Plazako giroa eta feria

Transkribapena

- Giro politta eongo zen?
- E?
- Giro politta eongo zen kalin?
-A, bai! Bai, bai! Oaiñ, oaiñ politta do, biño askotan oaiñ biño argitasun gehixio bazon. Beste klaridade bat, persona gehiyo ibiltzen zen oaiñ biño kasi kasi. Nahiz ttikiya izan, gehiyo ibiltzen zen.
- Karo.
- Bai.
- Karo, gaiña auzoko jendia 'ta erosketak 'ta ittea 'ta, ayuntamentoa 'ta...
- Hoi, hoi. Dena, ayuntamientua 'ta dena nola baizin han, beti gehiyo biltzen zen. Bai. Ez, ez, politta, politta, politta eoten zen. Gauza gutxi zela. Nik hoi saten dut, ez oain bezela, oaiñ, oaiñ... Bueno, oaiñ 'e ez do plazan deuse 'e, e! Total! Ez do gauz haundiyik, e!
- Dendak 'e gutxi dozte plazan!
- Ez, 'ta hutsa do plaza! Plazan bakizu zer don? Bankuk!
- Bai. Hoi bai.
- Hoixe dozte.
- Dirua dunantzako!.
- Bai! Hortaxeko bai.
- Bankuk bakarrik dozte. 'Ta geo dendan bat 'o beste...
- Hala da 'ta. Farmaziya. Farmaziya eta kajadeahorros bat 'o beste. Hor ez do besteik ezer 'e.
- 'Ta geo karamelo denda bat.
- Bai, ba hoixe. Zertik gaiñekun ez do hor zeik. 'Ta killikupen don kiosku horaxe. Biño... Kalia oaiñ tristia do, ez do dembatin bezela, jendia ibiltzeko... Hola ez do.
- Jendia berriketan 'ta.
- Bai, bai! Eoten zin bezela. Oaiñ difente do kalia. Ez, holaxe dia ba kontuk.
- Eta zeik itten al zen, e... Astian behiñ 'o ez zen hola feriyik 'o...
- Feiya? Bai...! Hemen, San Jun kalin paretak nola dia? Han dozte burniyak!
Han eoten zin ganadua lotuta jarriyak! Hantxe! San Anton eunin 'e bereinkaziyua hortxe maten ziyoten.
- Animaliyai?
- Animaliyai.
- Hara!
- Hortxe, kalin, hortxe! Lotuak katxarrun, lotuk, jarriyak
'ta hantxe maten ziyoten bereinkaziyua. Eta oaiñ 'e katiak ben katxarrukin han dozte paretatan.
- Bai, uandik han dia.Han dia uandikan.
- Bai, ba! Horrengatik ba! Haik ordukuk dia.
- 'Ta zu gotzen al za, zea... Kale, e... Udaran, Donostitikan...
Nor Zubialde Olaskoaga, Kaxilda
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-013
Pasartea 0:28:00 - 0:30:20 (2' 20'')
Laburpena Plazan lehen baino argitasun gehiago egoten zen; pertsona gehiago ibiltzen ziren. San Juan kalean feria egiten zen. San Anton egunean bertan ematen zieten bedeinkazioa abereei.

Zaldun zuria

Transkribapena

- Geo Ergoingo karretera 're in zuten ordun 'ta... Hara joten zin ben zaldi zuiyak hartu 'ta... Zein jeneral zen hora? Jenerala... Zaldi zuiyakin ibiltzen zen beti.
- Ortiz de Zarate, igual?
- E?
- Ortiz de Zarate 'o... Beorlegi 'ro holokon bat?
- Beorlegi izango zen, 'ta... Nik izautzen nun gaiña.
Zertikan ne ahizpan itxian eondua baitzen hura eun batzutan, Beorlegi uste 'ut zela. San niyon: "¡Muy buenas tardes señor Beorlegi, ¿Qué tal, qué tal andamos?" "¿Tu dónde vives?" "Yo aquí, debajo de vuestros pies" san niyon holaxe, "debajo de tus pies, debajo de los pies de usted.
Porque vivo ahí abajo en el barrio de Alzibar y yo le veo de casa como va con el caballo blanco" "¿me ves?" "Sí, ya le veo ya, y le conozco además, como solía estar en la casa de Ibarra" "¡Sí! ¿Y hasta eso me conoces?" "¡Por qué no? ¡Y además que tenga usted buena suerte,
pero que no nos maten a nosotros, e!" " ¿Y dónde vivis pues?" "Yo, mire ahí, Alzibar" Ergoingo karretera goitik baizijun han Muxuruko aurretik barrena "Ahí en esa, en esa casita pequeña como no podemos hacer grande... En la pequeña".
Leno 're broman aitzen giñan 'ta geo ne artin 'e "aittuko ttuk ba!" Asko sateik 'e ez zon. "En esa casita pequeña... Ahí vivimos y le he visto pasar dos veces aquí y le he... Y he dicho en casa y no les he dicho nada a saludarle a usted" "muy bien, gracias chica, gracias".
Bai, bai gracias, gracias-ekin patu zun behintzat, harrek. Ez ziyon iñoi ezer 'e pasa, e! Biñon...
Nor Egimendia Aranburu, Korneli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-011
Pasartea 0:23:50 - 0:26:30 (2' 40'')
Laburpena Gerra bukatu eta gero, Lesakako errepidea egiten hasi ziren. Beorlegi zaldi zuri baten gainean ibiltzen zen lanak begiratzen. Kornelik ezagutzen zuen, bere ahizpa neskame zegoen etxean egoten baitzen generala. Zuri-zuri aritu zitzaion zalduna, eta baita Kornelik esan beharrekoak esan ere.

Balerianaren behia

Transkribapena

- Eukitzen genun, biño, uholdik eaman ziun.
- Bazenuten behiya, e!
- Behi bat bai.
- Ai ba!
- Beti izandu zun ama difuntak eosi zun behiñ ba, txokor ttiki bat eun batin, nombatte merke xamar iruttu 'ta. Belarra bai baigenun terrenun, zea errentan genun itxia, biñon,
belarra bazen 'ta... Ordun eosi 'ta, behiya hazi genun, geo uheldik eaman! Jesus!
- Hara! Haimbeste hazi 'ta geo!
- Haimbeste kosta 'ta geo umatua zon gaiña! Umatu berriya.
'Ta gue Santosek ze in zun, kampun txabola bat zen, ojeletakin iña, galipotan katxarrun zeakin 'ta iña ,'ta hara hara iñola ez zela urik azalduko, ez baizuten behiñ 'e kusiyik, 'ta amak san ziyon: " horreaiño baita pasa 're!" "Bai zea!
Baleriana, gezurra dirui hombesteko zea izatia! Nola iyoko da ba honeaiño ura?" "Kusko 'zu! Jarri jarri. Beitu aber eskapatzen den!" Han lotuta jarri 'ta geo klaro, gu itxian geldittu giñan hiruak 'ta kaletikan behintzat, Don Pablo difuntua beira:
"O...! Balerianan etxia botako 'ik, Balerianan etxia botako 'ik!" Haik beti Balerianan itxia saten baiziyoten. "Botako 'ik!" 'Ta ez, itxia ez zun bota, biño behiya bai eaman!
- Ume 'ta guzi?
- Ez, umia izandua zun orduko!
- Hara! Bueno gutxinin!
- Gutxinin hoixe! Zea, bueltaka, bueltaka zebillela soka... Zeak... Este...
Hemen txapa zaki, 'ta txapa harrek ebaki bueltaka zabillela, 'ta Iturriozko zubiyan geldittu! Zen erdiko...Po... Buelta man 'ta martxa! 'Ta "Oi! Behiya zamak urak! Nongua ote da behiy hoi? Aber Santosen itxekua den!" 'Ta klaro, hala zen, biño iñork ez zun izautzen 'ta.
Zeatikan abixua, e... Errentiyan sarrera nola da hor?
- Gabierrota?
- Gabierrota 'ro nombatte hortik abiso bat, behi bat bazola han,
'ta ez zakitela nongua zen, 'ta batzuk san ziyotela Altziberkua izango zela, Altzibertik eamana zela, 'ta "ordun Santosen etxetik izango 'uk"oka. Hara seittun hura jon 'ta seittun izautu, behiyak 'e bai 'ta, béak 'e bai behiya izautu 'ta,
itxea karri 'ta geo betenaiyui san geniyon 'ta betenaiyuk san zigun: "hobe 'zute seittun saldu, e! Zertik bestela, geo ateko zizka kozkorrak hartu ttun kolpikin, 'ta ez zattuzte patuko erdiyik 'e. 'Ta...
- Haraiño eaman 'ta ez zen itto, e?
- Ez zen itto, ez!
- Nombatte burua goiyan biltzen zun beti! Haraiño eaman zun... biziyik ate zuten,
biziyik itxea karri 'ta geo biziyik itxian iuki genun saldu genun arte. Saldu 're ezin zenun eun batetik bestea in 'ta! 'Ta gaiña esnia kentzen geniyon. Umatu berri zen nombatte, 'ta esnia 're itxeko aiña kentzen geniyon behintzat.
- Karo.
- 'Ta geo seittun matadeira zeatu genun, betenaiyuk esan zigun bezela, 'ta seittu matadeira eaman genun.
- 'Ta geo ez zenuten besteikan iñ, 'o umi hua geo! A! Umia saldu zenuten!
- Ez, saldu zen umia. Ez, ez genun besteik hartu.
- Han bukatu zin behi kontuk.
- Han bukatu zin denak.
- Jo! Biaje erra in zun!
- E?
- Biaje erra in zun behi harrek!
- Bai, erra bai! Ni biño biaje hobia in zun! Bai, hantxe, gixajuk pena erra man ziun, behi harrek! Behi bat hobiu zen! Gaiña askotan udaan 'e, eskolik ez genunin,
soka jarritzen ziyon amonak, amak adarretik eta zelaira eamaten nun nik, ne eskulanakin joten nitzan 'ta lotzen niyon zea, 'ta "hemen eon geo xintxo xintxo, jan!" 'Ta hizketan ni ne behiyakin, behiyan onduan. Behiya noa, ni hara.
- Zue eskulanakin!
- Ne eskulanakin! Karo, ordun banekin eskulanin, 'ta!
- Karo. 'Ta hua zainduz erki! Aprobextu!
- Aprobextu 'ta halaxe...
Nor Egimendia Aranburu, Korneli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-010
Pasartea 0:46:25 - 0:51:00 (4' 35'')
Laburpena Etxeko behia uholdeak eraman zuen. Gabierrotaraino eraman zuen urak, eta, hala ere, bizirik atera zen animalia gaixoa.

Oinetakoak eta arreoa

Transkribapena

- Oso oso difentia. Eta jantzi 'ta nola... Len takoiya aittatu 'zu 'ta karo, baserritik ezingo zenuten habitu takoiy haikin?
- A, ni bai!
- A bai, e?
- Honek bai seuraski!
- Ni bai.
- Gu ez. Gu alparta zarrakin goitik beko kamiyoiño. Han utzi 'ta han hankatakuk jantzi 'ta...
- Bai, ni zapatak...
- Akortzen naiz behin... Topolinuk.
- Bai,
- Topolinuk, marroi batzuk... Nik ilusiyua (halakokin)... Josten ibiltzen nitzala 'ta... 'Ta nik ixilka gorde, karo, taberna joten nitzan 'ta han xoxak ematen zizkiten
'ta nik denak netzako izaten bainittun haik, jaso itten nittun 'ta Topolinu hoik eosi 'ttut eta...
- Zer tzin? Zer tzin topolinuk?
- Topolinuk dia takoi korrittu hoik.
- Zea goraiño hau dena osua 'utenak. Honea goraiño. 'Ta atzia erekiya izango zuten.
- Denetik izaten zin ordun. Erekiyak eta zea.
- Enaz akortzen hoi nola zen.
- Bueno dia takoiy haundiya atzetik atzea.
- Hombesteko... Neria bai, holako takoiya bai izango zuten. Hortik horrea, honea gora. 'Ta haik Txikierdin jantzi 'ta... Txikierdin, Txikierdin ez nitzen asko atrebitzen, aurreo junta igual.
Jantzi 'ta geo nola juten giñan Errenteira geo Errentin 'ta ibiltzeko bai. 'Ta hola ibiltzen giñen.
- 'Ta erropatan, ze erropa izaten zenun? Ze moda zen?
- Erropa? Pes... Gaixua!
- Zuek igual ingo zenuten?
- Ahal genun bezela!
- Nik Izaten genun arropa ez euneroko zea, biño gue amai beti gustatzen zitzaiyon, e...
Aste Santuko, Aste Santuko eta Errentiko fiestatako beti berriya zerbatte! Beti izaten genun. Bai.
- Estrenua ordun.
- Bai.
- Pes guk...
- Geo zea honea tortzen zen Oiyartzunea mezeta, Klaudia zun zea be dendan hor arropa...
- A bai.
- Piezak eta...
- Oain txokolateiya den hortan.
- A bai, e?
- Txokolateiya izango da bai haren denda!
- Hombre, klaro!
- 'Ta zer zun, arropa denda 'o zela denda 'o...
- (...)
- E?
- Arropa!
- Arropa, arropa zun.
- (...)
- Ez, horrek arropa zun.
- Horrek, horrek arropa zun. Handik eamaten zittun.
- 'Ta in 'e asko ingo zenuten ordun?
- E?
- Erropa iñ 'e bai! Josi.
- Ordun iña gutxi izaten zen, e?
- Iñik ez zen ordun, e? Geo josi ber genittun denak! Oi! Nik ezkontzeko ne kamisoiya... Beno, kamisoiya, kamiseta, sujetadoria, kominaziyua, denak! Eskuz! Zazpi pare zeatu nittun nik. Akortzen naiz, zu ez ziñan hor eongo biño "Jesus emakume, alajaiñena!
Aukera erra karri 'zu!" 'Ta nik nola iraazi 'o hla itten nun Petranetikan. Petranetikan tela!
- Karo ordun itxian josten zin.
- Bai 'ta geo...
- Itxian 'ta geo Modistanin. Ollokenin zen... Oso ongi josten zuna, Joxepa Inaxi.
- 'Ta geo jostea juten nitzan eta geo akademira Donostira 're bai 'ta pixka 't idea pixka 'tzuk geo karo utzinun 'ta... Aztu zin, oa ez nittuzke ingo biño...
- Biño ongi ikasiko zenun zuk erropa (...)
- Itten nittun batzuk zea bainika inkustraziyukin dena, beste batzuk puntillakin, bestik. Juego guziya... Nik esaten dut, "nik oaiñ hartuko al nuke pazintzi hoi dena itteko?"
- Ez, izan gabe! Hemenhogetia bi urtekin! Nik 'e!
Nor Gaztañaga Etxeberria, Maitxo; Iragorri Iriarte, Frantxiska
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-009
Pasartea 0:46:20 - 0:49:35 (3' 15'')
Laburpena Oinetakoekin ere izaten ziren festak! Baserritik alpargatekin jaitsi, bidean gorde, eta bilerara zapata dotoreekin joaten saiatzen ziren. Arropa eginik ez zegoen; oihala erosi eta josi egiten zen. Maitxok arreoa nola egin zuen kontatu digu.

Taxi-txirrinda

Transkribapena

-'Ta hua bizikletan! Ni ezkondu gabia, e? Jostea joten nitzan. Uranganeku hartan heldu naiz ni etxea damba-damba 'ta "ei..." Oso txistosua ta majua zen, e! Txulua zen, biño oso zea zen. 'Ta "nahi al 'u bizikletan gaiñin jon, bidoiya jarrita" 'ta "nik bai". Honek esan duna, "nik bai".
Jo, bizikletan gaiñin, bidoiyan gaiñin ni hankak aiyeka batea nittula jarri 'ta zean Gabierrotako, Uranganeko pisuko hortik zen. Nundik... Ez dakit noaiño eamaten... Geo txabolak iñ zittuzten Añarreko beko kamiyoko zokuan, ez dakit. Ez dakit bizikletan noaiño behntzat Añarreko
zubiraiño ni bizikleta gaiñin... Baguz, heldu ga 'ta "titiyak kuste'izkizut!"
- Berde berdia zen!
- Nei importa zin ba!
- Parra in dut horrengatik!
- Hombre! Importa zin ba nei!
- Hua erki bizikletan!
- Bizikletan, jolin! Bai, 'ta hola!
- Harrek 'e bazekin, e!
- Hombre! Nik man niyon masaillekua harrei Altzibarko plazan! Bai gustura! Zen berde berdia!
- Nik ez niyoten eman, biñon jarroka saargo botako niyotela bai!
- Nik jo ba! Nik zapla!
- Ez, hoiri ez! Biñon...
- Altzibarko plazan 'ta... Hola...
Nor Gaztañaga Etxeberria, Maitxo; Iragorri Iriarte, Frantxiska
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-009
Pasartea 0:39:02 - 0:40:20 (1' 18'')
Laburpena Maitxo jostetik zetorrela, bizikletan eramateko eskaini zitzaion mutil bat. Bera gustura joan zen, oinez joateko luze baitzuen, eta mutila ere gustura.

Maistra erdaldunak, eskolako kontuak

Transkribapena

-Eskolan zen eskolan kastillanoz ai ber. 'Ta tutik jakiñ ez! 'Ta zartako errak bai man.
-'Ta zein zenuten maisua 'o maistra 'o?
-Maistra!
-Maistra?
-Hola hau denak falta zittuna, ez dait hemen zittun 'o hemen. Biño bai zartako errak man harekin.
-'Ta nongua 'te zen hua?
-Kastillanua zen, ez dakit nungua zen.
-Izena 'ro?
-Ez dait nik izena... Geo hua jon 'ta torri zen beste bat Mari Pilar. Hua hobia zen.
-'Ta hua 're erdalduna, berez zer zin euskaldunak biño eskolan erdaraz itten, 'o beak erdaldunak zin?
-Ez, ez izatez kastillanuk zin.
-Al zin?
-Bai. Ordun dena kastillanua izaten zen.
Ayuntamientun, 'zango zen ayuntamientun 'e , alemat o. Jakiña ordun sekretayua 'ta fidela ta hoik zin 'ta. Biño... ya haik 'e, san nahi nuke in ber zuten lana kastillanoz. Dena dena kastillanoz.
-Zuekin 're kastillanoz aitze al zin 'o paperak 'ta itten zittuzten?
-Paperak eta dena kastillanoz 'ta guekin dena euskaaz galdetu gui. Biño gaiñekun dena beán artin uste'ut kastillanoz aitzen zila.
-Biño ordun ayuntamientun 'e zer? Hiru laun 'o lau, besteik ez! Hara jon ziz!
-A bueno... 'Ta eskolan ordun zortzi urtekin 'o hasi?
-Bai zerbatte hola 'zaten zen.
-Eta noiz arte? Beno ahal zunak, ahal zun arte...
-Ahal zun arte! Kumuniyo haundiya iñ ezkio, bale.
-Hua zen zea?
-Hua zen kortia. Komuniyo haundiya iñ ezkeo 'o morroi, 'o neskame..! Fuera fuera... iaztea, dirua iaztea numattea!
-Hamalau urtekin ordun? Ez gutxiyo san zu...
-Nola ba, nola ba... hamakaikakin!
-Hamaikakin? Kumuniyo haundiya hamaikakin zen?
-Bai... Hamaikatik hamabi artekuk.
-A...
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-001
Pasartea 0:28:43 - 0:30:20 (1' 37'')
Laburpena Eskolan gaztelaniaz aritzen ziren. Maistrak erdaldunak ziren. Udaletxean euskaldunak ziren, herrikoak. Herritarrekin euskaraz aritzen ziren, baina beren artean eta paperetan gaztelaniaz. Eskolan, jaunartze handia egin eta gero, lanera.

Oiarzabal, Maritxu


Jaiolekua Zamora etxea (Altzibar)
Biografia

Oiartzungo Altzibar auzoan jaio zen, Villa Zamoran. "Pantalonera" deitzen zioten gaztetan, galtzak josten ikasi baitzuen eta horretan aritzen baitzen lanean. Ondoren, Errenteriara joan zen bizitzera. Donostiako Casa Alcalde tabernan aritu zen lanean bost urtez, bertan ezagutu zuen gerora senarra izango zuena; ezkontzeko lana utzi zuen.  Zallako gizon erdaldun batekin ezkondu zen, eta Donostian bizi izan dira.

Elkarrizketak OIA-134

Aduriz Escudero, Bixenta


Biografia

Altzibarren jaio zen Bixenta, gerra etorri zen urtean. Bizitza guztia baserrian lanean pasa du, dena denen artean egiten zen, lanak ongi banatuta zituzten. Denbora libre gutxi izaten zuen, baina berarentzat aski izaten zen behiak jetzi ondoren esnea hozteko erreka bazterrera eramaten zuten tartea. 7 urterekin hasi zen eskolara, oso oroitzapen ona du, baserriko lanak alde batera uzteko aukera baitzen Bixentarentzat. Hala ere, argi du eskolak baino gehiago erakusten duela bizimoduak berak.

Elkarrizketak OIA-133

Sagarzazu Oiarzabal, Nikolas. "Ankamotxenekoa"


Jaiolekua Etxetxuritxiki "Ankamotxene" (Elizalde)
Biografia

Bederatzi senidetan txikiena, bi gurasoak Ergoiengoak zituen: ama Ardozkoa eta aita, berriz, Arpidekoa. Praktikante ikasketak egin zituen Bilbon eta Valladoliden egin zuen azterketa ofiziala. 30 urtez aritu zen lanean Errenterian, lehenengo Pekinen eta gero Niessenen. Nahiz eta, bezero partikularrak ere jasotzen zituen etxean. Futbolzale amorratua dugu Nikolas, ikusitako lehen partidako alineazioaz gogoratzen da; Realeko bazkide izan da 50 urtez. 30 urterekin ezkondu zen Errenteriara, Hondarribiako Guadalupeko ermitan. Urte luzez Errenterian bizi izan bada ere, Oiartzungo lagunak oso maite ditu oraindik ere, haiekin egindako parrandak ere ederki gogoratzen ditu.

Elkarrizketak OIA-132

Pasarteak

IzenburuaHasiBukatuIraup.Lh.
Aurkezpena0:00:000:01:501' 50''2
Eskola0:01:500:03:331' 43''1
Ikasketak: praktikante0:03:330:05:011' 28''1
Futbolzale amorratua0:05:010:06:201' 19''1
Praktikante0:06:200:07:311' 11''1
Ezkontza0:07:310:08:270' 56''2
Eztei bidaia0:08:270:09:240' 57''1
Alabak0:09:240:10:110' 47''2
Oiartzungo lagun zaharrak0:10:110:11:551' 44''1
Amarekin Venezuelara0:11:550:15:263' 31''1
Eskolan erdaraz0:15:260:15:310' 05''1
Futbola lehen eta orain0:15:310:17:231' 52''1
Eskola0:17:230:18:231' 00''1
Praktikante0:18:230:19:170' 54''1
Pilota0:19:170:21:202' 03''2
Erreala 0:21:200:22:221' 02''2
Festak0:22:220:23:020' 40''1
Emaztea0:23:020:23:400' 38''2
Lagunartean 0:23:400:26:012' 21''1
Oraingo bizitza0:26:010:28:092' 08''1
Memoria arazoak0:28:090:28:490' 40''3