Maixu-maistrak

Dña Polonia Etxeberria, Dña Petra; Dña María; Dña Paca; Odon Apraiz; Dña Gregoria (Arrateko maistra)

Irakasleentzako aholkuak

Transkribapena

- Ze ber da Luixa, maixtra ona izateko?
- Pazientziya.
- Biyotz ona.
- Bai. 'Ta eman.
- Entendittu.
- 'Ta pazientziya 're bai, e?
- 'Ta pazientziya 're bai.
- Ze bestela itten za... Hasten baza... Bestiak irabazi itten zattuzte 'ta ordun...
- ¡Ahora, que no te tomen por tonta, e!
- Ez, ez, gauzak... Hombre, ya adiñekukin 'ta nahi bazu lana in...
- ¡A primero de curso, un poco de bigote!
- Bai hola...
Nor Berrondo Iartzabal, Luixa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-045
Pasartea 0:05:50 - 0:06:20 (0' 30'')
Laburpena Luisa urte askoan aritu da irakaskuntzan. Maistra ona izateko zer egin behar den esan digu.

Ugaldetxora

Transkribapena

- San izandu zin, erdi tonto erdi pizkor hoitako batek: "zu maestra izateko bai atrasatua zala!" 'ta ne artin: "bazekit neonek 'e nik", 'ta "zer ba?" "Zuk oain bizikleta bazenu, yi....!" "A, 'ta bueltakun karko al nazu zuk yi....!" Se calló!
- Joteko bai erki.
- Miño bettiko, gotti iyo (...) zu malda hua. O...! Biño sekula gouan eukitzen du "bai atrasatua!" Bazin (...), biño galdetu: "'ta zertik?" Zuk oain bizikleta bazenu...
'ta bai, ongi egiya, momentun biño... Betik gotti...
- 'Ta lengo bizikleta oaingun bezalakuk...
- 'Ta ordun, gaiñea Pikabeneko arboleiya kusi, izautu al zenun zuk? ¡Una preciosidad!
Oaiñ itxiak din hoi. Zuk ba al dakizu, ze arboldei den hor! Hor sartzen giñanin itzalin ya udan heldu giñala beruakin. ¡Menuda diferencia!
- Nondik jeisten ziñan ba zu?
- Kamiyu hortatik.
- Kamiyotik?
- Kamiyotik eta haiziak guardasola...
Nor Berrondo Iartzabal, Luixa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-044
Pasartea 0:06:25 - 0:07:30 (1' 05'')
Laburpena Luisa kalean bizi zen eta egunero oinez joaten zen Ugaldetxoko eskolara, lanera.

Emakume langilea

Transkribapena

- Nik ikusten nun, negua 'ta, eskuk asko sartzen zittula pupitrea 'ta "gizajo honek ze demonio du?" 'Ta botill berua, ur beru iamana!
- Gixajua!
- Karo, han oaingo kalefaziyuk eta...
- Nada. Uf! Estufa bat auro bai eosi, zeak ekarri zin gaiñea, Xeberonekuk, apaiz horren meriyoz Luzuriaganin lana itten 'ta hua zen estufa... Oiyartzungo ieltsero denak eaman nittun nik!
Biño titzen ez zuna! Keba, keba! Guk negu guziyan ijito usai bat ber genun! Ke usaiya, arropan 'ta ke usaiya, ijitu usaiya!
- Oaiñ ya ez do usai hoi 're!
- Eta geo tubun uniyotan 'ta mutillak aski onak, Barrenetxea 'ta, Manolo Barrenetxea 'ta hoik aski onak bai, hoik buztiña karri 'ta buztiñakin junta denak hartzen 'ta gu nola aitzen giñan! Biño bakar bakarrik, bian bagenun bizilauna, eta beko bizilaunak harrei empalmatuta bai,
biño harrei kalte itten geniyon, béa sukaldeko gaizki, 'ta klaro, por nosotros... Gaiñekun batea jarri, beste jarri, 'o alturik ez du... Nik ez dakit zertik, ijito usai bat gue arropak! Ez ga hola bizittu gu. Hanketako hotz erra bai, gaiñea lendaiziko semia jaio zenin, puf!
Arratsin loik itten ez. Hurrungo eunin loalik amorratzen! 'Ta lana in ber! 'Ta negu biziya! Leiyuk ereki kamiyo ayekakuk 'ta hotz errakin bai, zeai kontzetik, lua pixka 't despejatzetik.
- Jo!
- Jo! Sí! Hok ez dia konturatzen.
- 'Ta geo etxea torri 'ta etxeko lanak! 'O gizonak itten zittun?
- Asko artoxua zen. Artoxua zen.
- A bai?
- Artoxua zen. Ez, geo hok zeak amonak iukitzen zizkin, e! Gizonan amak iukitzen zizkin umik. Harrek haziyak zin 'ta geo hoi nijun ni leno satea, neriak ez nittun ne gustoa hazi,
eta nik bukatu nunin, hau esperun eoki! La tuntuna de mí, en lugar de ir a viajar por ahí, le dije: " ya te voy a criar yo" eta nik haziyak, launduk, behintzat. Lotako béak hartzen zittun, biño gaiñekun ez zun kuidaduik haurranik euki izandu honek. Bi haurrak nik zeatu dizkat.
Eta hoi 're pentsatzen eoten naz, hirugarren pisua, zertikan geo bizitzea torri giñan handik, itotiya ikaragarriya 'ta, pasteleiko atzi hortan, 'ta hirugarren pisun haurra nola antolatzen nitzan! Ordun 'e bazkaiya jarri, hairi jaten man, bestia ikastola zeatu, no sé cómo me arreglaba,
pero ya pasó todo! Eta behiñ 'e ez nitzan berandu jon eskola! Eaman berandu behiñ ez, 'ta billa 're billa behiñ ez. Lo que más me llamaba la atención era esto, nik hoi ez nun enteintzen! Umik.
- Ikusi gabia hola!
- A, karo, hara joten ziñanin... Karo!
- Eta zeakuk 'e bai, e! Autobusin pargulituk, haik 'e hola iñez!
Nor Berrondo Iartzabal, Luixa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-043
Pasartea 0:57:20 - 1:00:40 (3' 20'')
Laburpena Ugaldetxoko eskolan berogailua ez zebilen oso xuxen; hotzak egoten ziren. Luisak ez zion lanari beldurrik. Ugaldetxoko eskolez gain, partikularrak ematen zituen, eta hiru seme-alaba hazi zituen bitartean. Gero, jubilatu ondoren, bilobak zaindu zituen.

Maistraren trikimailuak

Transkribapena

- Separaziyuan 'o hola. Neska 'ta mutilla, 'ta neska 'ta mutilla ez. Ahal genun separaziyo zeatuna. Hemen prueba da, eskolak aparte zin, e! Beko plazan 'e bat mutillana zen 'ta bestia neskana zen. Maria Pilar zeak euki zittun, Gezalak, neska 'ta mutill. Harrek biyek izango zittun
noski, bitakuk. Biño gaiñekun hemen, neska 'ta mutill, ez dakit... Ez dakit. Nik zertifikadoik ez nun mutillantzat. Un certificado de estudios aparte ate ber izaten zuten esamiña pasata.
- 'Ta noa joten zin?
- Donostira. Ez dakit zein tokita joten zin. No sé ahora, a dónde solían ir, pero hara joten zin, 'ta ni jenealin atetzen zutenin...
- 'Ta san 'zu Paradan hasi ziñala.
- Bai, zertik lokala ber, eta Paradan bai, Baraibarrena zen. Paradan... E... Taberna zen, ez dakit zuk izautu zenun.
- Aitzia.
- Karo botia do. Eske etxe hoi botia do. 'Ta horrek zun komedoria han 'ta komedoria utzi ziten nei. Han hasi giñan. 'Ta geo hoi berriya in zuten. Ni jontako tokiy hoi Aldabene. 'Ta hoi berriya in zuten 'ta geo hara pasa giñan. 'Ta han tokiya gehixio bazen, biño gehiyo ber nun.
- Larogei san 'zu?
- Bai 'ta gehiyo igual. Neguan gehiyo igual.
- Asko.
- Lana osasuna da, horregatik lana in zuek!
- 'Ta nola moldatzen ziñan larogeikin?
- Pues yo no sé cómo me arreglaba!
- Aurrin ttikiyak eta hola eukitzen zittun.
- Bankuk banittun 'ta ttikiyakin 'ta. Pues a todo y a todos le daba repaso al día, e! Lendabizi leziyuk 'ta, leziyuk bazin trampa... Toki fijun hua galdetuko nulako nik hirugarren puntua
'ta laugarren puntua (beitu) bai to! Eta geo pues leziyuk hartu, geo esto... Ditaduk, behintzat, fijo, e! Ditado, eskribitzen, behintzat ikasti hoi... Lendaizi kopia, kopia in ber, lendaizi muestrak in, geo kopia, geo ditado (...) 'ta lecturan lo mismo, lendaizi kartilla, geo katona y luego el patito.
Inesek 'e sango luke oaindik el patito. Harrei kosta 'men ziyon erki patito... Ne erreiñak hala saten 'u: "patito zar hua erki kosta ziken pasten!"
- Zer zin, libruk? 'O...
- Libruk, libruk. Eta geo ya hortik aurrea, pues importantzi gehina maten 'tzaiyon leturai, letu 're bai. Den-denai ez bazeniyon ingo 're, saltoka, behintzat, atentziyua iyuki 'ta saltoka eote horrekin como ya te seguían la lectura truko batzuk ber dia, de... De un poco de truco, que estén al tanto.
Bestela... 'o kopitzeko man 'o, zerbatt, zigorra man 'ta ya, con eso ya tenían más cuidau! 'Ta geo kuentai maten zitzaiyon. Suma, tableruk jenealin (...) sumakuk eaman 'ta, hairi zeatu 'ta, geo restakuk eta, geo multiplikaziyokuk eta...
- Pizarrakin hola...
- 'Ta pizarrak, bai! Pizarrak. 'Ta tinta 're zeakin, geok iña. Zea guziyak tinta botzen zutenin, tinterua erra gelditzen yun zea, pupitria! Biñon, neskak kuidado haundiya izaten zuten, e! Maiyak garbiyak iyukitzeko 'ta... Mutillan aldin...
Nor Berrondo Iartzabal, Luixa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-043
Pasartea 0:53:50 - 0:57:15 (3' 25'')
Laburpena Ugaldetxon, lehendabizi Paradan jarri zuen eskola, eta, gero, Aldabenera pasatu ziren, baina beti toki falta izaten zuen. Ikasle asko zituen eta denak adin ezberdinetakoak. Trikimailuak behar ziren denen atentzioa lortzeko. Leitzen eta idazten nola irakasten zuen.

Karrera profesionala gerrak etena

Transkribapena

- Gaiñekun, pues hantxe. Han estudiatu nun para maestra. Lendabiziko urtiak bertan, estudio general, geo urte bat... Zertikan hamalau urte arteiño ezin zen maestra hasi, eta hamaiketik hamabira batxillergo bezelako 'at in nun, hamarrekin el ingreso de bachiller,
hamaikakin batxiller lendaiziko urtia, biño geo hamalaukin ya majisteiyo. Y ya termine magisterio con diecisiete añitos, diciocho ez nittun urruti juniyun diecisiete, 'ta oktubren dieciocho. Eta geoztik, beti, beti lanin. Non 'o han. En cuanto termine, bukatu nuneko, zeatu ziten.
Baten deiya banun, esaminatzeko jon ber zula semikin Madridea 'ta aber jongo 'te nitzan, 'ta hamazazpi urte, ume kozkorra, Errentira! Nada, pero... 'Ta geoztik pues que si particular por aquí, particular por allá... Eta geo bertatik deittu ziten, atzea berriz 'e zeatzeko, hara hutsak betetzea
joteko. Zertik oposiziyiok... Nik bildurra niyon oposiziyuk aitzen baldin ba... kampoa hemengo jendia jenealin kampoa tokatzen zen eta aitzen zenun... Itxian 'e halatso giñan, biño, behintzat, ez komonik, ez urik, ez ezer 'e, ez... Tokiy hoitan 'ta bildurra niyon 'ta geo gaiñea
familitik hain urrutira jotia! 'Ta saten ziten: "In zizu oposiziyuk eta tokatzen bazattu ingurun, geldittu! Gaiñekun, hoeita bat urtekin diputaziyunak bazin. Veintiún años, mejores condiciones. Gurutzen zen, Gurutzeko eskolak, ez dakit izautu zenittun zuk, hoik diputaziyuna 'ro hola zin,
biño hogeita bat urte ber zen. Eta geo pues, el año treinta y cuatro, termine el treinta y seis, nazionalan oposiziyuk hasi genittun. Lendaiziko ejerziyua aprobatu eta bigarrena itten ai giñala gerra hasi zen. 'Ta gerra hasitzikin... Se suspendio todo. Geo hala, gerra bukatu zenin, atzea...
A! Ordun gerra bukatuta, partikularrak nittun hemen. Itxiita deitzen ziten, kampoko jendia asko zen hemen ordun. Nik ez dakit zergatik, 'o nola 'o, biño hola. Jende... 'Ta deittu iten zuten itxita eta han zeatu nitzan, eta geo... Donde Solchaga sobre todo eondu nitzan.
Betenaiyua bizi den lendaiziko plantan, militar batzukin neska bat zainduz,. Pues oaingo neskamik biño amakin batez okerro! Interna!
- Biño ¿de ama de llaves eras no?
- Bai, ama de llaves... Ordun kartzela eamateko mouko inoxentia! Zin jende ona izandua 'o oso aberatsa, biño semen batek (...) desfalkon bat iña. Nombatte firman bat eskatu 'yo amai, y ya parece que se hundieron.
'Ta ordun ongi bizi zin, biño lengo rangun ez. Eta haik joten zin astero, ben buelta itten zuten, ahizpa bat bazuten militarrakin espostua Donostin 'ta haina joten zin.
Nor Berrondo Iartzabal, Luixa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-043
Pasartea 0:13:40 - 0:16:45 (3' 05'')
Laburpena Irakasle ikasketak egin zituen eta geroztik beti lanean aritu zen. Oposizioak egiten ari zenean hasi zen gerra eta ezin izan zuen lanpostua lortu. Partikularrak ematen hasi zen. Solchaga jeneralaren etxean ere aritu zen lanean.

Karrikako maistra

Transkribapena

- Eskribitzen 'ta bazekiten, biño ni nitzan, ni nitzan gehina ibilliya eskolan, zarrenak karga gehiyo izango baizuten. Lan gehiyo 'ta... Ez dakat penik bat 'e.
- Gauza asko ikasi zenittun zuk, e! Eskolan, geo sukaldin...
- Gauz, gauza haundiyik, gauz haundiyik ez. Ba! Eskola... Maextra ona tokatu zin. Maistrak eun bat faltatzen banun, abixua itxea! Zertik ez nitzen jon, 'ta lanak ittea ez dakit noa 'ta ne burua ez zela lanak itten biltzeko. Pamplonako alaba zen.
'Ta atta 're tortzen zitzaiyon. Karrikan bizitzen zen, Karrikako Errotan. 'Ta atta sombrero 'ta guzi tortzen zen 'ta anaiya 're maixua zun. Haik 'e famili onekuk izango zin.
- Garai hontan, garai hontan jaiyo baldin baziñan, ikasi 'ta ingo zunun zuk?
- Bai. Margarita Garaioa maestrak... Izena 'ta apellidua gouan dakazkit oaiñik. Atta sombrerukin 'ta tortzen zitzaiyon. Errotakuk 'e... apopilo zozten tokikuk 'e, hoik 'e... Bat izango da noski biziyik Errenteiyan Juliana. Kontxita hil zen 'ta Joxixio 're azkena ikusi nunin 'e gezki zon.
Saten zun Joxixionek esaten zun: "eskolan eskola bat 'ta itxea jon 'ta bestia!" Apopilo haren etxian! Arratsin beste leziyua.
- Maextra hua beti.
- Haik 'e buru ona zuten, beák 'e bai. Oso ona.
- Bueno Joxepa.
- Bai, han eskolan ibilli zina gehinak frango bagenakigun, asko ez, oaiñ din eskolantzako kompaatzeko ez, biño ordukoz bai. Ordukoz bai.
Nor Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-019
Pasartea 0:54:50 - 0:57:00 (2' 10'')
Laburpena Maistraren berri eman digu. Nor zen. Maistra ona zen eta ongi ikasi zuen berarekin. Etxean idatzi behar zenetan, bera aritzen zen. Eskolara egunero joaten ez bazen, maistrak joatera behartzen zuen.

Transkribapena

Nor Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-018
Pasartea 0:31:00 - 0:33:35 (2' 35'')
Laburpena Senideek elkar zaintzen zuten, eta ez bakarrik senidee; bera lehengusu baten haurra zaintzen aritua da kalean. Oiartzungo kalea aldatua da geroztik. Lehen oinez ibiltzen ziren, ttaka-ttaka. Gero hasi ziren motoak eta kotxeak eta... Esnea banatzen zuen Altzibarrren.

Maistra izateko jaioa

Transkribapena

- 'Ta beste ahizpa, ez, hilla da, biño ez zun ikasteko harrek, ni bezelako gogoik ez zun. "Aj! Nei, eskola 'ta mierda!" Ni etxian eakusten aitzen 'men nitzan, 'ta amak: "obeiki 'yozute Joxepai 'ta ikasi 'zazute horrek bezela!" Amak nahi zun, biño...
- 'Ta zu aitzen ziñan hairi eakusten?
- Bai, bai... miño ez goik, haik.
- Ordun zuk bokaziyua zenun maestrana?
- Bai. Ni gaur izan banitzan, maixtra izango nitzan. Bai. Geo dena hartu itten nun, hoi zen gauz ona.
- Bai, 'ta doaiy hoi gutxik dakate!
- E? Bai. Dena hartu itten nun. Erretratuk 'e battut, maextra beti bazterrin ateria. Pamplonako alaba zen, e!
- Eta han 're zean... Aittu ziñanin, e... Muti kozkorrai (...)
Maestra aittu ziñanin, geo utzi zenunin, ez al zizuten gurasuk san... Pena izango zuten utzi zenulako!
- Keba. Hortako haik haundituxik zin 'ta, bada bat hemen, hola nekin billiya. Ailuxitakua.
- 'Ta geo haik noa joten zin? Betti jeixten zin Karrikara? 'O...
- Nerikin geldittuk izango dia asko. Uste 'ut.
- 'Ta...
- Geo beste gizon bat joten zen astero-astero, ostegunetan enkarguk eamatea. Artikutzaiño joten zen eta gu giñan itxe parin gelditzen zen 'ta nik 'e hartu itten nizkan 'ta haren andria lengun hemen presentatu nau.
- A, bai?
- San ber 'men ziyon gizonai, gizonak joten zin Artikutza enkargukin! 'Ta depaso, pues pasakuk hartutzen genizkan. San ber 'men ziyon.
"A ze poza hartu ber dun gue, gue gizonak saten 'yotenin zuekin eondu nazela!" Enkarguk ber nittunin, apuntatuk jartzen nittun, eta bueltakun utzitzen zittun 'ta Artikutza 're dena hara eamaten zun.
- Karo, 'ta birekuk 'e bai!
- Bai.
- Gaiñekun han ez zenuten dendik? Sorondo 'ta ez al zen denda?
- Ez, ez.
- Ez zen?
- Taberna 'ta bai, eondu zen Sorondon, biño dendik hola...
Geo han asko balitzen zen mendiko jendia, mandazaiñak esaten zen ordun, mandukin ikatz ittea jona 'ta hairi san 'ta komei! Antolatzen zin, gosiak... Geo animaliyak 'e itxian bai 'ta, txerriya zela 'ta, ardiya zela 'ta, ...
- Baserri haundiya al zen Arandan?
- E? Bai, baserri politta hare.
- Han 'e, han 'e lana in ber.
- A bai. Lanik in gabe ez da iñon 'e izaten... Oaiñ, aj! Aspertu itten da oaiñ eonin!
- Bai?
- Beti lanin ohittua 'ta bai. Beti lanin.
- Gustatuko al litzuke hemen baratza ttikin bat 'o eukitzia, o zerbatte?
- Ba, gauza al ga oaiñ? ya zartu ga 'ta!
- Ze lan itten zenun gustoa gaiñekun?
- Ni denak itteko pronto eoten nitzan.
Nor Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-018
Pasartea 0:24:30 - 0:27:50 (3' 20'')
Laburpena Beste ahizpek ez zeukaten ikasteko gogorik, eta Joxepa eta ama saiatzen ziren haiei erakusten, maistra bokazioa edukiki. Maistra zeneko kontuak. Arandarango kontuak. Artikutzara enkarguak eramatera joaten zenari hartzen zizkioten gauzak. Sorondon taberna zen. Mandazain asko ibiltzen ziren eta haien bitartez ekartzen zuten "enkarrukua".

Karrikako maistra

Transkribapena

- 'Ta elizan 'ta, eskolan 'ta, kastillanoz, 'o euskeraz aitzen ziñazten?
- Kastillanoz. Maixtra kastillana genun, Pamplonako alaba. Harrek ez zun euskeraz hitzik itten. Hitzik enteintzen ez ziyonai, euskaraz ordun soltatzen zittun hitz batzuk,
biño ni interprete!
- Zu launtzaille ordun!
- Bai.
- Eta euskeraz hitz eitten zenutelako kastigua bai?
- Ez. Ez, ez, ez. Ez, oso jatorra zen. Oso. Atta tortzen ziyon bixita sombrero 'ta guzi, ez zen nolanahiko pamiliya izango! Anaiya maixua zun.
- Eta eskola zein zen, Iturburun?
- E?
- Eskola non zon, Karrikan?
- Karrikako eskola? Ez. Karrikan sartu 'ta han Presondo 'ta ba al dakizu zuk nun din? Presondo biño behexio, eskoita. Uaiñ han ne illoba bat bizi da itxi hartan, eskola genun hartan. Han eskoita izaten zen eskola.
- 'Ta neska 'ta mutillak denak batea?
- Bai. Bai. 'Ta apopilo eoten zen Karrikako Errotan. Eta itxea jonta 're leña maten 'men ziyola saten du Karrikan bizi den Joxeixio bada bat, aspaldiyan ez dut kusi.
- Hangui maten ziyoten?
- E?
- E...
- Itxea jonta 're berriz 'e leziyuk.
- Zeiñei?
- Karrikako maixtrak béak.
- Biño zeiñei? Zer zen, ezkondua zen?
- Maixtra?
- Bai.
- Ez, soltera zen. Ez, ez, zeai, karrikako, oi Errotako mutikuri.
- A! A...!
- Beakin eskolan zebillen, itxea jon 'ta berriz 'e. Bai, geo oso listuk ate zin, e!
- Haik eun osuan maixtra ordun!
- Bai. Maixtra ona zen hoa. 'Ta anaiya zun maixua. Anaiya ez zen sartzen, e! Biño, bixita tortzen ziyon. Pamplonako familiya izan ber zun.
'Ta atta tortzen zen bixita, sombrerukin 'ta, garaiy haitan.
- 'Ta geo harrek ze in 'te zun?
- E?
- Zartu arte iondu ote zen Karrikan? 'O...
- Ez, gu eradetu giñan dembun, pixkan pixkan gelditzen 'ta, bukatu. Erretratua hor dut gaiña. Eunan batin... Itxian izango dut. Alabai sango 'yot kartzeko,
harrapatzen bau, behintzat. Eakusteko jasoko 'ut.
- Maixtrana bazu?
- Maixtrana 'ta gu, eskolako umik.
- A!
- Ni maixtran bazterrin no, ttiki-ttikiya.
- Ttkiya bai, biño bitxua izango ziñan! E?
Nor Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-018
Pasartea 0:19:45 - 0:22:30 (2' 45'')
Laburpena Eskolan gaztelaniaz aritzen ziren. Maistra erdalduna zen, Iruñekoa, baina ahal zuena euskaraz egiten zuen. Ez zituen zigortzen euskaraz aritzeagatik. Eskola non zegoen. Karrikako errotan egoten zen apopilo; hango haurrei eskolatik kanpo ere gor egiten zien. Maistraren familiaren berri.