan ibilli dela hua kampun 'ta harrei ez 'yola beiñ 'e ate.
Lardi Landa, Joxe Luix
Aipamena ikusi-Ya. Ni akor, Pikabeneko palaziyua akortzen naz ni. Amakiña 't izu pasa izandu dugu guk hor zea eskolatik.Saizar Lopetegi, Lorentxa
Aipamena ikusi-Joe, izutu itten giñan izutu!
-'Ta sorgin kontuk ta 're kontatuko zizkizuten, ez?
-Ez guk ez genun holako zea haundiyikan sorgiñakin.
-Ez zorgiñak...
-Ni izutu itten nitzan, nei aittatu 're itten baldin bazin!
Saizar Lopetegi, Lorentxa
Aipamena ikusi- Ño
- Miño muti kozkorrak, hua mingaña 'ta haik e zin izutzen manduakin ezta!
Elizondo Lekuona, Domingo