Bertsolaritza

Bertsopaperak

Transkribapena

-'Ta hoik saltzen zin 'o hoik zin? Hola saltzen al zin?
-Hoik hola jasotzen zinak.
-Saltzen zinak hola zin? Hola saltzen zittuzten?
-Mila zortzirehun 'da hogeita hamabosgarren urtian. Pentsazu zembat urteko kantak din!
-Kanta konsideragarriyak, pastor Izuelak jarriyak. Joe!
-Dembo batin ikasten nittun letuta. Behin letuta, oan berriz milla aldiz beitu 'ta ikasten ez.
-Behin letuta ikasten al zenittun? Mekaiyuen dio.
-Letu 'ta sartzen zin buruan, oan berriz...
-'Ta doiñua nola jakitten zenuten besamotz harrek santa?
-Hartu in ber, hartu in ber doiñua!
-Biño besamotz harrek saltzen zittunin kantatu itten zittun baita 're, ez?
-Bai, bai kantatu itten zittun kalin 'ta saldu.
(...) Iridia Mixiyunak. Oan ez da sermoiyik eta.
-Oan sermoiya itten bai, biño jendia joten ez.
Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-046
Pasartea 0:14:17 - 0:15:30 (1' 13'')
Laburpena Rufinoren osaba oso bertsozalea zen, makina bat bertsopaper erosia, Rufinok eskuetan darabilzkien horiek berak. Besamotz batek saltzen zituen kalean eta kantatu. Rufinok behin leitzea nahikoa izaten zuen buruz ikasteko.

Egile ezezaguna I

Transkribapena

-Hoi bakarra da.
-Hoi bakarra da.
-Hoi zenena da?
-Ez dait.
-Eta biarrena, Frantzesana kantatu 'ta geo kantatu zuna, zeana neska, emakumin jazkerana 'ta. Hoi zenena da? 'O denak zer dia ez dakizutena?

-Hoi uste 'ut zeak jarriyak esaten dutela. Nik Ergoinen afai batin tokatu giñen gu Mitxelena 'ta Garmendia bertsolaiya 'ta denak. 'Ta haik ez zin hasten bertsutan 'ta.
Nik hoik kantatu 'ta. Garmendiak Mitxelenai galdetu ziyon: "Zeiñek jarriyak dia bertsu hoik?"
"Nik ez dait"
Haik 'e ez zekiten.
-Haik 'e ez zekiten. 'Ta zuk osabatik ikasiyak ttuzu denak?
-Hoi zea hoik, leheno kantatu ttuten hoik libruk 'e jartzen ttu, libruk 'e kartzen ttu hoik. Oain ez dakit ze librotan izango den.
-Baten batin eongo 'ia.
Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-046
Pasartea 0:10:01 - 0:10:50 (0' 49'')
Laburpena Behin, bertsolari batzuen aurrean abestu zituen 3. pasarteko bertsoak, modernitateari buruzkoak. Eta haiek ere ez zekiten norenak ziren.

Modernitatea

Transkribapena

-"Oaiñ ehun urteko
zembait gizon abil
ez baziraden hill
batzuratu leiteke
munduan balebil"
"Hemengo trena trambe
eta automobil
izan berriz nolanahi
alambrian dabil"
"Lehengo bidez gezurra
besterik ez dabil.
Lehengo bidez gezurra
besterik ez dabil."
"Ai gure aintziñako
guraso nobliak
zituzten legiak
guk haimbat trabaju 'ta
fitxarik gabiak"
"Adelantua dela
uste du jendiak
jarri dituztelako
tren eta trambiak"
"Ondoren datozenak
ez dira hobiak.
"Ondoren datozenak
ez dira hobiak."
"Tren da trambebidiak
ekusteko hemen,
zaleturik geunden
izan ere halako jornalak al zeuden?"
"Hiru dolo pezeta
irabazi arren,
biziyoz bete gea
zorra, berriz, gaillen"
"Askotan gastatzen da
kobratu baiño lehen.
"Askotan gastatzen da
kobratu baiño lehen."
"Ez det nahi gizaseme
ezkongai 'ta ezkondu
ez eman da ez kendu,
da gauza aitortziak
lotsa ematen du"
"Aitak eta amak jantzi
etxian mantendu
askok irabaziya
eskas izaten du"
"Probatutzen duenak
hala esaten du.
Probatutzen duenak
hala esaten du."
"Baita neskatxak ere
ezkongai daudenak
asko edo gehiyenak.
Batez ere kalian
serbitzen daudenak"
"Illiak harro jarri
motzak berriz gonak.
Hoiyen txorakeiyak
ez dirade onak"
"Hoiyek ikusten dittu
begira dagonak.
Hoiyek ikusten dittu
begira dagonak."
"Baita neskatxak ere
daude hor gatistak
gure engañistak
Jesusen legiaren
kontrako artistak"
"Animari kenduta
gorputzari bistak.
Mutillakin hartuaz
txokuetan lixtak"
"Hoiyek dira Judasen
erramenetistak(?).
Hoiyek dira Judasen
erramenetistak(?)."
"Eta hoiyen jantziyak
dira txokantiak
dira txokantiak.
Espaldetako bultsak
koillo mudantiak"
"Txambra 'ta abrigua,
gona bolantiak,
zapata koxkordunak,
botoi brillantiak"
"Buruan mantilla 'ta
eskutan guantiak.
Buruan mantilla 'ta
eskutan guantiak."
"Baita izaiyak ere
duten emplegua
esatera nua
Txikierdiya maiz 'ta
hamaiketakua"
"Bazkaldu 'ta kafia
kopa 'ta purua
txapela oker oker
harrua burua"
"Hoi ez da baserriko
gobernu modua.
Hoi ez da baserriko
gobernu modua."
Hoik 'e bukatu 'ia.
-Joe
Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-046
Pasartea 0:03:29 - 0:07:15 (3' 46'')
Laburpena Zortzi bertso abestu ditu. Buruz ari da. Gaia: modernitatea. Ez daki norenak diren. 6. pasartean aipatuko du behin bertsolari batzuen aurrean abestu zituela eta haiek ere ez zekitela norenak ziren.

Frantsesak jarriak

Transkribapena

-Turrara jon al dia (...) 'ta hok?
-Keba.
-Lasa 'ta hok? Ez, ez?
"Ezkontzeko zurekin
samur eta amkin
behar nuke egin.
Ez dakit zer egin,
ez eta nola egin
nik zure etxekoekin.
Oiy ene maitia
nun duzu ezpiritua?
Fediaren jabe
Aita be dauke suhiya
Atxikatu fedia
Maite birtutia
Libra kontzientziya
Munduko bizia
Labur da maitia
Ez zaitela kambia.
Ezpeletakua da
kantu hauen suyeta.
Nor den ez dute erraiten
sekretuan baita.
Gora dou kupeta
gora gorputzez kriketa
iduri profeta
norberan konzenta
berak aitor beza.
Berak erran beza.
Hobe aitor baleza.
Momento de fallo.
-Joe, denak in ttuzu azkenin?
-Bai, ustez kantatu ttut.
-Bai. 'Ta zeñenak dia hok? Etxahun 'o holakunak? 'O zeiñenak dia hok? 'O bertsolaiyanak dia?
-Hoi zea, Ezpeleta, kantu hoiyen suyeta. Zeakuk. Nor den, zeintarra den sekretun baita. Frantzesak jarriyak dia hoik.
-Aa! A zeiñek jartzen ttun ez du saten. 'Ta zer dia herriyak ikasiyak? Herriko jendik ikasiyak? Ordun?
-Nik ez dakit nundik ikasi nizkan osabai 'ro.
-'Ta Frantzesanak saten ttuzute? Hoik?
Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-046
Pasartea 0:00:00 - 0:02:05 (2' 05'')
Laburpena Bertso-kantari, memoriz. Lehendabizikoak ez dizkiegu jaso. Eskuetan daukan papertxoan, lehendabiziko bertsoaren hasiera bakarrik dauka idatzita. Hura leitu eta bertso guztiak ateratzen zaizkio, eta gero dio memoria txartzen ari zaiola. Hiru bertso bota ditu, anonimoak. Bertso batean esaten du Ezpeletako batek jarriak direla. Rufinok esaten du: "Frantsesak jarriak". Osabari ikasi zizkion.

Bertsopaperak

Transkribapena

- Ui! Osaba difuntuk bersuk harrapatzen zittun guziyak, honoko, hemen daude. Hoi denak, Padre zeak, zein da hoi? Bertsotan aitzen den fraili hoi?
- Pello zea hoi?
- Pello Zabala.
- Ez, ez, ez, ez, bestia. Hemen denak, libruk, zea hoitakuk. Lengo bertso zarrak.
- Bertso paperak eta.
- Paperak. Aita Zabala, Zabala.
- A...!
- Zabala. Eaman zittun harrek gue itxetikan holako bertsuk denak.
Dembo batin saltzen zinak, zea hoitakuk. Pillak eaman eta geo aber paperak ekartzia nahi zun, 'o libru ittia, 'ta geo paperak ekarri berrin, hau, libru hau, harrek in 'ta jarriya da hau. Baia hemen amakin bat berso, bai.
- 'Ta ze itten zenittuzten, eosi, Bertso paperak?
- Paperak, hoixe! Dembo batin besa motz bat... Gue gazte dembon kalea tortzen zen 'ta, (mesamotzin) papera jarri 'ta bi sosin zea...
Jarriko 'ute, bai hemen paperan preziyuk eta. 'Ta harrek beti eosi, beti. Kriston afiziyua berso zarratako! Puf!
- 'Ta geo ze itten zenittuzten, eosi, eta buruz ikasi?
- Buruz ikasi.
- 'O haimbeste kantatu 'ta haimbeste kantatu berez gelditzen zin buruan? 'O nola izaten zen?
- Buruz, buruz ikasi. Hemen jarriko 'u preziyua. Hemen, hamabost xentimo.
- Hoi Errenteiyan itten zuten Bertsolaiya inprentan.
- Bai. Baut nik beste librua 're hoitakukin denakin 'ta geo Pello Errotanak, zeanak, Xalbaorrenak, Txirritanak, Lasartenak...
Hogeita ez dakit zembat milla duro patuk battut libru denak.
- Hoi Zabalak ate zun koleziyu hoi ezta?
- Bai.
- 'Ta hoi ze tortzen zen, honea kalea, 'ta ze iten zitun, kantatu edo...
- Bai, kantatu, besa motz batek kantatu 'ta geo saldu kalin. Saldu jaitan! Bertso pilla erra bai saldu! mendi, zea, Mendaro txirristaka, hoa 're amakin bat berso saldua zon.
Ze, kantak baia ba: "en el barrio de Amara, Lolitan etxian, (...) con el cuartillo errial batian, además hay derecho meriendatzian, hazerle un zirri a la criada sukalde atzian". 'Ta bertsuk battu harrek bai!
Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-041
Pasartea 0:45:30 - 0:48:00 (2' 30'')
Laburpena Rufino bertsozalea da, eta bere osaba ere halaxe zen; harrapatzen zituen bertsopaper guztiak erosten zituen. Besamotz bat etortzen zen kalera bertsopaperak saltzera; lehendabizi kantatu egiten zituen eta gero saltzen hasi. Bertso bat kantatu digu.

Kazkazuri eta apaiza

Transkribapena

- Ez nun izautu! Honek 'e ez. Don Pedro xarra izan ber zun sermoiyin arront aldrebesa! "Oiyartzungo mutil gaztiak gabin itten 'ttuzten aziyuak, atiak hautsi, leiyuak bota, azak atera, ipurdiz gora jarri... " 'Ta sermoiyak hola itten zittuna!
'Ta Luistarran kongreaziyoko zea jarri 'men zuten, Gualupea. Gualupea eskursiyua 'ro 'ta Don Pedro horrek zea ikusi, Zurkoko bersolaiya...
- A, bai. Zea... Kaxkaxuri.
- Kazkazui kusi 'ta: "Oi Joxe Juakin, zu nola ez za jon gaur Gualupea eskursiyoa? 'Ta: " bai, gehiyo 're geldittuko zin jakin bazuten gaur hamarretako meza zeiñ heldu den sermoiyea. Gehiyo 're geldittuko zin jon gabe.
"Aittu! Konturatu no ni kulpittun kusi orduko hasten zala a, a, eztarriya hola iñez, 'ta hurrungun esango dut Zurkoko Joxe Juakin elizan baldin do, ate deiyela!" 'Ta " ez 'zu esan berrik, neone ateko naz." 'Ta hurrungo jaiyin, berriz 'e... Total, apaizak ikusi zunin, "ej! Aiyo!"
Martxa elizatik. Elizatik ate 'ta martxa.
- Hoi egiya, ez?
- Hoi, hoixe, pasiya! Jode, bertsotan aitzen zena 'ta zean...
Herrira bersuta eaman hoa 'ta alkatiri zeak, apaizak... Honek san duna, "gaur nola karri 'zute zea, bertsuta hoi honea? Hoi biño bersolaiy hobeik ez al zen?" Taberna jon 'ta, taberna jon 'ta bestik muturrea seittun bota zea apaizai bai bitxo erra.
Itxea zijuztela bi anaiyak, Antonio, hillik ez dela... Beno, urte mordoska badela 'ta Aranbireku hortatik betti. Bi anaiyak elkarri seika euardiyan kaka betiak eta anaiya maldiziyoka... Bat aurrekuk atzekuri...
Atzetik kojua 'ta: "zer duk mote! Hoimbesteko armoniyakin , zer duk hoimbesteko armoniyakin ?" 'ta: "mote, mote zialdo itteko 're tokiyik ez!" Mozkorra, balantza itteko 're tokiyik ez zula! Be buruakin! Jo!
Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-040
Pasartea 0:35:00 - 0:37:20 (2' 20'')
Laburpena Apaiz batek sermoiak era bitxian ematen zituen, erdi bertsoka. Kazkazuri bertsolaria eztarri-soinuka hasten omen zen apaiz hura sermoia botatzen hasi orduko. Sermoiaren zati bat bota du Rufinok: "Oiartzungo mutil gazteek gauetan egiten dituzten akzioak...".

Transkribapena

Nor Irastortza Artola, Inaxi
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-016
Pasartea 0:00:00 - 0:01:45 (1' 45'')
Laburpena Klaketa. Aita bertsolaria zuen; berezkoa zuen. Etxean aritzen zen, kanpoan ez. Bertso zaharrak ere bazekizkien buruz.