ane lardi enbil-k bidalia Ar, 04/13/2010 - 10:15-n
Kategoria gramatikala:
Nagusia
Batuan:
Izan behar
Esanahia:
Herriko zaharrek "omen" partikularen ordez erabiltzen dute.
Gazteleraz:
Debe de ser, debía de ser
Ikusi | Aipamena | Hiztuna |
---|---|---|
Aipamena ikusi | - Haik eun osuan maixtra ordun! - Bai. Maixtra ona zen hoa. 'Ta anaiya zun maixua. Anaiya ez zen sartzen, e! Biño, bixita tortzen ziyon. Pamplonako familiya izan ber zun. | Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa |
Aipamena ikusi | Izugarrizko karta zelebria 'ta par itteko moukua izan ber zun. Aber haik bakarrak zin aintzen zutenak mundu hontan! Jesukristo 're balsin ibilli zela, Amabirjiñakin ezkondu zela 'ta familiya 're izandu zula! Jo! Ze erreplika 'ta ze zeak ibilli zin ordun! Josus! | Egimendia Aranburu, Korneli |
Aipamena ikusi | 'ta geo trenea bajatzen zuten 'ta trenin eamaten zuten Errentira, zeara, Gabierrotaku horta... Ez dakit ba, Errentiyan sarreran, behintzat deskarga izan ber zuten. - Bai. Kaputxinuk 'o inguru hortan. | Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa |
Aipamena ikusi | - Hua kaputxinotan ayeka hartan bizitzen zen. (...) Biño Gasparren goiyan, bazterrian bizittu zen. - Zein zen hua? Ba! Igual da! Harrei itten ziyon... Joe, harrek iña izan ber zula, zea! | Arbelaitz Sarasola, Rufino |
Aipamena ikusi | - Geo hauntzuo bada Usatitazarre 're 'ta harrek erdiya izan ber du Oiartzungun 'ta beste erdiya Irunguan 'o. - Irungua. | Mitxelena Aranguren, Santos |
Aipamena ikusi | - Terrenoz, Artia terrenoz haundina. - Artia, Artia... Terrenoz haundiya izan ber du Artiak! - Artia 'ta... | Mitxelena Aranguren, Santos |
Aipamena ikusi | - Akabo, ordun bukatu sorgiña! Len 'e hala jende askoi heldutzen ziyona izan ber zun alu harrek e! - Askoi atetzen ziyona aleiya! | Mitxelena Aranguren, Santos |
Aipamena ikusi | Arrauko senar-emazte batzuk izan ber zuten eta, bestikin batin zoztenak, eta bestik esan 'men ziyoten... Klaro, abiaziyoz, botzen... Abioitikan botzen 'men zittuten bombak 'ta san 'men ziyoten ez, zea, | Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus |
Aipamena ikusi | Ezkonduta jarri 'men da, behintzat, eta... Oillon batzuk izan ber zittuzten 'ta mandon batek jo ostikoz 'ta oillua hill! 'Ta oillua hil zun demboan... Mekauen! Armatu 'men 'yote kristona ama-alaba haik 'ta mando-garrotia... | Arbelaitz Sarasola, Rufino |
Aipamena ikusi | - E... Ez naz akortzen. 'Ta izan ber zun gaiña hura gerran hasi zianian, kampotik, zeatik Alemanitik ez dakit ze, karri 'men zittuzten... Kañoiyak eta nola izaten dia morteruak 'o kanoi ttikiyak 'o ez dakit zer. Eta disparatzen aittu 'men zian asko. Gui san zigun béakin zenak, e! | Bikandi Aristizabal, Maitxo |
Aipamena ikusi | Hoin attona 'ro... Usurbilkua baiño han Olloki baserriya 'ro ez dakit zer zen han... bertsolaiya oso ona izan ber zun. | Sagardia Olano, Maitxo |
Aipamena ikusi | - Oaindik zea da, Pitusa don hortan. - 'Ta zuek ze san 'zu, han bizi ziñaztela, 'o Olalden? - Han, han, han. Bueno, gue atta 'ta ttiki... Gaztetan. Nik Makutxon jaiyua izan ber dut, | Arbelaitz Sarasola, Rufino |
Aipamena ikusi | - 'Ta geo horren attakin jende guziya parrandero xamarra izan ber zun harrek. Eta batin guriai bakarri utzi 'ta alde iña 'ta, beti alde iña 'ta jendiak: "Jarriy hai hi bakarrik hie kontura! Jarriy hai bakarrik hie kontura!" 'Ta hala ama bizi zen azpiyan tokiya libre 'ta han jarri. | Harreguy Agirrezabala, Xabier |
Aipamena ikusi | Hemenguk zin behintzat, bertakuk. Ugaldetxokuk 'o ez dakit nonguk zin, ez dakit haik nonguk zin, ez dakit. Biñon... Haik Ergoina ihesi jon, Ergoinen harrapatu, ekarri Altziberra hiru... Hiru, hiru laun izan ber zuten. Altziberra karri 'ta Altziberren Bekostatua, | Egimendia Aranburu, Korneli |
Aipamena ikusi | - E? Bai. Han bukatu. Otxandianon hilla izan ber zun. 'Ta kartzeko 'ta ordun, hasi giñan batea 'ta bestea 'ta, oan bezela eon bazin zeak.... - Errextasunak! | Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa |
Aipamena ikusi | -Hok e' Olloki, Olloki 're bersolaya Oiartzungua, izan ber zun, Maitxo Olloki 'ta oin | Arbelaitz Sarasola, Rufino |
Aipamena ikusi | Harrek 'e itxetikan, hemendikan, hartu 'ta hara emana 'ta hola. Denak soziyo. Biño hondatu, san 'men ziyon alfereza, gaiñea apaiz estudiantia 'ro izan ber zun. | Mitxelena Gelbentzu, Joxemari |
Aipamena ikusi | Frantzira junak hemen kontrabandun zeiltzala 'o karabinerui borrokan ibilli 'ta eskapo in 'ta hola ibilliya, bat behintzat tipua izan ber zun. | Zabaleta Labandibar, Joxe |
Aipamena ikusi | - Ez, hua ez. Oain, hor ibiltzen zen makinixta bai. Altxikikua baitzen aittona hua. 'Ta Altxikiko Maixtenen gizona izan ber zun hemen makinixta ibiltzen zena. | Zabaleta Labandibar, Joxe |
Aipamena ikusi | Klaro. Hor hasiya izan ber zun zea ez dait ze nola jarri 'ta hoi ikastea ez zela torri hua. Hua, harrek nahi zula leheno zakina pixkat repetitzea 'ro torri zela. | Zabaleta Labandibar, Joxe |
Aipamena ikusi | -Larrugorri gaur zea (...) al zattuzte 'ta. (...) Oan seizu oango apaizai (...). 'Ta apaiz hura ez zen zarra e! Apaiza gaztia zen! Zauzkua izan ber zun. Hemengua bai. -Zarautzkua? | Irastortza Mitxelena, Joxe Luix |
Aipamena ikusi | Guria eaman zuten bezela, hiru laun hartu 'ta Endarlatsa erreka horta, numbaitte zulon bat izan ber zun 'ta. Taxista eaman zittunak buelta emateko tiruk aittu 'men zittun. | Etxeberria Olaziregi, Joxepa |
Aipamena ikusi | - 'Ta zerbatte kantik o' ba al zen Sanjuantan? Kantatu dotore itten zutenak izan ber zuten bai ordun. | Pagadizabal Artola, Frantxiska |