Bertsolaritza

Transkribapena

Nor Mitxelena Gelbentzu, Joxemari
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-071
Pasartea 0:53:30 - 0:55:50 (2' 20'')
Laburpena Emaztea hitz egiten. Familiako bazkarietan umore gaitza izaten zuten beren bertsoekin. Lehen ohitura handia zegoen bertsotan eta abesten aritzeko.

Oiartzungo potajeari kantatutako bertsoak

Transkribapena

-Bueno Oiyartzungo potajiai botatakua bai, bai.
Egunaren izena ez dakit nola zan
baina siñalagarri partidu bat bazan
pillotan jokatzeko Oiyartzungo plazan
nahi dut orduko nere gertaera esan
hurrenguan beste bat eskarmenta dezan (bis)
Partidua bukatzen bukatu zanian
ostatura joan nintzan zuzen-zuzenian
mahaiyera jana ekartzen hasi ziranian
apaiz bat zan serbitzen aurren-aurrenian
makiña bat sartu zan haren barrenian (bis)
Tragatuzu zituen igar 'ta hezeak
etziran harentzat ziñak zetozen klaseak
mahaiyera atera orduko tripara paseak
errespetu gabeko kapelu luzeak
halako aixa numbait antxuak balia (bis)
-Lasai hartu.
-Bat falta zaizu.
-Ez gehiyo falta dia.
-Zintzur ona...
(mozketa)
-Yasta, ez?
-Bai.
-Argiya pixtu yo behintzat 'ta.
-Hara, hoi 're bai! Hasi, oi segi!
-Zintzun ona zuela ondo siñaleak
eman zituen apaiz babarrun zaleak
dozenaka tragatzen zituben aleak
mastikatu gabe 'ta handik tripazain jaleak
harrek nahikua janta ni berriz goseak (bis)
Nere ditxa guztiyak badute ajia
nombait maiz jangoikuak ahaztuta lajia
gosiak egin uben hango bidajia
kulpa duenarentzat daukat korajia
apaiz batek jan zuben nere potajia (bis)
Baldin ni berriz horla banintza gertako
galdera hau egin gabe ez dut ez lajako
iya orduko apaiza ote dan harako
ez apaiz jaun guztiyak berdin diralako
baizik batek bildurra sartu ziralako (bis)
Nor Mitxelena Gelbentzu, Joxemari
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-071
Pasartea 0:43:12 - 0:48:10 (4' 58'')
Laburpena

Joxemari oso bertsozalea da. Buruz bertso asko dakizki eta batzuk kantatu zizkigun. Honako hauek Oiartzungo potajeari botatako sei bertso dira. (Bateria ahitu zen eta mozketa bat dago 4. bertsoa hasi eta berehala. Gero editatzerakoan konpontzekoa).

Zapiraintarrak

Transkribapena

Esango det zerbait
askotan izaten da
alimentu horri
ikasi nahi duena
nigana etorri
Ai! Oraindik ezkongai
zauden gaztiak
beti ere baliyo du
zerbait ikastiak
Aillegatuko dira
denbora tristiak
diferentzi gabeko
jaiya 'ta astiak
Eskarmenta zaitezte
nerekin bestiak
Pentsamendu erokin
zembait gazte ero
ezkondu zian ondo
bizitzia espero
asko ibiltzen dira
damututa gero
aditzeko moduan
esango det klaro
sufritu egin behar da
behin heldu ezkero
Behin hartu ezkeroztik
beren gurutzia
obligatuak daude
elkar laguntzia
Nerez handik hobia
zer pentsatzia
baño ez du baliyo
gero damutzia
horra adierazi
zer dan ezkontzia
Aditzen nuen baño
ez buruan sartu
orain familiyaren
diñe ezin sortu
hobe nuen nik ere
banintz mutilzahartu
honela izateko
inbiriya nork du?
hobeto bizitzeko
ez andrerik hartu
Batzuek badirade
batere ez zutenak
asko duenak ere
badakazki lanak
gu bezin umetsuak
ez dirade denak
sufritu egin bihar
jangoikuak emanak
arriskurik ez dauka
geldirik dagoanak.
Ondo ikasi zute
nere leziyuak
gauzak eakusten
ditu juiziyuak
asko ezkontarazten
gaitu biziyuak
umiari eman bihar
beren leziyuak
horra gurasuaren
obligaziyuak
Nere gauza onik ez
imbidiosuak
Beñere gauza onik ez
imbidiosuak
Aztuta bizi gera
egun erosuak
ederki harrapatu
gaitu erasuak
obligaziyo asko
dauzka gurasuak
honekin bukatzeko
dirade bertsuak.
-Hok betzi seme!
-Zapiraintarrak? Hoik Errentikuk?
-Hau zen Bordaxar hau, betzi seme 'ta zea ez dakit zembat urtekin alargundu zen, bertsuk battu jarriyak, hiru bai 'ta.
Semik kartzelatik jarriyak 'e bai. Zea bertsuk Librua badut numbaitte Zapiraiñen bertsukin, ez dakit nun den. Semik jarriyak bai.
-Bai e?
-Zeak
Lehengo famili zoragarriya
orain ez dezu zerekin
bi fusillatu, bi giltzapian
beste bi non din ez jakiñ.
Beatzi seme hazi dittuzu
orain trixte hirurekin
Jainkuak hala nahiko zuen 'ta
aita ez negarrik egin
Lukaxeneko Felixianok kantatzen zittun haik erki. Joe!
-Hiru? Hiru hillak 'o hiru geldittuak?
-Bi afusillatu. Beste bi kartzelan. 'Ta beste bi jonak gerran 'o non zin ez jakin. 'Ta karo betzitik, hirukin geldittua.
-Joe.
Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-048
Pasartea 0:00:00 - 0:04:00 (4' 00'')
Laburpena Zapirainek ezkontzari buruz jarritako 8 bertso (lehendabizikoa ez dugu osorik grabatu). Zapiraintarren gainean aritu zaigu Rufino. Bederatzi seme zituen eta hirurekin gelditu zen, besteak gerran galduta. Semeak kartzelatik aitari jarritako bertsoak; bat kantatu du.

Ezezagunak

Transkribapena

- Hok lengun letzen aittu nitzan, zeako Potoko 'ta, Pikoketako Potokoi jarritako bertsuk eta, hok berriz, hok eztakit zeñei jarritayak din
Milla beatzireun eta hogeitamabostgarren urtian, kasu txiki bat berritu degu zazpi mutillen artian.
Gure arteko dibersiyorik etortzen bada kaltian, ez da posible gazte denbora behar bezala joatia.
Mariano eta Andres 'ta Joxe, Iñaxio eta Joakin, Alejandro 'ta Bautixta ere tartian dire gurekin.
Entenditu det detela uste det mutillan izenarekin, emakumiak nombratu gabe zein diren liteke jakin.
Prueba txarrik ez degu eman guk Oiartzungo partian, Oiartzungo partetik 'ta batez ere etxe hortako biya dagon hortatik.
Esan beharrik haundiyenak dira zenbaiten mingaiñetatik, eskerrikasko libre gerala lujuriaren kaltetik.
Hiru kulpante gure kontrako salsa eta enbusteri, ezkondutako gizon ba bat emakumeak gazte bi.
Berak dituzten tatxa guziyak bota nayian besteri, kulparik gabe pena haundiyak eman dizkigute askori.
Publiko danza egiten dala goizeko ordu batian, lotsik ez duen batek esan du hau Oiartzungo partian.
Galerazteko pentsamentuan gure ateri atari maitian, orain jendia konturatu da gezurra nola baitian.
Lau neskatxa 'ta mutillak zazpi, ezin gerala azendu.Baliatuz bizi gerala Axeigorriko Austiñek esan du.
Etxe hortako alaba alabetatik okerrik ez da izandu, hobe zenduen zure burua esamiñatu bazendu.
Alkarren rangun giñan mutillak jarri gatituzte seriyo, zuri ezaizu ajolik baiño askori inporta zaiyo.
Horrenbeste hitz egitia, salsera baten meriyo, idea hortatik izango dezu alde hainbeste kontrariyo.
Ordu batian joan giñala ari al zera ejuka? horrek berandu pitarrarekin nola genduan epoka.
Orduan ondo freskatu giñen ez giñan jon kojoka, zu ohira baiño lenagotik zan ollarra kukurrukuka.
Garai onian bulatzen dira gure billerako dantzak, gero pitarra edanez nunahi pasatzen dira arratsak.
Testimoniyoz jarri dituzu familiyatako saltsak. Miña zikiña dezun mediyoz, bandera nahiko mudanzak badira nahiko mudanzak.
Gazte zerala ikusi dezu murmuraziyoko martxa, zure esana sinistatzekotan geyenak badegu tatxa.
Gezur haundiyak naspillatuta egiyak geroko altxa, lagun guziyak hondatuzteko da modu hortako neskatxa.
'Ta hoik Axeigorrikuri zeatutako bersuk dia 'ta. Nomatte letzen aittu nitzan hoik berriro, zeako Potoko, Pikoketako Potoko ezkontzak (...) ibillitako saltserua 'ta eztaki ze, nomatte badia hoik e' Pikoketakunak.
-Ez dia urrrutituk hoik e?
-Miño hoik zenbatten tokitan, gio zeatan hasi ziz 'ta jo ijitun martxa! Oañ e berriro norbatte ijitunak badia bersuk, kantatzen hasi 'ta ijituk zea, armatu! ijituk!
Tabernan ai zen ikituan kondiziyuan zea, geo bersuk badia 'ta, norbat, ijitun bat tokatu han 'ta armatu folloya zea!
-Ai ene! Seitttu itteute eh? Hok lenguk dia, lengun segida dia hoik, ez?
-A bai! Segidakuk dia bai hok e!
Soñua jotzen ez omen zuen Marianok ikasiko, zure bototik aprendiz nago nere denbora guziko
Baiña zerorrek hankak garbitzen jakin zazu lenbiziko, apiziyorik ez duenari etzaio egiñaziko.
Etxe hortako billera hortara juntatzen geran gaztiak, zuk dezun aña edukaziyo izango degu bestiak.
Bentaja duela uste al dezu soñua galeraztiak? Bere burua guardatzen du bildurra duen tristiak.
Gure kontrako pekatariya izenarekin det esaten, neskame ere serbitua da hobeto jakin dezaten.
Bere arropak etxe batian preparatuak zeuzkaten, bestela ezin bialdu 'ta leyotik bota zizkaten.
Oso mudatzen ez baldin bada jeniyo hoyen kuziña, leku askotan izango dezu begiramentu muziña.
Auzo guziyak enredatu 'ta geyago egiñ eziña, ojala zure kopetatikan santigatuko baziña!
Pizti gaixtuen igesi juana arbol azpira usua, ehiztariaren bidegurutzera lenengo pasadizua.
Hori tentatzen duenak berriz kontzientzian pisua, inozentiak eskolatzeko ai zer nolako maisua!
Mariano eta Andres Naparra dira alkarren lagunak, Inaxio ata joxe 'ta Juakin adiskide ezagunak.
Alejandro eta Bautista ere juiziyua dugunak, sasoi degula garbitasuna guardatu beza egunak.
Hoyek esaten duten bezela gu ez gabiltza nesketan, billeratik atera eta pitarra edaten bestetan.
Gabez tabernan ez geundelako ote gabiltza espetan. Potokok berak ez ote daki nolakoa zen gaztetan?
-Potoko... bai hau izango'a
Potok beak ez al daki nolakua zen gaztetan.
Gazte ezkontzak zerratzen ere, yayua zaude Potoko! Kariñuak frutu hobiak ez al dituzte botako!
Besterentzako esan biarrak, halare ez zaizu faltako, errespetua jartzeko baño hobia zera hortako!
Haundisu hori purgatutzeko da, zai zabaldutzean begiyak, ez geralako pagotxetara usatutako ahariyak.
Alperraguak mantentzen ditu artuak eta ogiyak, baserritarran gaztetasuna badaki bertsolariyak.
Desordenarik haundiyena da ez diraden gauzak sortzia, makinatxobat ama gaixori estutzen zaio kortia.
Bat edo batek pentsatzen badu hoyen ordaña jartzia, kostako zayo pasadizua behar bezala neurtzia.
Potoko!
- Hau izango zin azkenin! Hua gaizkisaka aittuta, beno gaizkisaka ez... kontu kontai aittu, 'ta hoi aiko zen... aleiya hok neska haikin ibilli zila o' zerbatte, 'ta hok bertsuk jarri...etzila ezer ibilliyak
-Miño zeiñ bertsolai den eztu jartzen!
-Hemen saten dunin Alejandro 'ta Bautixta ere juiziyua dugunak.
-Bai
-Ordun hotako bat izango da
- "Mariano 'ta Andrex Naparra dira alkarren launak, Inaxio 'ta Joxe 'ta Juakin adixkide ezagunak, Alejandro 'ta Bautixta ere juiziyua degunak" Ordun Alejandro o' Bautixta
-Zazpi mutil o' ze jartzen du? Zenbat jar nomatte letu dut nik hoi...
- Hasiyeran e' attatu ttu
Lau neskatxa 'ta mutillak zazpi.
- Zazpi ezin gerala atzendu. Leno eozin zeakin 'ta seittun bertsua jarri, lengo martxa hoi zuten len denbo batin. Zerbatt zeatzen bazen bertsua jarri !
- Hoi da, Hoi ya galdu da!
Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-047
Pasartea 0:44:50 - 0:54:10 (9' 20'')
Laburpena Garai batean, edozer gauza gertatzen bazen segituan bertsoak jartzen ziren. Oiartzungo gazte batek kontakatilu bati jarritako 20 bertso kantatu dizkigu Rufinok. Bertsoan agertzen da egilea.

Ezezagunak

Transkribapena

- Hok e' neskazarran zea dia ba
-Hiru neskazar etorri zaizkit berso batzuek jartzeko
senargai faltan nola bizi diran eman biatela aitzera.
Gazte denboran fanfarroikeriz gelditu ziran atzera,
oraindik ere gizon on bana hartu nahi dute etxera.
Gazte denboran tesoi haundiyan omen ziraden ibiltzen,(...) zamarrik ere ez zutela onduan ametitzen.
Haundikeriyan esperantzetan daudela hasi dira zartzen, orain pobria nahi 'ta hura ere ez omen dute topatzen.
Oaindik neskazar bikaiñak daude illiak hasi urdintzen, astian bitan omen dituzte pelukeriyan tintatzen.
Bainan haiziak eta lanbruak ostera azkar kendutzen,nahi luke bainan senargai onik ez ditu engainatzen.
Zartuagatik badute horiek apaindutzeko idia, dama gaztiak bezela moztutzen dute atzeko aldetik illia.
Arpegiya 're hautsak emanda kolore zuri gorria, lastima dauzka ezpain gainetan haundi samar bigotiak.
Hoi moria 'ta bigotiak difetik ttuk.
Gazte denboran omen ziran hoyek neskatxa gazte guriyak, hoyaten bat nahi omen zuen Txokoko errotariyak.
Estimaziyo onaren partez desaire ikaragarriyak, denbo haitan nayago zituzten Madrilko pelotariyak.
Pixka batian segitu zu zitzaten Madrilko pelotariyak, egin artian bere arteko festa eta komeriyak!
Esan omen ditzate gezur ikaragarriyak,
orain hoik utzi 'ta hartu dittuzte galtza lore go berriyak.
Orain hoik utzi 'ta hartu dituzte gazte loreko berriyak. Florekua.
-Floreko jartzeu
Denbora hartan neska zartzerik ez zuten asko pentsatzen, gazte denboran ezkondu gabe oso erraz da gelditzen.
Oinezkorikan ez zuten nahi 'ta zaldizkorik ez topatzen, orain etxian soldata gabe koinata haurra zaindutzen.
Hara, ixilduko 'ia e, horrek xixtu itten yonin.
Berak ere mutil gazte bana al bait hartzeko idia, bitarteko bat ipini eta alkanzatzeko balia.
Geratu gabe hor dabiltzate merkatu eta feria, mutil gaztiak hoiek ikustian laster izutzen dia.
Esaten dute ez daukatela ezeren alderdi gabiak, bankun redituan dauzkatela soldata eta dotiak.
Deskuiduan iñork pentsatzen badu horien billa joatiak, gauez ixilik disimuluan kas-kas jotzeko atiak.
Launa milla pezeta omen dute neskame irabaziya, beste bosna 'ta erdi berriz etxeko senide partia
Hoyetara arrimatu liteke mutil zar diru gabia, hoiyek hartzen ditunak a zer fortuna aku akaso uzten dunak hobia
Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-047
Pasartea 0:36:40 - 0:41:00 (4' 20'')
Laburpena Hiru neskazaharrei jarritako 10 bertso. Lehendabizi errezitatuz eta ondoren kantari. Ezezagunak.

Transkribapena

Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-047
Pasartea 0:54:10 - 0:56:45 (2' 35'')
Laburpena Bertsopaperean bertso luzeak ikusi eta Basarri eta Mitxelenak kantatzen zituzten bertso luze haietakoak direla esan du.

Azken juizioko bertsoak

Transkribapena

- Ez al zattu eztarriya lehortzen hainbeste kantatuta?
(...)
-Sardo pixkat o zerbeza pixka bat
- Konzentratua do arrontin
-(...)
-Bailik eta...
-Eyozu lanea joteko san ba!
-Komeri dian bertso berriak, esplikatu al baliza,
aditutzia desio duen bati eman diot hitza.
bailiak eta soinu ederrak engainatuik gabiltza,
animarentzat kaltian dator gure munduko bizitza.
Abenduaren lendabiziko goizeko zazpietan zen
tenplo santuan egondua naiz sermoi eder bat aditzen.
Jesusen llaga preziosuak hastera nua berritzen
zeruko aita lagundu zaioizu entendimentua argitzen!
Pekatariyak hartu dezagun doloria bihotzian
Jesusek zenbat sufritu zuen gugatik heriotzian!
Firme gabiltza faltatu gabe fede santuko hitzian
gero anima izan ez dadin infernurako hiltzian
Nere kristauak bidean dator azken juiziyo eguna
jakiña dago begien bixtan ikusi bihar deguna.
Josejeteko zelai santuan tronpeta soiñu illuna
galduak pena eramango du justuarentzat fortuna.
Munduko gauzen errematia dakar azken juiziyuak,
hauts bihurtuta utziko ditu herri ta palaziyuak.
Mendiyak lertu elkarren kontra reinu eta naziyuak
sententzi hori botako digu Jesusen bendiziyuak.
Itsasoak su eguzkiya illun illargi odolak hartu
lurrak eta ikada eta gainera errio danak agortu.
Munduko gauza baliosuak erre 'ta ikatz bihurtu,
pekatariyak umil gaitezen bada zerekin bildurtu.
Erozaren larritasuna, erozaren, eriyotzaren larritasuna, suspiriyoa barrendik,
nahi ez dugula bertan hil bihar
amparo gabe iñundik.
Josefeteko zelai santura joango gera hemendik,
ez da zeruan sartuko Jesus desanparatzen duanik.
Jesus zerutik Josefetera aingeruekin batean,
pekatariyen artzai umilla badator hoien tartean
Zelai santura joango gera bide guziyak betean,
gure orduko larritasuna, sententziya eman artean.
Ah. Ikaatuta ez jarri eh? oan ze?
Josefeteko zelai santuan asko degu ikusiko,
Jesus nola den sententzia bat guri ematen hasiko.
Gaxtuak denak infernurako, onak ez du mereziko,
justuarentzan zeruan silla eternidade guziko

Alkarren bixtan emango ditu sententzi bata zorrotza, gure obrak han azaldu behar gaxtuarentzat zer lotsa!
Pekatariyak altxa dezagun Jesusengana bihotza,
konsideratu gugatik nola pasa zun heri pasa zuan heriotza.
Aita Santu 'ta errege hoyek obispo 'ta apaiz guziyak,
pobre 'ta aberats diranak berdin maisu horren justiziyak.
Diruak ez du han balioko hori gaude ikasiyak,
zeiñi berea emango dio jangoikuaren graziyak.
Anima galdu baten tormenta eta nahigabe haundiak,
zer diran ezin konsideratu gizonaren memoriak.
Eternidade guziko penak ezaren mende jarriak,
horra munduko gustoak eta egun engainagarriak
-Aber sardo pixkat tori botilla bat
-Hoi argiya
-'ta berua
Guziyok gera peaktariak zeoze 'ta obretan,
tentaziyoak guretzat dira ez da dudarik horretan
Gorputz argala erortzen bada zenbat biziyo tristetan,
gero anima entregatzen du esaien atzaparretan.
Bi bide daude ezker 'ta eskubi komeni da ikastia,
aukera daude batera zerura eta infernurako bestia.
Gure anima jaungoikuari hainbesterainoko kostia, 'ta zer pena hartuko duen Luziferrentzako uztia.
Zeruak ditu hamabi ate aingeru bana guardiyan,
urrez murallak egiñak eta alaja fiñak erdiyan.
Gloriak daukan edertasuna musikaren alegrian,
premiyo hori alkanzatzeko gabiltzan fede garbiyan.
Infernuan da kalabozo bat mortal ikaragarriya
han sartzen danak ikasiko du tormentu hoyen berriya.
Luzifer dago hango errege ezpatarekin jarriya,
harren mendian egon ze beharra animen hauen larriya
Aita Santu Erroman dago izena du, izena Pio deritza,
harren kontrako enemigua inguratuik gabiltza
Jaungoikuaren birtutea da beti errenditzen gaitza,
kristau fidelak kunpli dezagun ebanjeliyoko hitza!
Berso berrien errematia zer datorkigun jakiña,
Hor nik esan nola behar dan egin justu esamiña.
Premio hori alkanzatzeko enpeñatu alegiña,
bitartekotzat eskatzen zaitut aingeruen erregiña.
Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-047
Pasartea 0:23:00 - 0:30:00 (7' 00'')
Laburpena Azken juizioko bertsoak. 18 bertso dira eta denak abestu dizkigu. Xenpelarrenak.

1956ko jelateari jarriak

Transkribapena

-Hok dia hemen hillabete osua jela in zun. Hillabete osua! Ez al za gotzen? Zue koñau, zuegatikan holako girun itxetik emakumia lanea nola jon litteken.
Ordun jarriyak hemen:
"Milla bederatzirehun berrogei
eta hamaseigarren urtian
otsaillaren lehendabizitik
dana bukatu artian
hillabetian egondu gera
jelate gogor batian
hori goguan izango degu
bizi geran artian.
Hillabetian elur 'ta horma
hori bai zala fuertia
azkar egin du kampuan zegon
gauzaren errematia
Haize gogorrak sasoi zeukan
numbait zelaik atia
egun gutxitan eragin digu
millloi askoren kaltia.
Esan digute haize hori
atera zela Rusitik
gu bizi geran leku hontara
aillegatu zan Frantzitik.
Kampuan zegon berderik ez du
ezer utzirikan zutik
zembait egunez kasik ez zegon
ateratzerik etxetik.
Otsaillaren aurrena arte
negurik ez da izandu
dudarik gabe golpia ondo
preparatutzen egondu
Kampoko gauzak hondatutzeko
errurik ez du izandu
bere partetik egiñak ditu
hasi arren berandu.
Rusiyak jua zela haizea
hemendik Franko aparte
honuntz etorri 'ta agintzeko
ez zuen kulparik bate.
Bera jarri zan gobernadore
bai eta ere alkate
horregatikan ez du aldeegin
danak hondatu bitarte.
Makiña bat erori gera
irrixtatuta jelian
segurantzirik ez degu izan
hillabeteko birian.
Elur 'ta horma egin dizkigu
biyek dembora batian
diferentzirik ez degu izan
egunez eta gabian.
Buruak ezin hotzak bere
indar haundiyak baditu
arbolai 're begiratuta
nor ez da eiten harritu
Haize horrekin hor egin dira
piñuti denak gorritu
hoiyen puntarik ez dakit gehiyo
egingo al dan berritu.
Larogei urte dituztenari
aritua naiz galdian
holakorik len izan danik
akordatzen al dian.
Izaten dute pasatutakuak
nola ahaztutzen baidian
baleike baiña ez dute uste
hoiyek bizi diran artian.
-Doiñuik gabe ai naz kantatzen hoik!
Bizi osoko urtia degu
hontan hartu dugu parte
oraiñ artian ekarri digu
beste hainbeste kalte.
Aurreko zaharrak abundosua
izaten dala diyote
ez dakigu zer pasako dan
dana bukatu bittarte.

Otsaillak 'e bai omen dira
nahiz zahar 'ta nahiz gazte
neronek ez dut ikusi baiñan
maltzurra danik ez det uste.
Hegazti yake kampuan hillak
asko billatzen dituzte
oraingo hau izango degu
gogoratzeko haimbeste.
Osasun onin ni arkitzen naiz
hontan badaukat graziya.
Hori degunok gutxiyenez
hartzagun pazientziya.
Mixeiyaren ondorenian
baleike abundantziya
erremituko al du jainkuak
orain galdu den guziya.
Haize hori aillegatu zan
izugarrizko boladan
horma eta botil sagarduak
puskatu ditu ganbaran.
Kristala egin oyan azpiyan
pixa zeguan oriñalan
negu honetan ikusi degu
hotza haundiya nola dan.
-Hotza ...
-Pixa 're konjelatu!
-Jode!
-Joe ...
Botilla pranko izan behar du
hormate horrek hautsiya
eta erori gozo asko
hondatu eta utziya.
Jela urtu 'ta sagardua edan
ai zer nolako graziya!
Sinistatutzen ez da erraza
aurten pasa dan guziya.
Lenago berde zeuden zelaiyak
orain dauzkagu gorriyak
su emateko moduan daude
kampo guziyak jarriyak.
Ekaitz gogorrak bukatu ditu
pagotxak eta arbiyak
pentsu hutsakin nola mantendu
hemengo behi 'ta ardiyak.
Aziendantzat zer miseriya
nola bialdu jatera
personak ere kontuak ondo
beharko ditu atera.
Gauza guziyak garestiturik
egun batetik bestera
aurtengo hontan hurrengorako
eskarmentuak gera.
Hamasei bertso Ibarguenek
horra paperian jarri.
Ondorenguak jakin dezaten
negu gogor honen berri.
Ustegabian horrelako gauzik
egiten dira etorri
ahal dan ondona pasatutzeko
lagun zaiyogun elkarri!
Hoik 'e Ibarguren.
-Ibarguren? Ibarguen.
-Ibarguen.
-Zein 'te zen hoi?
-Hoik 'e hiru anai ibilli zin Esmalteiyan, hiru ez bi! 'Ta bestia jubilatukin ...
Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-046
Pasartea 0:50:50 - 0:57:00 (6' 10'')
Laburpena 1956an jelate izugarria egon zen. Ibarguenek jarritako bertsoak kantatu ditu.

Nere sentimentua'

Transkribapena

-Aber hok kantatu, hok nik ez dut uste kantatu ttuzunik, Zurkoko zea, osaba izaki gaiñea 'ta, kantatu berko ttuzu Rufino
-Nik usteut (...)
-Nere sentimentua
-nahi det deklaratu
Ameriketan nago
hau ezin ukatu
Hemen egiñagatik
ondo gobernatu
horkuaz egiten naiz
asko a gogoratu
Honuntz etorrri nintzan
utzirikan ama,
anai arrebak eta
familiya dana
kunplitziagatikan
desio nuena
geroztik triste dabil
bai nere barrena
Hamazazpi urtetan
baneukan segida,
neska gazte guztiyak
negoni begira.
Lurrik ikuittu gabe
gorputzari jira
orduko harrotasunak
aplakatu dira.
Gorputza polita nuen
dantzari ariña
nunbait ez da izaten
betiko egiña.
Orain egiñagatik
hemen alegiña
ez gera dibertitzen
orduan adiña.
Horko bizimoduaz
oso aspertuak
honerako ziraden
gure desiuak.

Orain atzera berriz
emanik pausuak
hemen bizi gerade
erdi mudatuak.
Despedida dijua
sei bertso hauekin,
anaia konformatu
horrenbesterekin

Nere gustua hau da,
nahi badezu jakin,
beste horrenbeste jarri
agur Joxe Joakin.
-Ezttut kantatu nik ez hoik leno! Aittu biño difente daude hemen
-Aittu, hau zen, Joxe joakin zen bertsotan aitzen zena
-Bai
-Eta anaiyak biali ziyon

-Bai, handik honea
Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-047
Pasartea 0:04:08 - 0:06:30 (2' 22'')
Laburpena Antonio Urbietak Kazkazuri anaiari Ameriketatik jarritako bertso ezagunak kantatu dizkigu Rufinok: 'Nere sentimentua'.

Egile ezezaguna

Transkribapena

-Billatu al zu hor?
Zugatik daude jarriya
argumentu 'ta larriya
indarra zera gorputzarentzat
kentzen dezu egarriya
gauza estimagarriya
baña zauzkat igarriya
zerade engañagarriya!

Nik zu nor ziñen ez nekin
eta gogor nizun ekin
fiyaturikan zurekin
instante batez egin zenduen
nahi zenduena nerekin
biyok gera elkarrekin
kontuak ziran gurekin
ondoren nor ziñan jakin!
-Hor al daude?
-Hok dia..., ah bai, bai bai bai bai , hemen, hemen, hemen, hemen hemen do
-Nik zu nor ziñan... hoi kantatu dut!
Batek lezake espero
ondotxo ean ezkero
jarriko duela ero
lotsagarri 'ta lotsarik gabe
ibilliko dala gero
korajetsu eta bero
nunahi egiñez aldaro
planta txarrian entero
-Hau len kantatu dut!
Indarra edadiyak du
ezin leitekena neurtu
gizona lezake haurtu
ustez tamañan behin eran eta
ninduen oso mozkortu
hitzegin ezin 'ta gortu
bixta zitzaidan laburtu
tratu txar bat nuen hartu.
Gustora edan banuen,
ondoren pagatu nuen,
deskalabratu ninduen.
Nere ondotik pasa zen batek
galdetu zidan zer nuen,
ia miñen bat nuen,
nondikan sentitzen nuen,
planta onen bat jo nuen.
Nere gisara beste bi
edanak sobra edari
bueltaka ziran erori.
Altxa nahi eta ezin altxarik
loitan zebiltzan igeri
jarri ziran guri-guri
kasik etzian agiri
bildu nahi zuten ugari
Nahiz ez duenak orditu
eta ondoren eritu
kontuz edaten aritu.
Edari klase guztiyak bere
espirituak baditu
gure xintxurrak nahi ditu
gogoz eaten baiditu
nahiz geo berak zatitu
Mudatzen gaitu edanak
mundu honetan geranak,
pruebak dauzka emanak.
Jeniyo txarrak ondutzen ditu
Jeniyo txarrak ondutzen ditu
baita gaixtotu 're onak,
aztu orduan esanak
eta egindako lanak,
nagiz gero damutu dan
Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-047
Pasartea 0:00:46 - 0:04:00 (3' 14'')
Laburpena Edariari jarritako bertsoak. Buruz ari da. Gero, irakurrita. Ez dakigu norenak diren. Zortzi bertso dira eta denak kantatu ditu.