Karrikako maistra

Nor Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-018
Pasartea 0:19:45 - 0:22:30 (2' 45'')
Laburpena Eskolan gaztelaniaz aritzen ziren. Maistra erdalduna zen, Iruñekoa, baina ahal zuena euskaraz egiten zuen. Ez zituen zigortzen euskaraz aritzeagatik. Eskola non zegoen. Karrikako errotan egoten zen apopilo; hango haurrei eskolatik kanpo ere gor egiten zien. Maistraren familiaren berri.

Transkribapena

- 'Ta elizan 'ta, eskolan 'ta, kastillanoz, 'o euskeraz aitzen ziñazten?
- Kastillanoz. Maixtra kastillana genun, Pamplonako alaba. Harrek ez zun euskeraz hitzik itten. Hitzik enteintzen ez ziyonai, euskaraz ordun soltatzen zittun hitz batzuk,
biño ni interprete!
- Zu launtzaille ordun!
- Bai.
- Eta euskeraz hitz eitten zenutelako kastigua bai?
- Ez. Ez, ez, ez. Ez, oso jatorra zen. Oso. Atta tortzen ziyon bixita sombrero 'ta guzi, ez zen nolanahiko pamiliya izango! Anaiya maixua zun.
- Eta eskola zein zen, Iturburun?
- E?
- Eskola non zon, Karrikan?
- Karrikako eskola? Ez. Karrikan sartu 'ta han Presondo 'ta ba al dakizu zuk nun din? Presondo biño behexio, eskoita. Uaiñ han ne illoba bat bizi da itxi hartan, eskola genun hartan. Han eskoita izaten zen eskola.
- 'Ta neska 'ta mutillak denak batea?
- Bai. Bai. 'Ta apopilo eoten zen Karrikako Errotan. Eta itxea jonta 're leña maten 'men ziyola saten du Karrikan bizi den Joxeixio bada bat, aspaldiyan ez dut kusi.
- Hangui maten ziyoten?
- E?
- E...
- Itxea jonta 're berriz 'e leziyuk.
- Zeiñei?
- Karrikako maixtrak béak.
- Biño zeiñei? Zer zen, ezkondua zen?
- Maixtra?
- Bai.
- Ez, soltera zen. Ez, ez, zeai, karrikako, oi Errotako mutikuri.
- A! A...!
- Beakin eskolan zebillen, itxea jon 'ta berriz 'e. Bai, geo oso listuk ate zin, e!
- Haik eun osuan maixtra ordun!
- Bai. Maixtra ona zen hoa. 'Ta anaiya zun maixua. Anaiya ez zen sartzen, e! Biño, bixita tortzen ziyon. Pamplonako familiya izan ber zun.
'Ta atta tortzen zen bixita, sombrerukin 'ta, garaiy haitan.
- 'Ta geo harrek ze in 'te zun?
- E?
- Zartu arte iondu ote zen Karrikan? 'O...
- Ez, gu eradetu giñan dembun, pixkan pixkan gelditzen 'ta, bukatu. Erretratua hor dut gaiña. Eunan batin... Itxian izango dut. Alabai sango 'yot kartzeko,
harrapatzen bau, behintzat. Eakusteko jasoko 'ut.
- Maixtrana bazu?
- Maixtrana 'ta gu, eskolako umik.
- A!
- Ni maixtran bazterrin no, ttiki-ttikiya.
- Ttkiya bai, biño bitxua izango ziñan! E?
Atarikoan noiz: 
Asteartea, Abuztua 15, 2017