Ipuinak eta kontakizunak

Tomaxen zelebrekeriak

Transkribapena

Nor Gaztelumendi Urruzola, Maritxu
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-127
Pasartea 0:00:00 - 0:17:43 (17' 43'')
Laburpena Hasieran "Erregearen hiru alabak" kontatzen du, datorrenari sarrera emateko. Ondoren, "Tomaxen zelebrekeriak" ipuina kontatzen du.

-

Transkribapena

Nor Rekalde ahizpak, ; Rekalde Urdanpilleta, Maria Luisa
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-112
Pasartea 0:35:25 - 0:36:38 (1' 13'')
Laburpena Aita igandero elizatik etortzen zenean Xabiertxo aldizkaria ekartzen zieten. Maria Luisak ahizpa zaharra ikusten zuen irakurtzen, hain ongi pasatzen ikusten zuen ahizpa berak ere irakurtzen hasi baitzen. Bazuten beste bat gaztelaniaz: La Latina.

-

Transkribapena

Nor Rekalde ahizpak, ; Rekalde Urdanpilleta, Maria Luisa
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-112
Pasartea 0:33:26 - 0:35:25 (1' 59'')
Laburpena Auzoko neska batek oso ongi kontatzen zituen. Oso ongi dramatizatzen zuen. Istorio bera behin baino gehiagotan kontatuta ere berdin berdin egiten zuten barre, negar, beldur ...

Txaparre aieka

Transkribapena

-'Ta hemen, karo, hau zen. Hau kaletik len aparte biño oan dena segidan.
-Dena zegidan. Hemen bakarra ez Errentitik hazita e!
-Oan Ugaldetxotik hasi
-'Ta laizter Pazaitik hazita.
-Kalea bittarte dena bat. Ugaldetxotik hasi, ya Isastitik hasi 'ta kaleiño oan ya itxia do.
-Ze zateizut ba! Errentitik hazita. Ya bire guzin koztruziyua do denian.
Biregorriya 'ta ezpaloiya 'ta kalia.
-Ailleka hauxe geldittu da e, guria. Bueno Pikabene aillekatik 'e...
-Bueno hemen 'e, hemendikan Txaparre bittartekua e.
Gaiñekun (...) 'ta Pikabenen 're bai.
-Bai Sagarbixti 'ta Sagarbixti. Oi Mendin 'ta!
-'Ta (...) illumpin geldittuko zen gaiñea len?
-Jo...
-Kalea.
-Leno illun...
-Leno batez 'ta oain gehiyei!
-Izu errak pasatzen nittun Pikabeneko langa ailletzen genunin. 'Ta korrika pasatzen giñan hor zea batin ez dakit ze atetzen zen 'ta (...) zela 'ta.
-Zorgiñak eta Zakamantekaz eta ibiltzen zien 'ta.
Beandu zabillenai. Haik harrapatu itten baiziyoten.
-Sacamantecas zea itten zenuten zuek?
-Esaten ziuten.
-Esaten zizuten?
-Bai.
-Bai... izaten zin umiak eaman 'ta itten zitt... Bueno.
-Izutu itten giñan gu, gezurra izango zen dena biño!
-Biño ordun ez iruitzen gezurra zela!
-Joe, izutu itten giñan izutu!
-'Ta sorgin kontuk ta 're kontatuko zizkizuten, ez?
-Ez guk ez genun holako zea haundiyikan sorgiñakin.
-Ez zorgiñak...
-Ni izutu itten nitzan, nei aittatu 're itten baldin bazin!
Ez! Saten ttuzte bai batzuk hola, nei ez zin gustatzen.
-Arropa garbitzen aitzen ziela 'ta ez dakit zer 'ta.
-Izutzeko geo!
-Ez dakit nongo errekan arropa garbitzen 'ta.
-Fuera! Ez!
-Oain zorginki gehiyo do oain! Hoikin 'ta zea internetekin 'ta hoik bai dila sorginkiyak.
-Bai, bai. Hala da.
-Oantxe. Hoik, hoik adelantuk e! Hemen jarri 'ta Amerikan ttak. Mundu guziyan ttak.
Nor Retegi Elizegi, Inaxi; Saizar Lopetegi, Lorentxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-074
Pasartea 0:02:25 - 0:04:35 (2' 10'')
Laburpena Txaparre aieka eta kalea, lehen, aparte zeuden, baina, orain, dena bat da, eraikuntzarengatik. Lehen, ilunpean beldurrak ibiltzen ziren: sakamantekas, sorginak... Oraingo aurrerapen asko ere sorginkeriak direla diote.

Ipuina

Transkribapena

- Oañ ixi-ixillik eon ba orduan.
- Bai hoi da gu ixillik
- Illargiya putzura erori da. Ipuia da, ez hemengoa, Aragoi alde hortakoa. Han izaten bait dira hor horrelako aliak.
Euzkadin ez bai da horrelako baserri morroi kirtenik. Hala ere badira bai gure baserritan mutil pijoai zer nahi astakeri ezartzen dizkiotenak.
Halakon bat izanta 're hau añakorik bai ote?
Udarako gau eder eta argi bat zan. Aragoi aldeko basetxe arlote hoietako ba baten ate aterian, tutian edo briskan ez dakit beiño jokuan behintzat,
eguardi ezkeroztik zeozten bertako Milindres, inguruko Kolindres eta auzoko Simeon, beti prakak bustiak izaten bai zituen.
Gorputzez kaskarrak, baiño bai asto galantak! irakurtzen eta jakintza gaietan ez ezer ere galdetu,
Batez ere baiño gutxiago dakite 'ta. Baiña jokuan eta birauak esaten, batez ere, bai nagusi!
Alkarri txanponak nola hustuko ezin asmaturik ari direlarik, hor non gogoratzen dan bertako Milindres
ukulluan zeukaten astoa, bera miño ttikigoa, eguardi ezkeroztik urik eran gabe zegola.
"-Erremilla de kamamilla! Banik astuaren billa! ito ez pada, gaxoaren aboa honezkeo kalabozoan don kintuan alpargata baiño legorrago zeok! "
"- Hua hua azkar!" dio Simeonek eta eman ura lasai ardoa baino merkio zeok eta! Baiña kontuz hortzak bigundu eta mingaina erdoittu gabe!"
Honelako isekak entzunez han dijoa morroi kirtena ura atetzen duten putzuzulo sakornera.
'Ta hain xuxen gauaren garbitasunaz argaz argazki argazkiturik zer uste duzute Milindresek ikusi zuela?
Illargi bete-betea! Gau eder 'ta zoragarri hartan batere mantxarik gabe zegoen illargi partsuaren irudia.
Guztiz ikaraturikan badijoa bere lagun kirtenan kirtenengana eta ero baten antzera ekin dio esanaz:
" Ederra ein diagu! nork esan!" " Baiño zer dek pandero erituaren arpegi horrekin? " dio Simeonek
aldako aldameneko mahaiyeko txanponak bere sakelean sarturik.
" -Zera ba ba... " " -Babarruna?" " -Ez motel okerrago oraindik! " "-Zer bada?" "- Illargiya putzura erori dela!"
"- Gezurtzulo ez besten gezurtzulo!" " Gezurtzulo ez moteil putzuzulo! etorri etorri ikustera!"
'Ta han dijuaz hirurak Milindres aurretikan dutela. "Baiña nolatan erori dek hau honera?"
" Zera, han zeruan dantzan hasiko yuken eta kabriola bixkor batian txonkatilla okertu 'ro juxtu -juxtu putzura erori."
"- Halakoren bat ote dago? Iya ittuan dagola esango nikek hire karrasiyak entzuten dituala esateko niok"
"- Hi Simeon ez al diok herriko fiestetan izaten diran kabezudu hoien antz irudia ematen? Hori dek aho zabala duana hori!"
"-Eta hortz angiñak? makiñat langosta jana izango dek hor goi hortan bizi zan bitartian!
Orain beko putzuzulo hortan ez dik langosta 'ta langostinorik izango! Hoien ordez exkaluak jan berrin izango dek len itotzen ezpada behintzat!"
"-Eta arpegiyan dittun txantxo hoiek zer ote dira?"
" -Hoiek? Ospelak!" "-Ospelak arpegian? hi ez ho ondo!" tiña ez ote gero, illerik ez dik eta illerik ez dutenian"
Honela bazamaten ordu laurden bat bai gizon azkar eta jakintsu hok harren (...) hiru morroi hoik.
Hoyen ordez ikulluan egarriyak itotzen zegon astoa, batxiller zala kendu.
" Baiña zertan etorri dek hau honera? zeara honera? kontribuziyun billa heldu baldin bada behintzat baleike paperak hautsita non 'ta paperik ezik kalabaza antzeko arpegiy hoi 're hautsita jon nahi ez duen!"
"Eta ezkondua bada?" Ez dakit. jm.
- Lasai, lasai.
- Eta
"-Barren astuna dek! barren barrenean dirua ote du?" "- Zer uste dik eltxetua dala edo?"
" Nere osaba ere ez dek eltxetxua baiño nahiko diru badik!" Horrek beste deozein gizonek bezela este, mame, hezur, birika eta zirika izango dizkik!"
" 'Ta ezkondua ote da?""- Alargunaren aurpegirik eztik behintzat!" "- Eta neskazaharra bada?"
" Orduan da ateratzen zaillago! Zertaz yoko hori?"
" Gustora baldin bago beri horrekin atera nahiko duelako"
" Ni ler eginda ni ler eginda niok, illargiaren pisua dela edo soka txatxar hau dela ne bihatzak txirtxillatuk zeudek"
"- Nere izerdia badaukak" "- Bai eta astua ur geyegikin tx illatgiya ur geyegikin eta nere asto lagun gaxoa egarriyak ito beharrean."
"- Tira tira gizonak horren gizonak horren ahula ez dik izan behar! Euli kakak edo txitxarearen hezurrak zupatuaz al zaudete edo? dio ernegaturik Milindresek
"- Jo zagun batera 'ta sendo!" Bai sendo tira ere! soka hautsitako soka hautsi 'ta han jon ziren hirurak zilipurdika lurrera lurrera.
Lurra jota hartutako kaskarrekua! Milindres batez ere korderik gabe zegon. Han lurrean etzanta zegola
eta noizpaitere bere onera etorri zenean eta beti bezela zeru ederrean illargiya ikusi, harro-harro eginda ero baten antzera ekin dio esanaz:
" A zikina! erki kosta ere baiño guk emandako tinkadaz ez dik salto makalik egin!
Bere etxin ziak bere etxian ziok orain, hortxe dagola geyo honera torri gabe len bezelako lan eta kaskarregorik geyo eztit nahi 'ta."
Zerbait egin zutelakoan oso fafa fanfarroi gelditu ziren. Ukulluan zegon astoa baiño fanfarroiyago,
gau hartan u illargiya zala eta etzala, urik eran gabe geldittu bai zen.
Nor Mitxelena Gelbentzu, Joxemari
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-072
Pasartea 0:23:20 - 0:29:50 (6' 30'')
Laburpena Ilargia putzura eroria' ipuina kontatu du. Zeruko Argian mutil kozkorretan buruz ikasi bezala kontatu du. (Eten ttiki bat egin du erdian, editatzerakoan moztu egin behar akaso).

Sorgin txiki

Transkribapena

- Zeakua...
- Sorgin-txiki.
- Zer da sorgin-txikin kontua hoi?
- Hor zea atetzen zena...
- Maindire batekin atetzen zen...
- Gabian...
- Neskai 'ta atetzen ziyoten (...) hemen, hemendik beixio.
- Miño hua gue aldin zarra zen. (Atarroko) zea bat, atorrante bat hua 're.
- A miño maindirin azpiyan zona izautzen zenuten?
- Bai izautu... askoi atetzen ziyon 'ta geo Anderregin, Anderreiko hor neskazarra zen 'ta azkarra! 'Ta harei 're ate ziyon 'ta harek beai heldu 'ta kendu 'ta ordun azaldu.
- Gaiñea markatua izan ber zin harrek? Markatu.
Tratukin zijuna neskazarra hua Irungo plaza 'ta besti hau maindirikin ate yo! 'Ta harek 'e (eriyo-su) horrei helduko ziyon neskazarrai 'ta harek 'e beai 'ta, marka jarri harrek zerbatte. 'Ta geo Guardia Zibila jon 'ta hua zela 'ta ya bazun arrastoik
'ta harek santako tokiyan han izaki arrastuk 'ta...
- Harramaxka bat 'o iña, harramaxka...
- A, handik harrapatu?
- Zea izango yun hua, Anderreiko Auxtiña.
- Auxtiña, Auxtiña.
- Neska azkarra, mekaguen dio!
- Fuertia yun hua, emakume fuertia!
- Fuertia. Bai, otarre xextua izortu 'men ziyon miñon bai maindire zea 're.
- 'Ta akabo sorgiñak?
- Akabo, ordun bukatu sorgiña! Len 'e hala jende askoi heldutzen ziyona izan ber zun alu harrek e!
- Askoi atetzen ziyona aleiya!
- Askoi atetzen ziyona. Jende guziya izutua sorgiñak bazila han 'ta iñorrek jon nahi ezik. Hua! Alukittan zebillena! 'Ta harrek gor iñ, (agarra beai 'ta...). Hua mutil sasoikua izango zen ordun miño bai neskazarra hua 're. Ordun bukatu zen sorgiña!

- Eskerrak Anderreiko zeai ordun, neska harrei.
Nor Galdos Arbide, Faustino; Galdos Arbide, Juanito; Aranburu Lekuona, Tiburtzio; Mitxelena Aranguren, Santos
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-061
Pasartea 0:35:50 - 0:38:00 (2' 10'')
Laburpena Sorgin txikiren kontua. Maindire batekin ateratzen zen baten bat, eta harrapatu egin zuten. Atorrante bat. Otarre-xestua. Hika.

Sorginak bagarela eta ez garela

Transkribapena

- Arrastoik ez!
- Guriai 're hoi aittu izan 'yot gue atta difunturi. Kamiyoku hortan, arto tartin 'ta jo! Kriston soiñuk eta derrotxe zeak eta geo zeatu 'ta arto dena dena oso osoik hartu.
'Ta zerriya hare be umikin! Taka taka atea 'ta...
- Nik sorgiñana hoi...
- Sorginan hoimbeste ez gala, biño hoimbeste bagattuk!
Hoi ‘re aittu izan dut norbattei atea 'ta. Hoimbeste... Ez gala, sorgiñik ez dela, badela biño hoimbeste milla bagattuk! atea 'ta. 'Ta béa hartu 'ta beste tokira eamaten! Hartu 'ta... Bai, hoi 're aittu izandu dut.
- Ez geala, bageala baina (...)
- Ez gala, biño hoimbeste bagattuk! Eta hartu 'ta beste hoik sinistutzeko 're...
Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-042
Pasartea 0:09:00 - 0:09:45 (0' 45'')
Laburpena Rufinok entzun izan du: "Sorgiñak, hainbeste ez gala, miño hoinbeste bagattuk"