Gerrara eramanak

Ongi etorri!

 
Ongi etorri "Oiartzuarren baitan"  ahozko ondarearen  atarira. Orrialde honen bitartez, Oiartzungo hizkeraren eta historiaren zati garrantzitsua ezagutzeko aukera izango duzu. Izan ere, 65 oiartzuar baino gehiagoren lekukotza jaso dugu ikus-entzunezko euskarrian eta hementxe jarri dugu denon eskura.
 
Bilaketa sistema baten bitartez nahi duzun  gaia, hiztuna, hizkuntza ezaugarria edo beste edozein datu bilatzeko, ikusteko eta entzuteko aukera izango duzu "klik" bakarrean. Elkarrizketez eta hiztegiaz gain, beste hamaika kontu ere topatuko dituzu webgunean: toponimia mapa, argazki zaharrak, oiartzueraz kontatutako ipuiak...
 
ahotsak.eus
 
"Oiartzuarren Baitan" proiektuaren sortzailea eta egilea Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea da eta Oiartzungo Udalak hasieratik eta ehuneko ehunean babestu eta finantzatu du. Txoko hau aprobetxatu nahi dugu bidelagun izan ditugunei eskerrak emateko: Badihardugu euskara elkarteari eta modu batera edo bestera parte hartu duzuen guztioi. Eta nola ez, beren etxeko ateak zabaldu dizkiguten elkarrizketatuei eta hauen senideei.

 

 

Parte hartu!

Webgunea osatzen lagundu nahi badiguzu, hementxe duzu hainbat aukera.