Karrikako maistra

Nor Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-019
Pasartea 0:54:50 - 0:57:00 (2' 10'')
Laburpena Maistraren berri eman digu. Nor zen. Maistra ona zen eta ongi ikasi zuen berarekin. Etxean idatzi behar zenetan, bera aritzen zen. Eskolara egunero joaten ez bazen, maistrak joatera behartzen zuen.

Transkribapena

- Eskribitzen 'ta bazekiten, biño ni nitzan, ni nitzan gehina ibilliya eskolan, zarrenak karga gehiyo izango baizuten. Lan gehiyo 'ta... Ez dakat penik bat 'e.
- Gauza asko ikasi zenittun zuk, e! Eskolan, geo sukaldin...
- Gauz, gauza haundiyik, gauz haundiyik ez. Ba! Eskola... Maextra ona tokatu zin. Maistrak eun bat faltatzen banun, abixua itxea! Zertik ez nitzen jon, 'ta lanak ittea ez dakit noa 'ta ne burua ez zela lanak itten biltzeko. Pamplonako alaba zen.
'Ta atta 're tortzen zitzaiyon. Karrikan bizitzen zen, Karrikako Errotan. 'Ta atta sombrero 'ta guzi tortzen zen 'ta anaiya 're maixua zun. Haik 'e famili onekuk izango zin.
- Garai hontan, garai hontan jaiyo baldin baziñan, ikasi 'ta ingo zunun zuk?
- Bai. Margarita Garaioa maestrak... Izena 'ta apellidua gouan dakazkit oaiñik. Atta sombrerukin 'ta tortzen zitzaiyon. Errotakuk 'e... apopilo zozten tokikuk 'e, hoik 'e... Bat izango da noski biziyik Errenteiyan Juliana. Kontxita hil zen 'ta Joxixio 're azkena ikusi nunin 'e gezki zon.
Saten zun Joxixionek esaten zun: "eskolan eskola bat 'ta itxea jon 'ta bestia!" Apopilo haren etxian! Arratsin beste leziyua.
- Maextra hua beti.
- Haik 'e buru ona zuten, beák 'e bai. Oso ona.
- Bueno Joxepa.
- Bai, han eskolan ibilli zina gehinak frango bagenakigun, asko ez, oaiñ din eskolantzako kompaatzeko ez, biño ordukoz bai. Ordukoz bai.