Orokorra

Jaiotetxeak

Transkribapena

Nor Zubialde Olaskoaga, Kaxilda
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-012
Pasartea 0:01:55 - 0:04:20 (2' 25'')
Laburpena

Gizona Ergoiengo Garate baserrikoa zuen. Arotza zen. Erretiratu berritan gaixotu zitzaion senarra, 'min txarra' etorri zitzaion, minbizia. Bera, Kaxilda, Ergoiengo Txanpañen jaio zen. Izena nondik datorkion azaldu digu.

Transkribapena

Nor Egimendia Aranburu, Korneli
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-011
Pasartea 0:44:50 - 0:47:00 (2' 10'')
Laburpena Gerran, politikan, batzuk hasi ziren nazionalistak zirela, besteak karlistak zirela... eta hor asko aldatu zen. Jende handia bizi zen: Conde Romanones eta. Beraiek ez ziren deusetan sartzen.

Hala ere, osasun gaitza

Transkribapena

-Hara hauxe! Hau zakua...
-Haundiyuo klaro!
-Bai, haundiyuo. Hau hartu burutik 'ta erki bero-bero. Biño bustitzen zenin... Ba al dakizu ze karga hartzen zun? Hua eziñ arrankatuik geo!
-Zer zen telazko marroiy hoi?
-Ez, ez, ez. Ze sango zaittut ba zakua, zakua! Oaiñ ez da halako zakoik tortzen. Oan tortzen dia hako zea hoik.
-Zer zen plastikokiya 'o telakiya?
-Ez, ez, ez, ez. Zea bezela soka bezela, soka mateila. Sokan mateila.
-Bai.
-Jo... Biño karga!
-Leorrin bai erki biño...
-Leorrin bai. 'Ta huaxe, 'ta hurrengo euneko berriz 'e ez zen sekatzen 'ta hoa bea atzea motel-motel hartu 'ta!
Martxa berriz! Eunero! Eunero,ez atzo hotza pasa nun 'ta gaur itxian geldittu! Berriz 'e lengo zeara.
-Eun guziya hotza...
-Hotzak.
-Ya hotza 're ez zenuten pasa 're ingo! Bueno pasa bai biño ya jarriyak!
-Jarriyak ya! 'Ta haik hankatakuk[hankatako:9468]! San dios! Hankatakuk onak 'zanta 're 'ta leorrak hankak. Hankak leorrak 'zanta 're biño... hankak bustiyak 'ta arropak bustiyak.
'Ta ez katarro bat! Ezer 'e! Jaten nuna huaxe! Natuala jaten nula! Hoi bai! Gosai erra, han bai ez zela gosai erra izaten! Eunin bi otordu onak, hoi bai! Eunin, hamarrak, ze hamarrak? Hamabitan iual. Bazkaiya 'ta gosaiya.
Biño... Talua 'ta gaztarra 'zaten zen bertan 'ta sasiña 're bai, zea len san dutena bezela ardi zarren bat 'o hil 'ta gazikutxan jarria len san duten bezela zea gazittuta. 'Ta handik rau ate 'ta beatu 'ta benga!
Gisadua 'ro beti. Jan, gose errik ez nun pasa nik han. 'Ta earriya 're ez. Biño arropa 'ta gauza hoikin ordin gaizki. 'Ta eunin bi, leno saten hasi nazena, eunin bi otordu haik bai. Gosaiya 'ta bazkaiya bat, biño krixtona hua.
'Ta apaiya 'ta merienda 're igual. Apaiya 'ta merienda lembizi hankak garbitzen hasi biño lenoztik gazta 'ta ogiya. 'Ta seittun, handik ordu erdi, bai ze ordu dia? Sei, seiran. Hoa entremesa bezela. Seiran hankak garbittu, 'ta seittun apaiya. Hankak garbittuz...
-Arrosaiyua.
-Arrosaiyua 'ta berienda hua tartin genula. 'Ta geo apaldu 'ta oiyea. 'Ta hurrengo goizin jeiki 'ta benga berriz 'e lengo tokira. Joe...
-'Ta ze aitzen ziñan ardiyak zaintzen?
-Ardi-zai. 'Ta elurretan deus jaten ez. Haik hartu aurrin 'ta nombaitte sasiya zen tokira eaman 'ta lar-hosto batzuk janez 'ta ibiltzen zin 'ta. Haik itxian eon ber zuten, ardiy haik ordun. Biño...
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-007
Pasartea 0:17:40 - 0:20:40 (3' 00'')
Laburpena Haur morroia: euritakoak ez zeuden, zakuekin ibiltzen ziren. Otorduak noiz eta nolakoak izaten ziren. Ardi-zaintzen egoten zen. Hotzak egonda ere, ez ziren gaixotzen.

Euskara eta baltsa galarazita

Transkribapena

-Bai, nei asko gustatzen zin. Oan bezela izan bazin zea eakusteko eskolak 'ta zea! Beno, ez nitzen ni... Ez nik saten 'utelako biño musiko txarra 'zango e! Apiziyo ikarriya nun 'ta kantatu 'ta nola itten nun 'ta! Biño deusen launtzik ez... Huaxe, oan din bezela eskolak eta... Kauen la ostra.
-'Ta kantatu 'ta 're itten zenun?
-Jolin! Ba ongi kantatu! 'Ta saten zaittut ba panderua jotzen ikasi nun ardi kontun. 'Ta kantai 're zein aittuko nun nik kantai... Auskalo zein aittuko nun... Radiyun, orduko bazin bai radiyuk, radiyuk bazin orduko. Radiyotik 'o bakarran bat.
Ordun zin zea Joselito 'ta hor bazin zeak kantai onak. Oain hillak izango 'ia hoik.
-Biño panderukin ez zenittun zea ingo?
-Neonek, neonek...
-Panderukin ez zenittun haiken kantak kantatuko!
-Panderua juez kantatuko ez zenun ba? Aixa!
-Haiken kantak?
-Bai...
-Joselitonak 'ta?
-Bai, osea, pieza, pieza!
-A!
-Piezak, kanta dena pieza da. Kanta guziya pieza da 'o bai baltsakua 'o bai tangua 'o... dena hoixe jo. 'Ta dena buruan geldittu gaiñea itten zin.
-'Ta zuk ordun kantatzen zenittun kantak oandik aittu izan al ttuzu oango trikitilaiyai 'ta kantai?
-Oaiñ 'e jotzen dia pieza zar haik, beak.
-Jotzen dia?
-Ai jalisko 'ta baia hor.
-A! Hor jotzen aitzen ziñazten?
-Bai... 'Ta pieza asko oan burura tortzeko gaiñea momento batetik bestea ez zaittu torko biño hoik denak...
-Aittuko bazenittuke bai!
-Bai, berriz atzea berrittuko balike bai auro!
-Biño pieza haik erderazkuk, euskaaz galezita zeolako?
-Bai, euskaraz galeziya zolako aleiya.
Ordun dena huaxe zen, in ber zena dena. Saten zaittut ba pieza, pieza kastillanuk galeziyak 'ta baltsin ibiltzia galeziya. Hoi, hoi,hoi hoi da frenazuk e! Erki kambitu! Xanisteanak torri eta kontsejuko balkoi haundiy hua ddena apaizez josiya! Haik dena goitik miranda!
'Ta zein 'biltzen zen dantzan 'ta zein 'biltzen zen baltsin, zein 'biltzen zen mutillakin, ddena haik handik goitik apuntatzen zuten. Geo kongreziyun zinai 'ta Luxtarrak 'ta bestik Marian alabak 'o ez dakit zer zin. Denak bazuten ben kategoriya...
Eurra. 'Ta iual biali zeatik, zentrotik. Holaxe!
-'Ta agarraua dantzatzen bazuten 'o Luixtarratatik kampo ta hola?
-Ui hoixe! 'Ta lengun san nizun bezela txartelak'ta urte batzin jon ez ziñalako hurrengun gorriya 'ta zertako?
E! Hoi... Nola bizittu gan gu! La ostra! 'Ta oango gazti hoiri san 'ta: "Erra ai duk titzen hau!". 'Ta egiya izaki, 'ta nik hoi hartzen dut pena, egiya 'zaki! Nola, hau nola kambitu den! Bueno...
-Oan, oan jakingo dute!
-Bai, bai...
-Hau kusita! Hortako ai ga biltzen!
-Eliza zea, len san duguna, komulgatzea hamabitatik aurrea, egarriyak ittotzen 'ta iual 'ta eateik ez.
'Ta horma al zen, kazkabarra al zen, elurra al zen... Jon berra! Jon berko! Txito pelatua jongo baziñan 'de! 'Ta ze arropa 'ta ze hankatako!
-'Ta gutxinin astian behin jon berko zen?
-A bai bai! Ez baziñan mezeta joten ya zea ziñan kriminala!
-'Ta eunero joten zinak 'e izango zin?
-Hoixe joten zila!
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-007
Pasartea 0:07:40 - 0:11:12 (3' 32'')
Laburpena Panderoa jotzeaz gain, kantatu ere egiten zuen. Kanta erdaldunak abesten zituzten, euskara galarazia zegoelako. Xanistebanetan apaiz pila egoten zen udaletxeko balkoian, baltsa dantzatzen zutenak zaintzen. Harrapatuz gero, kongregaziotik bidaltzen zituzten.

Alkateak eta zenbait langile

Transkribapena

-'Ta zea... Lengun alkatik aittatu genittun, e... bi aittatu zenittun biño zuk, zein izautu zenittun zuk?
-Nik lembizi lembizi, Martin Zalakain. 'Ta geo Manuel Arbelaitz. 'Ta geo beste pilla pasa den hoi. Hor beste pilla bada pasia.
-'Ta haik zer zin Frankon garaikuk?
-Bai, haik frankon garaikuk zin.
-Haik botaziyukin 'ta ez zin... elejitzen.
-Ez, ez. Ordun apenas botaziyuik bazen... Ez dut uste!
Ez ni akortzen naz: zea jarri 'men ttek alkate, esto... Arbelaitz. 'Ta joe... 'ta denak harrittuk 'ta. Ni ez naz akortzen ordun bazenik botaziyoik, botaziyuk geoztik 'zango 'ia. Ordun ingo zuten bat beixi, hako hauxe 'zango 'uk lixtuna 'ro gaztina 'ro emango 'una 'ro... Nik pentsatu itten dut e!
-'Ta zer zin alkatia bakarra 'o... Oan bezela kontzejalak 'ta ba al zin ordun?
-Kontzejala bai, barriyo bakoixtik bat.
-A...!
-Barriyo bakoxtik bat. Uztapide eondu zen 'ta zea 're bai Portubuko Iñaxio 're eondu zen. 'Ta... Urbitako aittona 're bai. 'Ta... Bordaiko Koxme 're bai. Hemen barriyun. Uztapide san zattut Uztapide, ez?
-Bai...
-'Ta besten bat oan ez naz akortzen momentun. Bai, bai beti barriyokua.
-'Ta nabaittu al zen gerra 'ta geo alkatik jartzen hasi zinin 'ta zerbait geiyo aurretzen hasi zen 'o haik ez zuten eozer gauza libre eukiko Franko zon bittartin 'o hoi?
-Nik hemen gerran ondorin tarrapateko haundina hoixe, kamiyuk itten. Huaxe, 'ta gaiñekun. Geo itxiak itten 'ta hasi zinin ordun... 'Ta bai... geo dena gobiernun mende eondu zin denak 'ta geo bakizu oan zembat partido din!
Oan nola din gobierno basko bea 're 'ta. Ordun gobierno bat bakarra 'ta harrek gobernatzen zun dena. Zemba, zembat, 'ya zembat gobierno oan, gobierno basko 'ta e!
-Pillerra bai...
-Pilla 'at!
-'Ta gerran aurretik republika zen 'ta zuek zarrai aittuta 'ro ba al zenekiten hobeto, hobeto bizi zin 'o kambiyo asko eondu zen gerra 'ta geo 'ro?
-Keba. Ordun zin karlistak 'ta nazionalistak 'ta kitto. Geo frankixta, falangik. Hor...
-Nazionalixta zenei saten ziyon frankon aldekui 'o oango zeai pnv, zenei saten ziyon?
-Franko... nik ez dait pnv-i saten ziyoten 'o herri batasunai 'o zenei saten ziyoten. Karlista 'ta nazionalista. 'Ta falangixta. Falangixta zea, Franko.
-'Ta Oiartzunen geina zein 'te zin 'o? Denetik izango zin, ez?
-Denetik izango zin, aleiya. Biño oan bezela ez demostratzen. Denak ixil-xilik. Denak Frankon mendin, ordun!
-'Ta zea... Hanako lengun aittu ziñana saten karnabalak eta dantzak eta kultura maillako gauzak eta asko euskera 're galezi itten zen, ez?
-Jakiña ba!
-Zeiñek galezten zun euskeraz hitzeittia?
-Frankok.
-Frankok... Biñon karo, Franko hemen ez zen hemen eoten, hemen izango zin ben aldekuk 'ta uzten ez zutenak.
-Bai... oi! Jakiña eongo zila!
-Eskolan 'ta?
-Oan din bezela.
-Eskolan 'de ez zuten uzten...
-Hoixe!
-'Ta geo kalin 'de bai al zon hola nomaitte ayuntamientun 'o saten zutena ez hitzeitteko 'ro...
-Nik dakit... Ayuntamientun zin obrero pizarrak denak euskaldunak zin. 'Ta serenuk 're euskaldunak.
'Ta ni akortzen nazela, mutikozkorra nitzala ez zen aguazillik. Geo jarri zuten aguazil bat. 'Ta oan 'ya zembat din!
-Pilla bat bat...
-Hoixe! 'Ta serenuk beste haimbeste, sereno bat 'ta aguzazil bat. Ordun bai, serenua... 'ta geo jarri zuten aguazil bat. Serenua 'da bestia zer zen... kauen... biziltan biyek zapel gorriyakin ibiltzen zin. Siserua!
-Xixerua, bai. 'Ta harrek, xixeruk ze itten zun?
-Xixeruk, nik ez dait zer zun xixeruk aziendan asunton bat 'o alondiko asuntua 'o ze 'zango zun harrek, biyek zapel gorriyakin 'ta biyek traje hola, marka hau, panak.
Bai, 'ta zapela gorriyak 'ta... zurrun-zurrun, zurrun-zurrun, tortzen zin 'ta baserri batzuta joten zin ben enkargu pizarrak ittea 'ro... Ayuntamientuk man ziyoten enkargua ittea 'ro... 'ta gaiñekun haik, deus demostratzen!
-Biño haik herrikuk 'ta zin?
-Herrikuk, herrikuk, herrikuk.
-Ez zin...
-Haik herrikuk 'ta geo zeak esto... guardiziilak! Gaiñekun... Donosti aldin berriz poliziak. Donostiyan 'ta Irunen 'e bai. Irunen 'e poliziak. Zertik zin, frontera zen 'ta!
-'Ta zuk bakizu dantzak eta jaiyak eta debekatu 'ta in zittuzten 'ta? Jaiak itten 'ta Xanisteanak itten 'ta iul-iul seittu zuten?
-Nik Xanisteanak beti izautu 'ttut
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-004
Pasartea 0:36:00 - 0:41:30 (5' 30'')
Laburpena Diktadura garaiko aginteak: alkateak, zinegotziak, aguazilak, serenoak, siseroak... Karlistak eta nazionalistak. Falangistak.

Malobra

Transkribapena

-Ergoinengatik pixkat idea itteko, Ergoin nolakua zen, zer zen. Izango 'ia etxe asko en bazinak eta oan falta dinak eta...
-Itxiak?
-Nolakua zen Ergoine garai hartan?
-Jolin!
-Itxuraz...
-Ergoine ordun ze 'zango zen. Geoztik baia itxiak iñak 'ta zin pizarrak arront zarrak. Denak zarrak kompleto. Zein biño zein zarro.
'Ta geo beltzak 'e bai, osea, beiñe zuittu gabik eta geo ayuntamientuk maten zun letxera, zuitzeko gratis. 'Ta makina 're bai. Hola ts-ts-ts. 'Ta halaxe pixkat zuittu. Zuk ate zu kontua ordun laundu itten zun ayuntamientuk itxiak ongi zui eotia.
'Ta oañ zerbaitte in ber baldin bazu patun in ber. E! Nola kambitu din gauzak e! 'Ta geo hola kami, biriak, gurdibiriak eta hola pajina saten ziyoten 'o malobra. Biria txarra baldin bazen kompaziyo batea, haik, hua arreglatzeko 're mateila mango zun, biño jornalik ez zun patzen.
Harrek zun izena malobra. Malobra deitzen ziyoten. Malobra hoixe, ez zuten patzen 'ta! 'Ta hola...
-'Ta hua ze itten zen e... herri biriak eta, aleiya?
-Bai, bai, bai.
-'Ta hoa ze itten zen auzolanin 'o?
-Auzolanin bai. Kompaziyo batea, hasi zetik, bai, Urtxaletik hasi 'ta zeara, kompaziyo batea noa sango zaittut nik zui, Alduzalta.
'Ta bueno torko zin Beintxikikuk, Eskostikuk, Saukuk, Zalaiburukuk. Denak, auzo guziyak han pasatzen zinak denak.
-A...
-'Ta ezoin iual, kompaziyoa zeatik 'e Sokoloko zuitik 'e Olatzenea bittarteko hoi dena, hoi herribiria zen 'ta hor auzo guziya torri ber launtzea.
Hemengua ez zen jongo hara, han ibiltzen zinak. Osa biria zeiñek zetzen zun, haik joten zin. 'Ta iual lau-bost arrasalde 'ro lau-bost eun iul 'ta ardo pizarren bat eamaten bazun ayuntamientuk... gaiñekun jornalik ez.
-Ordun ayuntamientuk itten zun materiala 'ta ...
-Bai huaxe. 'Ta ardo pizarren bat maten baldin bazun... gaiñekun deusez.
-'Ta herramintak 'ta 're bai 'o norbeak?
-Ez, ez herraminta norbeak eamaten zun. Aitzurra ber zela, 'o pala ber zela. Harrek hoixe, harrek sango zun 'o guardiyak sango zun bueno hombeste ardo 'ro karri 'ut Tolatik, hau ayuntamientuk patuko 'u. 'Ta yasta!
-'Ta hua, auzolanin geiyo hola ze itten zen? Hoi herri birik 'ta aittau zu, biño zerbaitte geiyo bai al zen itten zena hola... denana zen gauzak 'ta itte' al zen hola dena auzolanin?
-Ez... Partikularrik ez. Herri, herri lana bakarra.
-'Ta biriak arreglatzetik aparte ze itten zen geiyo? Kompaziyoa ez dakit... Zerbaitte garbittu ber baldin bazen 'o...
-Ez, ez.
-Hoi.
-Mendiya 'ro hola garbittu ber baldin bazen, hoa herri langillik, hoa jornalin. Oain aitzen din bezela. Biño gaiñekun hola biriak eta arrelatzeko 'ta hoi ayuntamientuk ez zun patzen. Bakarra mateila 'ro eraiya 'ro hua. aiñekun deus ez.
-Hala 're len auzolanin e... ayuntamientoko gauzk eta ez biño gauza geiyo itten zen, hanako belartan, 'ta iatzetan 'ta, ez? Oan baserritarak norbeak itten du lana 'o itxekuk.
-Bai...
-Biño len metak itteko 'ta...
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-004
Pasartea 0:08:25 - 0:12:00 (3' 35'')
Laburpena Ergoien nolakoa zen. Etxeak zuritzeko letxera Udalak ematen zuen. Herri bideak auzolanean konpontzen ziren; malobra esaten zitzaion.

Makisekin topo mendian

Transkribapena

-Makis garaiya 're bazen.
-Zer zen hoi?
-Han zean morroi nola, Amaseiñen morroi Erlaitzen nola morroi nola ardiyak jeistekun. Goizin euna argittu biño lenoztik eaman ber izaten nittun ardiyak jeistekuk, zeara sotoa jeistea.
'Ta beti lo eskasiyan ibiltzen nitzan, jakiña gaztia 'ta beti oiyea joteko kontoik ez 'ta geo goizin jeikitzeko pereza 'ta. Arront goiz jeiki ber ardiyak billutzeko. Beti lo eskasiyak eta. Hala itxetik goitti, hola kaxko bat zen 'ta piñeiya 'ta han itten zuten asko lo illunabarrin biali jetsita.
'Ta han lo itten gelditzen zin. 'Ta pixkat goixio zen borda Txarrixulo 'ro saten zena, oandik han dia paeta zarrak. 'Ta han iatze metak, biño hola gurdi biria 'ta hola gurdi biria 'ta han metak.
'Zaten dia metak hola airin iñak zerriya sartzeko lo itteko 'ro? San nun mekauen horretxen azpiyan lo in ber dit. 'Ta borda harren parin. Nik ez nun ezer sumatu. 'Ta ebiintza 'ro hola zen.
'Ta seuski hankak kampun 'zango nittun e! Gurdi birea aterik hankak. 'Ta braust! Kriston soiñua 'ta mekauen dion! Bai ya aski erne! Barrenin zeudenak makisak! Zean txabola harren barrenin.
-'Ta haik numbatte, nik ez dait, sartu zinin atia itxi zuten. 'Ta geo erekitzeko 'ro soiñua... Mekauen 'ta itzanta neon tokitik erki kusten nittun eu airea. Mekauen hortxe. Lau 'ro bost zin.
'Ta jakiña nik oaiñ 'e kastillanoz gutxi 'ta ordun batez 'ta. Auskalo gaiñea ez zin kastillanuk, akaso handik heldu zinak zin, Frantzitik. Zi-zau, zi-zau, zi-zau! 'ta batzuk ailleka batea jon nai zuten, Irun aldea. 'Ta bestik ailleka harta berriz, ailleka harta, Endarlatza aldea.
Ez joten... 'Ta ez joten, 'ta ez joten... 'Ta nik saten nun honea tortzen baia, azpiyan billatzen banaute 're... Seittun, aramatuk 'biltzen baizin! Hementxe bukatuko zitek!
Noizpaitte, atzea, ailleka harta. 'Ta geoztik ez nun nik han loik in zea! La ospa! Bai 'ta haik ordun nik pixkat muimentua in banun ra! Ingo zuten haik deskarga e! Ez baizuten haik libre ez han 'ez ez hemen, Makisak. Hoik zin numbatte, jon hara gerratin 'o 'ta...
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-003
Pasartea 0:57:41 - 1:00:12 (2' 31'')
Laburpena Makisekin zer gertatu zitzaion. Mendian topatu zituen. Mutil kozkorra zen eta pasatu zituen beldurrak.